Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Nazioarteko Programa)
Kodea: 312501 Irakasgaia: HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktikoa eta diziplinarra / Hizkuntza eta Literatura eta beren didaktikak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honek Lehen Hezkuntzako irakasleak izanen direnei laguntza eman nahi die gaitasun profesionalak eskuratzen eta horiek garatzen Hizkuntzaren eta Literaturaren konpetentzien irakaskuntzaren alorrean. Izan ere, irakasgai honetan ikasleen oinarrizko gaitasun profesionalak garatu nahi dira Lehen Hezkuntzan gaitasun linguistikoaren alorrean (bai ahozkoan, bai eta idatzian ere) etorkizunean irakasleak izan daitezen. Gaia Hizkuntzaren Didaktika I irakasgaian ezarri ziren oinarrietatik abiatzen da, testuen ekoizpenaz eta irakurriaren ulermenaz arduratzen diren arloetan sakontzeko. Halaber, irakasgai honek oso kontuan hartzen ditu hezkuntza linguistikoa garatzea helburu duten egungo joera metodologikoak eta horretarako Lehen Hezkuntzako azken kurtsoetan erabiltzen diren teknika berriak.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1 Oinarrizko gaitasunak

OG1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

OG2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

OG3 - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

OG4 - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak

GO1 - Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.

GO2 - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.

GO3 - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.

GO8 - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

GO10 - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.

GO11 - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.

2.3. Zeharkako gaitasunak

ZG2 - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

BG1 - Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

BG2 - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

BG3 - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

BG8 - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

BG11 - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

BG12 - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik kalitatea hobetzeko.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak eskolan egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.

- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.

- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.

 

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikasgai honetarako ikaskuntza-emaitzak, eduki multzo bakoitzari dagokionez, hauexek dira:

IE1: Oinarrizko gaitasunak ezagutzea eta haien artean hizkuntz komunikazio gaitasunaren garrantzia azaltzen jakitea.

IE2: Material didaktikoa sailkatzen eta aukeratzen jakitea dagokien gaitasun ikuspegiaren arabera.

IE3: Hizkuntzen Trataera Bateratuaren printzipioak ezagutzea eta horiek ezartzea programazioetan eta materialen diseinuetan.

IE4: Irakurketa estrategiak deskribatzea eta haien garapenerako irakurriaren ulermenerako jarduerak sortzea.

IE5: Irakurtzeko gaitasunean parte hartzen duten prozesu kognitiboak deskribatzea eta haiek garatzeko materialak sortzea.

IE6: Hezkuntzari dagozkion froga diagnostikoak zer diren jakitea eta haien oinarrizko ezaugarriak azaltzea.

IE7: Testuak sortzeko prozesua eta berau ebaluatzeko moduak deskribatzea eta ezartzea material didaktikoen diseinuan.

IE8: Testu eta genero ezberdinen ezaugarri prototipikoak ezagutzea, zehaztea eta erabiltzea beraietan oinarritutako sekuentzia didaktikoetan.

IE9: Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren Ziklorako sekuentzia didaktikoak sortzea testuak idazteko, betiere IKT-ak eraginkortasunez erabiliz.

IE10:  Kontzeptu gramatikalak eta testualak identifikatzea eta definitzea.

IE11:Gaiari buruz gaztelaniaz era egokian eta zuzenean idaztea.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Ikasgai magistrala
2. IM Elkarreragina talde handian
3. IM Elkarreragina talde txikian
4. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak

 

5.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak/parte hartzaileak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2. JH Eskola praktikoak 15 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4. JH Ikaslearen ikasketa autonomoa 50 0
5. JH Tutoretzak 5 100
6. JH Azterketak: ahozkoak edota idatziak 5 100

 

Irakaskuntzaren metodologiak aplikatzean eta preskuntza jarduerak egitean, eginahalak egiten ditugu desberdintasunik izan ez dadin generoa dela-eta, eta ikasleek gelan parte-hartze orekatua izan dezaten saiatuko gara.

Gora

Hizkuntzak

 Euskara/ Gaztelania

Gora

Ebaluazioa

8.1. Ebaluazio Sistemak

Kodea Deskribapena
ES1 Klaseetara (edo, hala balitz, dagokion ikastetxera) joatea eta parte hartzea.
ES2 Lan teorikoak: Iruzkinak eta sintesiak
ES3 Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, hala eskatuko balitzaio, ebaluaketa.
ES4 Ahozko eta Idatzizko frogak, hala jite partzialekoak, nola globalak.

 

8.2. Ikasketa Emaitzak Ebaluazio Sistemekin erkatuak

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio jarduera* Pisua (%) Errekupera daitekeen edo ez Eskatzen den nota minimoa
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5, IE6, IE7, IE8, IE9, IE10, IE11 ES4: Idatzizko proba partziala 20 Bai (idatzizko berreskuratze-proba globalaren bidez) Bai (ikus oharra***)
IE7, IE8, IE9, IE10, IE11 ES3:Talde lana** 40 Bai (lanaren idatzizko berreskuratze-probaren bidez) Ez
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5, IE6, IE7, IE8, IE9, IE10, IE11 ES4: Bukaerako proba idatzia 40 Bai (idatzizko berreskuratze-proba globalaren bidez) Bai (ikus oharra***)

* Akats ortografikoak edo gramatikalak dituzten probak eta lanak gainditu gabekotzat jotzen ahalko dira arrazoi horrengatik.

** Ikasle bakoitzaren banakako kalifikazioa kalkulatzeko, lanean lortutako nota eta horri eskainitako saioetan izandako parte-hartzea hartuko dira kontuan.

*** Irakasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez 5/10eko batezbesteko haztatua lortu behar da proba partzialaren (% 33,33ko haztapena izanen du) eta bukaerakoaren (% 66,66ko haztapena izanen du) artean. Batezbesteko hori lortzen ez duenak idatzizko berreskuratze-proba globalera aurkeztu beharko du.

Ebaluazio jarraituko jardueretan parte hartzen ez duten ikasleak errekuperazioko idatzizko proba orokorrera aurkezten ahalko dira. Proba horrek kalifikazioaren % 60ko balioa du.

 

Gora

Gai-zerrenda

1. gaia: Komunikazio linguistikoan gaitasuna eta gainerako oinarrizko gaitasunak. Gaitasunekiko hurbilpena.

2. gaia: Testuaren oinarrizko hizkuntza eta gramatika kontzeptuak, irakasteko xedearekin. Ahozko eta idatzizko testu motak eta generoak.

3. gaia: Ahozko eta idatzizko hainbat testu generotan oinarritutako programazioa. Hizkuntzen tratamendu integratua (HTI). Proiektuak eta sekuentzia didaktikoak.

4. gaia: Idatzizko testuen ekoizpena. Idazketa prozesuak: azalpen ereduak. Plangintza, testualizazio eta berrikuspen eragiketak. Idatzizko ekoizpenaren ebaluazioa.

5. gaia: Irakurketa ulermena. Irakurketa prozesuak eta ulermen galderak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


11.1. Oinarrizko bibliografia

Cassany, Daniel (1990), Enfoques didácticos para la enseñanza de la expresión escrita, in Comunicación, lenguaje y educación, 6: 63-80, Madril [Eskuragarri: http://www.upf.edu/pdi/dtf/daniel_cassany/enfoques.htm]

Cassany Comas, Daniel, Luna Sanjuán, Marta y Sanz Pinyol, Glòria (1994), Enseñar lengua, Graó, Bartzelona.

Lomas, Carlos eta Osoro, Andrés (1993), El enfoque comunicativo de la enseñanza de la lengua, Paidós, Bartzelona.

Mendoza Fillola, Antonio et al. (1996), Didáctica de la Lengua para la Enseñanza Primaria y Secundaria, Universitaria, Madril.

Moreno, Víctor (2005), Zertarako irakurri? Ulertzeko, Nafarroako Gobernua, Iruñea ([2003] Leer para comprender)

Nafarroako Gobernua (2007), Curriculuma, Lehen Hezkuntza, 2 liburuki, Hezkuntza eta Kultura Saila, Iruñea.

Pérez, Pilar eta Zayas, Felipe (2007), Competencia en comunicación lingüística, Alianza, Madril.

Ruiz Bikandi, Uri (arg.) (2009), Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan, Síntesis, Madril [2000. urtean argitaratutako liburuaren itzulpena]

Solé, Isabel (1992), Estrategias de lectura, Graó / ICE de la Universitat de Barcelona, Bartzelona. [1994an eta 1997an berrargitaratua; Lopez-Mugartzak 2010ean euskarara itzulia. Irakasgaiaren ikasgelategi birtualean eskuragarri]

Vila, Ignasi (1983), "Reflexiones en torno al bilingüismo y la enseñanza bilingüe", Infancia y Aprendizaje, 21 zbk, 4-22.

 11.2. Orotariko bibliografia

Aierbe, Pello (1986), Irakurketaren faktoreak eta zailtasunak, Erein, Donostia.

Amuriza, Xabier (2010), Euskara batuaren bigarren jaiotza, Lanku Bertso Zerbitzuak, Oihartzun.

Anula Rebollo, Alberto (1998), El abecé de la psicolingüística, Arco Libros, Madril.

Barreña, Andoni (1995), Gramatikaren jabekuntza-garapena eta haur euskaldunak, EHUko Argitarepen Zerbitzua, Bilbo.

Bereiter, Carl y Scardamalia, Marlene (1987). The psychology of written composition. Hillsdale (NJ): Lawrence Erlbaum Associates.

Bereiter, Carl y Scardamalia, Marlene (1992). Dos modelos explicativos de los procesos de composición escrita. Infancia y Aprendizaje, 58, pp. 43-64.

Bronckart, Jean-Paul (1993), Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa?, HABE, Donostia.

Butron, Joseba eta Pedro, Jokin de (1994), Testuak aztertzen, testu tekniko eta literarioen iruzkina, Graphycems, Naf.

Camps, Anna (1990). Modelos del proceso de redacción: algunas implicaciones para la enseñanza. Infancia y aprendizaje, 13(49), 3¿19.

Camps, Anna, Calsamiglia, Helena et al. (1990). Text i ensenyament. Una aproximación disciplinaria. Bartzelona: Barcanova.

Camps, Anna (koord.) (2003), Secuencias didácticas para aprender a escribir, Graó, Bartzelona.

Camps, Anna eta Zayas, Felipe (2006), Secuencias didácticas para aprender gramática, Graó, Bartzelona.

Carlino, Paula eta Santana, Denise (koord.) (1996), Leer y escribir con sentido, Visor, Madril.

Colomer, Teresa eta Camps, Anna (1996 [1992]), Enseñar a leer, enseñar a comprender, Celeste/MEC, Madril.

Díez de Ulzurrun, Ascensió (koord.) (1999), El aprendizaje de la lectoescritura desde una perspectiva constructivista, Graó, Bartzelona.

Egile Batzuk (2004), "Los libros de texto", Textos, 36. zbk, Graó, Bartzelona.

Egile Batzuk (2008), "Análisis del discurso y educación lingüística", Textos 49. zbk, Graó, Bartzelona.

Egile Batzuk (2008), "Currículo y educación lingüística", Textos 48. zbk, Graó, Bartzelona.

Egile Batzuk (2008), "El tratamiento integrado de las lenguas", Textos 47. zbk, Graó, Bartzelona.

Egile Batzuk (2010), "La evaluación de competencias comunicativas", Textos 49. zbk, Graó, Bartzelona.

Ezeizabarrena, María José (1996), Adquisición de la morfología verbal en euskara y castellano por niños bilingües, EHUko Argitarapen Zerbitzua, Bilbo.

Ferreiro, Emilia eta Teberosky, Ana (1989 [Mexiko, 1979]), Los sistemas de escritura en el desarrollo del niño, S. XXI, Madril.

Flower, Linda eta Hayes, John R. (1981). A cognitive process theory of writing. College Composition and Communication32(4), 365-387. 

Fons Esteve, Montserrat (2004), Leer y escribir para vivir. Alfabetización inicial y uso real de la lengua escrita en el aula, Graó, Bartzelona.

Garcia Rivera, Gloria (1995), Didáctica de la literatura para la enseñanza primaria y secundaria, Akal, Torrejón.

Hezkuntza Ministeritza (2009), La lectura. Educación Primaria, 4º Curso. Pruebas de evaluación de la comprensión lectora PIRLS 2001 y 2006. Dokumentazio eta Argitalpenen Zuzendariordetza Nagusia, Madril.

Idiazabal, Itziar (zuz.) (1991), "Adquisición del lenguaje en niño bilingües y monolingües", in Hizkuntza jabekuntza haur elebidunen eta elebakarretan, EHUko Argitarapen Zerbitzua. Bilbo.

Jorba Jaume, Gómez Isabel y Prat, Ángels (eds.) (2000). Hablar y escribir para aprender. Uso de la lengua en situación de enseñanza-aprendizaje desde las áreas curriculares. Madrid: Síntesis/UAB.

Lasagabaster, David (2000), "Three Languages and Three Linguistic Models in the Basque Educational System", in Jasone Cenoz eta Ulrike Jessner, English in Europe, The Acquisition of a Third Language, Multilingual Matters, Clevedon, Bufalo, Toronto, Sydney.

Martínez, Begoña (1985), Syllabus komunikatiboen diseinua, Zutabe, 10 zbk., 11-61 orr.

Martínez, E. Santiago eta santos, A.  (1994), Actividades creativas en lengua y literatura, Escuela española, Madril.

Meisel, Jürgen M. (arg.) (1994), La adquisición del vasco y del castellano en niños bilingües, Iberoamericana, Madril.

Muñoz, Carmen (2000), "Bilingualism and Trilingualism in School Students in Catalonia", in Cenoz, Josune eta Jessner, Ulrike, English in Europe, The Acquisition of a Third Language, Multilingual Matters, Clevedon, Bufalo, Toronto, Sydney.

Nafarroako Gobernua (2008),  Marco teórico de la evaluación diagnóstica. Educación Primaria. Hezkuntza Ikuskaritza Zerbitzua, Iruñea.

Nemirovsky, Myriam (1999), Sobre la enseñanza del lenguaje escrito y temas aledaños, Paidós Enseñanza, Madril.

Oihartzabal, Lontxo (1992), "Irakurketa-idazketaren ikaste-prozesua paradigma eraikitzailearen eta soziogenetikoaren ikuspegitik. Didaktika baterako hipotesiak", Tantak, 7 (33-55); eta Tantak, 8 (111-129).

Romera Castillo, José (1988), Didáctica de la lengua y la literatura. Método y práctica, Playor, Madril.

Ruiz Bikandi, Uri (arg.) (2000), Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria, Síntesis Educación, Madril.

Ruiz Bikandi, Uri (arg.) (2011), Didáctica de la Lengua Castellana y la Literatura. II. alea, Graó, Bartzelona.

Sánchez Enciso, Juan (1987), Enseñar literatura: certezas e incertidumbres para un cambio, Laia, Bartzelona.

Sepúlveda Barrios, Félix (2001), Diseño de unidades didácticas de lengua y literatura en la secundaria obligatoria: un enfoque comunicativo basado en tareas, Universidad Nacional de Educación a Distancia, Madril.

Siguán, Miguel, Colonina, Rosa eta Vila, Ignasi (1990), Metodología para el estudio del lenguaje infantil, Abril, Bartzelona.

Teberosky, Ana (1992), Aprendiendo a escribir, Horsori / ICE de la Universitat de Barcelona, Bartzelona.

Van Dijk, Teun A. (1983 [1978]), La ciencia del texto, Paidós, Bartzelona.

Vila, Ignasi (1987), Adquisición y desarrollo del lenguaje, Graó, Bartzelona.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora