Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302520 Irakasgaia: EUSKARA ZUZENA HELBURU
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
SALABERRI ZARATIEGI, PATXI (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Aukerakoa / Prestakuntza osagarria

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1 Oinarrizko gaitasunak

1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

4. OG - Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

 

2.2. Gaitasun orokorrak

1. GO - Lehen Hezkuntzako curriculum-arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.

2. GO - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.

3. GO - Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Eskola curriculumeko zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea.

6. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduera desberdinak ezagutzea. Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza lanak eta orientazio lanak egitea, ikasleek dituzten hezkuntza-behar bereziak kontuan hartuz. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

10. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.

11. GO - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.

12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. Zeharkako gaitasunak

2. ZG -  Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

3. Gaitasun espezifikoak

1. GE - Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GE - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

3. GE - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

8. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

9. GE - Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.

11. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

12. GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikaskuntzaren emaitzen karietara, hiru hauek aurreikusten dira:

IE1. Ikaslea ikasturtean zehar ikusi eta ikasitako gauzak ahozko eta idatzizko bere ekoizpenei ezartzeko, aplikatzeko gai izanen da.

IE2. Ikaslea besteren hizkuntza ekoizpenen on-gaitzen zergatiak argudiatzeko gai izanen da.

IE3. Ikaslea ikasturtean zehar ikusitakoak besteren hizkuntza ekoizpenetan ongi emanak direnetz ebaluatzeko gai izanen da.

IE4.: Giza aniztasunaren konplexutasuna azaltzea eta eskola-inguruan nabaritasunen adibideak ematea.

 

Gora

Metodologia

Kodea Deskribapena Orduak Bertan egon beharra
AF1 Eskola teorikoak 45 100
AF2 Eskola praktikoak 15 100
AF3 Lanak egitea eta ahozko defentsa 30 10
AF4 Ikaslearen lan beregaina 50 0
AF5 Tutoretza orduak 5 0
AF6 Ahozko eta idatzizko lanak 5 100

 

5.1. Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1.MD Azalpen magistrala osoko bilkuretan
2.MD Elkarreragina talde handian
3.MD Elkarreragina talde ertainean
5.MD Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

  Gaitasunak
Jarduera Oinarrizkoak Orokorrak Zeharkakoak Berariazkoak
AF1 CB2, CB4 CG3, CG8, CG11   CE3, CE7, CE8, CE11
AF2 CB2, CB4 CG3, CG8, CG11   CE3, CE7, CE8, CE11
AF3 CB2, CB4 CG3, CG8, CG11   CE9, CE11
AF4        
AF5        
AF6 CB2, CB4   CT2  

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 1. E, 2. E, 3. E Irakaslearen erregistroa % 10 Ez  
1. E, 2. E, 3. E Oinarrizko kontzeptuak biltzen dituzten bi proba idatziak % 40 Bai, idatzizko proben bidez  
 2. E Ikaslearen etxeko eta ikasgelako lana % 30 Bai, idatzizko eta ahozko proben bitartez  
1. E, 2. E, 3. E Talde lana % 20 Bai, idatzizko proben bidez  

 

 

 

 

 

 

Gora

Edukien azalpen laburra

Ikasleei euskara zuzen mintzatu eta idazteko baliabideak ematea da xedea.

Gora

Gai-zerrenda

1. Puntuazioa

2. Testu antolatzaileen erabilera zuzena

3. Gehienik egiten diren hutsen azterketa eta zuzenketa

4. Euskaltzaindiaren arauak

5. Erlatibo perpausak:

  • Gaztelaniaren eta euskararen arteko alderaketa
  • Euskarak dituen baliabideen azterketa eta lanketa

6. Konparazio perpausak:

  • Gaztelaniaren eta euskararen arteko alderaketa
  • Euskarak dituen baliabideen azterketa eta lanketa

7. Kalkoak eta erdarakadak

8. Hitz-ordena

9.  Hiztegia eta esamoldeak

10. Unibertsitate mailako txostenak zuzen idazteko arauak: ortotipografia, aipuak, erreferentziak eta beste

11. Ahozko euskara: arazo emaile diren soinuak, soinu elkarketak, intonazioa eta azentua

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


APA arauak. [http://www.navarra.es/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Publicaciones/Revistas+Principe+Viana/Fontes+Linguae+Vasconum] helbidean kontsulta eta eskura daitezke.

Arrieta, L. (2013). Puntuazioari buruzko dekalogo batera iristeko bidaia. Hizpide, 80, 34-56.

de Rijk, R. (1969). Is Basque an S.O.V. language? FLV 3, 319-351.

Elhuyar Hiztegia. [www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/es/hizt_el/index.asp] helbidean kontsulta daiteke.

Euskaltzaindia. (1990). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III (Lokailuak), Bilbo. Sarean dago, [euskaltzaindia.eus] helbidean.

Euskaltzaindia. (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-V (Mendeko Perpausak-1), Bilbo. Sarean ere bada, [euskaltzaindia.eus] helbidean.

Euskaltzaindia. (2004). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-VI (Mendeko Perpausak-2), Bilbo. Sarean ere bada, [euskaltzaindia.eus] helbidean.

Euskaltzaindia. (2008). Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Bilbo: Euskaltzaindia, «Jagon Saila» 7.

Euskaltzaindia. (2011a). Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa, Bilbo: Euskaltzaindia, «Jagon Saila» 14.

Euskaltzaindia. (2011b). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-VII (Perpaus Jokatugabeak), Bilbo: Euskaltzaindia. Sarean ere bada, [euskaltzaindia.eus] helbidean.

Euskaltzaindia. (d.g.). Arauak. [euskaltzaindia.eus].

Euskaltzaindia. (d.g.). Euskaltzaindiaren Hiztegia. [euskaltzaindia.eus].

Euskaltzaindia. (d.g.). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE). A-tik Z-ra, zalantzak eta argibideak. [euskaltzaindia.eus].

Euskaltzaindia. (d.g.). Hizkuntza baliabideak. [euskaltzaindia.eus].

Euskaltzaindia. Corpus Batzordea. (2011). Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa. Bilbo: Euskaltzaindia, «Jagon Saila» 14.

Garate, G. (1988). Erdarakadak, Bilbo: Gero - Mensajero.

Garzia, J. (1997). Joskera lantegi, Gasteiz: IVAP.

Garzia, J. (2005). Kalko okerrak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 12.

Garzia, J. (2014). Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 24.

Mitxelena, K. (1987-2005). Orotariko Euskal Hiztegia / Diccionario General Vasco, 16 ale, Bilbo: Euskaltzaindia. Bertsio elektronikoa [euskaltzaindia.eus] helbidean erdiets daiteke.

Mujika, A. (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 17.

Mujika, A., Goenaga, A. & Alberdi, A. (2005). Onomastika. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 13.

Salaberri, P., Zubiri, J.J., Salaberri, I. (2021). Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Hizkuntza azterketa, Bilbo: Euskaltzaindia.

Sarasola, I. (2005). Zehazki. Gaztelania / Euskara Hiztegia, Donostia: Alberdania.

Sarasola, I. (2007). Euskal Hiztegia, Donostia: Elkar.

Turabian, K. L. (2007). A Manual for Writers of  Research Papers, Theses and Dissertations, Chicago - London: The University of Chicago Press, zazpigarren argitaraldia.

Zuazo, K., 2000, Euskararen sendabelarrak, Donostia: Alberdania.

Zubimendi, J. R. (1993). Idazkera-liburua, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.

Zubimendi, J. R. (1995). Jokaera-liburua. Euskara, kultura, estiloa eta komunikazioa, Lizarra: Sendoa.

Zubimendi, J. R. (2004). Ortotipografia, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, «Hizkuntza prestakuntza» 10.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora