Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302503 Irakasgaia: MATEMATIKA ETA BERE DIDAKTIKA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
IRIBAS PARDO, HARITZ (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktiko eta diziplinazkoa / Matematika eta bere didaktika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Zenbaki hamartarrak; zatikiak, zenbaki arrazionalak eta zenbaki irrazionalak, zenbaki arrazionalen Q multzoa eta bere didaktika; proportzionaltasuna, magnitudeak eta neurria; zenbaki osoen Z multzoa; problemen ebazpena.

Eduki horien sarreran, nabarmenduko dira matematikaren ikaskuntza eta irakaskuntza prozesuekin lotura duten aspektuak. Horrekin batera, ezberdindu egingo dira irakaslearen prestakuntzari dagozkion matematikaren edukiak eta eduki horien eskolako aurkezpena.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak
1. OG Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa¿arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.
2. OG Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
5. OG Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarako abileziak garatu izatea.
Gaitasun orokorrak
1. GO Lehen Hezkuntzako curriculum¿arloak, beren diziplinen arteko harremanak eta ebaluazio irizpideak ezagutzea, baita dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozeduren inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere.
2. GO Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka zein beste irakasle batzuekin eta ikastetxeko profesionalekin lankidetzan.
8. GO Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz.

9. GO Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.

10. GO Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko.

11. GO - Informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgelan aplikatzea. Ikasketetan, herritar prestakuntzan eta kultura aberastasunean laguntzen duen ikus-entzunezko informazioa aukeratzea.

Zeharkako gaitasunak
2. ZG Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE Lehen Hezkuntzaren helburuak, curriculumedukiak, arloen esanahia eta antolaketa, metodologia eta ebaluazio¿irizpideak ezagutzea.
2. GE Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.
3. GE Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

7. GE Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

8. GE Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

10. GE Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko, eta oinarrizko psikologia prozesuen funtzionamenduan, eredu pedagogikoetan eta aldiaren diziplina irizpideetan ezartzea.

11. GE Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

12. GE Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik. Kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

14. GE Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikasketen emaitza hauek prozesu hauetan zehazten dira:

- IE1: Problema aritmetikoak ebaztea, eta zenbakien adierazpenen eta eragiketen propietateak frogatzea.

- IE2: Ariketa eta problema aritmetikoen enuntziatuen analisia eta formulazioa.

- IE3: Lehen Hezkuntzan, zenbakikuntza sistemen inguruko eta aritmetikako ikaskuntza irakaskuntzarako material didaktikoen analisia.

Gora

Metodologia

Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 45 100
2. PJ Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 15 100
3. PJ Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 30 10
4. PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa. 50 0
5. PJ Tutoretzak 5 100
6. PJ Ahozko edo idatzizko azterketak. 5 100

Gora

Hizkuntzak

Euskara/ Gaztelania 

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitzak Ebaluazio sistema Portzentua (%) Berreskuratze aukera (%)* Eskatzen den nota minimoa
1. IE, 2. IE, 3. IE ES3 Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa 30 30  
1. IE, 2. IE, 3. IE ES4 Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak 70 70 GAI (5)
  GUZTIRA 100 100  

ES3: Lan praktikoak ikasgelan proposatu eta ebatziak izango dira edo lan autonomoari elkartutako zeregin eta lan gisa planteatuko dira. Banaka zein taldeka egin beharreko lan praktikoak izan daitezke eta data zehatz batean entregatu beharko dira.
ES4: Bi proba egingo dira: partziala (%30a) eta azkena (%40a). Bietan GAI kalifikazioa lortu beharko da. Baldin proba partzialean 5 edo gehiago lortuko balitz, azken proban ez da egin beharko proba partzialari dagokion zatia. Baldin proba partzialean 5 baino gutxiagoko nota lortuko balitz, azken proba gaitegi osoarena izango da.
Azken azterketaren zati bat Lehen Hezkuntzako testu liburuetatik ateratako problemak ebaztea izango da. Zati honetan planteatzen diren problemen ebazpena egokia izatea nahitaezkoa izango da gainerako proba kalifikatzeko.

ES4 emaitzan GAI kalifikazioa lortzen EZ bada, lortu ahalko den azken nota maximoa 4,5 da. Horrela, aktan esleituko den nota bi hauetatik baxuena izango da: 4,5 eta ebaluazio-tresna guztien bataz bestekotik ateratakoa.

* Berreskuratzeak egiteko erabiliko diren tresnak:
a) ES3 (lan praktikoak). Lan hauen nota globalean GAI kalifikazioa lortzen ez bada, ES4 proban, bakarka, galdera praktiko bati erantzun beharko zaio ES3 berreskuratu ahal izateko.
b) ES4 (ahozko edo idatzizko probak). Ez-ohiko ebaluazioan, ohiko ebaluazio aldian egindako probaren antzeko formatua mantentzen duen beste proba bat egingo da.

Gora

Gai-zerrenda

1. Zatikiak eta zenbaki arrazionalak

  1. Zatikiak eta zatikiaren esanahia
  2. Zatikien baliokidetasuna
  3. Zenbaki arrazionalak eta eskola curriculuma
  4. Eragiketak zenbaki arrazionalekin
  5. Lehen Hezkuntzako material eta baliabide didaktikoak

 

2. Zenbaki hamartarrak

  1. Hamartarrak Lehen Hezkuntzako curriculumean
  2. Zenbaki sistema hamartar osatua
  3. Zatiketa hamartarra eta zatiki sortzailea
  4. Hamartarren ordena eta eragiketak
  5. Hamartar ez periodikoak

 

3. Zenbaki osoak

  1. Testuinguru historikoa
  2. Baliokidetasun klaseak eta zenbaki osoaren formalizazioa
  3. Zenbaki osoak erabiltzeko testuinguruak

 

4. Zenbaki irrazionalak

  1. Adibideak: pi, e, erro ez osoak
  2. Zenbaki irrazionalaren garapen kontzeptuala

 

5. Magnitudeen arteko proportzionaltasuna

  1. Oinarrizko kontzeptuak
  2. Probabilitatea erabiltzeko testuinguruak
  3. Magnitudeen arteko probabilitatea
  4. Portzentaiak
  5. Proportzionaltasun geometrikoa

 

6. Probabilitatea

Oinarrizko probabilitatea. Testuinguruak eta problemak.

7. Problemen ebazpena

 

8. Matematikaren irakaskuntza eta ikaskuntzaren oinarriak

  1. Lehen Hezkuntzako curriculuma
  2. Matematikaren ezaugarri nabarmenak
  3. Matematikaren irakaskuntza teorien inplikazioa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Bibliografia elektronikoa

Godino, J. D. (Coor.) (2003).  Monografías Edumat-Maestros (Matemáticas y su didáctica). Granada: Universidad de Granada. Disponible en: https://www.ugr.es/~jgodino/edumat-maestros/

Bibliografia

Baroody J. "El pensamiento matemático de los niños". Visor.

Cascallana Mª T. "Iniciación a la Matemática. Materiales y recursos didácticos". Santillana.

Castro E. ,Rico L. ,Castro Enr. "Números y operaciones". Madrid Síntesis.

Colección: "Matemáticas: cultura y aprendizaje". Ed. Síntesis.

Fernández J. y Rodriguez I. "Juegos y pasatiempos en la enseñanza de la matemática elemental". Madrid Síntesis.

Gómez B. "Numeración y cálculo". Madrid Síntesis.

Gimena J. y Girondo L. "Cálculo en la escuela". Edit. Graó.

Gutiérrez A. y otros. "Area de conocimiento: didáctica de las matemáticas". Madrid Síntesis.

Gómez B. y Jaime A. "El cálculo aritmético" Albastros Ediciones.

Grupo Beta(1990). "Proporcionalidad geométrica y semejanza".Madrid: Síntesis.

Maza Gómez C. "Enseñanza de la suma y de la resta". Madrid Síntesis.

Maza Gómez C. "Enseñanza del producto y de la división". Madrid Síntesis.

MEC(2007). Orden ECI /2211/2007, por el que se establece el currículo de Educación Primaria. BOE

Ifrah G. "Las cifras". Edit. Alianza.

Nortes Checa A.:¿Matemáticas y su didáctica¿

Polya G. "Cómo plantear y resolver problemas" Edit Trillas.

Wilhelmi M. ,Pascual J. R. ¿Matemáticas para maestros¿

 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

 

Gora