Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304601 Irakasgaia: GIZARTE LAN KOMUNITARIOA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 2º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
JAUREGUI VIRTO, ALBERTO JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ] SARASA CAMACHO, HODEI   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

GIZARTE LANA: KONTZEPTUAK, METODOAK, TEORIAK ETA APLIKAZIOA

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Gizarte-lan komunitarioa izenpean, gizarte-lan profesionalaren eta boluntarioaren hainbat ikuspegi integratzen ditugu komunitateekin: garapen komunitarioa, antolaketa komunitarioa, esku-hartze komunitarioa, animazio soziokulturala eta lan komunitarioa. Gizarte-lan komunitarioaren bost ikuspegi horiek bat egiten duten hainbat eredurekin lotuta daude eta planteamendu horietako askotan guztiz bat egiten dute, baina, kasu guztietan, sortu eta garatu diren espazio eta denbora testuinguruan ulertu behar ditugu.
Gaur egun, bizi dugun krisi sozial eta ekonomikoaren ondorioz, oso baliabide mugatuekin eta ongizate-estatua deseginez, ezinbestekoa da gizarte-lana eta animazio soziokulturala sostengatzea protagonista eta subjektu aktibo diren komunitateetako pertsonen parte-hartzean, bai gizarte-arazoak konpontzeko, bai haien giza garapena sustatzeko konpromisoa hartzen baitute. Horregatik, gizarte-langileak gizarte-lan komunitarioaren eta animazio soziokulturalaren oinarri kontzeptualak eta ekintzarako tresnak txertatu behar ditu bere prestakuntzan.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

CB2 - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

CB3 - Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketa-arloaren barruan), arlo sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartzen duten iritziak emateko.

CB4 - Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititu ahal izatea publiko espezializatu bati zein espezializatu gabeari
CB5 - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.

 

CG1 Giza portaerari eta gizarte-inguruneari buruzko ezagutzak aplikatzen ditu bere analisietan.

CG2 Gizarte-errealitateari, gizarte-arazoei eta gizarte-laneko diziplinari buruzko ezagutza sortzen du.

CG3 Gizarte-langile gisa garatzen dituzten jarduera guztietan (diagnostikoak, esku-hartzeak, azterketa sozialak eta politikoak) beharrezkoak diren tresna kontzeptualak eta metodologikoak erabiltzen ditu.

CG6 Genero-ikuspegia aplikatzen du esku-hartze sozialean.
CG7 Programak, zerbitzuak eta gizarte-politikak diseinatu, planifikatu, gauzatu eta ebaluatzen ditu

CG8 Pertsonak laguntzen ditu euren beharrak, ikuspegiak eta eskaerak adierazteko gai izan daitezen. 

CG9 Esku hartzeko eta gainbegiratzeko hainbat metodologia erabiltzen ditu.

CG10 Historia eta txosten sozialak egitea. 

CG11 Norbanakoen eta taldeen arteko desberdintasunak errespetatzen ditu eta kulturarteko testuinguruetan moldatzen daki. 

CG12 Aukera-berdintasunerako politikak ulertzen eta transmititzen ditu CG14 Esku-hartzeari buruzko dilema etikoak ulertzen eta hausnartzen ditu. 

CG15 Badaki trebetasun profesionalak erabiltzen (enpatia, entzute aktiboa, autokonfiantza, komunikazio-gaitasuna, mugak eraikitzea, malgutasuna) Gizarte Langintzan dihardutean. 

 

Gora

Berariazko gaitasunak

CE02 Gizarte langileak esku hartzen duen gizarte-arazoak eta -beharrak identifikatzeko eta aztertzeko gaitasuna.
CE06 Gizarte laneko esku-hartzearen berezko ekintzarako eta eraldaketarako ezagutza-beharretara egokitutako ikerketa-proiektuak diseinatzeko eta egiteko gaitasuna
CE10 Historia eta txosten sozialak egitea 
CE12 Pertsonekin, familiekin, taldeekin, erakundeekin eta komunitateekin elkarreragitea, garapena sustatzeko eta bizi-baldintzak hobetzeko.
CE13 Pertsona, familia, talde, erakunde eta komunitateekin esku hartzeko gaitasuna, haien beharrei, egoerei, arriskuei, lehentasunezko aukerei eta baliabideei buruzko erabakiak hartzeko orduan ahalduntzeko. 
CE14 Gizarte-lana norberaren ezagutzak berrikusteko eta eguneratzeko erabiltzea
CE16 Taldeak antolatzea, pertsonen, familien, taldeen, erakundeen eta komunitateen interesak defendatzeko.
CE18 Talde-dinamika erabiltzea.
CE21 Bitartekaritza erabiltzea gatazketan
CE22 Gatazkak identifikatzea eta kudeatzea.
CE24 Jokabide eta zeregin profesionalari buruz hausnartzeko gaitasuna, norberaren muga pertsonalak eta profesionalak etengabe identifikatuz eta berrikusiz. 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Esku-hartze komunitarioari gizarte-lan komunitarioaren oinarrizko kontzeptuak eta komunitateetako gizarte-prozesuak aplikatzea.

Proiektu komunitarioak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzea.

Ikuspegi komunitarioa eskuratzea eta metodologia eskaintzea komunitatearekiko harreman profesionalean.

Gizarte-lan komunitarioko tresnak bilatzeko eta ezagutza teorikoan sakontzeko baliabide bibliografikoak ezagutzea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Aktibitatea Aurrez aurreko orduak Ordu ez-presentzialak
A-1 Erakusketa-/partaidetza-motak  40  
A-2 Praktikak    
A-3 Eztabaidak, bateratze-lanak, taldeen tutoretza  10  
A-4 Proiektu eta lanen egitea    35
A-5 Baliabideen irakurketa    40
A-6 Ikasketa indibiduala    15
A-7 Azterketa eta ebaluaketarako froga  5  
A-8 Tutoretza indibiduala  5  
     

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Esku-hartze komunitarioari gizarte la komunitarioaren eta gizarte prozesuen oinarrizko kontzeptuak aplikatzea 1 Idatzizko ebaluazioaren ariketa %35 Bai  
Proiektu komunitarioak disenatzea, gauzatzea eta ebaluatzea - Talde-proiektu komunitarioa, erakusketa, talde-memoria eta txosten pertsonala dituena. - Proiektu komunitario pertsonal bat, txosten operatiboa. %40 Ez  
Ikuspegi komunitarioa eskuratzea eta komunitatearekiko harreman profesionalean metodologia ematea Eskola teorikoetan parte-hartzea %10 Bai  
Gizarte la komunitarioko tresnak bilatzeko eta ezagutza teorikoan sakontzeko baliabide bibliografikoak ezagutzea  - 2 lan pertsonalak - Liburu baten saiakera 15% Bai  

 

 

 

       
       
       
       
       

Gora

Gai-zerrenda

1.- Erkidegoa. Alderdi kontzeptualak eta historikoak.
2.- teoria eta praxia. Bilakaera eta ereduak. Egungo proposamen metodologikoak.
4.- Gizarte Lan Komunitarioko eredu integratu baterako proposamena.
5.- Animazio soziokulturala. Historia kontzeptuala eta praxia.
5.- gizarte-lan komunitariorako eta animazio soziokulturalerako estrategiak eta tresnak.
6.- esku-hartze komunitarioko eta soziokulturaleko jardunbide egokiak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


 Arce, M. (2003) Con la salud sí se juega. Lima. Asociación Kalpa para la Promoción Integral de Salud.

Bauman, Z. (2003) Comunidad. En busca de seguridad en un mundo hostil. Madrid. Editorial siglo XXI.

Beck, U.  (1997) Hijos de la libertad. Buenos Aires. Fondo de Cultura Económica.

Bronfenbrenner, U. (1987) La ecología del desarrollo humano. Barcelona. Paidos.

Castell, Manuel (2003) La era de la información. Madrid. Alianza Editorial. Volumen 2.  

Cembranos, F. y Bustelo, M. (1988) La Animación Sociocultural, una propuesta metodológica. Madrid. Editorial Popular.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora