Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua edo Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 316425 Irakasgaia: KOMUNIKAZIOKO SISTEMA ALTERNATIBOAK (KSA)
Kredituak: 3 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 4 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
MONZON GONZALEZ, FRANCISCO JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa/ Aipameneko irakasgaia Entzumena eta Hizkuntzan.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Definizioa, sailkapena eta ezberdintzea. Ohiko sistema alternatiboak entzumen gutxitua duten ikasleekin: sistema bimodala eta hizkuntza-zeinuak. Sistema alternatiboak mugimendu gutxia duten ikasleekin. IKTak eta entzumenezko ezgaitasuna. Irakasleek erabili behar dituzten KSA-en trataera egokirako orientabideak, ikasleen beharren arabera. Kasu-azterketa.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

 

1OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

5OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketa abileziak garatu izatea.

 

Gaitasun orokorrak

 

1GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

2GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

4GO - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.

5GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

6GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen erabilera menderatzea.

7GO - Informazio eta komunikazioaren teknologiek  hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

9GO - Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

10GO - Gurasoen orientatzaile gisa aritzea 0-6 urte bitarteko epeko familia hezkuntzari buruzko gaietan, eta ikasle bakoitzaren familiarekin nola familia guztiekin harremanak garatzeko gizarte-trebetasunak edukitzea.

11GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

 

Zeharkako gaitasunak

 

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

2GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta ebolutiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4GE - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

5GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

9GE -  Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

10GE - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

11GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

 

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

 

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Ikasketa emaitza hauek hurrengo eran gauzatzen dira irakasgai honetan:

 

1IE- Laguntzen paradigmaren ezaugarriak eta Haur Hezkuntza-ikasleei dagokionez gara ditzaketen funtzioak aipatzea.
2IE- Eskola barneko eta kanpoko laguntzako profesionalen esku-hartze modalitateak deskribatzea.
3IE-Pedagogia Terapeutikoko maisu/maistrak egin behar dituen funtzio eta zereginak ezartzea, ACNEAE edo ACNEE duten ikasleen egoera zehatzei dagokienez.

4IE- Ikastetxe arruntetako eta heziketa bereziko ikastetxeetako ikasleei, familiei eta profesionalei lagundu eta haiekin kolaboratzeko proposamenak diseinatzea.

5IE- Laguntza-prozesuak eta heziketa-testuinguruak analizatzea, eskola eta gizarte inklusiboen printzipioen ikuspuntutik.
6IE- Haur Hezkuntza-etapako ACNEE  edo  ACNEAE duten  ikasleen laguntza beharrei eta heziketa-erantzunari buruzko ikerketa-proiektu bat lantzea.
7IE-  Ikerketen datuak eta ekarpenak beren testuinguruetan interpretatzea.

Gora

Metodologia

IRAKAS METODOLOGIAK

Kodea  Deskribapena
MD1 Ikasgai magistrala osoko klasean
MD2 Talde handian antolatutako elkarrekintza
MD3 Talde ertainean antolatutako elkarrekintza
MD5 Banakako elkarrekintza: norberaren ikaste prozesurako eginkizun eta jarraibideak 

 

Prestakuntza  Jarduerak

Kodea Deskribapena IZAERA PRESENTZIALA IZAERA EZ PRESENTZIALA
1PJ  Klase teorikoak (oinarrien azalpena, adibideak, aplikazio eta burutze kontrastatuak, eta garapenak) 30  
2PJ  Klase praktikoak, edota kanpoan egindako praktikak 15  
3PJ  Lanen burutzea, eta dagokionean, horien ahozko aurkezpena  15 20
4PJ  Ikaslearen ikaste autonomoa   50
5PJ  Tutoretzak  10  
6PJ  Ahozko edo idatzizko azterketak 10  
Orotara 80 70

 

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania eta euskara.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
RA1 RA2 RA3 Gelan edo, hala badagokio, ikastetxean parte hartzea. %10 %0  
RA4 RA5. RA7 Lan teorikoak: garatzekoak, sintesiak edo gogoeta kritikoak %20 %15  
RA4 RA5. RA6. RA7 Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, beharrezkoa bada, ebaluaketa %30 %15  
RA1 RA2 RA3 RA4 Idatzizko edo ahozko azterketak. Globalak edo partzialak. %40 %40  

 

 

(*) Ebaluazio jarraian, gainerako atalekin media egin ahal izateko, atal honetan beharrezko gutxienezko kalifikazioa 5,0 puntua izango da Hau baino kalifikazio txikiagoa izateak berreskurapen probetan aurkeztu behar izatea ekarriko du.

Gora

Gai-zerrenda

GAIAK:

  1. Abiaburuak:

a. Giza komunikazioaren teoria: axiomak

b. Komunikazioaren funtzioak.

c. KSAH: Definizioa, sailkapena eta bereizketa.

  1. Komunikazioaren sistema alternatiboak eta handigarriak:

a. KSAH motak, laguntza dutenak edo ez dutenak/sartzeko modua

b. Mitoak eta errealitateak

c. Nukleoko eta periferiako hiztegia bereiztea eta aukeratzea

d. Sistema aukeratzea: ebaluazioa

e. Lagundutako hizkuntza naturala/plangintza motorra

f. Komunikazio-kideak: tribua

     g. KSAH ezartzeko oinarrizko printzipioak

  1. Komunikazioaren sistema alternatibo edo handigarri baten beharra duten ikasleak.
  2. Komunikazioaren sistema alternatiboak eta handigarriak ezartzeko proposamenak ebaluatzeko eta egiteko tresnak.
  3. Entzumen eta Hizkuntzako profesionalaren eginkizunak komunikazioaren sistema alternatibo eta handigarrien garapenean.
  4. KSAHak Ikasgelan: Irakasleak ikasgelan KSAHak behar bezala tratatzeko jarraibideak eta ikasleen beharren araberako curriculum-egokitzapenak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA:

Basil, C. y Rosell, C. (2006). Recursos y sistemas alternativos/aumentativos de comunicación. En J. L. Gallego (ed.), Enciclopedia temática de logopedia (p. 441-465). Málaga: Aljibe.

Borràs, P. (1998).  Roser: proceso de integración en la escuela ordinaria para una alumna que utiliza sistemas aumentativos de comunicación. En C. Basil, E. Soro-Camats y C. Rosell. Sistemas de signos y ayudas técnicas para la comunicación aumentativa y la escritura (pp. 173-186). Barcelona: Masson.

Coronas, M. y Basil, C. (2017). Los alumnos con discapacidad motriz. En A. Marchesi, C. Coll y J. Palacios (eds.), Desarrollo psicológico y educación: respuestas educativas a las dificultades de aprendizaje y del desarrollo (p. 387-414). Madrid: Alianza Editorial.

Costa Cabanillas, M., & López Méndez, E. (1991). Manual para el educador social. Ministerio de Asuntos Sociales, Centro de Publicaciones. http://hdl.handle.net/11162/66805

Drager, K., Light, J. y McNaughton, D. (2010). Effects of AAC interventions on communica- tion and language for young children with complex communication needs. Journal of Pedia- tric Rehabilitation Medicine, 3(4), 303-310.

Laborit, E. (1998). El grito de la Gaiviota. Seix Barral.

Loncke, F. (2014). Augmentative and alternative communication: Models and applications for edu- cators, speech-language pathologists, psychologists, caregivers, and users. San Diego, CA: Plural Publishing.

Marín, A. (2019). Sistemas Alternativos y Aumentativos de Comunicación. PublicacionesDidácticas.com, 104, 235-240. https://core.ac.uk/download/pdf/235850452.pdf

Millar, D. C., Light, J. C. y Schlosser, R. W. (2006). The impact of augmentative and alternative communication intervention on the speech production of individuals with developmental disabilities: A research review. Journal of Speech, Language, and Hearing Research, 49, 248-264.

Miranda Calderón, L. A. (2011). Lenguaje: Algo más que un mecanismo para la comunicación. Revista electrónica educare, 15(1), 161-170.

Montero, P. (2003). Sistemas alternativos y aumentativos de comunicación (SAAC) y accesibilidad: Bases teóricas de los SAAC. Puertas a la lectura, (4), 129-136.

Romski, M. y Sevcik, R. A. (2005). Augmentative communication and early intervention: Myths and realities. Infants & Young Children, 18(3), 174-185.

Sacks, O. (2000). Veo una voz. Anaya & Mario Muchnik.

Tetzchner, S. von y Martinsen, H. (1992). Introducción a la enseñanza de signos y al uso de ayudas técnicas para la comunicación. Madrid: Antonio Machado Libros.

Watzlawick, P., Helminck, J., & Jackson, D. (1986). Teoría de la comunicación humana. Herder.

 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora