Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302890 Irakasgaia: GRADU AMAIERAKO LANA
Kredituak: 12 Mota: Ikasmaila: Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
BUENO ALASTUEY, Mª CAMINO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Practicum / Gradu Bukaerako Lana (GBL)

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

OG1. Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

OG2. Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

OG3. Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

OG4. Ikasleek, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

OG5. Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.

Gaitasun orokorrak

GO1. Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.

GO2. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.

GO3. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.

GO4. Ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan diseinatzea eta erregulatzea, arretaz hartuz, genero berdintasuna, ekitatea eta herritarren prestakuntzako balioen funtsa diren giza eskubideentzako errespetua eta sustapena.

GO5. Ikasgelan eta hortik kanpoan bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasle bakoitzaren ahalegina, konstantetasuna eta diziplina sustatzea eta balioestea.

GO6. Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

GO7. Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.

GO8. Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

GO9. Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.

GO10. Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.

GO11. Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.

GO12. Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

Zeharkako gaitasunak

ZG1. Ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren B1 mailako gaitasun linguistikoa erakustea.

ZG2. Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako gaitasun linguistikoa erakustea.

Gora

Berariazko gaitasunak

GE1. Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

GE2. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

GE3. Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

GE4. Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.

GE5. Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.

GE6. Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

GE7. Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

GE8. Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

GE9. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.

GE10. Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.

GE11. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

GE12. Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

GE13. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza, orientazio eta gatazkak konpontzeko funtzioak betetzea. Ongi egindako lana baliozkotzen jakitea.

GE14. Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Gora

Metodologia

4.1. Irakas metodologiak

Kodea Azalpena
MD4 Elkarrekintza talde txikian
MD5 Banakako interakzioa: azterketa autonomorako atazak eta jarraibideak

4.2 Jarduera hezigarriak

Kodea Jarduera formatiboa Orduak Presentzialtasuna
AF3 Lanak egitea eta, hala badagokio, ahozko defentsa 280 0,3
AF5 Harrera orduak (Tutorego orduak) 20 100

Irakaskuntzaren metodologiak aplikatzean eta preskuntza jarduerak egitean, eginahalak egiten ditugu desberdintasunik izan ez dadin generoa dela-eta, eta ikasleek gelan parte-hartze orekatua izan dezaten saiatuko gara.

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

  GAITASUNAK
Jarduera Oinarrizkoak Orokorrak Zeharkakoak Berariazkoak
AF3 Denak Denak Denak Denak
AF5 Denak Denak Denak Denak

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania / Frantsesa / Ingelesa

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
SE2/SE3 GBLren elaborazioa eta defentsa 100 EZ 5

 

 

Gora

Edukien azalpen laburra

GBL bakoitzaren modulura, eremura eta orientaziora egokituta.

A) Moduluaren eremuak:
A1) Oinarrizkoa: Pedagogia, Psikologia edo Hezkuntzaren Soziologia.
A2) Diziplinakoak: Hizkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Matematika, Natura eta Gizarte Ingurunearen Ezagutza edo Plastika, Musika eta Gorputz Hezkuntza.

B) Orientazioa: lan teorikoa edo praktikoa.

Fakultateko web orrian GBLa egiteko txantiloi bat dago, formari eta funtsari buruzko alderdiak garatzen dituena:

http://www.unavarra.es/fac-humanasysociales/trabajos-fin-de-estudios/trabajos-fin-de-grado

Gora

Gai-zerrenda

Graduan zehar eskuratutako prestakuntza guztiaren laburpena, ECI/3857/2007 Agindua betez. Agindu horrek, "Practicum" moduluan, honako gaitasun hauek lortu behar direla ezartzen du, Gradu Bukaerako Lana (GBL) barne:

"Adquirir un conocimiento práctico del aula y de la gestión de la misma. Conocer y aplicar los procesos de interacción y comunicación en el aula y dominar las destrezas y habilidades sociales necesarias para fomentar un clima de aula que facilite el aprendizaje y la convivencia. Controlar y hacer el seguimiento del proceso educativo y en particular el de enseñanza-aprendizaje mediante el dominio de las técnicas y estrategias necesarias. Relacionar teoría y práctica con la realidad del aula y del centro. Participar en la actividad docente y aprender a saber hacer, actuando y reflexionando desde la práctica. Participar en las propuestas de mejora en los distintos ámbitos de actuación que se puedan establecer en un centro. Regular los procesos de interacción y comunicación en grupos de estudiantes 6-12 años. Conocer formas de colaboración con los distintos sectores de la comunidad educativa y del entorno social. Estas competencias, junto con las propias del resto de materias, quedarán reflejadas en el Trabajo fin de Grado que compendia la formación adquirida a lo largo de todas las enseñanzas descritas." Genero ikuspegia hartuko da kontuan gaitasun horiek guztiak garatzeko orduan

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko prestakuntzako (Hezkuntza, Psikologia eta Soziologia) eta prestakuntza didaktikoko eta diziplinarreko (Hizkuntza, Atzerriko Hizkuntza, Matematika, Natura eta Gizarte Ingurunearen Ezagutza, Adierazpen plastikoa, musikala eta Gorputz Hezkuntza) irakasgaietan emandako erreferentziak.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora