Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 302101 Irakasgaia: GIZARTE ANTOLAKETA ETA GIZA GARAPENA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
SANCHEZ CAPDEQUI, CELSO (Resp)   [Tutoretzak ] POSADA ARECHABALA, MAITE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza / Soziologia

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgaiaren zentzua, ikasketa-planean, da ¿begirada soziologikoa¿ (berezko tresna bat) eskuratzea gaurko gizartearen gai nabarienak aztertzeko. Alde batetik, asmoa da mundua eta elkarbizitzari buruz dugun ¿sen onaren begiradak¿ (gure begirada arrunta) kolokan jartzea eta zuzentzea, oso ikuspegi estua, motza eta partziala izaten delako gehienetan. Izan ere, begirada horiek barneratzen ditugulako gizarteratze eta nortasunaren garapen prozesuaren lehenengo fase gorabeheratsuetan, munduarekiko eta gure leku propiotik distantziarik hartu gabe. Baina bestetik, helburua da ere ikastea 1) mundua soziologiatik begiratzen; 2) etorkizuneko lanbidea soziologiatik begiratzea.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak 

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak 

4. GO - Ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan diseinatzea eta erregulatzea, arretaz hartuz, genero berdintasuna, ekitatea eta herritarren prestakuntzako balioen funtsa diren giza eskubideentzako errespetua eta sustapena.

7. GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.

8. GO - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, jakintzei, balioei eta gizarte erakunde publikoei eta pribatuei buruz

9. GO -  Etorkizun jasangarria izateko norbanakoen eta gizartearen erantzukizuna balioestea.

2.3. Zeharkako gaitasuna

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz,  Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

3. GE  - Zientzia eta kultura eremuetako testuen irakurketa eta iruzkin kritikoa sustatzea. Ahoz eta idatziz azalpenak zuzen ematea, eta hizkuntzak dibertsitatearen testuinguruetan ikasteko teknikak menderatzea.

4. GE -  Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.

5. GE - Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.

8. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

9. GE - Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, ikasleek aktiboki parte har dezaten beren garapen sozial eta pertsonalean.

11. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.
Zehaztasuna:

E1. Gizakien gizarteari buruzko kontzeptu eta azalpen nagusiak ulertu, bai haren egonkortasunaren oinarria den estruktura sozial eta instituzionala ezagutzeko, bai bere aldaketa prozesuak eta eraldaketa sozialak identifikatzeko. 

E2. Gizartearen ekoizpena eta berrekoizpena ahalbidetzen dituzten instituzioak eta oinarrizko prozesuak desberdintzea. 

E3. Gizarte desberdintasunen eta diferentzia kulturalen funtsezko elementuak antzematea. 

E4. Gizartearen mugimendu sozial eta politikoak ezagutzea eta botere, zilegitasun eta Estatuaren inguruko teoria nagusiak ulertzea. 

E5. Gizarte garaikidearen arazo eta aspektu garrantzitsuenak modu kritikoan aztertzeko gaitasuna, kontzeptu eta ikuspegi soziologikoak aplikatuz. 

E6. Errealitate sozialaren inguruko analisi baten emaitzak publikoki adierazteko gaitasuna. 

Gora

Metodologia

5.1. IRAKAS METODOLOGIAK

Kodea  Deskribapena
MD1 Ikasgai magistrala osoko klasean
MD2 Talde handian antolatutako elkarrekintza
MD3 Talde ertainean antolatutako elkarrekintza
MD5 Banakako elkarrekintza: norberaren ikaste prozesurako eginkizun eta jarraibideak 

5.2. JARDUERA HEZIGARRIAK

 Kodea  Deskribapena  Orduak   Egote beharra 
AF1  Klase teorikoak (oinarrien azalpena, adibideak, aplikazio eta burutze kontrastatuak, eta garapenak) 45 100
AF2  Klase praktikoak, edota kanpoan egindako praktikak 15 100
AF3  Lanen burutzea, eta dagokionean, horien ahozko aurkezpena  30 10
AF4  Ikaslearen ikaste autonomoa 50 0
AF5  Tutoretzak  5 100
AF6  Ahozko edo idatzizko azterketak 5 100

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
         
         
         
         

 

Ikasketaren emaitzak Ebaluazio sistemak Ehunekoa (%) Errekuperazio aukera
E5  
E1. E2. E3. E4  
E6
ES2- Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak (Idatzizko lana)
ES3- Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa.
ES4 (*): Ahozko probak: aurkezpenak
 %40 Jarduera hauen %20a errekupera daiteke
E1. E2. E3. E4. E5. ES4 (*): Azterketa  %60  Bai

 

 

 

 

 

 

Ebaluaketa bi ataletan banatzen da, hurrengo proportzio eta baldintzekin:

  • Azterketa: %60
  • Lan eta Praktiken atala: %40
    • Atal honetan, jardueren %20a errekupera daiteke

Bi ataletan lortutako notak batu ahal izateko, biek (Azterketa zein Lan eta Praktiken atala) gainditurik egon behar dute.

Ikasturte hasieran, irakasleek azalduko dute zehazki zenbat eta zein motatako jarduerak hartzen ditu barne Lan eta Praktiken atalak, horietako zeintzuk diren banakako edo taldeko jarduerak, edota zeintzuk errekuperatu daitezkeen.

Gora

Gai-zerrenda

1. Gaia. Begirada eta analisi soziologikoak, eta honen baliagarritasuna.

2. Gaia. Familiak, generoa eta identitateak.

3. Gaia. Lana, aisialdia eta kontsumoa. 

4. Gaia.  Komunikazioa, mundu globala eta teknologia berriak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko testuliburua: Anthony GIDDENS, Sociología, Madrid, Alianza, 2014 (7. edizioa).

 

Beste testuliburu on bat, eta munduko unibertsitatetan oso zabaldua, da hurrengoa: John J. Macionis y Ken Plummer: Sociología, Madri,: Prentice Hall, 1999.

Kontsultarako bibliografia

BELTRAN VILLALBA, Miguel (1991), La realidad social, 2ª ed. ampliada, Madrid, Tecnos, 2003.

BELTRÁN VILLALBA, Miguel, Perspectivas sociales y conocimiento, Barcelona, Anthropos, 2000.

BERGER, Peter L., Introducción a la sociología, México, Limusa, 1987.

BERGER, P. L. y KELLNER, H., La reinterpretación de la sociología. Ensayo sobre el método y la vocación sociológicos, Madrid, Espasa Calpe, 1985

BERGER, P. L. y LUCKMANN, T. (1968), La construcción social de la realidad, Buenos Aires, Amorrortu.

BOUDON, Raymond, La lógica de lo social, Madrid, Rialp, 1981.

BRETONES, María Trinidad, Sociedades avanzadas. Manual de estructura social; Barcelona, Hacer, 2001.

BOURDIEU, Pierre, CHAMBOREDON, Jean Claude, PASSERON, Jean Claude, El oficio de sociólogo. Presupuestos epistemológicos, Madrid, Siglo XXI (12ª), 1989.

ELIAS, Norbert, Sociología fundamental, Barcelona, Gedisa, 1982.

FREYER, Hans (1931), Introducción a la sociología, Madrid, Aguilar, 1973.

GARCIA FERRANDO, Manuel (coord.), Pensar nuestra sociedad. Fundamentos de Sociología. (Edición Compendiada). Tirant lo Blanch, Valencia, 1995.

GINER, Salvador (1969), Sociología, Barcelona, Península, 1993.

GINER, Salvador. (ed.), Teoría sociológica moderna, Madrid, Ariel, 2003.

MANNHEIM, Karl (1934-35), Sociología sistemática. Introducción al estudio de la sociedad, Editorial Revista de Derecho Privado, Madrid, 1960.

Garvía, Roberto, Conceptos fundamentales de sociología, Madrid, Alianza, 1999.

GIDDENS, Anthony (1990), Consecuencias de la modernidad, Madrid, Alianza, 1993.

GINER, Salvador, LAMO DE ESPINOSA, Emilio y Torres, Cristóbal (comps.), Diccionario de Sociología, Madrid, Alianza, 2006, 2ª ed..

MILLS, Charles W. (1959): La imaginación sociológica, México, F. C. E., 1961.

NISBET, Robert A., Introducción a la sociología: el vínculo social, Barcelona, Vicens Universidad, 1975.

NISBET, Robert A., La formación del pensamiento sociológico, I-II, Buenos Aires, Amorrortu, 1969.

PÉREZ DIAZ, Víctor, Introducción a la sociología, Madrid, Alianza, 1980.

RITZER, Georges, Teoría sociológica clásica, Madrid, Mcgraw Hill, 1993.

ROCHER, Guy. (1973): Introducción a la sociología general. Barcelona, Herder, 1979.

STUART HUGHES, Herbert., Conciencia y sociedad. La reorientación del pensamiento social europeo 1890-1930, Madrid, 1972.

Gora

Hizkuntzak

Euskara/Gaztelania/Ingelesa

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora