Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Nazioarteko Programa)
Kodea: 311744 Irakasgaia: ESKOLA-PRAKTIKAK 2: GORPUTZ HEZKUNTZA
Kredituak: 15 Mota: Kanpo praktikak Ikasmaila: 4 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
ASTRAIN GOÑI, CARLOS FCO.   [Tutoretzak ] ECHAVARRI VIDEGAIN, BERTA (Resp)   [Tutoretzak ]
NAVARRO AMEZQUETA, ION   [Tutoretzak ] ECHARRI GARCIA, IMANOL   [Tutoretzak ]
LARRAMENDI RODRIGO, ENARA   [Tutoretzak ] BARBAJERO ARIAS, IÑAKI   [Tutoretzak ]
ORIA HERRERA, AINHOA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Practicum / Aipameneko praktikak

Gora

Deskripzioa/Edukiak

- Programazioa, estrategiak eta baliabideak Gorputz Heziketan.
- Gorputz Heziketako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua ebaluatzea eta orientatzea, diagnostikoak egiteko, programak ebaluatzeko eta erabakiak hartzeko

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1 Oinarrizko gaitasunak
OG2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
OG3 - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.
OG4 - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.
2.2. Gaitasun orokorrak
GO1 - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.
GO4 - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.
GO5 - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
GO7 - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.
GO9 - Haur Hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
GO11 - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.
GO12 - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.
2.3. Zeharkako gaitasunak
ZG2 - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

GE1 - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

GE2 - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

GE3 - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

GE4 - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

GE5 - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

GE6 - Haurtzaroaren aldian hizkuntzak duen bilakaera ezagutzea eta egon daitezkeen disfuntzioak identifikatzea. Hizkuntzaren garapena sustatuko duten teknikak hartzea, ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinak menderatzea.

GE7 - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

GE8 - Arreta goiztiarraren funtsak, oinarrizko prozesu psikologikoen funtzionamendua, ikasketaren gakoak eta nortasunaren eraikuntza ezagutzea, eta higienearen eta dietetikaren funtsak haurtzaroan ezartzea.

GE9 - Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

GE10 - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

GE11 - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

GE12 - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak eskolan egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.
- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.
- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik gradua lortu arte doan denboran.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Gora

Metodologia

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

 

5.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 10 100
2. JH Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 300 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 60 10
5. JH Tutoretzak 5 100

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania. Nazioarteko mugikortasun-programetan: helmugako herrialdeko berezko hizkuntza. 

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
         
         
         
         

 

 

 

Aprendizaiaren Emaitza Ebaluazio Sistema Pisua (%) Jite errekuperagarria
1. ES Klasera, edo, hala badagokio, ikastetxera joatea eta bertan parte hartzea. 60 Ez
2. & 3. ES PRAKTIKETAKO OROITIDAZKIA (laburpen eta sintesi lanak, behaketa eta, bidezkoa bada, proposamena eta ebaluazioa) 40 Bai

Gora

Gai-zerrenda

1. Antolaketa, ikastetxearen testuinguru soziologikoa eta haren funtzionamendu integratua. 
2. Irakas eginkizuna: Gorputz Heziketaren programazioa, estrategia metodologikoak eta baliabide didaktikoak.
3. Gorputz Heziketaren ikas-irakas prozesuaren ebaluazioa eta orientabideak. 
4. Norbanakoaren eta taldearen garapena eskolaren testuinguruan. 
5. Behaketa ikasgelan edota kiroldegian eta dagokion etaparen jardunaren analisia, beti ere, ikastetxe publiko eta itunpekoetan, arreta berezia jarrita Gorputz Hezkuntzari buruzko alderdietan.
6. Gorputz Hezkuntzako irakaskuntza eta ikaskuntza saioak prestatzea.
7. Gorputz Hezkuntza ikasteko prozesuetan irakaskuntza jarduera abiaraztea eta baloratzea.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko Formakuntzako materien irakasgai bakoitzean zehaztutako erreferentziak (Hezkuntza, Psikologia eta Soziologia), gehi Formakuntza Didaktikoan eta Diziplinarrean jasotzen direnak (Gorputz Heziketa).

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora