Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Nazioarteko Programa)
Kodea: 312520 Irakasgaia: EUSKARA ZUZENA HELBURU
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
SALABERRI ZARATIEGI, PATXI (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa / Prestakuntza osagarria

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Ikasleei euskara zuzen mintzatu eta idazteko baliabideak ematea da xedea.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1 Oinarrizko gaitasunak

1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG-Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak

2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

6. GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen erabilera menderatzea.

7. GO - Informazio eta komunikazioaren teknologiek  hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12.GO-Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. Zeharkako gaitasunak

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

7. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

10. GE - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikaskuntzaren emaitzen karietara, hiru hauek aurreikusten dira:

1. Ikaslea ikasturtean zehar ikusi eta ikasitako gauzak ahozko eta idatzizko bere ekoizpenei ezartzeko, aplikatzeko gai izanen da.

2. Ikaslea besteren hizkuntza ekoizpenen on-gaitzen zergatiak argudiatzeko gai izanen da.

3- Ikaslea ikasturtean zehar ikusitakoak besteren hizkuntza ekoizpenetan ongi emanak direnetz ebaluatzeko gai izanen da.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Azalpena
MD1 Osoko esposizio magistrala.
MD2 Talde handiko elkarrekintza.
MD4 Talde txikiko elkarrekintza.
MD5 Banakakoak: lanak eta jarraibideak ikasketa autonomorako.

 5.2. Jarduera hezigarriak. Honako taula bezelako bat bete beharko zenuke.

Jarduera Hezigarriak Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
JH-1 Azalpen eskolak/Eskola parte-hartzaileak  15  100
JH-2 Praktikak  45  100
JH-3 Irakurketa, lanak egitea eta ahozko defentsa  30  100
JH-4 Bakarka ikastea  50  100
JH-5 Tutoretza, bakarka  5  100
JH-6 Azterketak, ebaluazio probak  5  100

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 1. E, 2. E, 3. E Irakaslearen erregistroa % 10 Ez  
1. E, 2. E, 3. E Oinarrizko kontzeptuak biltzen dituzten bi proba idatziak % 40 Bai, idatzizko proben bidez  
 2. E Ikaslearen etxeko eta ikasgelako lana % 30 Bai, idatzizko eta ahozko proben bitartez  
1. E, 2. E, 3. E Talde lana % 20 Bai, idatzizko proben bidez  

 

 

 

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1. Puntuazioa

2. Testu antolatzaileen erabilera zuzena

3. Gehienik egiten diren hutsen azterketa eta zuzenketa

4. Euskaltzaindiaren arauak

5. Erlatibo perpausak:

  • Gaztelaniaren eta euskararen arteko alderaketa
  • Euskarak dituen baliabideen azterketa eta lanketa

6. Konparazio perpausak:

  • Gaztelaniaren eta euskararen arteko alderaketa
  • Euskarak dituen baliabideen azterketa eta lanketa

7. Kalkoak eta erdarakadak

8. Hitz-ordena

9.  Hiztegia eta esamoldeak

10. Unibertsitate mailako txostenak zuzen idazteko arauak: ortotipografia, aipuak, erreferentziak eta beste

11. Ahozko euskara: arazo emaile diren soinuak, soinu elkarketak, intonazioa eta azentua

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


APA arauak. [http://www.navarra.es/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Publicaciones/Revistas+Principe+Viana/Fontes+Linguae+Vasconum] helbidean kontsulta eta eskura daitezke.

Arrieta, L. (2013). Puntuazioari buruzko dekalogo batera iristeko bidaia. Hizpide, 80, 34-56.

de Rijk, R. (1969). Is Basque an S.O.V. language? FLV 3, 319-351.

Elhuyar Hiztegia. [www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/es/hizt_el/index.asp] helbidean kontsulta daiteke.

Euskaltzaindia. (1990). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III (Lokailuak), Bilbo. Sarean dago, [euskaltzaindia.eus] helbidean.

Euskaltzaindia. (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-V (Mendeko Perpausak-1), Bilbo. Sarean ere bada, [euskaltzaindia.eus] helbidean.

Euskaltzaindia. (2004). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-VI (Mendeko Perpausak-2), Bilbo. Sarean ere bada, [euskaltzaindia.eus] helbidean.

Euskaltzaindia. (2008). Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Bilbo: Euskaltzaindia, «Jagon Saila» 7.

Euskaltzaindia. (2011a). Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa, Bilbo: Euskaltzaindia, «Jagon Saila» 14.

Euskaltzaindia. (2011b). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-VII (Perpaus Jokatugabeak), Bilbo: Euskaltzaindia. Sarean ere bada, [euskaltzaindia.eus] helbidean.

Euskaltzaindia. (d.g.). Arauak. [euskaltzaindia.eus].

Euskaltzaindia. (d.g.). Euskaltzaindiaren Hiztegia. [euskaltzaindia.eus].

Euskaltzaindia. (d.g.). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). A-tik Z-ra, zalantzak eta argibideak. [euskaltzaindia.eus].

Euskaltzaindia. (d.g.). Hizkuntza baliabideak. [euskaltzaindia.eus].

Euskaltzaindia. Corpus Batzordea. (2011). Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia, «Jagon Saila» 14.

Garate, G. (1988). Erdarakadak, Bilbo: Gero - Mensajero.

Garzia, J. (1997). Joskera lantegi, Gasteiz: IVAP.

Garzia, J. (2005). Kalko okerrak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 12.

Garzia, J. (2014). Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 24.

Mitxelena, K. (1987-2005). Orotariko Euskal Hiztegia / Diccionario General Vasco, 16 ale, Bilbo: Euskaltzaindia. Bertsio elektronikoa [euskaltzaindia.eus] helbidean erdiets daiteke.

Mujika, A. (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 17.

Mujika, A., Goenaga, A. & Alberdi, A. (2005). Onomastika. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 13.

Salaberri, P., Zubiri, J.J., Salaberri, I. (2021). Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Hizkuntza azterketa, Bilbo: Euskaltzaindia.

Sarasola, I. (2005). Zehazki. Gaztelania / Euskara Hiztegia, Donostia: Alberdania.

Sarasola, I. (2007). Euskal Hiztegia, Donostia: Elkar.

Turabian, K. L. (2007). A Manual for Writers of  Research Papers, Theses and Dissertations, Chicago - London: The University of Chicago Press, zazpigarren argitaraldia.

Zuazo, K., 2000, Euskararen sendabelarrak, Donostia: Alberdania.

Zubimendi, J. R. (1993). Idazkera-liburua, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Zubimendi, J. R. (1995). Jokaera-liburua. Euskara, kultura, estiloa eta komunikazioa, Lizarra: Sendoa.

Zubimendi, J. R. (2004). Ortotipografia, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 10.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora