Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302629 Irakasgaia: EUSKARAREN ANIZTASUNA NAFARROAN
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 2º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
SANTACILIA SALVADOR, EKAITZ (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa / Prestakuntza osagarria

Gora

Deskripzioa/Edukiak

1. Hizkuntz aniztasunaz jabetzea, bai munduan bai Nafarroan

2. Hizkuntzak bariaziorako dituen aukerak eta bideak ezagutzea

3. Nafarroako euskal hizkeren ezaugarriak ezagutzea eta identifikatzea

4. Nafarroako euskal hizkeren sailkapenak ezagutzea

5. Nafarroako euskal hizkeren sorrera eta historia ezagutzea

5. Nafarroako euskal hizkerek eskolan izan beharreko lekuaz eta tratamenduaz eztabaidatzea

6. Nafarroako euskal hizkeren funtzioez eta etorkizunaz hausnartzea

7. Nafarroako euskararen eta euskara batuaren arteko loturak ezagutzea

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG-Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek datu esanguratsuak biltzeko eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalki, bere ikasketa-alorraren barnean), izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa eskatzen duten iritziak eman ahal izateko.

4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

5. OG - Ikasleek autonomia-maila handiz ikasketa berriei ekiteko behar diren ikasketa-gaitasunak garatzea.

Zeharkako gaitasunak

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gaitasun orokorrak

3. GO - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.

4. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua, giza-formakuntzaren baloreak eratzen dituztenak.

5. GO - Taldean hausnarketa egitea arauak onartzearen eta besteekiko errespetuaren inguruan. Ikasle bakoitzaren autonomia eta berezitasuna indartzea, emozioen, sentimenduen eta lehen haurtzaroko balioen hezkuntzarako faktore gisa.

6. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

7. GO. Gizarte-ingurunearen eta hezkuntza-komunitatearen sektore ezberdinekin kolaboratzea. Irakaskuntza-funtzioaren hezkuntza-dimentsioa onartzea eta gizarte aktibo baterako hezkuntza demokratikoa sustatzea.

9. GO - Etorkizun jasangarria lortzeko erantzukizun indibiduala eta kolektiboa baloratzea.

11. GO - Geletan komunikazioaren eta informazioaren teknologiak ezagutzea eta aplikatzea. Irakaskuntzario, formakuntza zibikoari eta aberastasun kulturalari ekarpena egiten dion ikus-entzunezko informazioa bereiztea.

Gora

Berariazko gaitasunak

3. GE - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

4. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

6. GE - Lehen hezkuntzako zentroen antolakuntza ezagutzea, baita ere funtzionamendua, hezkuntza-komunitatearen eta gizarte-ingurunearen sektore desberdinekiko kolaborazioan.

7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

9. GE - Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.

11. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikaskuntzaren emaitzen karietara, hiru hauek aurreikusten dira:

1. IE - Ikaslea hizkuntzen eta hizkeren aniztasunaren garrantziaz eta aberastasunaz jabetuko da.

2. IE - Ikaslea hizkuntz-aldaketa nola, zergatik eta zertarako gertatzen den argudiatzeko gai izanen da.

3. IE - ikaslea Nafarroako euskarak ezagutzeko, kokatzeko eta ezaugarri nagusiak identifikatzeko gai izanen da.

4. IE - Ikasleak iritzia eratuko du Nafarroako euskal hizkerek eskolan izan beharreko lekuaz eta horretarako tresnez.

5. IE - Ikaslea bariazio dialektala eta erregistroak desberdintzeko gai izanen da.

 



Gora

Metodologia

Irakas metodologiak

Kodea Azalpena
MD1 Osoko esposizio magistrala
MD2 Talde handiko elkarrekintza
MD4 Talde txikiko elkarrekintza
MD5 Banakakoak: lanak eta jarraibideak ikasketa autonomorako

Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 15 100
2. JH Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak) 45 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa 30 100
4. JH Ikaslearen ikasketa autonomoa 50 100
5. JH Tutoretzak 5 100
6. JH Ahozko edo idatzizko azterketak 5 100

 

Gora

Hizkuntzak

Euskara.

Material bibliografikoa ingelesez eta gaztelaniaz ere egon daiteke.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
2. IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE Ikasgelako parte-hartzea edo, hala dagokionean, ikastetxean 15 EZ -
1. IE, 2. IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE Analisi eta sintesi lan teorikoak 25 BAI, Analisi eta sintesi lan teorikoak -
1. IE, 2. IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, hala dagokionean, ebaluaketa 30 BAI, Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, hala dagokionean, ebaluaketa -
1. IE, 2. IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE Ahozko edo idatzizko probak, osotasunekoak edo zatikakoak 30 BAI, Ahozko edo idatzizko probak, osotasunekoak edo zatikakoak 4

 



Gora

Gai-zerrenda

  1. Hizkuntz-aniztasuna
  2. Hizkuntz-bariazioa
  3. Nafarroako euskal hizkerak
    1. Ezaugarriak
    2. Sailkapenak
    3. Historia
  4. Nafarroako euskal hizkerak: egoera politikoa, soziolinguistikoa eta eskola
  5. Nafarroako euskara eta euskara batua

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Bibliografia osagarria, gaika sailkatua

Dialektologia

CAMINO, I. (koord.), 1998. Nafarroako hizkerak. Nafarroako Euskal Dialektologiako Jardunaldietako agiriak. UEU: Bilbo.

CAMINO, I., 2009. Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi. Elkar: Donostia.

EPELDE, I. (arg.), 2014. Euskal dialektologia: lehena eta oraina. ASJUren gehigarriak 69. UPV-EHU: Bilbo.

MAIA, J., 2000. Eskolako hizkera ereduaz, euskara batuaren eta euskalkiaren arteko harremanen testuinguruan. UPV-EHUko doktorego tesia.

MELERO, M. & MUJIKA, M., 1997. Nafarroako euskara-euskalkiak. Nafarroako Gobernua: Iruñea.

NAFARROAKO GOBERNUA, 2003. Nafarroako euskara eta bere euskalkiak. Nafarroako Gobernua: Iruñea.

SANTAZILIA, E. & ZULOAGA, E., 2018. "Zer (ez) dakigun Iruñean egiten zen euskarari buruz", in Azkona, I. & Jimeno, R. (arg.), Iruñea historian zehar. Pamiela: Iruñea, 475-505.

TRUDGILL, P., 1975. Accent, dialect and the school. Edward Arnold: Londres.

ZUAZO, K., 2000. Euskararen sendabelarrak. Alberdania: Irun.

ZUAZO, K., 2014. Euskalkiak. Elkar: Donostia.

Soziolinguistika

ELGOIBAR, E., ZUBIZARRETA, B. & GAMINDE, I., 1987. Euskararen galera Nafarroan (1587-1984). Pamiela: Iruñea.

ERIZE, X., 1997. Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936). Nafarroako Gobernua: Iruñea.

ERIZE, X., 1999. Vascohablantes y castellanohablantes en la historia del euskera en Navarra. Nafarroako Gobernua: Iruñea.

GARCÍA-SANZ, A., 2021. La situación del euskera en Navarra (1860-1939). Iruñea: Lamiñarra.

GROS I LLADÓS, M., 2007. Recuperación del euskera en Navarra. Euskaltzaindia: Bilbo.

IBARRA, O., 2011. Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa. UPNA/NUP: Iruñea.

IZU, M., 2013. El régimen lingüístico de la Comunidad Foral de Navarra. FEDHAV: Donostia.

KASARES, P., 2014. Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan. Euskaltzaindia: Bilbo.

MADARIAGA, J., 2014. Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII. Euskaltzaindia: Bilbo.

MONTEANO, P., 2017. El iceberg navarro. Euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI. Pamiela: Iruñea.

MONTEANO, P., 2018. La lengua invisible. El euskera en la corte y en la Ribera de Navarra en el siglo XV. Mintzoa: Iruñea.

URMENETA, B., 1996. Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). Nafarroako Gobernua: Iruñea.

XAMAR, 2001. Orekan. Herri eta Hizkuntzaren ekologiaz. Pamiela: Iruñea.

Euskararen historia

IGARTUA, I. & ZABALTZA, X., 2016. Euskararen historia laburra. Etxepare Euskal Institutua: Donostia.

INTXAUSTI, J., 1990. Euskara, euskaldunon hizkuntza. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz.

GORROCHATEGUI, J., IGARTUA, I. & LAKARRA, J.A (arg.), 2018. Euskararen Historia. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz.

MITXELENA, K., LAKARRA, J.A. & RUIZ-ARZALUZ, I. (arg.), 2011. Luis Michelena. Obras Completas. ASJUren gehigarriak. UPV/EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia: Donostia & Gasteiz.

XAMAR, 2006. Euskara Jendea. Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza. Pamiela: Iruñea.

WEBGUNE INTERESGARRIAK

Aldizkari zientifikoak 

- Anuario del Seminario de Filología Vasca 'Julio de Urquijo' (ASJU)

- Bat: Soziolinguistika aldizkaria

- Euskera

- Fontes Linguae Vasconum (FLV)

- Oihenart

- Lapurdum

- Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV)

- Uztaro

Irakaskuntzarako eta dokumentaziorako baliabideak

- Ahotsak.eus: Euskalkiak eta grabaketak

- Bidegileak: Euskararen bidegileen biografiak

- EIBZ: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

- Etxepare Euskal Institutua: Euskara eta euskal Kulturari buruzko baliabideak

- Euskalkiak.eus

- Euskarabidea

- Hiru.eus

- IRALE: Irakaskuntzarako materialak, agiri-ereduak...

- IVAP-HAEE: Euskarazko baliabideak

- Klasikoen Gordailua: euskal testu klasikoen bilduma

- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

- Navarchivo.com

- Soziolinguistika Klusterra: Euskararen egoerari buruzko datuak

Lanabesak

- Elhuyar hiztegia: Euskara <> beste hizkuntzak

- Euskaltzaindia: hiztegia, arauak, argitalpenak...

- Hobelex: testuak zuzentzeko tresna

- Nafarroako curriculuma

- Sareko Euskal Gramatika: Euskarazko gramatika deskriptibo osoa

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen webgunean.

Gora