Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301409 Irakasgaia: HIZKUNTZA ETA ESKOLA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
ZUBIRI LUJAMBIO, JUAN JOSE   [Tutoretzak ] BELLETICH RUIZ, OLGA GRIMANESA (Resp)   [Tutoretzak ]
ABLANEDO LARRION, ANE ELIXABETE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza / Hezkuntza prozesuak, inguruaren esplorazioa eta mugimendu-autonomia.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Hizkuntza, ezagutza eta portaera gizarteratzeko eta arautzeko elementu gisa. Haurrengan hizkuntza ikasteko prozesuak eta teoriak. Garapen fonetikoa, fonologikoa, morfologikoa, sintaktikoa, semantikoa eta pragmatikoa. Hizkuntzaz jabetzea eta disfuntzio nagusiak. Hizkuntza-aniztasuna eskolan. Hizkuntza-ereduak eta hizkuntzen curriculuma Nafarroan. Europako araudiak hizkuntzen irakaskuntzan. Hizkuntza-gaitasunaren ebaluazioak.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.
3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

2.2. Gaitasun orokorrak

1. GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.
2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.
3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.
5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
6. GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketa-egoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen erabilera menderatzea.
8. GO - Haurren dietetikaren eta higienearen hastapenak ezagutzea. Laguntza goiztiarraren hastapenak eta lehen haurtzaroko prozesu psikologikoak, ikaskuntza prozesuak eta nortasunaren eraikuntzari buruzkoak ulertzen laguntzen duten oinarri eta garapenak ezagutzea.
9. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

2.3. Zeharkako gaitasuna

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.
3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.
4. GE - Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.
5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.
6. GE - Haurtzaroaren aldian hizkuntzak duen bilakaera ezagutzea eta egon daitezkeen disfuntzioak identifikatzea. Hizkuntzaren garapena sustatuko duten teknikak hartzea, ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinak menderatzea.
8. GE - Arreta goiztiarraren funtsak, oinarrizko prozesu psikologikoen funtzionamendua, ikasketaren gakoak eta nortasunaren eraikuntza ezagutzea, eta higienearen eta dietetikaren funtsak haurtzaroan ezartzea.
9. GE - Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa ezagutzea, eta bere funtzionamendua, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:
- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.
- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.
- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Irakasgai honetan gaitasun orokor horiek erakusteko behar diren edukiak honako hauek dira:

 

IE1: Ikaskuntza egoerak definitu hizkuntzaren jabekuntzan dauden teoría desberdinen arabera (GE6).

IE 2: Hizkuntzaren estimulazioa bultzatzeko teknikak ezagutu eta aplikatu (GE2, GE6, GE8).

IE 3: Jarduerak prestatu hizkuntzaren garapena bultzatzeko edota behatzeko hizkuntzaren mailetan (fonetiko-fonologikoan, morfosintaktikoan eta semantikoan) (GE2, GE3, GE5, GE6).

IE 4: Ikaskuntzaren eta komunikazioaren oinarri linguistiko-pedagogikoak atzeman (GE3).

IE 5: Nafarroan dauden haur eskoletako eta haur hezkuntzako eskoletako hizkuntza-ereduak sailkatu (GE9).

IE 6: Egoera eleaniztunetan dauden eskoletarako proposamen didaktikoak egin erakusteko eta ebaluatzeko (GE3).

 

 

 

Gora

Metodologia

5.1. Irakaskuntzako metodologiak

Kodea Deskripzioa
1. IM Irakasle(ar)en aurkezpena talde osoari
2. IM Talde handiarekiko hartuemana
3. IM Tarteko taldearekiko hartuemana
4. IM Talde txikiarekiko hartuemana
5. IM Bakarkako hartuemana: norberak bere kasa ikasteko orientabideak eta lanak.

 5.2 Formakuntzazko ekintzak

Kodea Deskripzioa Orduak Bertaratzea
1. FE Klase teorikoak (oinarritzea, adibideak, aplikazio desberdinak, eta garapenak) 45 100
2. FE Klase praktikoak edo, dagokionean, kanpoko praktikak 15 100
3. FE Lanak egitea eta, dagokionean, haien ahozko defentsa. 30 10
4. FE Ikaslearen bere kasa ikastea 60 0
5. FE Tutoriak 5 100
6. FE Ahozko azterketak edo idatziak 5 100

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania

 

Gora

Ebaluazioa

Kaskuntza emaitzak Ebaluazio-jarduerak (*) Pisua (%) (*) Errekuperagarria Gutxieneko kalifikazioa
IE1, IE2, IE4, IE5 ES4. Probak: Lehenengo (I.) blokearen amaieran proba bat eta Bigarren (II.) blokearen amaieran beste bat.     % 40   Bai, % 40   5 bloke bakoitzeko proban.    
IE1, IE2, IE4, IE5 ES2. Lan teorikoak, banakakoak edo taldekoak.   % 20 Ez -
IE3, IE6. ES3. Lan praktikoak, banakakoak edo taldekoak. % 40 Bai, % 40   -
    % 100 % 80  

(*) Irakasgaiak bi bloke ditu: Hizkuntzalaritza eta Pedagogia. Ebaluazio-jarduerak bi multzoei buruzkoak dira. Ebaluazio-sistema (ES) bakoitzean bi multzoek pisu berbera dute.

Gora

Gai-zerrenda

I ATALA: (Hizkuntzalaritza)

Hizkuntza jokaeraren eta ezagutzaren elementu erregulatzaile eta sozializatzaile gisa.

Hizkuntzaren ikaskuntzari buruzko teoriak eta prozesuak haurrengan.

Hizkuntzaren garapena.

Garapen fonetiko-fonologikoa.

Garapen morfologikoa eta sintaktikoa.

Garapen semantiko eta pragmatikoa.

 

II ATALA: (Pedagogia)

Hizkuntza aniztasuna eskolan.

Hizkuntza ereduak Nafarroako Foru Komunitatean.

Hizkuntzen curriculuma Nafarroako Foru Komunitatean.

Eskolan hizkuntzen irakaskuntzarako eleaniztasuna euskarri.

Hizkuntza-irakaskuntzari buruzko arau europearrak.

Hizkuntza-gaitasunaren ebaluazioak (1H eta 2H): tresnak eta balorazioak.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


I Atala: Hizkuntzalaritza

1. Oinarrizko biliografia

AA.VV. (2008) Currículo y educación lingüística. Textos nº 48, Bartzelona: Graó.
AA.VV. (2008). El tratamiento integrado de las lenguas. Textos nº 47, Bartzelona: Graó.
Escandell Vidal, M.V. (ed.) (2010). El lenguaje humano. Madril: Areces.
Gobierno de Navarra (2007). Currículo de Lengua y Literatura Vascas. Iruñea: Hezkuntza eta Kultura saila.
Lomas, C. y A .Osoro (1993). El enfoque comunicativo de la enseñanza de la lengua. Bartzelona: Paidós.Martín Vegas, R.A. (2015): Recursos didácticos en lengua y literatura. Madril, Síntesis.Monfort, M. y Juárez, A. (1990). El niño que habla. El lenguaje oral en preescolar. Madril: CEPE
Owens, R. E. (2003). Desarrollo del lenguaje. Madril: Prentice Hall.
Pérez, P. y F. Zayas (2007). Competencia en comunicación lingüística. Madril: Alianza.
Puyuelo, M. y Rondal, J. 2003. Manual de desarrollo y alteraciones del lenguaje. Bartzelona: Masson.
Ruiz Bikandi, U. (2000). Didáctica de la segunda lengua en educación infantil y primaria. Bartzelona: Graò.
Serra, M. Serrat, E., Solé, R., Bel, A. y M. Aparici. (2000). La adquisición del lenguaje. Bartzelona: Ariel
Siguán, M., Colomina, A. y I. Vila (1990). Metodología para el estudio del lenguaje infantil. Bartzelona: Abril

 2. Bibliografia osagarria

Aguado, G. (1995): El desarrollo del lenguaje de 0 a 3 años. Madrid, CEPE.

Carroll, D. W. (2008): Psicología Del Lenguaje 4ª Edición. Madrid: Paraninfo Cengage Learning.

Del Río, Mª J., Gràcia, M. (1996). Una aproximación al análisis de los intercambios comunicativos y lingüísticos entre niños pequeños y adultos. Revista Fundación Infancia y Aprendizaje, 75, 3-20.

Fernández, A. (1994). El aprendizaje de los morfemas verbales. Datos de un estudio longitudinal. N S. López Ornat (ed.), La adquisición de la lengua española, 29-46. Madrid: Siglo XXI.

Garrote Salazar, M. (2010). Los Corpus De Habla Infantil. Metodología Y Análisis. Madrid: UAM Ediciones.

Smith, C.S. (1980). The acquisition of time talk: Relations between child and adult grammars. Journal of Child Language, 7, 263-278.

II Atala: Pedagogia

1. Oinarrizko bibliografia

Abdelilah-Bauer, B. (2007). El desafío del bilingüismo. Crecer y vivir hablando varios idiomas. Madrid: Morata

Esteve, O. (2004). Nuevas perspectivas en la formación de profesorado de lenguas: hacia el «aprendizaje reflexivo» o «aprender a través de la práctica»

http://cvc.cervantes.es/ensenanza/biblioteca_ele/publicaciones_centros/PDF/bremen_2004/02_esteve.pdf [última consulta. 25-09-2014]

Cenoz, J. (Ed.) (2008). Teaching through basque. Achievements and challenges. Clevedon, England: Multilingual Matters LTD

Cummins, L. (2000). Lenguaje, Poder y Pedagogía: niños y niñas bilingües entre dos fuegos. Madrid: Morata.

Huete Garcia, C. y Vicente Morales, V. (2003). Enseñanza-Aprendizaje de las Lenguas Extranjeras en Edades Tempranas. Consejería de Educación y Cultura de la Región de Murcia.

https://www.carm.es/web/pagina?IDCONTENIDO=43&IDTIPO=246&RASTRO=c943$m4331,4330 [última consulta: 3-07-2015]

Ministerio de Educación, Cultura y Deporte (2002). Marco común de referencias para las lenguas: aprendizaje, enseñanza, evaluación. Madrid: MECD-ANAYA.

Montanari, E. (2007). Crecer en una familia bilingüe. La educación plurilingüe en casa y en la escuela. Barcelona: Ceac

2. Bibliografia osagarria

Cummins, J. (2000). Languaje, Power and Pedagogy: Bilingual Chlidren in thwe Crossfire. Clevedon, England:  Multilingual Matters LTD
Red Española de Información sobre Educación   http://www.mecd.gob.es/redie-eurydice/
Dolz, J.  & Idiazabal, I. (eds.) (2013) Enseñar (lenguas) en contextos plurilingües. Bilbao: Servicio editorial de la Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea. ISBN: 978-84-9860-838-0.

Martín Rojo, L. et. al. (2003). ¿Asimilar o integrar? Dilemas ante el multilingüismoen las aulas. Madrid: CIDE.

Ozaeta, A.; Perez Lizarralde, K.; Rodriguez, L.; Lasa, E. (2010). Nola irakatsi ahozko komunikazioa eskolan? Bi esperientzia praktika gogoetatsuan oinarrituta. Eskola Hiztun Bila Jardunaldiak. Tolosa.

Ria, L. (2015). Former les enseignants au XXIe siècle . Paris: de Boeck

https://www.google.es/?gws_rd=ssl#q=chaire+unesco+former+les+enseignants+au+xxi%C3%A8me+si%C3%A8cle[última consulta: 3-07-2015]

Robledo, M.A.; Martín, I.; Hernández, T. (2011). Inmersión temprana en lengua extranjera. Madrid: MINECD.

Sainz Osinaga, M; Ozaeta, A eta Garro, E (koord.) (2010). Ahozko hizkuntza lantzen. Haur Hezkuntzan hasi eta unibertsitateraino, HIK HASI 25. Monografikoa

Sainz Osinaga, M (koord.) (2011). Nola artikulatu jakintza-arloa eta hizkuntza? Zenbait lanabes eskolan erabiltzeko. Andoain: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua. 

HEZKUNTZA LEGEAK

MEC (2006). LOE: Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación. Madrid: MEC.

MEC (2020). LOMLOE: Ley Orgánica 3/2020, de 29 de diciembre, por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación. Madrid: MEC.

GOBNA: Decreto Foral (de Navarra, provincia que funciona bajo un régimen especial de derecho denominado Ley de Fueros). Decreto Foral 61/2022, de 1 de junio, por el que se establece el currículo para la enseñanza en la etapa de Educación Infantil, en la Comunidad Foral de Navarra. http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=54862

GOBNA: Ordenanza Foral 93/2008 por la que se regula la Atención a la Diversidad en los centros educativos de Educación Infantil, Educación Primaria y Educación Secundaria de la Comunidad Autónoma de Navarra.

GOBNA: Orden Foral 47/2009: Evaluación del alumnado de segundo ciclo de la Educación Infantil.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora