Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301504 Irakasgaia: HAUR LITERATURAREN DIDAKTIKA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
IBARRA MURILLO, M. RONCESVALLES   [Tutoretzak ] LOPEZ-MUGARTZA IRIARTE, JUAN CARLOS   [Tutoretzak ]
SALABERRI ZARATIEGI, PATXI   [Tutoretzak ] ZUBIRI LUJAMBIO, JUAN JOSE   [Tutoretzak ]
ASIAIN ANSORENA, ALFREDO (Resp)   [Tutoretzak ] SANTACILIA SALVADOR, EKAITZ   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktiko eta diziplinazkoa/ Hizkuntza eta Literatura eta beren didaktika.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Haurrek ezin dute erabaki zer irakurri; horregatik, helduak izaten dira haurrentzako liburuak aukeratzen dituztenak eta euskura jartzen dizkietenak. Hori dela eta, irakaslegaiek jakin behar dute haur liburuen kalitate literarioa baloratzen, haur bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen direnak aukeratzen, hauengan literaturarenganako zaletasuna bultzatzen, irakurketa sustatzen eta eskolako liburutegiari behar bezalako etekina ateratzen. Haur literaturaren kontzeptua eta diziplinako gorabeherak azaldu ondoren, Haur Hezkuntzako curriculumak proposatzen dituen edukietara hurbilduko da, haur liburuak aukeratzeko irizpideak finkatzeko. Azkenik, beharrezkoa da irakaslegaiek jakitea sormena eta gaitasun literarioa bultzatzeko bideratuta dauden proiektuak egitea, hizkuntz(ar)en alde ludiko eta artistikoak landuz Haur Hezkuntzan.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak 

1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak

1. GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

6. GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketaegoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen erabilera menderatzea.

7. GO - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

9. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. Zeharkako gaitasunak

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

6. GE - Haurtzaroaren aldian hizkuntzak duen bilakaera ezagutzea eta egon daitezkeen disfuntzioak identifikatzea. Hizkuntzaren garapena sustatuko duten teknikak hartzea, ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinak menderatzea.

7. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

12. GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Irakasgai honetan honela zehazten dira:

Ikaskuntza emaitzak edukien ikaskuntzari dagokionez:

Ikaskuntzaren emaitza Edukia Jarduera Ebaluatzeko tresna
IE1.Haur Hezkuntzako Curriculum ofizialean hezkunta literarioak jokatzen duen papera ezagutu. 1. gaia Praktikak Portafolioa
IE2.Gaitasun literarioaren osagaiak eta ezaugarria nagusiak deskribatu. 1. gaia Explicación Proba idatzia
IE3.Haur literaturaren garapen historikoa ezagutu gaur egun arte. 2. gaia Azalpena Proba idatzia
IE4.Conocer los principales géneros infantiles: narrativos, poéticos, dramáticos, icónicos, didácticos y lúdicos. 3. gaia Praktikak Azalpena Portafolioa Proba idatzia
IE5.Haur literaturari buruzko informazio-iturri nagusiak ezagutu.  4. gaia Praktikak Portafolioa

Ikaskuntza emaitzak aplikaziuoari dagokionez:

Ikaskuntza emaitza Edukia Jarduera Ebaluatzeko tresna
IE6.Haur literaturako kontzeptuak aplikatu genero ezberdinetako testuen irakurketan. 2. gaia Praktikak Proiektua Portafolioa Ahozko defentsa Proiektu idatzia
IE7.Haurrentzako testuen bitartekaritza-teknikak aplikatu: dramatizazioa, kamishibai¿ 3. gaia Praktikak Proiektua Portafolioa Ahozko defentsa Proiektu idatzia
IE8.Haurrentzako testuetan aplikazio didaktikoak prestatu. 3. gaia Praktikak Portafolioa
IE9.Irakurketa sustatzeko kontzeptuak eta teknikak erabili. 4. gaia Praktikak Proiektua Portafolioa Ahozko defentsa Proiektu idatzia

Ikaskuntza emaitzak aztertzeko gaitasunari buruz:

Ikaskuntza emaitzak Edukia Jarduera Ebaluatzeko tresna
IE10.Haurrentzako testuetan haur literaturako funtzioak aztertu. 2. gaia Praktika Proiektua Portafolioa Ahozko defentsa Proiektu idatzia
IE11.Haurrentzako testuetan alde desberdinak antzeman.  2. gaia Praktika Proiektua Portafolioa Ahozko defentsa Proiektu idatzia

Ikaskuntza emaitzak laburtzeko gaitasunari buruz:

Ikaskuntza emaitzak Edukia Jarduera Ebaluatzeko tresna
IE12.Haur literaturako liburu bati buruzko proposamen didaktikoa planifikatu eta burutu 5. gaia Proiektua Ahozko defentsa Proiektu idatzia

Ikaskuntza emaitzak ebaluatzeko gaitasunari buruz:

Ikaskuntza emaitza Edukia Jarduera Ebaluatzeko tresna
IE13.Haurrei zuzendutako liburuen kalitatea ebaluatu. 4. gaia 5. gaia Práctica Proiektua Portafolia Ahozko defentsa Proiektu idatzia
IE14.Kalitatezko liburutegia osatu haur hezkuntzako gelarako. 4. gaia   Proiektua Ahozko defentsa Proiektu idatzia

Gora

Metodologia

5.1. Irakaskuntzako metodologiak

Kodea Deskripzioa
MD1 Irakasle(ar)en aurkezpena talde osoari
MD2 Talde handiarekiko hartuemana
MD3 Tarteko taldearekiko hartuemana
MD4 Talde txikiarekiko hartuemana
MD5 Bakarkako hartuemana: norberak bere kasa ikasteko orientabideak eta lanak.

 5.2 Formakuntzazko ekintzak

Kodea Deskripzioa Orduak Bertaratzea
AF1 Klase teorikoak (oinarritzea, adibideak, aplikazio desberdinak, eta garapenak). 45 100
AF2 Klase praktikoak edo, dagokionean, kanpoko praktikak. 15 100
AF3 Lanak egitea eta, dagokionean, haien ahozko defentsa. 30 10
AF4 Ikasleak bere kasa ikastea 30 0
AF5 Tutoriak 5 100
AF6 Ahozko azterketak edo idatziak 5 100

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
IE14, IE15, IE16, IE17, IE19 Klaseetara joatea edo ta parte-hartzea. 10 Ez Ez
IE1, IE4, IE5, IE7, IE8, IE11, IE12, IE13 Laburpeneko eta sintesiko lan teorikoak. 10 Aurkezpen berria
10etik 3,5ko gutxieneko nota
IE12, IE13, IE15, IE16, Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, dagokionean, ebaluazioa. 45 Aurkezpen berria 10etik 3,5ko gutxieneko nota
IE2, IE3, IE4, IE6, IE9, IE10, IE12, IE13, IE15 Idatzizko probak, zatikakoak edo orokorrak. 35 Proba berria 10etik 3,5ko gutxieneko nota

Ikaskuntza-emaitzak gaitasunen zehaztasun behagarria dira. Hori dela eta,  parentesi artean sistema bakoitzaren bidez ebaluatuko diren oinarrizko gaitasunak (CB), orokorrak (CG) edo espezifikoak (CE) adierazten dira, eta aldi berean zeharkako gaitasun linguistikoa baloratzeko balioko dute. Gida honetako 4. atalean esan den bezala, ikasle batek GAI kalifikazioa lortuko du baldin eta ikaskuntza-maila ertaina edo altua lortzen badu.

8.1. EBALUAZIO JARRAITUAREN ZEHAZTAPENA

Asistentzia-nota 10 % Portafolioaren nota 10 % LAN PRESENTZIALA OROTARA 20 %
Proba idatziak 30 % Irakurketa espezializatuak 5 % LAN AUTONOMOA OROTARA 35 %
Proiektua (35 %) eta defentsa (10 %) 45 % ZUZENDUTAKO LANA, OROTARA 45 %

Arlo bakoitzean gutxieneko oreka bat eskatzen da (gutxienez 3,5/10etik): lan presentziala, lan autonomoa eta zuzendutako lana.

ERREKUPERAZIZKO EBALUAZIOAREN ZEHAZTAPENA

Oro har, irakasgaiaren %80a errekiupera daiteke (lan presentziala gelditzen da honetatik at: %20). Errekuperaziozko bi ebaluazio-mota izanen dira:

a) Ebaluazio jarraituko jardueretan parte hartu duten ikasleentzat, baina gainditzea lortu ez duten edo lan autonomoan gutxieneko emaitza (3,5/10etik) lortu ez duten ikasleentzat. Ikasle hauek proba honetara aurkez daitezke, gainditu ez duten zatia edo zatietako gaitasunak lor ditzaten. Proba honek izaera teoriko-praktikoa izanen du eta dagokionean, ahozko atal bat izan dezake (proiektuaren ahozko defentsa).

 b) Ebaluazio jarraituan parte hartu ez duten ikasleentzat. Ikasle hauek irakasgaia gainditzeko oinarrizko diren gaitasunak ebaluatuko diren proba honetara aurkez daitezke. Proba hau teoriko-praktikoa izanen da eta ahozko atal bat izan dezake (proiektuaren edo proposamenaren ahozko defentsa). Gehienez %80 puntuatuko da, beste %20 errekupera-ezina delako.

Gora

Gai-zerrenda

1.GAIA. Literatura-gaitasuna eta hezkuntza literarioa: oinarrizko kontzeptuak. Hezkuntza literarioa Haur Hezkuntzako Curriculumean: hizkuntzak eta komunikazioa. Haurren sormenaren garapena. Irakaslearen papera bitartekaritzan.

2. GAIA. Haur literaturaren kontzeptua: definizioa, mugak, bere ikasketaren diziplinartekotasuna eta izaera formakuntzazkoa. Haur literaturaren funtzioak. Haur literaturaren inguruko arazoak. Haur literaturaren garapen historikoa gaur arte: ezaugarriak. Haur literaturaren generoak: ahozko tradizioa eta autore-lanak. Eredu narratiboak, poetikoak, dramatikoak eta ikonikoak Haur Hezkuntzan: ezaugarriak eta aplikazio didaktikoak. Beste zenbait genero literario eta ludiko. Literatura digitala.

3. GAIA. Haur eta gazte literaturako liburuen aukeraketa eta balorazioa. Irakurketaren sustapena. Lehenengo liburuak, katalogoak, irakurtzeko gidak, liburutegia.

4. GAIA. Haur Hezkuntzan sormena bultzatzeko eta gaitasun literarioa estimulatzeko proiektuak burutzea.Errealitate areagotua eta nonahiko ikaskuntza: berrikuntza-proiektua.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Arranz, I. (2006). Hitza azti. Irun: Alberdania.
Azkue, R.M. (1989 [1941? ¿ 1947] ). Euskalerriaren Yakintza (Literatura Popular del País Vasco). Madrid: Euskaltzaindia ¿ Espasa Calpe.
Bengoetxea, X. (1986). Euskal puinak (lehen hurbilketa). Donostia: Erein.
Bettelheim, B. (1977). Psicoanálisis de los cuentos de hadas. Barcelona: Crítica.
Calleja, S. (1994). Haur literatura euskaraz. Lehenengo irakurgaietatik 1986ra arte. Bilbo: Labayru Ikastegia eta Bilbao Bizkaia Kutxa.
Calleja, S. eta Monasterio, X. (1988). La literatura infantil vasca. Bilbao: Mensajero.
Cervera, J. (1984). La literatura infantil en la educación básica. Madrid: Ed. Cincel.
¿¿¿¿¿ (1992). Teoría de la literatura infantil. Bilbao: Mensajero/Universidad de Deusto.
Colomer, T. (1999). Introducción a la literatura infantil y juvenil. Madrid: Editorial Síntesis.
Colomer, T. et al. (2002). Siete llaves para valorar las historias infantiles. Madrid: Fundación Germán Sánchez Ruipérez.
Cone Bryant, S. (1983 [1965]). El arte de contar cuentos. Barcelona: Nova Terra.
Domech, C., Martín, N. eta Delgado, M.C. (1994). Animación a la lectura. ¿Cuántos cuentos cuentas tú?. Madrid: Ed. Popular.
Egile batzuk (1986). Jakin, 41. Haur eta gazte literatuta. Monografikoa.
Egile batzuk (1993). Haur literatura. Bilbo: Labayru.
Egile batzuk (1993). Haur literaturaren inguruan. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
Etxaniz, X. (1986). Haur folklorearen bilduma. Iruña: Pamiela.
¿¿¿¿¿ (1997a). Haur eta gazte literatura. Iruña: Pamiela.
¿¿¿¿¿ (1997b). Euskal haur eta gazte literaturaren historia. Iruña: Pamiela.
Etxeberria, M. (1973). Euskaldunen ipuin harrigarriak. Arantzazu: Jakin.
Etxeberria, G. (1986). Ahozko poesia. Donostia: Erein.
Garzia, Joxerra (2008). Jendaurrean Hizlari (Ahozko Komunikazio Gaitasuna Lantzeko Eskuliburua). Irun: Alberdania.
Igerabide, J.K. (1993). Bularretik mintzora (Haurra, ahozkotasuna ta literatura). Donostia: Erein.
Lekuona, J.M. (1982). Ahozko euskal literatura. Donostia: Erein.
Lertxundi, A. (1982). Haur literaturaz. Donostia: Erein.
Mata, J. (2004). Como mirar a la luna. Confesiones a una maestra sobre la formación del lector. Barcelona: Graó.
Moreno Verdulla, A. (1998). Literatura infantil: Introducción a su problemática, su historia y su didáctica. Cádiz: Universidad de Cádiz.
Nafarroako Gobernua (2007). Curriculuma. Haur Hezkuntza. 2. zikloa. Iruña: Nafarroako Gobernua.Hezkuntza Departamentua.
Pelegrín, A. (1986). La aventura de oir: cuentos y memorias de tradición oral. Madrid: Cincel.
Pennac, D. (2005 [1992]). Como una novela. Barcelona: Anagrama.
Propp, V. (1974). Morfología del cuento. Madrid: Fundamentos.
Rodari, G. (1995). Gramática de la fantasía. Barcelona: Fontanella.
Sánchez Corral, L. (1995). Literatura infantil y lenguaje literario. Barcelona: Paidós.
Santisteban, K. (2007). Onomatopeia eta adierazpen hotsen hiztegia. Bilbao: Gero /Mensajero.
Soriano, M. (1995). La literatura para niños y jóvenes. Guía de exploración de sus grandes temas. Buenos Aires: Ed. Colihue.
Turin, A. (1995). Los cuentos siguen contando. Madrid: horas y HORAS.
Zubiri , J.J. (2002). Haur hizkeraren erabileraz. HIZPIDE, 49, 16¿30.
 
Aldizkariak

Babar. Revista de literatura infantil y juvenil. www.revistababar.com

Behinola euskal haur literaturaren aldizkaria. https://www.galtzagorri.eus/eu/behinola

Bloc. Revista internacional de arte y literatura infantil. https://issuu.com/revistabloc

CLIJ. Cuadernos de literatura infanitl y juvenil. http://www.revistaclij.com/

Emilia. http://revistaemilia.com.br/

Fuera de Margen. www.pantalia.es/revistas.php

Lazarillo. Revista de la Asociación de Amigos del Libro infantil y juvenil. https://www.amigosdellibro.com/revista

Peonza. http://www.peonza.es/

 

Entzutezko materialak
 
Haur Poesiaren Aretoa (2002). Bazen behingo basoan¿
Sortzen-Ikasbatuaz (2003). Kontu txikiak. Haur eta gurasoen elkargozamenerako.
Xorroxin irratia (2007). Baztango ipuinak. Nafarroa: Dindaia fundazioa.
 
Webguneak
 

AppTK. Recomendar de APPS para niños y jóvenes. http://apptk.es/

Asociación Española de Amigos del Libro Infantil y Juvenil. https://www.amigosdellibro.com/

Banco del Libro. http://bancodellibro.blogspot.com/

Bibliotecas escolares de Navarra. http://www.pnte.cfnavarra.es/bibliotecasescolares/directorio.html

Bienvenidos a la fiesta.

https://bienvenidosalafiesta.com/

Canal lector. http://www.canallector.com

CEPLI. Centro de Estudios de Promoción de la Lectura y Literatura nfantil.  https://blog.uclm.es/cepli/

Centro virtual Leer.es. http://leer.es/es/home

Enseñar a leer LIJD. https://lijdgretel.wordpress.com/

Fundación Cuatrogatos. www.cuatrogatos.org

Fundación Germán Sánchez Ruipérez. https://fundaciongsr.org/

Fundalectura. http://fundalectura.org

Galtzagorri elkartea: https://www.galtzagorri.eus/

Ibby. International Board on Books for Young People. https://www.ibby.org/es/

Recomendaciones LIJ  de GRETEL.

http://www.gretel.cat/es/recomendaciones-lij/

Portal de recursos del Ministerio de Educación para bibliotecas escolares. http://ntic.educacion.es/w3//recursos2/bibliotecas/



Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora