Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Nazioarteko Programa)
Kodea: 312401 Irakasgaia: HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA I
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE, JUAN CARLOS   [Tutoretzak ] ARELLANO YANGUAS, Mª DEL VILLAR (Resp)   [Tutoretzak ]
IRIARTE GOÑI, IBAI   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulu Didaktikoa eta diziplinarra / Hizkuntza eta Literatura eta beren didaktikak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honek Lehen Hezkuntzako irakasleak izanen direnei laguntza eman nahi die gaitasun profesionalak eskuratzen eta horiek garatzen Hizkuntzaren eta Literaturaren konpetentzien irakaskuntzaren alorrean. Izan ere, irakasgai honetan ikasleen oinarrizko gaitasun profesionalak garatu nahi dira Lehen Hezkuntzan gaitasun linguistikoaren alorrean (bai ahozkoan, bai eta idatzian ere) etorkizunean irakasleak izan daitezen. Gaia oinarrizko kontzeptuetan eta Hizkuntzaren Didaktikaren printzipio orokorretan oinarritzen da, eta komunikazio linguistikoaren ikas-irakas prozesuen alor garrantzitsuenetan sakondu nahi du, betiere Lehen Hezkuntzako lehenengo mailei egokitua.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1 Oinarrizko gaitasunak

OG1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

OG2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

OG3 - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

OG4 - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak

GO1 - Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.

GO2 - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.

GO3 - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.

GO8 - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

GO10 - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.

GO11 - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.

2.3. Zeharkako gaitasunak

ZG2 - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

BG1 - Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

BG2 - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

BG3 - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

BG8 - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

BG11 - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

BG12 - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak eskolan egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.

- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.

- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Ebaluazio sistema eta kalifikazio metodologia hauek honelaxe gauzatzen dira:

 

1. IE: Lehen Hezkuntzan hizkuntzak duen garrantzizko lekua azaltzea.

2. IE: Hizkuntzaren irakaskuntzan izan diren metodo eta ikuspegi ezberdinak ezagutzea eta azaltzea.

3. IE: Jakitea zein den programazio didaktiko ezberdinetan kontuan hartu diren metodo edo ikuspegiak.

4. IE: Gaitasun komunikatiboa zer den ezagutzea eta bere barnean dauden azpigaitasunak ezagutzea.

5. IE: Nafarroan indarrean dagoen Hizkuntza Curriculuma ezagutzea eta iruzkin kritikoa egiten jakitea.

6. IE: Hizkuntza elebidunaren eta eleanitzaren garrantziaz jabetzea eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua zer den ezagutzea.

7.IE: Hizkuntzaren ikaskuntzaren eta jabetzearen prozesuan gertatzen diren garapen kognitiboak deskribatzea; bereziki, idazketaren eta irakurketaren psikogenesia Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloan.

8. IE: Lehen Hezkuntzako hasierako mailetan egun erabiltzen diren irakas teknikak ezagutzea irakurriaren ulermena, idazketa eta ahozkotasuna irakasteko eta ebaluatzeko.

9. IE: Lehen Hezkuntzako hasierako mailetan erabili edo erabiltzen diren materialak, testu liburuak eta beste alderatzea eta analizatzea, betiere kontuan hartuz beren garrantzia irakurriaren ulermena, idazketa eta ahozkotasuna sustatze aldera.

10. IE: Lehen Hezkuntzako Lehenengo Ziklorako material didaktiko berriak sortzea, betiere kontuan hartuz klasean eman diren irizpide pedagogikoak eta egun Nafarroan indarrean dagoen Hizkuntza Curriculuma. Oso kontuan hartuko da haien eraginkortasuna irakurriaren ulermena, idazketa edota ahozkotasuna sustatzeko unean.

11. IE: Mintzatzea eta idaztea egokitasunez eta zuzentasunez aurkezten diren gai guztien inguruan, Euskaltzaindiak eman dituen arau eta jarraibide gramatikal guztiak ezarriz eta ikasiz.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Ikasgai magistrala
2. IM Elkarreragina talde handian
3. IM Elkarreragina talde txikian
4. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak

 

5.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak/parte hartzaileak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2. JH Eskola praktikoak 15 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4. JH Ikaslearen ikasketa autonomoa 50 0
5. JH Tutoretzak 5 100
6. JH Azterketak: ahozkoak edota idatziak 5 100

Gora

Hizkuntzak

Ikasgai hau euskaraz emango da, nahiz eta irakasleak hala erabakitzen badu, testuak eta irakurketak gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez edo beste hizkuntzaren batean izan daitezkeen (ikasgai hau gaztelania hutsean ere ikas daiteke erdal taldean).

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
         
         
         
         

 

 

 

EBALUAZIO SISTEMAK

 

Kodea Deskripzioa
ES1 Klasera edo, hala dagokionean, Eskolara etortzea eta parte hartzea
ES2 Sintesi eta errezentsio lan teorikoak
ES3 Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, dagokionean, ebaluazioa
ES4 Ahozko edo Idatzizko frogak, jite partzialekoak nahiz orotarikoak

 

EBALUAZIO SISTEMAK IKASKETAREN EMAITZEKIN ERLAZIOAN

 

Ikasketaren Emaitza Ebaluazio Sistema % Balioa % errekuperagarria  
IE2, IE3, IE4, IE5, R6, IE7, IE8, IE9 ES1: Irakaslearen erregistroa. Bertaratzearena eta eguneroko praktikak egitearena (irakurketa-fitxak, etab.) 10 EZ  
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5, IE6, IE7, IE8, IE9, IE10, IE11 ES2/ES4: Portfolioaren ahozko banakako defentsa, ikasturtean zehar egindako idatzizko jardueren bidez, eta irakasgaiari buruzko gogoeta orokorra, banakako lanen bidez (amaierako hausnarketarako bideoa) eta proposamen didaktikoaren bidez (jardueraren aurkezpena eta irakaskuntza-jardunaren azterketa). 20 EZ  
IE10, IE11 ES3: Talde-lana (Proposamen didaktikoa eta bertan jasotako jardueren azterketa, gogoetaren eta aurkezpenaren kalitatea baloratuz). 30 Berreskuragarria (lana eman, suspenditu eta kurtsoko kalifikazio globalean 5 baino gutxiago lortu dutenentzat baizik ez), baldin eta zuzendutako lana ez ohiko ebaluazioaren epearen barruan ematen bada. Berreskurapenean lor dezaketen notarik altuena hauxe izanen da: azken kalifikazioan 5 bat lortzeko aski dena.      
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5, IE6, IE7, IE8, IE9, IE11 ES4: Idatzizko frogak   40 Berreskuragarria idatzizko frogen bitartez ez ohiko ebaluazioaren garaian ohiko frogetara aurkeztu, suspenditu eta ikasgaiaren azken kalifikazioan 5 baino gutxiago lortu dutenentzat baizik ez. Berreskurapenean lor dezaketen notarik altuena hauxe izanen da: azken kalifikazioan 5 bat lortzeko aski dena.  
  GUZTIRA 100 70  

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1. Hizkuntzaren Didaktikari sarrera. Hizkuntzaren irakaskuntzarako metodo eta ikuspegiei hurbilpena. Oinarrizko kontzeptuak: linguistika, psikolinguistika eta soziolinguistika (elebitasuna eta diglosia). Hizkuntzaren alde deskriptiboak eta normatiboak: Euskaltzaindiaren arauak.

2. Komunikazio gaitasuna. Azpigaitasunak. Ikuspegi komunikatiboa hizkuntzaren irakaskuntzan.

3. Hizkuntzaren eta Literaturaren Lehen Hezkuntzako nafar curriculumari sarrera. Gaitasunak. Hizkuntzak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan. Hezkuntza eleanitza eta kultura anitza. Nafarroako euskal hezkuntzaren historia eta egoera. Euskara Unibertsitatean eta Irakasletza Graduko euskal lerroaren historia.

4. Mintzamena, Irakurketa eta Idazketa Lehen Hezkuntzako lehenengo mailetan: Ahozko komunikazioaren irakaskuntza. Irakur-idazketaren psikogenesia. Irakurriaren ulermena eta mikrotrebetasunak. Idatzizko hizkuntzaren ikas-irakas prozesua.

5. Gogoeta metalinguistikoa eta ebaluazioa Lehen Hezkuntzako lehenengo mailetan. 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


11.1. Oinarrizko bibliografia

Campos, I. et al. (2023). Plurilingües. Aragoiko Gobernuko Hizkuntza Poilitikaren Zuzendaritza Nagusia.

Cassany, D. et al. (1994). Enseñar lengua. Bartzelona: Graó.

Gutierrez, M. J. eta M. J. Ezeizabarrena (2022). Hotsetik Hitzera. Donostia: Erein.

Nafarroako Gobernua (2022). Lehen Hezkuntzako Curriculuma. Iruñea: Hezkuntza eta Kultura Saila.

Mendoza Fillola, A. et al. (1996). Didáctica de la Lengua para la Enseñanza Primaria y Secundaria. Madril: Universitaria.

Ruiz Bikandi, U. (2009). Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. Madril: Síntesis.

Vila, I. (1983). Reflexiones en torno al bilingüismo y la enseñanza bilingüe. Infancia y Aprendizaje6(21). 4-22.

11.2. Orotariko bibliografia

Aguiar e Silva, V. M. (1975). Teoría de la Literatura. Madril: Gredos. 

Aierbe, P. (1986). Irakurketaren faktoreak eta zailtasunak. Donostia: Erein.

Altuna, P. (1972). Mitxelenaren idazlan hautatuak. Bilbo: Etor.

Amuriza, X. (2010). Euskara batuaren bigarren jaiotza. Oihartzun: Lanku Bertso Zerbitzuak.

Anula Rebollo, A. (1998). El abecé de la psicolingüística. Madril: Arco Libros.

Arrondo, B. (1984). Hitzez hitz. Donostia: Erein.

Azkue, R. M. de (1935). Euskalerriaren Yakintza. Madril: Espasa-Calpe.

Barreña, A. (1995). Gramatikaren jabekuntza-garapena eta haur euskaldunak. Bilbo: EHUko Argitarepen Zerbitzua.

Baumann, J. F. (arg.) (1990). La comprensión lectora (cómo trabajar la idea principal en el aula). Madril: Aprendizaje/Visor.

Bidador, J. M. (2004). Materiales para una historia de la literatura vasca en Navarra. Iruñea: Pamiela.

Borda, I. (1984). Hogoigarren mendeko emakumeak idazle: antologia eta ohar  zenbait. Ziburu: Txertoa.

Bronckart, J. P. (1993). Hizkuntzaren zientziak: irakaskuntzarako desafioa?, HABE, Donostia.

Butron, J. eta J. De Pedro (1994). Testuak aztertzen, testu tekniko eta literarioen iruzkina. Iruñea: Graphycems.

Calvo Carilla, J. L. (1987). Acercarse a la literatura. Madril: Alhambra.

Camps, A. (koord.) (2003). Secuencias didácticas para aprender a escribir. Bartzelona: Graó.

Camps, A. eta F. Zayas (2006). Secuencias didácticas para aprender gramática. Bartzelona: Graó.

Carlino, P. eta D. Santana (koord.) (1996). Leer y escribir con sentido. Madril: Visor.

Cervera Borras, J. (1991). Teoría de la literatura infantil. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea, Mensajero.

Colomer, T. eta A. Camps (1996 [1992]). Enseñar a leer, enseñar a comprender. Madril: Celeste.

Del Rio, M. J. (1993). Psicopedagogía de la lengua oral: un enfoque comunicativo. Bartzelona: Horsori, ICE.

Díez de Ulzurrun, A. (koord.) (1999). El aprendizaje de la lectoescritura desde una perspectiva constructivista. Bartzelona: Graó.

Egile Batzuk (1994). Apuntes de literatura infantil: cómo educar  en la lectura, Alfaguara, Madril.

Egile Batzuk (2004). Los libros de texto, Textos de Didáctica de la Lengua y de la Literatura. 36. Bartzelona: Graó.

Egile Batzuk (2008). Análisis del discurso y educación lingüística. Textos de Didáctica de la Lengua y de la Literatura. 49. 9-13. Bartzelona: Graò.

Egile Batzuk (2008). Currículo y educación lingüística. Textos de Didáctica de la Lengua y de la Literatura. 48. Bartzelona: Graò. 

Egile Batzuk (2008). El tratamiento integrado de las lenguas. Textos de Didáctica de la Lengua y de la Literatura. 47. Bartzelona: Graò.

Egile Batzuk (2009). La evaluación de competencias comunicativas. Textos de Didáctica de la Lengua y de la Literatura. 53. Bartzelona: Graò.

Egile berrientzako literatur lehiaketak (1997, 1999, 2000): saritutako lanak. Iruñeko Udala, 1998, 2000, 2001.

Etxaniz, Xabier (1997). Haur eta gazte literatura: kontzeptuaren definizio baten bila. Atarrabia: Pamiela.

Etxeberria, G. eta I. Iñurrieta (1985). Euskal Literatura: testu azterketa. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea.

Euskal Idazleen Elkartea: Hegats, Literatur aldizkaria. Donostia.

Eusko Jaurlaritza (1986). Hizkuntzen irakaskuntza: gramatika ariketak. Gasteiz: Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Ezeizabarrena, M. J. (1996). Adquisición de la morfología verbal en euskara y castellano por niños bilingües. Bilbo: EHUko Argitarapen Zerbitzua.

Ferreiro, E. eta A. Teberosky (1989 [Mexiko, 1979]). Los sistemas de escritura en el desarrollo del niño, S. XXI. Madril.

Fons Esteve, M. (2004). Leer y escribir para vivir. Alfabetización inicial y uso real de la lengua escrita en el aula. Bartzelona: Graó.

Garcia Rivera, G. (1995), Didáctica de la literatura para la enseñanza primaria y secundaria, Akal, Torrejón.

Idiazabal, I. (zuz.) (1991). Adquisición del lenguaje en niño bilingües y monolongües, in Hizkuntza jabekuntza haur elebidunen eta elebakarretan. Bilbo: EHUko Argitarapen Zerbitzua.

Irigaray, A. (1980). Escritores navarros en Euskara. Iruñea: Nafarroako Foru Aldundia.

Larrea, J. M. eta P. Diez de Ultzurrun (1995). Nafarroako euskal idazleak. Iruñea: Pamiela.

Lasagabaster, D. (2000). Three Languages and Three Linguistic Models in the Basque Educational System. In J. Cenoz eta U. Jessner (arg.), English in Europe, The Acquisition of a Third Language, Multilingual Matters, Clevedon, Bufalo, Toronto, Sydney.

Lazaro Carreter, F. (1974). Cómo se comenta un texto literario. Madril: Cátedra.

Lomas, C. eta A. Osoro (1993). El enfoque comunicativo de la enseñanza de la lengua. Bartzelona: Paidós.

Martinez, B. (1985). Syllabus komunikatiboen diseinua. Zutabe10. 11-61.

Maruny, L. et al. (1997). Escribir y leer. Materiales curriculares para la enseñanza y el aprendizaje del lenguaje escrito, de tres a ocho años. MEC/ Edelvives.

Meisel, J. M. (arg.) (1994). La adquisición del vasco y del castellano en niños bilingües. Madril: Iberoamericana.

Mitxelena, K. (1964). Textos Arcaicos Vascos, Madril: Minotauro.

Mitxelena, K. (1988). Historia de la literatura vasca. Donostia: Erein.

Moreno, V. (2005). Zertarako irakurri? Ulertzeko. Iruñea: Nafarroako Gobernua ([2003] Leer para comprender).

Mujika, L. M. (1979). Historia de la literatura euskérica. Donostia: L. Haranburu.

Muñoz, C. (2000). Bilingualism and Trilingualism in School Students in Catalonia. In Cenoz, J. eta U. Jessner (arg.), English in Europe, The Acquisition of a Third Language, Multilingual Matters, Clevedon, Bufalo, Toronto, Sydney.

Nemirovsky, M. (1999). Sobre la enseñanza del lenguaje escrito y temas aledaños. Madril: Paidós Enseñanza.

Oihartzabal, L. (1992). Irakurketa-idazketaren ikaste-prozesua paradigma eraikitzailearen eta soziogenetikoaren ikuspegitik. Didaktika baterako hipotesiak. Tantak(33-55), eta Tantak(111-129).

Onaindia, S. (1973). Euskal literatura. Bilbo: egilearen baitan.

Pérez, P. eta F. Zayas (2007). Competencia en comunicación lingüística. Alianza, Madril.

Romera Castillo, J. (1988). Didáctica de la lengua y la literatura. Método y práctica. Madril: Playor.

Sanchez Enciso, J. (1987). Enseñar literatura: certezas e incertidumbres para un cambio. Bartzelona: Laia.

Santiago Martinez, E. (1994). Actividades creativas en lengua y literatura. Madril: Escuela española.

Sarasola, I. (1982). Historia social de la literatura vasca. Madril: Akal.

Sepulveda Barrios, F. (2001). Diseño de unidades didácticas de lengua y literatura en la secundaria obligatoria: un enfoque comunicativo basado en tareas. Madril: Universidad Nacional de Educación a Distancia.

Siguan, M., Colonina, R. eta I. Vila (1990). Metodología para el estudio del lenguaje infantil. Bartzelona: Abril.

Solé, I. (1997 [1992, 1994]). Estrategias de lectura. Bartzelona: Graò, ICE de la Universitat de Barcelona.

Teberosky, A. (1992). Aprendiendo a escribir. Bartzelona: Horsori, ICE de la Universitat de Barcelona.

Torrealdai, J. M. (2000). Artaziak. Euskal Literatura eta Francoren zentsura 1936-83. Susa.

Urkizu Sarasua, P. (2000). Historia de la literatura vasca. Madril: UNED.

Van Dijk, T. A. (1983 [1978]). La ciencia del texto. Bartzelona: Paidós.

Vila, I. (1987). Adquisición y desarrollo del lenguaje. Bartzelona: Graó.

Villasante, L. (1979). Historia de la literatura vasca. Aranzazu.

Vinson, Julien (1988) Literatura popular del País Vasco: tradiciones, leyendas, cuentos, canciones, adivinanzas, supersticiones. Donostia: Txertoa.

Zabala, E. (1981). Euskal alfabetatzeko literatura. Lazkao: PAX.

Zarate, M. (1977). Euskal literatura: azterbideak, azterketak, aztergaiak. Durango: Leopoldo Zugaza.

 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora