Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua edo Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 316424 Irakasgaia: HEZKUNTZAKO LAGUNTZA ETA ESKU-HARTZEA ENTZUMENEAN ETA HIZKUNTZAN
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 4 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
MONZON GONZALEZ, FRANCISCO JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa/ Aipameneko irakasgaia Entzumena eta Hizkuntzan.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Hezkuntza-oinarriak aniztasunaren arretarako Entzumena eta Hizkuntza arloan. Entzumena eta hizkuntzari loturiko arazoei gelan aurre egiteko irakasleen errolak. Entzumenean eta hizkuntzan behar bereziak edo berariazkoak dituzten ikasleen errehabilitaziorako kasuistika, neurri praktikoak eta laguntza. Estrategia metodologikoak familiekin eta ikasleekin parte-hartzeko hezkuntza mailan. Hizkuntza nahaste edo atzerapenen aurrean hezkuntza-laguntza emateko proposamenen diseinua: hizketaren, ahotsaren, hizkuntzaren edota komunikazioaren zailtasunen kasuan hezkuntza mailan parte-hartzea; irakurketa-idazketako zailtasunetan hezkuntza mailan parte-hartzea. Prebentziorako planak, programak eta proiektuak.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

 

1OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

5OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketa abileziak garatu izatea.

 

Gaitasun orokorrak

 

1GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

2GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

4GO - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.

5GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

6GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen erabilera menderatzea.

7GO - Informazio eta komunikazioaren teknologiek  hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

9GO - Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

10GO - Gurasoen orientatzaile gisa aritzea 0-6 urte bitarteko epeko familia hezkuntzari buruzko gaietan, eta ikasle bakoitzaren familiarekin nola familia guztiekin harremanak garatzeko gizarte-trebetasunak edukitzea.

11GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

 

Zeharkako gaitasunak

 

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

2GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta ebolutiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4GE - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

5GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

9GE -  Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

10GE - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

11GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

 

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

 

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Ikasketa emaitza hauek hurrengo eran gauzatzen dira irakasgai honetan:

 

1IE- Laguntzen paradigmaren ezaugarriak eta Haur Hezkuntza-ikasleei dagokionez gara ditzaketen funtzioak aipatzea.
2IE- Eskola barneko eta kanpoko laguntzako profesionalen esku-hartze modalitateak deskribatzea.
3IE-Pedagogia Terapeutikoko maisu/maistrak egin behar dituen funtzio eta zereginak ezartzea, ACNEAE edo ACNEE duten ikasleen egoera zehatzei dagokienez.

4IE- Ikastetxe arruntetako eta heziketa bereziko ikastetxeetako ikasleei, familiei eta profesionalei lagundu eta haiekin kolaboratzeko proposamenak diseinatzea.

5IE- Laguntza-prozesuak eta heziketa-testuinguruak analizatzea, eskola eta gizarte inklusiboen printzipioen ikuspuntutik.
6IE- Haur Hezkuntza-etapako ACNEE  edo  ACNEAE duten  ikasleen laguntza beharrei eta heziketa-erantzunari buruzko ikerketa-proiektu bat lantzea.
7IE-  Ikerketen datuak eta ekarpenak beren testuinguruetan interpretatzea.

Gora

Metodologia

IRAKAS METODOLOGIAK

Kodea  Deskribapena
MD1 Ikasgai magistrala osoko klasean
MD2 Talde handian antolatutako elkarrekintza
MD3 Talde ertainean antolatutako elkarrekintza
MD5 Banakako elkarrekintza: norberaren ikaste prozesurako eginkizun eta jarraibideak 

 

Prestakuntza  Jarduerak

Kodea Deskribapena IZAERA PRESENTZIALA IZAERA EZ PRESENTZIALA
1PJ  Klase teorikoak (oinarrien azalpena, adibideak, aplikazio eta burutze kontrastatuak, eta garapenak) 30  
2PJ  Klase praktikoak, edota kanpoan egindako praktikak 15  
3PJ  Lanen burutzea, eta dagokionean, horien ahozko aurkezpena  15 20
4PJ  Ikaslearen ikaste autonomoa   50
5PJ  Tutoretzak  10  
6PJ  Ahozko edo idatzizko azterketak 10  
Orotara 80 70

Gora

Hizkuntzak

Euskara eta gaztelania

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
RA1 RA2 RA3 Gelan edo, hala badagokio, ikastetxean parte hartzea %10 %0  
RA4 RA5. RA7 Lan teorikoak: garatzekoak, sintesiak edo gogoeta kritikoak %20 %15  
RA4 RA5. RA6. RA7 Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, beharrezkoa bada, ebaluaketa %30 %15  
RA1 RA2 RA3 RA4 Idatzizko edo ahozko azterketak. Globalak edo partzialak %40 %40  

 

(*) Ebaluazio jarraian, gainerako atalekin media egin ahal izateko, atal honetan beharrezko gutxienezko kalifikazioa 5,0 puntua izango da Hau baino kalifikazio txikiagoa izateak berreskurapen probetan aurkeztu behar izatea ekarriko du.

Gora

Gai-zerrenda

GAIAK:

1. Sarrera: eskola inklusiboaren esparruan, Entzumena eta Hizkuntzako irakasleek ikastetxeko ikasleen aniztasunari ematen dioten erantzuna gogoratuz.

2. Eskola inklusiboaren esparruan komunikazio-gaitasuna garatzean dauden premien aniztasunari erantzuna. Erantzunaren antolaketa mailen arabera (RTI Eredua):

2.1.- Laguntza Unibertsalak: Haur-Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloan komunikazio-gaitasunaren beharrak prebenitzeko eta garatzeko programa arruntetan oinarritutako laguntza, taldean/gelan.

2.2.- Laguntza Gehigarriak: Talde murriztuko berreziketa eta/edo errefortzu-programetan oinarritutako laguntza.

2.3.- Laguntza Trinkoak: Banakako berreziketa-programetan oinarritutako laguntza.

3.- Eskolari laguntzeko zerbitzuen antolaketa:

3.1. Hezkuntza Laguntzarako Unitatea

3.2. Ikastetxetik kanpoko laguntzak.

4. Laguntza-ereduak

4.1. Laguntza-ereduak

4.2. Aholkularitza: ereduak, estrategiak eta tresnak.

5. Ikasleen familiekin lankidetzan aritzeko oinarriak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA:

 

Acosta Rodríguez, V. (2001). La respuesta educativa a las dificultades del lenguaje desde una perspectiva inclusiva. Atención educativa a la diversidad en el nuevo milenio: XVIII Jornadas de Universidades y Educación Especial, 2001, (págs. 151-160). https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=601818

Acosta Rodríguez, V. (2018). La intervención en habilidades narrativas en alumnado con dificultades del lenguaje. Una oportunidad para el trabajo colaborativo entre logopedas, profesorado y familias. Revista de Logopedia, Foniatría y Audiología, 41-44. https://doi.org/10.1016/j.rlfa.2018.03.001

Ainscow, M. (2000). Guía para la evaluación y mejora de la educación inclusiva (Index for inclusion). http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dia6/es_2027/adjuntos/RecursosParaLaInclusion/hezkuntza_inklusiboa_c.pdf

CREENA. «CREENA ¿ Centro de Recursos de Educación Especial de Navarra». Accedido 2 de mayo de 2021. https://creena.educacion.navarra.es/web/.

De Miguel, J. L., Etxebarria, A., Mendia, R., & Ruiz, C. (2006). Hizkuntzaren eta komunikazioaren garapena esku hartzeko eredu inklusiboaren barruan. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. https://www.berrigasteiz.com/site_argitalpenak/docs/110_nee/1102006001c_Doc_EJ_lenguaje_comunicacion_c.pdf

De Miguel, J. L., Etxebarria, A., Mendia, R., & Ruiz, C. (2006). Desarrollo del lenguaje y de la comunicación en el marco de un modelo inclusivo de intervención. Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco. https://www.berrigasteiz.com/site_argitalpenak/docs/110_nee/1102006001c_Doc_EJ_lenguaje_comunicacion_c.pdf

Decreto Foral 66/2010, de 29 de octubre, por el que se regula la Orientación Educativa y Profesional en los centros educativos de la Comunidad Foral de Navarra.

Decreto Foral 76/1993, de 1 de marzo, nombra al CREENA como estructura de apoyo a la orientación, con una actuación e intervención complementaria y subsidiaria a la atención a la diversidad de los centros educativos.

García, M., Vega, F. y Jarque, M.J. (2021). La intervención en comunicación y lengua oral en la escuela inclusiva: los apoyos universales [recurso de aprendizaje]. Recuperado del Campus de la Universitat Oberta de Catalunya (UOC).

Gobierno de Navarra: Normativa sobre orientación: https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/atencion-a-la-diversidad/orientacion-escolar/normativa

González Manjón, D. (2002). Las dificultades de aprendizaje en el aula. Edebé. https://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=239003

Jarque, M.J., García, M. y Vega, F. (2021). Evaluación de la comunicación y la lengua oral en la escuela inclusiva en los niveles adicional e intensivo [recurso de aprendizaje]. Recuperado del Campus de la Universitat Oberta de Catalunya (UOC).

Jarque, M.J., García, M. y Vega, F. (2021). Las actividades y los programas de intervención de la lengua oral basados en el currículum. El diseño multinivel [recurso de aprendizaje]. Recuperado del Campus de la Universitat Oberta de Catalunya (UOC).

Muntaner Guasp, J. J. (2019). Consideraciones para la intervención de los apoyos de la comunicación y el lenguaje en la escuela inclusiva. Revista de Logopedia, Foniatría y Audiología, 39(1), 41-48. https://doi.org/10.1016/j.rlfa.2018.06.004

 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora