Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301402 Irakasgaia: HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
AZNAREZ MAULEON, MONICA (Resp)   [Tutoretzak ] GRANIZO URIBARRENA, IDOIA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Didaktiko eta diziplinazkoa / Hizkuntza eta literatura eta beren didaktika.

Gora

Gaitasun orokorrak

 2.1. Oinarrizko gaitasunak

1. OG - Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testuliburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketaalorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak

1. GO - Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpidea ezagutzea.
2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.
3. GO - Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea
eta giza eskubideentzako errespetua.
5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
6. GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketaegoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen
erabilera menderatzea.
7. GO - Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.
9. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.
11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.
12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. Zeharkako gaitasunak

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE - Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GE - Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE - Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

5. GE - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

6. GE - Haurtzaroaren aldian hizkuntzak duen bilakaera ezagutzea eta egon daitezkeen disfuntzioak identifikatzea. Hizkuntzaren garapena sustatuko duten teknikak hartzea, ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinak menderatzea.

7. GE - Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

12. GE - Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

Irakasgai honi dagokionez ikasketaren emaitza horiek honela zehazten dira:

E1 Hizkuntza-komunikazio gaitasunaren kontzeptu nagusiak eta curriculumean nola lantzen diren ulertu.

E2 Haurren mintzamena garatzen ikasi irakasteko estrategia egokiak erabiliz.

E3 Irakurketa-idazketaren fase, metodo eta faktore nagusiak nahiz irakurriaren ulermena lantzeko estrategiak ezagutu.

E4 Haur hizkuntzaren didaktikari buruzko teoria nagusiak eta kontzeptuak ulertu

E5 Testu motak eta generoak bereizi.

E6 Hizkuntzen tratamendu integratuaren oinarriak azaldu eta programazioetan eta materialen prestaketan aplikatu.

E6 Haurren ahozko nahiz idatzizko produkzioak aztertzeko gauza izan ikasleen testu-ulermenari eta ekoizpenari behatzeko taulak diseinatuz.

E8 Hizkuntza gaitasuna garatzeko proiektu didaktikoa, ikuspegi komunikatiboa duena, taldeka egiteko gai izan.

E9 Hizkuntza jarduerak eta proiektuak ebaluatu, autoebaluatu eta koebaluatu.

E10 Gaiaren gainean euskaraz zuzen eta egoki mintzatu eta idatzi.

Gora

Metodologia

5.1 Irakas metodologiak

Kodea Azalpena
1. IM Ikastaldearen aitzinean azalpen magistrala
2. IM Talde handiko interakzioa
3. MD Talde ertaineko interakzioa
5. MD Norbanakoarekiko interakzioa: ikasketa autonomorako atazak eta jarraibideak

5.2 Ikasteko jarduerak

Kodea Azalpena Orduak Aurrez aurrekoak
1. IJ Eskola saio teorikoak (oinarriak, ereduak, aplikazio berretsiak eta garapenak) 45 100
2. IJ Eskola saio praktikoak edo, hala balegokio, kanpoko praktikak 15 100
3. IJ Idazlanak idaztea eta, hala balegokio, ahoz aurkeztea 30 10
4. IJ Ikaslearen bere kasako ikasketa 50 0
5. IJ Harrera orduak edo tutoretzak 5 100
6. IJ Azterketak, idatziak nahiz ahozkoak 5 100

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

  Gaitasunak
Ikasteko jarduera Oinarrizkoak Orokorrak Zeharkakoak Espezifikoak
1 IJ 1 OG, 3 OG, 4 OG 1 GO, 6 GO, 7 GO, 9 GO, 12 GO 2 ZG 1 GE, 6 GE, 7 GE, 12 GE
2 IJ 2 OG, 3 OG, 4 OG 1 GO, 2 GO, 3 GO, 5 GO, 6 GO, 7 GO, 11 GO, 12 GO 2 ZG 1 GE, 2 GE, 3 GE, 5 GE, 6 GE, 7 GE, 11 GE, 12 GE
3 IJ 2 OG, 3 OG, 4 OG 1 GO, 2 GO, 3 GO, 5 GO, 6 GO, 7 GO, 9 GO, 11 GO, 12 GO 2 ZG 1 GE, 2 GE, 3 GE, 5 GE, 6 GE,  GE7, 11 GE, 12 GE
4 IJ 1 OG, 3 OG 1 GO, 6 GO, 7 GO, 11 GO, 12 GO 2 ZG 1 GE, 6 GE, 7 GE, 11 GE, 12 GE
5 IJ 1 OG, 2 OG, 3 OG, 4 OG 1 GO, 2 GO, 3 GO, 5 GO, 6 GO, 7 GO, 9 GO, 11 GO, 12 GO 2 ZG 1 GE, 2 GE, 3 GE, 5 GE, 6 GE, 7 GE, 12 GE
6 IJ 1 OG, 2 OG, 3 OG, 4 OG 1 GO, 2 GO, 6 GO, 9 GO, 12 GO 2 ZG 1 GE, 2 GE, 6 GE, 12 GE

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
         
         
         
         

 

 

 

Ikaskuntzaren emaitzak ikaslea gaitasunez ongi jabetu izanaren ondorio ikusgarriak dira. Hala bada, sistema bakoitzean baloratzen diren oinarrizko gaitasunak (OG), gaitasun orokorrak (GO) edo gaitasun espezifikoak (GE) parentesi artean adierazi dira. Dena dela, gaitasun horiek hizkuntzaren zeharkako gaitasuna (ZG) balioesteko erabiliko dira. Gida honen 4. atalean adierazi denez, ikasle batek GAI kalifikazioa eskuratuko du ikasketa maila egiaztagarria handia edo ertaina bada.

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio sistema Portzentajea (%) Errekuperagarria
E2, E5, E7, E10 1ES Eskola saioetara edo, hala balegokio, ikastetxekoetara etortzea eta horietan parte hartzea 10 0
E1, E3, E4 2ES Iruzkintze eta laburtze lan teorikoak 10 10
E7, E8, E9 3ES Behaketa, proposamen edo, hala balegokio, ebaluazio lan praktikoak 45 35
E1, E2, E3, E4, E5, E6, E7, E10 4ES Probak, ahozkoak nahiz idatzizkoak, irakasgaiaren zati bati buruzkoak edo irakasgai osoaren gainekoak 35 35
  GUZTIRA 100 80

EBALUAZIO JARRAITUAREN ZEHAZPENA

Eskola saioetara etortzea % 10 Dokumentu-zorroaren emaitza % 10 ESKOLA SAIOETAKO LANA % 20
Proba idatziak % 30 Gaiari loturiko irakurgaiak % 5 IKASLEAREN BERE KASAKO LANA % 35
Proiektua % 45 LAN ZUZENDUA % 45

Eskola saioetako lana = % 20

eskola saioetara joatea = % 5

Parte harztea (irakaslearen oharrak praktiketan) = % 5

Dokumentu-zorroa eta praktikak =  % 10

Ikaslearen bere kasako lana =  % 35

Probak = % 30

Gaiari loturiko irakurgaiak (iruzkinak) = % 5

Lan zuzendua = % 45 (proiektua).

 

ERREKUPERAZIO-EBALUAZIOAREN ZEHAZPENA

Oro har, irakasgaiaren % 80 errekuperagarria izanen da. (horretatik kanpo eskola saioetako lana gelditzen da, % 20). Errekuperazio bi ebaluazio modu egonen dira:

a) Ebaluazio jarraituaren jardueretara joan diren eta horietan parte hartu badute ere irakasgaia gainditzeko beren kasako lanean edo lan zuzenduan gutxienezkora (3,5/10)  iritsi ez diren ikasleendako. Ikasle horiek gainditu ez dituzten irakasgaiaren zati errekuperagarriak gainditzeko beharrekoak diren gaitasunetan ebaluatzeko proba batera aurkeztu ahal izanen dira. proba hori teoriko-praktikoa izanen da eta, kasuan kasu, ahozko zati bat ere izan lezake (gainditu ez den proiektuaren ahozko defentsa).

b) Ebaluazio jarraituaren jardueretara joan ez diren eta horietan parte hartu ez duten ikasleendako. Ikasle horiek irakasgaia gainditzeko beharrekoak diren gaitasunetan ebaluatzeko proba batera aurkeztu ahal izanen dira. proba hori teoriko-praktikoa izanen da eta, gainera, ahozko zati bat ere izanen du (proposamen didaktikoaren ahozko defentsa). Gehienez % 80 puntuatuko da, irakasgaiaren bertze % 20 ez baita errekuperagarria.

Gora

Edukien azalpen laburra

Irakasgai honek honako ezagutza hauek eman nahi dizkio ikasleari: ahozko eta idatzizko hizkuntza (hau da, hitzezkoa nahiz hitzik gabekoa, eta irakurketa eta idazketa prozesua), haien garapen prozesuari buruzko hatsarre eta kontzeptu nagusiak, bai eta gelan proiektu didaktikoak gauzatzeko tresnak ere.

Garatuko diren edukiak ondoko hauek dira:

- Ahozko eta idatzizko hizkuntzaren bilakaera eta garapena. Hizkuntza ikuspuntu funtzionalistaren arabera: edukiak eta helburuen aukeraketa.

- Ahozko hizkuntza. Hizkuntzaren mailak (fonetikoa, morfosintaktikoa, semantikoa eta diskurtsiboa). Hizkuntza haur hezkuntzan.

- Irakurketa-idazketa prozesua, irakurketaren ulermena: estrategiak. Irakurketaren eta idazketaren ikaskuntzan parte-hartzea

- Hizkuntza ikasteko proiektuak, ahozko nahiz idatzizko testuen bidez.

Gora

Gai-zerrenda

1. gaia. Giza komunikazioa eta haren konplexutasuna. Komunikazio gaitasuna eta hizkuntzen tratamendu integratua. Eleaniztasuna. Haur Hezkuntzako curriculum ofiziala.

2. gaia. 
Ahozko hizkuntza haur eskolan: ulermena eta ekoizpena ikuspegi komunikatibo batetik. Ahozko komunikazioaren ikaste-irakastea. Ebakera, fonemen jabetzea eta zailtasunak.


3. gaia. Hizkuntza idatzia haur eskolan: irakurriaren ulermena eta idatzizko ekoipena. Irakurketa-idazketaren psikogenesia eta zailtasunak. Irakurtzen eta idazten ikasi eta irakastea. Alfabetatze berriak

4. gaia. Haur Hezkuntzako ikasgela batean komunikazio gaitasuna ikasi-irakasteko metodologia. Ulertzeko eta ekoizteko estrategiak, atazak eta jarduerak. Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa (POI).

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


BIGAS, M./CORREIG, M. (ed.) (2000): Didáctica de la lengua en educación infantil, Síntesis-Educación, Madril.

Camps, A. (1996). Proyectos de lengua entre la teoría y la práctica. Cultura y Educación, 2, 43-57.

Camps, A. (biltz.) (2003). Secuencias didácticas para aprender a escribir. Barcelona, Graó.

CASSANY, D./LUNA. M./SANZ, G. (19984): Enseñar lengua, Graó, Bartzelona.

COLOMER, T./CAMPS, A. (1996 [1992]): Enseñar a leer, enseñar a comprender, Celeste/MEC, Madril.

DÍEZ DE ULZURRUN PAUSAS, A. (Coord.) (1999): El aprendizaje de la lectoescritura desde un perspectiva constructivista, 2 ale, Graó, Bartzelona.

FERREIRO, E. (1991 [1990]): ¿El desarrollo de la alfabetización: psicogénesis¿ in GOODMAN Yetta M. (Comp.), Los niños construyen su lectoescritura. Un enfoque piagetiano. Aique Didáctica, Argentina, 21-35.

MARTÍN VEGAS, R.A. (2015). Recursos didácticos en Lengua y Literatura. Volumen 1: El desarrollo del lenguaje en la educación infantil. Madrid: Síntesis.

MARUNY, Ll./MINISTRAL, M./MIRALLES, M. (1995): Escribir y leer (I-III), MEC/Edelvives, Madrid.

MONFORT, M./JUÁREZ SÁNCHEZ, A. (1990): El niño que habla. El lenguaje oral en preescolar, CEPE, Madril.

PASQUIER, A. y DOLZ, J. (1996): ¿Decálogo para enseñar a escribir¿, Cultura y Educación, 2. zkia, 3l-41.

ROWSELL, J. & WALSH, M. (2015). Repensar la letroescritura para nuevos tiempos: multimodalidad, multiliteracidades y nuevas alfabetizaciones. Enunciación, 20 (1), pp. 141-150.

RUIZ BIKANDI, U. (apail.) (2010): Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan, EHU.

RUIZ FLORES, M. (2009). Evaluación de lengua escrita y dependencia de lo literal. Barcelona, Graó.

SOLÉ, I. (1997 [1992]): Estrategias de lectura, Graó/ICE de la Universitat de Barcelona, Bartzelona.

VILÀ i SANTASUSANA, M. (coord.) (2008): El discurso oral formal. Contenidos de aprendizaje y secuencias didácticas. Barcelona, Graó.

ZAYAS, F. (2012). 10 ideas clave. La competencia lectora según PISA: reflexiones y orientaciones didácticas. Barcelona: Graó.

ZABALA, J. (2018) Ahozko komunikazioa irakastea. Norabide bat ahozko hizkuntzaren argitan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Soziolinguistika Klusterra. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.

 

 

 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora