Kodea: 305209 | Irakasgaia: ANTZINATEKO ARKEOLOGIA ETA ONDAREA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
ARMENDARIZ MARTIJA, JAVIER (Resp) [Tutoretzak ] | LANZ BETELU, JOKIN [Tutoretzak ] |
Arkeologia klasikoarekin loturiko kontzeptu eta teknikak. Kultura materialaren garapena Ekialde Hurbila eta Egiptotik hasiz, Kreta minoikoa eta Grezia mizeniko eta klasikoa ere ikutuz, kultura erromatarrera iritsi arte. Aspektu desberdinen analisia, hiri eta landa eremuko kultura materiala, erromatar arkitektura eta bere dekorazioa, heriotzaren arkeologia eta artisau produkzioa kasu.
Oinarrizko gaitasunak
OG1 - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea eta, nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
OG3 - Ikasleek haien ikasketa arloaren baitako datu esanguratsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, gizarte, zientzia edota etikarekin loturiko gai nabarmeni buruzko hausnarketa daramaten iritziak eman ahal izateko.
Gaitasun orokorrak
GO4 - Artea eta kultur adierazpenak historian zehar emandako eraldaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren prozesu luzeekin harremanetan jarri.
GO6 - Ondare mota ezberdinen ezagutza, babesa, kudeaketa eraginkorra eta gizartearen gozamena ahalbideratzen duten estrategiak diseinatzea.
BG1 - Aldaketa sozialeko luzera-prozesuen ildo nagusiak laburbiltzea, egungo arazoen jatorri historikoa aintzat hartzeko
BG8 - Ondare arkeologikoaren ezagupenak erabili egunerokotasunarekin loturiko aztarna materialen eta manifestazio artistiko eta kulturalen bitartez, horrela gizarte historikoen ezaugarriak eta garapena identifikatzeko.
BG9 - Bere testuinguru historikoan, intelektualean, zientifikoan, kulturalean edo instituzionalean ulertzen diren adierazpen artistikoen inguruko ezagupenak sortzeko informazioa bildu eta kudeatzea modu eta euskarri anitzak erabiliz.
IE2.- Artelana garai historiko bakoitzean bere testuinguruan, ikuspuntu historiko, sozio-kultural eta ideologikotik interpretatzea.
IE4.- Kudeaketa, ikerketa, irakaskuntza eta interpretazio lanak egiteko, artea eta kulturaren arteko loturaren gaineko ezagutzak helarazi eta aplikatzea.
Irakas metodologiak
- Adierazpenezko metodoa
- Ariketa eta problemen ebazpena
- Ikasketa kooperatiboa talde txikietan
Jarduera hezigarriak
Jarduera hezigarria | Orduak | Aurrez aurrekoa |
TALDE OSOA - Talde osoak jasotako klaseak | 42 | 100 |
PRAKTIKAK - Klase praktikoak | 12 | 100 |
KOOPERATIBOA - Talde kooperatiboetan eginiko lan eta proiektuak | 20 | 10 |
AUTONOMOA - Ikaslearen bakarkako lana eta ikasketa | 70 | 0 |
TUTORETZAK - Tutoretzak | 2 | 0 |
EBALUAZIOA - Ebaluazio frogak | 4 | 100 |
GUZTIRA | 150 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekuperatu daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
IE2.- Artelana garai historiko bakoitzean bere testuinguruan, ikuspuntu historiko, sozio-kultural eta ideologikotik interpretatzea. IE4.- Kudeaketa, ikerketa, irakaskuntza eta interpretazio lanak egiteko, artea eta kulturaren arteko loturaren gaineko ezagutzak helarazi eta aplikatzea. | Parte hartze aktiboaren erregistroa | 5% | Ez | Ez |
Bakarkako lanaren entregatzea | 30% | Berreskuragarria irakasleak helarazitako jarraibide eta datetan lana zuzendurik entregatuz | Bukaerako notan kontuan hartu ahal izateko gutxieneko nota = 4/10 | |
Memoriaren aurkezpena | ||||
Ahozko aurkezpena | 15% | Ez | Ez | |
Idatzizko proba | 50% | Berrreskuragarria azterketa idatzi berri baten bitartez | Bukaerako notan kontuan hartu ahal izateko gutxieneko nota = 4/10 |
LANAK. Entregaturiko edozein lan edo praktiketan plagioa detektatuz gero, praktika edo lan hauek baztertuak izanen dira. Plagio gisa ulertzen duguna da, erreferentziarik erabili gabe norberarenak ez diren eduki edo materialak erabiltzea, bai literalki erabiliak badira, baita norberaren hitz propioekin berridatzia baldin bada. Praktiketan, bereziki informazioaren behaketa eta erabilera eskatzen duten jarduera eta konpetentziak garatzea eskatzen den haietan, atentzio berezia jarriko da plagioa ekidin ahal izateko. Ikasleek informazio zientifikoaren erabilera etikoan hasiera pausoak eman behar dituzte erabilitako iturriak modu kritikoan baloratu dezaten.
1. Gaia.- Oinarrizko kontzeptuak: Kultura materiala, artea, arkeologia, arkeologia klasikoa eta Antzinaroko ondarea. Iturriak, metodoak eta arkeologia teknikak.
2. Gaia.- Ekialde Hurbileko kultura materiala eta bere eragina Mediterraneoan.
3. Gaia.- Antzinateko Egiptoko kultura materiala.
4. Gaia.- Grezia minoikoa eta Grezia mizenikoa.
5. Gaia.- Antzinateko Greziako kultura materiala.
6. Gaia.- Antzinateko Erromako kultura materiala.
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizkoa
Guiral Pelegrín, C.; Zarzalejos Prieto, M., 2003: Arqueología I: Arqueología de Egipto y el Próximo Oriente, Arqueología del Egeo y Arqueología de Grecia, Uned. Madrid.
Sánchez López, E. H., Bustamante-Álvarez, M, (eds.), 2019: Arqueología romana en la Península Ibérica, Editorial de la Universidad de Granada.
Zarzalejos Prieto, M.; Guiral Pelegrín, C. y San Nicolás Pedraz, M.P., 2010: Historia de la cultura material del mundo clásico. Ed. UNED, Madrid.
Osagarria
Beltrán LLoris, F.; Marco Simón, F., 2019: Atlas de Hª Antigua, Pórtico, Zaragoza.
Bianchi Bandinelli, R., 1982: Introducción a la Arqueología Clásica como Historia del Arte Antiguo. Madrid.
Borrás, G. y Fatás, G., 1995: Diccionario de términos de Arte y Arqueología, Madrid.
Domingo, I.; Burke, H. y Smith, C., 2007: Manual de campo del arqueólogo. Barcelona.
Francovich, R. y Manacorda, D., 2001: Diccionario de Arqueología, Crítica Arqueología, Barcelona .
Guiral Pelegrín, C.; Zarzalejos Prieto, M. y San Nicolás Pedraz, M.P., 2005: Arqueología II: Arqueología de Roma, Uned, Madrid .
Johnson, M., ´2000: Teoría Arqueológica. Una introducción, Editorial Ariel, Barcelona.
Renfrew, C. y Bahn, P., 2007: Arqueología. Teorías, métodos y práctica, Akal ediciones, Madrid.
Rodríguez Gutiérrez, O., 2011: Hispania Arqueológica. Panorama de la cultura material de las provincias hispanorromanas, Sevilla, Secretariado de publicaciones de la Universidad de Sevilla.
Sánchez Moreno, E. (coord.), Domínguez Monedero, A. y Gómez Pantoja, J. L., 2007: Protohistoria y Antigüedad de la Península Ibérica, Vol. I. Las fuentes y la Iberia Colonial, Editorial Sílex, Madrid.
Sánchez Moreno, E. (coord.) y Gómez Pantoja, J. L., 2008: Protohistoria y Antigüedad de la Península Ibérica, Vol. II. La Iberia prerromana y la Romanidad, Editorial Sílex, Madrid.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako Kanpusa. Ikasgela zein den ezagutzeko, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko webgunea kontsultatu."