Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Soziologia Aplikatuan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 303105 Irakasgaia: KOMUNIKAZIO TREBETASUNAK ETA IKT
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak
CERVANTES IBAÑEZ, JORGE LOPEZ FLAMARIQUE, MAITE (Resp)
SANTACILIA SALVADOR, EKAITZ PEREZ GOYA, UNAI

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza: komunikazioa

Gora

Deskribatzaileak

 

Ikasgaia "Komunikazioa" gai edo arloaren barruan da. Honetan ondokoak garatzen dira: komunikazio ekintzaren osagaiak: ahozkotasuna eta testu idatzia. Hizkuntza erabilpenak. Berbaldi motak. Hezkuntzako edota komunikazioko IKTk.

 

 

 

Gora

Gaitasun orokorrak

G1: Zuzen eta egokiro mintzatu, irakurri eta idaztea.

Gora

Berariazko gaitasunak

 

E1. Komunikazio ekintzan eta ahozko eta idatzizko testuan parte hartzen duten elementuei buruzko ezagutzak egoera komunikatiboei aplikatzeko gauza izatea. Elementuak hauek dira: aktanteak, ahozko eta idatzizko kanalen osagaiak (ortografia eta puntuazioa, bigarrenaren kasuan), berbaldi motak (elkarrizketa, deskribapena, narrazioa, argudiatzea, azalpena).

 

Elkarrizketari, eztabaidari, talde lanari eta disertazioari ahozko gaitasun komunikatiboak aplikatzea.

 

E2: Eskutitzetan, informazio oharretan, curriculum vitaeetan, instantzia edo eskarietan, azalpen eta lan txostenetan komunikazio gaitasunak aplikatzea.

 

E3: Gauzak ulertu eta ulertarazteko gizartezko trebetasunak erakustea. Komunikazio eta elkarrekintza prozesuak ezagutzea. Beste langile espezialista batzuei gauzen berri ematen jakitea.

 

E4: Testu editoreen edo editore grafiko testualen bidezko edizio eta diseinuaren oinarrizko teknikak ezagutzea (word, power point, web orriak, blogak), posta elektronikoa,aurkezpenak, informazio agiriak (buletinak, egitarauak, kartelak...) bezalako komunikazio egoera jakinei egokiro aplikatzeko.

 

E5: Informazioaren eraikuntza partekatzeko lanabesak ezagutzea, wikien modukoak, talde lana garatzeko.

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikaskuntzaren ondorioak ikasleak ikasgaian erdietsiko dituen konpetentzien zehaztapena dira. Hiru maila ezarri dira:

-Gorena: konpetentzien 100% bereganatzea eta maisutza lortzea horietako  %75en gutxienez.

-Ertaina: ikasgaian erdietsi beharreko konpetentzien gehiengoa lortzea eta tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorretan maisutza eskuratzea.

-Urria: tituluaren konpetentzia espezifikoak laguntzen dituzten alorren jabetze askieza.

IE1: Jendaurrean zuzen adierazten ditu ideiak, gizarte- eta hizkuntza- arauekin bat eginez.

IE2: Ikaskideekin elkarlanean aritzen da ahozko lanen prestakuntzan, gauzatzean eta ebaluatzean, hainbat testuinguru eta egoera komunikatibotan.

IE3: Berbaldi mota bateko baino gehiagotako lan idatziak egiten ditu, euskarri digitalean edo inprimatuan, hizkuntza oro hartzailea erabiliz.

IE4: Bere jarrerei tinko eusten die, argudio zindoetan oinarriturik, eta askotariko informazio iturriak erabiltzen ditu, era kritikoan.

IE5 : Ikasturtean zehar egindako lanik garrantzitsuenak jasotzen dituen portafolioa jendaurrean aurkezten du, ahalaz webgune baten bidez, gaitasun komunikatiboen eta informazio eta komunikazio tekniken menperatzean izandako bilakabidea kritikoki baloratuz.

Gora

Metodologia

Saio teorikoak, praktikoak, eztabaidak, elkarlanak, lanak, banakako ikasketa, ebaluazio probak, banakako tutoretza.

Gora

Prestakuntza jardueren harremana gaitasunekin

Gaitasuna Formazio jarduera
G1 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E1 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E2 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E3 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E4 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8
E5 A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-6, A-7, A-8

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Ikasgaiaren azken emaitza erdiesteko IKT zatia eta Komunikatzeko Trebetasunena haztatu behar da. Ikasgaiaren notaren %75 Komunikatzeko Trebetasunei dagokie, eta %25 IKT zatiari. Ikasgaia gainditzeko bi zatiak gainditu behar dira.

Komunikatzeko Trebetasunak zatiaren ebaluazioa ondoko taula honen araberea egingo da:

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio sistema Ehunekoa Ehuneko berreskuragarria
E1, E2, E3, E4, E5 ES3- Behatze, proposatze edo ebaluatze lan praktikoak 40 40
E1, E2, E3, E4, E5 ES4- Ahozko eta idatzizko probak 60 30
   DENETARA 100 70

(*) Ikasgaiaren ebaluazio jarraitua ikasleak egindako ahozko eta idatzizko lanetan oinarriturik burutuko da. Aintzat hartuko dira, orobat, ikasturtean zehar izan diren proba idatziak. Azken nota 5 baino gutxiago duten ikasleek eta ebaluazio jarraituan parte hartu ez dutenek Fakultateak finkatzen duen ez ohiko ebaluazio-aldian berreskuratzen ahalko dute ikasgaia. Epe honetan bakarrik ikasgaiaren item berreskuragarriak berreskuratzen ahalko dira.

IKT zatiaren ebaluazioa hurrengo taula honi jarraikiz egingo da:

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio sistema Ehunekoa Ehuneko berreskuragarria  
E1, E2 ES1- Klasera etortzea eta parte-hartze aktiboa 10 0
E3, E4, E5 ES2- Laburtze eta sintesi lanak (taldean) 20 0
E1, E2,  E4 ES-3 Behatze, proposatze eta ebaluatze lan praktikoak (banakakoa 50 50
E1, E2, E4  ES4- Ahozko eta idatzizko probak (portafolio elektronikoa) 20 20
  DENETARA 100 70

Ikasgaiaren ebaluazio jarraitua ikasleak egindako ahozko eta idatzizko lanetan oinarriturik burutuko da. Aintzat hartuko dira, orobat, ikasturtean zehar izan diren proba idatziak. Ikasgaia gainditzeko nahitaezkoa da Komunikatzeko Trebetasunen zatia eta IKTena gainditzea.

 

Azken nota 5 baino gutxiago duten ikasleek eta ebaluazio jarraituan parte hartu ez dutenek Fakultateak finkatzen duen ez ohiko ebaluazio-aldian berreskuratzen ahalko dute ikasgaia. Epe honetan bakarrik ikasgaiaren item berreskuragarriak berreskuratzen ahalko dira.

Gora

Edukien azalpen laburra

 

Lehen mailan ikaslearen komunikazio gaitasunak garatzea da helburua, irakasleekiko eta beste ikasleekiko harreman komunikatibo eta sozialen trebetasunen oinarriak finkatzeko eta curriculumeko gaien ulertzea eta adierazpena hobetzeko. Halaber, ikaslearen laneko eta gizarte harremanetako komunikazio trebetasunak garatu nahi dira.

 

Gora

Gai-zerrenda

Komunikatzeko Trebetasunak

- Ahozko eta idatzizko testuaren osagaiak.

- Hizkuntza erabilerak. Testuak eta testuinguruak.

- Diskurtsoaren tipología.

- Testu azterketa eta ekoizpena.

Lanabesak eta IKT

- Informazioa bilatu eta erabiltzea.

- On-line aurkezpen eta agiriak.

- Blog, podcast eta on-line bideoak.

- Webguneen bidezko portafolio digitalak.

Gora

Bibliografia

Acceda a la bibliografía que su profesor ha solicitado a la Biblioteca.


Alberdi, A., 1996, Eskola Gramatika, Elkarlanean ¿ Ikastolen elkartea, Donostia.

Alberdi, X. & Sarasola I., 2001, Euskal estilo libururantz, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo.

Álvarez, M., 1995, Tipos de escrito III: Epistolar, administrativo y jurídico, Arco Libros, Madril.

Álvarez, M., 1998, Tipos de escrito I: Narración y descripción, Arco Libros, Madril, laugarren argitaraldia.

Arakama, J. M. eta beste, 2005, IVAP-eko estilo liburua, Herri-Ardularitzaren Euskal Erakundea, Donostia.

Beaugrande, R. De, 1984, Text production. Toward a Science of Composition, Ablex Publishing Corporation, Norwood.

Carlino, P, 2004, Leer y escribir en la universidad, Asociación Internacional de Lectura, Lectura y Vida, Buenos Aires.

Carlino, P., 2005, Escribir, leer y aprender en la universidad. Una introducción a la alfabetización académica, Fondo de Cultura Económica, Buenos Aires.

Carlino, P., 2006, La escritura en la investigación, Documentos de Trabajo saila, 19. zkia., Universidad de San Andrés, Buenos Aires.

Cassany, D. & Luna, M. & Sanz, G., 1998, Enseñar lengua, Graó, Bartzelona, 4. argitaraldia.

Euskaltzaindia, 2008, Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Jagon Saila 7, Bilbo.

Euskaltzaindia, 2018, Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE), Bilbo: Euskaltzaindia

Euskaltzaindia, 2008, Hiztegi Batua, Elkar, Donostia.

Garzia, J., 2005, Kalko okerrak, Hizkuntza prestakuntza 12, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

Garzia, J., 2014, Puntuazioa. Egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak, Hizkuntza prestakuntza 24, Eusko Jaurlaritza,   Gasteiz

Gimeno, P., 2004, Idazmenaren irakaskuntza arlo guztietan, Blitz gorria 1, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

Martín, M. & Siguán, M., 1991, Comunicación y Lenguaje, Alhambra Longman, Madril.

Martínez, A., 2004, Cómo preparar una exposición oral en las áreas de secundaria, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

Montolio, E., 2000, Manual práctico de escritura académica, Ariel, Bartzelona.

Reyes, G., 1998, Cómo escribir bien en español, Arco/Libros, Madril.

Sarasola, I., 2005, Zehazki. Gaztelania - Euskara Hiztegia, Alberdania, Donostia.

Sarasola, I, 2007, Euskal Hiztegia, Elkar, Donostia.

Serafini, Mª T., 1989, Cómo redactar un tema. Didáctica de la escritura, Paidós, Barcelona.

Serafini, Mª T. 1994, Cómo se escribe, Paidós, Bartzelona.

Saavedra, J. J., 1992, Nuevos Caminos en la Enseñanza de la Lengua, Ediciones

Pirámides S.A., Madrid.

Zubimendi, J. R., 1993, Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

Zubimendi, J. R., 2004, Ortotipografia, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz.

 

Web orrialdeak:

 

Artez Euskara Zerbitzua:

    [http://www.hiztegia.eus]

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua: 

    [http://www.euskaraz.org]

Elhuyar hiztegia:

    [www.euskara.euskadi.net/559-15172x/eu/hizt_el/index.asp]

Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Zerbitzua:

    [http://www.ehu.eus]

Euskaltzaindia:

    [http://www.euskaltzaindia.eus]

Eusko Jaurlaritza:

     [http://www.euskara.euskadi.eus]

Garate, G., Argia, e.a:

    [http://www.ametza.com]

Mokoroa, J. eta beste:

    [http://www.hiru.com]

Susa:

    [http://www.armiarma.com]

    [http://www.susa-literatura.eus]

 

Gora

Non emango den

Klaseak Arrosadiko campuseko ikasgelategian emanen dira. Zein gela egokitu zaizun jakiteko begiratu Fakultatearen webgunean.

Gora