Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301501 Irakasgaia: NATURA INGURUNEAREN DIDAKTIKA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Zientziak
Irakasleak:
PEREZ DE VILLARREAL ZUFIAURRE, MAIDER (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktiko eta diziplinazkoa / Natura eta gizarte ingurunearen ezagutza eta bere didaktika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honek, tituluaren egiaztapenerako memorian biltzen diren ondorengo edukiak lantzen ditu:

Heziketa-modeloen analisia: konduktista, positibista, kognitibo eta konstruktibista. Haur Hezkuntza curriculuma. Natura Ingurunearen irakaskuntza prozesuak hobetzeko teknika instrukzionalak. Proposamen didaktikoak lantzea. Eduki hauek, Haur hezkuntzan Natura Ingurunearen ikaskuntza irakaskuntza prozesuak zerikusia duten alderdiak kontutan hartuta egituratzen dira. Helburu nagusia, haur hezkuntzako etapan zientzia esperimentalen eta natura ingurunearen ikaskuntza irakaskuntza eredu eta estrategiak ezagutu eta hausnartzeko gai egingo duten ikasleak prestatzea da, horretarako marko teoriko eta metodologiez hornituz.

I. Blokean, ikasleari hezkuntza eredu desberdinak ezagutzea, ikaskuntza esanguratsua eta ezagutzaren eraikitzea burutzeko tresnez hornitzea ahalbidetuko dion oinarri teorikoak ezartzen dira. Aldi berean, Natura ingurunearen didaktikan aplikatu ahal diren Haur hezkuntzako kurrikulumaren elementuak ezagutzea eta etapa honetan zientziaren hezkuntzaren balioak ebaluatu eta aztertzea.

II Blokean, natura ingurunearekin zerikusia duten oinarrizko edukiak landu eta Haur hezkuntzako ikasgelan praktikara eramateko proposamenak eta baliabideak eskaintzen dira.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. OINARRIZKO GAITASUNAK

2. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu

aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

5. OG - Ikasleek geroko ikasketak autonomia maila handiarekin hasteko beharrezkoak diren ikasketarakoabileziak garatu izatea.

2.2. GAITASUN OROKORRAK

1. GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.

2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea

eta giza eskubideentzako errespetua.

5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. ZEHARKAKO GAITASUNAK

2. Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakstea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GE - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

10. GE - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

12. GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketa emaitzak ikasleak materian lortuko dituen konpetentzien zehaztasuna dira. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: konpetentzien eta maisutasunaren % 100en haien % 75 eskuratzea, gutxienez.
- Erdia: materian nahi izandako konpetentzien gehiengoaren eskuratzea eta konpetentzia espezifikoei laguntzen dieten alderdi haietako maisutasuna titulua.
- Eskasa: tituluaren espezifikoak diren konpetentziei laguntzen dizkieten alderdien eskuratze gutxiegia.
Ikasle batek  GAIA kalifikazioa lortzen du ikasketa ezin hobea edo erdia bada.

 Ikasketaren emaitzak hurrengo taulan zehazten dira:

Ikasketaren emaitzak Edukiak Prestakuntza jarduerak Ebaluazio tresna
IE1. Natura ingurunearen didaktikan aplikatzen diren heziketa eredu ezberdinak, baita natura ingurunearen ikaskuntza/irakaskuntza prozesuen hobekuntzarako instrukzio teknikak ezagutu. 1 Gaia, 2 Gaia 1PJ,AF 2,AF 3,AF 4 ET1, ET3
IE2.Natura ingurunearen didaktikan aplikagarriak diren Haur Hezkuntzako bigarren zikloko kurrikulumaren helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak aukeratu 3 Gaia  1PJ. 2PJ ET1, ET3
IE3Zientzia esperimentalen hezkuntza balioa ebaluatu, ikuspegi epistemologiko eta didaktikotik 1 Gaia, 4 Gaia  1PJ, 2PJ, 3PJ, AF 4, AF 5 ET2, ET4
IE4Haur hezkuntzan zientzia esperimentalak lantzeko metodo zientifikoaren faseak ezagutu eta aplikatzen ditu 4 Gaia 1PJ, 2PJ, 3PJ ET3, ET4
IE5Haur hezkuntzan ezagutza zientifikoak eskuratzeko zailtasunak aztertu 4 Gaia 1PJ, 2PJ, 3PJ ET3, ET4
IE6Ingurune natural eta fisikoa ulertzeko oinarrizkoak diren edukien ikuspegi orokor bat eskuratu 5 Gaia, 6 Gaia, 7 Gaia, 8 Gaia, 9Gaia 1PJ, 2PJ, 3PJ, 4PJ, 5PJ. 6PJ ET1, ET2, ET4
IE7Haur hezkuntzako ikasgelan zientzia esperimentalak lantzeko egokiak diren metodologia didaktikoei buruz hausnartu eta hauek aplikatu 4 Gaia, 5 Gaia, 6 Gaia, 7 Gaia, 8 Gaia, 9 Gaia 2PJ, 3PJ, 4PJ, 5PJ ET3
IE8Haur hezkuntzako bigarren zikloan aplikatzeko natura ingurunearekin erlazioa duen proposamen didaktiko bat landu eta diseinatu, zeinak kurrikulumeko elementuak eta metodologia berritzaileak integratzen dituen 3 Gaia, 4 Gaia, 5 Gaia, 6 Gaia, 7 Gaia, 8 Gaia, 9 Gaia 2PJ, 3PJ, 4PJ, 5PJ ET3

Gora

Metodologia

Kodea eta deskribapena
Izaera presentziala
Orduak
1. PJ Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak)
 100
 45
2. PJ Eskola praktikoak, edo, hala badagoko, kanpo praktikak (landa-praktikak)
 100
 15
3. PJ Lanak egitea, eta, hala badagoko, ahozko defentsa
 10
 30
4. PJ Ikaslearen ikasketa autonomoa
 0
 50
5. PJ Tutoretzak
 100
 5
6. PJ Ahozko edo idatzizko azterketak
 100
 5
Orokorra
 
 150

Gora

Hizkuntzak

Euskara/Gaztelania

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
IE1, IE2, IE6 ET1 % 5 Ez, % 0 0
IE3, IE6 ET2 % 15 Bai, % 10 5
IE1, IE2, IE4, IE5, IE7, IE8 ET3 % 40 Bai, % 25 5
IE3, IE4, IE5, IE6 ET4 % 40 Bai, % 40 5

 

 

 

Ikasketaren Emaitza Ebaluazio tresna Deskribapena % % Errekuperagarria
IE1, IE2, IE6 ET1 Klaseko asistentzia eta parte hartzea    % 5 Ez, % 0
IE3, IE6 ET2 Lan teorikoen aipamen eta sintesia  % 15 Bai, % 10
IE1, IE2, IE4, IE5, IE7, IE8 ET3 Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa  % 40 Bai, % 25
IE3, IE4, IE5, IE6 ET4 Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak  % 40 Bai, % 40
    OSOTARA  % 100  % 75

 

Gora

Gai-zerrenda

I BLOKEA: Oinarri teorikoak

1. Gaia: Heziketa-modeloen analisia: tradizionala (konduktista eta positibista) eta aurrerakoia (kognitibo eta konstruktibista)

2. Gaia: Natura ingurunearen ikas-irakaskuntza prozesu hobekuntzarako teknika instrukzionalak eta metakognitiboak: kontzeptu-mapak, UVE diagrama, Ezagutzaren zuhaitza, Cmap tools software-a.

3. Gaia:  Nafarroako Foru Erkidegoko Haur Hezkuntzako Curriculuma

4. Gaia: Haur hezkuntzan natur ingurunea eta esperimentazioa ikastea eta irakastea

 

II BLOKEA: Irakaslearentzako edukiak eta baliabideak

5. Gaia: Curriculumaren eta instrukzioaren diseinuan oinarritutako irakaskuntza-proposamena egitea, natura-inguruneko alderdi hautatuei dagokienez: adibidez, 6) Unibertsoa eta lurra, materia eta haren eraldaketak; 7) Natura eta izaki bizidunak; 8) Giza gorputza eta osasunerako hezkuntza eta 9) Ingurumen-hezkuntza)

5.1. Ingurune naturalari buruzko curriculum- eta instrukzio-diseinua egiteko jarraibideak.

5.2. Dagokion ezagutza-eredua egitea

5.3. Jendaurrean aurkeztea

Gora

Praktika esperimentalen programa

Praktika didaktikoak Natur inguruneko praktikak
Hausnarketak Naturan oinarritutako esku-hartzea
Antzezlanak Unibertsoa: galaxiak, konstelazioak, astroak eta planetak
Kontzeptu mapen diseinua Giza gorputza eta osasuna
Proiektu didaktikoaren diseinua (Cmap Tools) Eboluzioaren misterioa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


10.1. Bibliografía básica

Documentos oficiales sobre el currículo de Educación Infantil en la Comunidad Foral de Navarra. Gobierno de Navarra. Departamento de Educación

Freire, H. (2011). Educar en verde. Ideas para acercar a niños y niñas a la naturaleza. Graó.

González, F (2008, 2ª Edición). El mapa conceptual y el Diagrama UVE. Recursos para la Enseñanza Superior en el siglo XXI. Narcea

Mérida, R., Torres-Porras, J. Alcántara, J. (eds.) (2017). Didáctica de las ciencias experimentales en Educación Infantil, Un enfoque práctico. Ed. Síntesis.

Pérez de Villarreal, M. (2022). Nuevas estrategias para la enseñanza de las ciencias naturales en Educación Superior. Aprendizaje significativo sostenible. Octaedro.

Quijano, R. (Coord.). (2016). Enseñanza de las Ciencias de la naturaleza en Educación Infantil. Ed. Pirámide.

10.2. Bibliografía complementaria

Furman, M. (2016). Educar mentes curiosas: la formación del pensamiento científico y tecnológico de la infancia. XI Foro Latinoamericano de Educación. Santillana.

González, F.; Ibáñez, F.; Casalí, J.;López, J. y Novak J. D.(2007, 2ª edición). Una aportación a la mejora de la calidad de la docencia universitaria: Los mapas conceptuales. Servicio de Publicaciones de la Universidad Pública de Navarra.

Aldizkariak

Aula de infantil. Barcelona, GRAO

Alambique

Aula de Innovación educativa

Cuadernos de Pedagogía

Enseñanza de las Ciencias

Infancia y aprendizaje

Revista Eureka sobre enseñanza de las Ciencias

OHARRA. Bibliografia espezializatua eta orientazio egokiak, talde desberdinei emango zaizkie ezagueraren modeloa lantzeko aukeratutako gaien arabera.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora