Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua edo Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 306305 Irakasgaia: MUSIKAREN DIDAKTIKA LEHEN HEZKUNTZAN
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
ALMOGUERA MARTON, ARÁNZAZU (Resp)   [Tutoretzak ] HURTADO OSES, IÑAKI   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Didaktika eta diziplinazko / Gaia: Adierazpen plastikoa, musika eta gorputz adierazpena eta bere didaktika.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Sarrera musikan Hezkuntza Artistikoa arearen barne. Musika hizkuntza lan tresna gisa musika hezkuntzarako. Musika hezkuntzako metodo pedagogiko adierazgarrienak. .Musikako curriculuma Lehen Hezkuntzan. Garapen psikologiko musikala. Hautemate eta adierazpen musikala (entzunketak eta interpretazio musikalak). Baliabide didaktikoak musika irakaskuntzan Lehen Hezkuntzan.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

1OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

Gaitasun orokorrak

1GO - Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.

2GO - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.

4GO - Ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan diseinatzea eta erregulatzea, arretaz hartuz, genero berdintasuna, ekitatea eta herritarren prestakuntzako balioen funtsa diren giza eskubideentzako errespetua eta sustapena.

7GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.

8GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz11. GO - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.

11GO - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.

12GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

Zeharkako gaitasunak

2ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

1GE - Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2GE - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

4GE - Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kultura aniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.

7GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

8GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

10GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.

11GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

12GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

14GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikasketen emaitza hauek horrela zehazten dira:

IE 1. Ezagutu musika hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak

IE 2. Aplikatu musika hizkuntzako oinarrizko kontzeptuak modu praktiko batean.

IE 3. Ezgutu eta identifikatu mussika hezkuntzako metoddo eta sistemak adierazgarrienak.

IE 4. Aztertu, desberdindu eta konparatu musikak hezkuntzako metodo desberdinak.

IE 5. Integratu jasotako ezagupen teoriko eta praktikoak, baloratzeko eta justifikatzeko musikaren presentzia oinarrizko hezkuntzan.

IE 6. Ezagutu eta deskribitu lantzen diren edukin nagusienak Lehen Hezkuntzan, baita baliabide musikalak ere.

IE 7. Frogatu eta aplikatu musika edukin nagusien ezagupenak praktikan frogatu eta aplikatu. 

IE 8. Irakurri eta definitu Musika hezkuntzarako Lehen Hezkuntzako kurrikuman azaltzen diren alderdi nagusienak.   

IE 9. Sortu, proposatu eta garatu jarduerak desberdinak, jasotako ezagupen teorikoak eta praktikoak txertatuz, Musika Hezkuntzarako helburuak zehaztu ahal izateko.

IE 10. Ezagutu eta demostratu landu diren edukien arabera, bilaketa bibliografikoa nola egiten den.

IE 11. Egin idazki akademiko musikalak idazmena arau eguneratuenak erabiliz (APA).

Gora

Metodologia

Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1.IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan.
2.IM Elkarreragina talde handian.
4.IM Elkarreragina talde txikian.
5.IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak

Jarduera hezigarriak

 Kodea Deskripzioa orduak izaera presentziala
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2.PJ Eskola praktikoak edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 15 100
3.PJ Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4.PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa. 50 0
5.PJ Tutoretzak 5 100
6.PJ Ahozko edo idatzizko azterketak. 15 100

Gora

Hizkuntzak

Euskera/ Gaztelania/ Frantsesa

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
IE1, IE2, IE5, IE7, IE 8, IE9, IE10 y IE11 
Saioetan bertaratze eta partehartzea, eta kasuan ikastetxean 0 - -
IE1, IE2, IE5, IE 8, IE9, IE10 y IE11 
ES2 Hausnarketa eta sintesi lan teorikoak: talde-lan
20 Bai. Errekuperatzeko
modukoa, lana
zuzendurik aurkeztuz
irakasleak ezarritako
jarraibideen arabera eta
datetan
Ez
IE1, IE2, IE5, IE 8, IE10 y IE11 S3 Idatzizko ariketa praktikoak (banakakoak eta taldekoak), ebaluazio jarraituan bilduko direnak 20 Ez Ez
IE2, IE7 ES4 Banakako ahozko proba praktikoa, partziala 
20 Bai. Errekuperatzeko
modukoa, ahozko proba
bat eginez
Ez
IE1, IE3, IE4 y IE6 ES4 Proba teorikoa, ahozkoa edo idatzizkoa, banakakoa eta amaierakoa
40 Bai. Errekuperatzeko
modukoa, idatzizko proba
bat eginez
3/10

 

 

Irakasgai baten kalifikazioa "Ez aurkeztua" izanen da baldin eta ikasleak egin dituen ebaluazio jardueren pisua % 50etik beherakoa bada.

Ebaluazio jardueretako batean ez badira betetzen ponderazioa egiteko gutxieneko baldintzak, irakasgaiaren nota 4,6  izanen da 10etik (ez-gainditua).

Oro har, ikasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio mota horrek bi funtzio ditu: ikasleen azken kalifikazioan laguntzea (ebaluazio laburtua) eta gaitasunen irismenari buruzko informazioa ematea (prestakuntza-ebaluazioa). Hala ere, ikasleak eskoletara joaterik ez badu, ikasleei etengabeko ebaluazio-probak egiteko edo amaierako ebaluazioa egiteko aukera emango zaie. Ebaluazio horretan, ikasgaian landutako alderdi eta eduki teoriko eta praktiko guztiak jasoko dira.


Bertaratzeari eta parte-hartzeari dagokienez, horrek ez du ebaluazio-sistema gisa pisu espezifikorik izango, baina azken oharrean positiboki islatu ahal izango da, irakaslearen baloraziotik abiatuta (klaseetako behaketatik abiatuta erregistratu eta idatziko da).

Gora

Gai-zerrenda

Gaitegia edukinen garapena da eta iksagaiaren programa bezala hartu daiteke

- Musikaren garrantza hezkuntzan

- Hezkuntza artistiko area Lehen Hezkuntzan

- Musikako curriculuma Lehen Hezkuntzan

- Garapen psikologikoa eta musikala 6-12 urte aldian

- Musika hizkuntza: oinarrizko kontzeptu musikalak eta interpretazio melodikoa zein erritmikoa

- Sarrera musika hezkuntzako metodo eta sistema adierazgarrienetan

- Entzumena eta entzumen hezkuntza

- Kantua eta ahots hezkuntza

- Gorputz perkusioa 

- Musika tresnak

- Mugimendua eta dantza.

- Musika baliabide didaktikoak

Gora

Praktika esperimentalen programa

N/A

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa

Aróstegui, J.L. (2015). La música en educación primaria. Manual de formación del profesorado. Dairea

Cremades, R. (2017). Didáctica de la Educación musical en Primaria. Ediciones Paraninfo

Pascual Mejía, P. (2010). Didáctica de la música para Primaria. Prentice Hall

Pascual Mejía, P. (2006). Didáctica de la Música para Educación Infantil. Pearson 

Osagarria

Abad, F. (2006). ¿Do, re qué? Guía práctica de iniciación al lenguaje musical. Córdoba: Berenice.

Abril, C. R. y Gault, B. M. (2016). Teaching general music. Oxford University Press

Elorriaga, A. (2015). ¡Música, maestros! Manual de conocimiento musical para Educación Infantil y Primaria. Unir Editorial

Hamman, D. L. y Cooper, S. (2016). Becoming music teacher. From student to practitioner. Oxford University Press

Hargreaves, D.J. (1998). Música y desarrollo psicológicoGrao

Houlahan, M. y Tacka, P. (2015). Kodály today. A cognitive approach to elementary music education. Oxford University Press

Jauset, J.A. (2017). ¿La música distrae? Círculo rojo

López, L. (2007). Relajación en el aula: recursos para la educación emocional. Wolters Kluwer España

López de Arenosa, E. (2001). Ritmo y lectura 1. Real Musical

Lorenzo Quiles, O., López León, R. y Latorre Rodríguez, I. S. (2016). Maestros de educación musical: Contexto profesional. Una perspectiva internacional. Ediciones Aljibe

Orff, C. (1950). Orff- Schulwerk. Musik für kinder. Schott

Pellejero, L. y Zufiaurre, B. (2010). Formación didáctica para docentes. CCS

San Andrés, C. (2006). Jugar, cantar y contar. TELENO

Sarfson, S. (2002). Lenguaje musical para la formación de maestros: formación rítmica. Prensas Universitarias de Zaragoza

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora