Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302724 Irakasgaia: BEHAR PSIKOLOGIKOAK ESKOLAN
Kredituak: 3 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: Iraupena: 1º S
Saila: Osasun Zientziak
Irakasleak:
VEGA OSES, MARIA ASUNCION (Resp)   [Tutoretzak ] GALVANY LARROUQUERE, JAUME   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa/ Aipameneko irakasgaia Pedagogia Terapeutikoan

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaiaren helburua ikasleei ezagupen teoriko-praktikoak ematea da, izan dezaten hurbilketa egoki bat Ikasgelan gehien izaten diren emozio eta jokabide asaldurei buruz. Horrela, asmoa da etorkizuneko irakasleak ezagut dezan zein diren ikasteko prozesuetan eta egokitzapen sozialean haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleentzat oztopo izan daitezkeen asaldura psikopatologikoen ezaugarri nagusiak.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak landuz eta defendatuz, eta arazoak ebatziz erakusten diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu nabarmenak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai nabarmenen gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideakjakinarazteko gauza izatea.

5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketa abileziak garatu izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak

1. GO - Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.

2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GO - Ikasgelan eta hortik kanpoan bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasle bakoitzaren ahalegina, konstantetasuna eta diziplina sustatzea eta balioestea.

5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

6. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

7. GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.

8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

10. GO - Gurasoen orientatzaile gisa aritzea 0-6 urte bitarteko epeko familia hezkuntzari buruzko gaietan, eta ikasle bakoitzaren familiarekin nola familia guztiekin harremanak garatzeko gizarte-trebetasunak edukitzea.

11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

 

2.3. Zeharkako gaitasunak

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GE - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, lan ongi egina baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

6. GE - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, baita bere funtzionamendua ere, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

9. GE - Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.

10. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.

13. GE - Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza, orientazio eta gatazkak konpontzeko funtzioak betetzea. Ongi egindako lana baliozkotzen jakitea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian bereganatu behar dituen gaitasunak zehaztea da ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen % 100 bereganatzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak bereganatzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez bereganatzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Irakasgaia egin ondoren, eta burutu duten ikas prozesuaren ondorioz, ikasleak gaitasun hauek edukiko dituzte:

1. IE. Zehaztasunez ezagutuko dituzte portaeraren asaldura nagusien oinarrizko ezaugarriak, ongi ezagutzeko beren lanbidean aurkitzen dituztenean.

2. IE. Izan daitezkeen arazo psikopatologikoak identifikatzeko gai izanen dira, ikasleek gelan erakusten dituzten sintomak kontuan hartuz.

3. IE. Ulertuko dute, irakasle profesional diren aldetik, zein den dagokien zeregina ikasi duten asaldura bakoitzari begira.

4. IE. Behar bezala zehaztuko dute eta aurre egiten jakinen dute nola jokatu profesionalki detektatu duten kasu bakoitzean: nola esku hartu, nola bideratu zerbitzu berezietara e.a

 

Ikasketaren emaitza Edukia Prestakuntza jarduera Ebaluaziorako tresna
1. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Azterketa
2. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Kasuak eta ariketa praktikoak ebaztea
3. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Azterketa, kasuak eta ariketa praktikoak ebaztea
4. IE. Gai-zerrenda osoa 1. J, 2. J eta 8. J, Kasuak eta ariketa praktikoak ebaztea

Gora

Metodologia

Kodea Deskripzioa BERTARATZE orduak BERTARATU GABE
AF1 Azalpen/parte hartze saioak 14 0
AF2 Saio praktikoak 10 0
AF3 Ikasketa|Ikastaldi lankideko Jarduerak 10 4
AF4 Taldeko lan/proiektuak Errealizazioa 0 15
AF5 Ikerketa|Estudioa eta ikaslearen lan autonomoa 4 15
AF6 Tutoretzak 2  0
AF7 Ebaluazio-Probak 2 1
  Guztizkoa 42 35

Gora

Hizkuntzak

Euskara/ Gaztelania

 

Gora

Ebaluazioa

Emaitzen eta ebaluazio-metodoen arteko korrelazioa

Ikasketa emaitza Ebaluazio
jarduera
 Pisua (%)  Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 RA2, RA3 y RA4  2ES. Errezentsio edo sintesi lan teorikoak: ariketak %20 Ez 5
 RA2, RA3 y RA4  3ES. Lan praktikoak: kasuak ebaztea  gelako proposamenak. %30 Bai Lan praktiko bakoitzaren gutxieneko nota, azken kalifikazioan haztatzeko nahitaezkoa = 5/10
 RA1, RA2, RA3 y RA4  4.ES. Ahozko edo idatzizko probak: amaierako azterketa bat   %50 Bai Lan praktiko bakoitzaren gutxieneko nota, azken kalifikazioan haztatzeko nahitaezkoa = 5/10
TOTAL %100 %80  

 

Ebaluazio-irizpideen deskribapena

Ezaugarriak Irizpideak Ebaluaziorako tresna Pisua (%)
Irakasgaiaren integrazio praktikoa Irakasgaiari aplikatzen zaizkion alderdiak ulertzea  Ariketak % 20
Gaitasuna praktikan jakintza teorikoak aplikatzeko Kasu praktikoak norberak ebaztea edo gelan esku-hartzeko proposamenak Kasuak ebaztea % 30
Irakasgaiaren jakintza teorikoak norbereganatzea Irakasgaiaren eduki teorikoak norbereganatzea Amaierako azterketa bat % 50.
  • Seihilekoan zehar ikasgaian nahitaez planteatu beharreko praktikak eta kasuak berreskuratu ahal izango dira. Derrigorrezko edozein praktika gainditzeko, gutxienez 5,00eko kalifikazioa lortu behar da. Praktika horiek ordu eta erdiko proba teoriko-praktiko baten bidez berreskuratu ahal izango dira, zehazten den egunean.
  • Amaierako azterketa: irakasgaia amaitzean, programan garatutako eduki teorikoak ebaluatzeko proba bat egingo da. Azterketa hori test motako proba objektibo bat izango da, 4 erantzun-alternatibarekin, eta horietako bat bakarrik izango da zuzena. Proba honetan akatsak zigortuko dira. Zehazki, hiru erroretik behin, zuzen erantzundako galdera bat deskontatuko da. Azterketaren emaitza irakasgaiaren azken notaren % 50 da, baina irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azterketan gutxienez 5,00ko kalifikazioa lortzea. Hau da, probetan lortutako kalifikazioa azterketako notari 5,00 puntuko edo hortik gorako kalifikazioa lortu bada bakarrik gehituko zaio. Kalifikazio hori lortzen ez dutenek ezohiko deialdira aurkeztu beharko dute. Deialdi horretan, azterketak ohiko deialdiko baldintza berberak izango ditu.

Gora

Gai-zerrenda

1.  Sarrera orokorra

1.1.  Haurren psikopatologiako sailkapena eta diagnostikoa: jokabide normala eta ez-ohiko jokabidea identifikazioa

1.2. Haurtzaroko jokabide-nahasmenduen epidemiologia

2.  Antsietatea eta haurtzaroko nahasmenduak

2.1. Antsietate normala eta antsietate patologikoa

2.2. Haurtzaroko antsietate-nahasmendu nagusiak

3.  Haurren depresioa

3.1. Tristura normala eta tristura patologikoa

3.2. Haurtzaroko nahasmendu depresibo nagusiak

4.  Nahasmendu disruptiboak eta jokabide-nahasmenduak

4.1. Jokabide disruptibo nagusiak eta nahasteak

4.2. Desafiozko negatibismoa, inpultsibotasun-arazoak eta jokabide antisoziala

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


1 Oinarrizkoa

 

Aires, M.M.; Herrero, S., Padilla, E.M. y Rubio, E.M. (Coord). (2015). Psicopatología en el contexto escolar. Lecciones teórico-prácticas para maestros. Madrid. Pirámide.

Caballo, V.E. y Simón, M.A. (2002). Manual de psicología clínica infantil y del adolescente. Trastornos específicos. Madrid. Pirámide.

Ezpeleta, L. y Toro, J. (2014). Psicopatología del desarrollo. Madrid. Pirámide.

López, D. y Polo, M.T. (2014). Trastornos del desarrollo infantil. Madrid. Pirámide.

 

2 Osagarria

 

Arruabarrena, I. (2006) La protección Infantil: El papel de la escuela. Gobierno de Navarra. Departamento de Bienestar Social, Deporte y Juventud.

Del Barrio, V. y Carrasco, M.A. (2013). La depresión en niños y adolescentes. Madrid. Síntesis.

Echeburúa, E y Corral, P. (2009). La ansiedad en la infancia y la adolescencia. Madrid. Pirámide.

Rodriguez, J. (2000). Psicopatología infantil básica. Teoría y casos clínicos. Madrid. Pirámide.

    •  

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora