Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301208 Irakasgaia: IRAKASLE LANBIDEA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
LEDESMA MARIN, NIEVES (Resp)   [Tutoretzak ] ESCUDERO LEGARRETA, JOSE IGNACIO   [Tutoretzak ]
FUERTES PERALTA, RUBEN   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza / Hezkuntza

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakaskuntza lanbide gisa. Irakaskuntza-eginkizunaren Ezaugarriak, Araudia eta Gakoak. Irakasleen funtzioak eta beren inplikazio etikoak. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola-etapetarako proposamen pedagogikoa: etapako curriculumaren ezagutza eta kudeaketa. Urteko/ikasturteko programazio didaktikoa (UPD edo IPD). Irakaskuntza eskolako eta gelako espazioan. Eskola-bizitzan parte hartzea: gakoak eta printzipioak. Eskola-eremua antolaketa, ebaluazioa eta kudeaketa. Irakaslana eta ekitatea: gainditu beharreko erronkak. Irakasleen prestakuntza eta irakaskuntzaren garapena.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak

1. OG Ikasleek frogatu izatea hainbat ezagutza dauzkatela ikasketa-arlo jakin batean. Arlo hori bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen da, eta testuliburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, bere ikasketa eremuaren aitzinekoak diren ezagutzei dagozkien alderdi batzuk ere badituen maila batean egongo da.

2. OG Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. OG Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG Ikasleek gaitasuna edukitzea ideiak, arazoak eta irtenbideak transmititzeko, publiko espezializatuari eta espezializatua ez denari.

 

Gaitasun orokorrak

1. GO Haur Hezkuntzako helburuak, curriculum edukiak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GO Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

3. GO Diseinatzea eta erregulatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GO Ikasgelan eta hortik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina arazoak konpontzea eta gatazkak era baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta horien gainean gogoeta egiten jakitea.

5. GO Taldean gogoeta egitea arauak onartzeaz eta besteekiko errespetuaz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

7. GO Informazio eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea, eta bereziki telebistak lehen haurtzaroan duena.

9. GO Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

10. GO 0-6 urte arteko aldian aiten eta amen orientatzailea izatea familia hezkuntzari buruz, eta ikasle bakoitzaren familiarekin eta familia guztiekin harremanetan egoteko beharrezkoak diren gizarte trebetasun guztiak menderatzea.

11. GO Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12. GO Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

 

Zeharkako gaitasunak

2. ZG Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak, antolaketa, metodologia eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.

2. GE Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotore eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.

3. GE Diseinatzea ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta eleaniztasunaren testuinguruetan, arretaz hartuz ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea eta giza eskubideentzako errespetua.

4. GE Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.

5. GE Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, berrikuntza sustatzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiboa ikasleen artean sustatzeko, eta kalitatea kudeatzeko ereduak ezagutzea.

7. GE Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek hezkuntzan duten inplikazioa ezagutzea.

9. GE Haur hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua ezagutzea, hezkuntza komunitatearen eta gizarte inguruaren sektore batzuen laguntzarekin.

10. GE Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

12. GE Era aktiboan antolatzea Lehen Hezkuntzakoak diren edukien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak, gaitasunak garatzeko ikuspegi batetik.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

 

- Ezin hobea: gaitasunen % 100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea ,eta maisutasuna tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

 

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

 

Irakasgai honetan gaitasun horiek honela zehaztuko dira:

 

1. IE Irakasgaiaren edukiei lotutako oinarrizko nozioak menderatzen dituela erakusten du (2. ES, 3. ES, 4. ES).

2.IE Eskola antolakuntza ulertzen du, baita ere hezkuntza erakundeen irakaskuntzaren planifikazioa eta ebaluazioa (2.ES, 4. ES).

3. IE Proposamen pedagogikoak eta programazio didaktikoak diseinatzen ditu, kontuan hartuta aniztasuna eta partaidetzarako eta gizarteratzeko eskaerak (3. ES).

4. IE Didaktikaren eta antolamenduaren dimentsioak modu autonomoan aditzera ematen ditu eta analizatzen ditu irakaskuntza eginkizunen testuinguru batean (2. ES, 4. ES).

5. IE Irakaskuntza eginkizuna balioesten du, eskola eta gizarte aktibo baten testuinguruan (1. ES, 2. ES, 3. ES).

6. IE Jarduera konprometitua erakusten du irakaskuntza eta ikaskuntza testuinguruen garapenarekin (1. ES, 2. ES, 3. ES, 4. ES).

7. IE Ikasitako ezagutzak aplikatzen ditu irakaskuntza jardueretako errealitate anitz eta zehatzetan (2. ES, 3. ES).

8. IE Dauden hezkuntza-berrikuntzako aukerak analizatzen ditu eta argi identifikatzen ditu haren osagarriak (2. ES, 3. ES, 4. ES).

Gora

Metodologia

Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
MD1 Ikasgai magistrala osoko klasean
MD2 Talde handian antolatutako elkarrekintza
MD3 Talde ertainean antolatutako elkarrekintza
MD5 Banakako elkarrekintza: norberaren ikaste prozesurako eginkizun eta jarraibideak 

Prestakuntza  Jarduerak

Kodea Deskribapena Orduak Egote beharra
1PJ Klase teorikoak (oinarrien azalpena, adibideak, aplikazio eta burutze kontrastatuak, eta garapenak) 45 100
2PJ Klase praktikoak, edota kanpoan egindako praktikak 15 100
3PJ Lanen burutzea, eta dagokionean, horien ahozko aurkezpena 30 10
4PJ Ikaslearen ikaste autonomoa 50 0
5PJ Tutoretzak 5 100
6PJ Ahozko edo idatzizko azterketak 5 100

 

Irakaskuntzaren metodologiak aplikatzean eta preskuntza jarduerak egitean, eginahalak egiten ditugu desberdintasunik izan ez dadin generoa dela-eta, eta ikasleek gelan parte-hartze orekatua izan dezaten saiatuko gara.

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania 

Gora

Ebaluazioa

 

Ikasketaren emaitzak Kalifikazio metodologiak % % errekuperagarria Eskatzen den
nota minimoa
1. IE - 8. IE 1. ES Klasera, edo, hala badagokio, ikastetxera joatea eta bertan parte hartzea. 10 Ez  
1. IE - 8. IE 2. ES Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak. 20 Ez  
1. IE - 8. IE 3. ES Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa. 30 Bai, % 20 (ahozko proba edo proba idatziaren bitartez)  
1. IE - 8. IE 4. ES Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak. 40 Bai, % 40 (ahozko proba edo proba idatziaren bitartez) 10etik 5
  GUZTIRA 100 60  

 

  • Eskola saioetan, ikasketa eta ebaluazio jardueretan, tutoretzetan, parte hartze eta inplikazioa baloratuko da.
  • Ebaluazio jardueraren batean hitzez hitzezko testuak sartzen badira (internetetik edo liburuetatik hartuak) jatorria edo erreferentzia bibliografiko osoa aipatu gabe,  azken kalifikazioa ez gainditua izango da (0,0), NUPeko 2011ko abenduaren Ebaluazio Prozesuak Antolatzeko Araudiak (34 art.) jasotzen duen bezala.
  • Taldean egiten diren lanetan, taldeko denek lan horietako edozein parte aurkezten eta argudiatzen jakin behar dute. Irakasleak aukera izango du talde lanak ebaluatzeko, ausaz aukeratutako taldeko bati elkarrizketa eginez, denen lanaren elkarrekikotasun positiboa bermatzeko.
  • Talde-lanetan aurkepenak eta eztabaidak egiten badira, alderdi formalak eta edukia baloratuko dira.
  • Irakasleek kontuan hartuko lituzketen autoebaluazio, koebaluazio  eta heteroebaluzio azterketa.
  • Azken kalifikazioa zatikako kalifikazioen haztapenaren ondorio izango da. Azterketan haztatzeko gutxienekoa betetzen ez bada (10tik 5a), irakasgaiaren nota 10tik 4a izango da gehienez (gutxi).
  • Kalifikazioa Ez aurkeztua izango da baldin eta ikasleak gauzatu dituen ebaluazio jardueren pisua % 50etik beherakoa bada.
  • Errekuperazio ebaluazioa: idatziz edo/eta ahoz egingo da.

Gora

Gai-zerrenda

I. IRAKASLE LANBIDEA

Irakasle-lanbidearen garrantzia eta konplexutasuna. Ikastetxeetako hezkuntzako irakasleen eta bestelako profesionalen lanbide-profilak. Araudia: Irakaskuntza-funtzioak; Haur eta Lehen Hezkuntzarako proposamen pedagogikoak; Ikasleen, irakasleen eta familien eskubideak eta betebeharrak. Irakaskuntzako etika eta deontologia. Neuro-hezkuntzaren eta beste diziplina batzuen ekarpenak irakaskuntza-lanean. Lehen sorospenak eskolan.

II. IRAKASLEEN KOORDINAZIORAKO ETA LANERAKO GUNEAK

Irakaskuntzako lan-espazioak. Ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua (irakaskuntzako kudeaketa- eta koordinazio-organoak, dokumentu instituzionalak). Eskola zuzendaritza. Hezkuntza administrazioaren laguntzak eta gizarte eta osasun-zerbitzuekiko harremanak. Neoliberalismoaren eraginak irakaskuntza-lanean.

III. HEZKUNTZA PARADIGMAK ETA IRAKASLE LANA

Hezkuntza-paradigmak/ikuspegiak eta horien inplikazioak irakaskuntza lanean: curriculumaren diseinuan eta garapenean, harremanen kudeaketan, elkarbizitzan eta eskolako parte hartzean...

IV. HEZKUNTZA-EKITATEA ETA IRAKASKUNTZA-PRAKTIKA ESKOLA INKLUSIBO HEZKIDEAN

Ikasleen aniztasuna, hezkuntza-ekitatea eta irakaskuntza-praktika eskola inklusibo batean. Genero-ikuspegia hezkuntzan.

V. IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZAREN GARAPEN PROFESIONALA ETA IKERKETA ESKOLAN

Errespetuzko eta emantzipatzeko hezkuntzarako irakasleen prestakuntza didaktikoa eta sozioemozionala. Irakaslea ikertzaile gisa ikasgelan: ikerketa-ekintza.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


  • Acha, Joana eta Reizabal, Lluixa (2012). Hezkuntza sozioemozionala eta ikaskuntza-zailtasunak: hezkuntza testuinguruetan aplikatzeko esku-hartzea. UEU.
  • Antero, Amaia (2015). Konfiantzaren pedagogia. Arizmendi ikastolaren markoa. Arizmendi Koop.
  • Apalategi, Jaione (2015). ¿Sistiaga eta adierazpen askearen heziketa? in Sisitiaga. De la pintura gestual al arte del movimiento / Keinu bidezko pinturatik mugimenduaren artera. Jorge Oteiza Fundazio-Museoa.
  • Apalategi, Jaione (2003) ¿Irakasleen konpromiso etikoa heziketa estetikoan?, Hik Hasi euskal heziketarako aldizkaria Udako Topaketak (2003). Jorge Oteiza. 14.monografikoa, 41-47. Oteiza Museoaren Artxiboa.
  • Aritzeta, Aitor; Soroa, Goretti (2013).  Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak. UEU.
  • Bujan, Karmele; Aramendi, Pello (2005). Eskola-antolaketa. UEU.
  • Etxague, Xavier (Coord.) (2004). Didaktika orokorra. Erein.
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (2007). Oinarrizko hezkuntzarako tutoretza-plana egiteko orientabideak: lehen hezkuntzako 1. Zikloa. Eusko jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  • Fernández Díaz, Mª Asunción; Idoate, Jose Luis; Izal, Mª Carmen y Labarta, Irene (2003). Portaera arduratsuak garatzen 3 urtetatik 12 urtetara. Departamento de Educación
  • Llorente, Begoña (2004). Jolasaren oinarri teorikoak eta umeen jolasak. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  • Gairín, Joaquin eta Darder, Pere (Koord.) (1997). Ikastetxeen Antolamendua. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua.
  • Llorente, Begoña (2004). Jolasaren oinarri teorikoak eta umeen jolasak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
  • Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua (1996). Behaketa eta Ebaluazioa. Lehen Hezkuntza. Iruña: Hezkuntza eta Kultura Departamentua.
  • Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua (2008). Ebaluazioa diagnostikoaren esparru teorikoa. Lehen Hezkuntza.Iruña: Hezkuntza Departamentua.
  • Rabadan, Koldo eta Gartziandia, Maitane (2021). Bidean. Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa. Argia.
  • Sanmartí, Neus (2010). 10 gako. Ikasteko ebaluatzen. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
  • 1986ko Euskararen Foru Legea eta bere eragina Nafarroa garaian

 

BIBLIOGRAFIA GAZTELANIAZ

  • AAVV (1996). Carta a una maestra. Madrid. PPC
  • Antero, Amaia (2015). La pedagogía de la confianza. Marco General  de Arizmendi Ikastola. Arrasate (Gipuzkoa): Arizmendi Koop
  • Apud, Adriana (s/f). Participación infantil. Unicef. Descargable  en: http://www.ciudadesamigas.org/doc_download.php?id=20
  • Bona, Cesar  (2016). Las escuelas que cambian el mundo. Barcelona: Plaza & Janes
  • Bona, Cesar (2015). La nueva educación. Los retos y desafíos de un maestro de hoy. Barcelona: Plaza & Janés.
  • Booth, Tony y Ainscow, Mel (2011) Guía para la educación inclusiva (Index for inclusion para PRIMARIA). Desarrollando el aprendizaje y la participación en los centros escolares. Descargable en: https://downgalicia.org/wp-content/uploads/2018/01/Guia-para-la-Educacion-Inclusiva.pdf
  • Booth, Tony, Ainscow, Mel y Kingston, Denise (2007). Index for inclusión. Desarrollo del juego, el aprendizaje y la participación en educación infantil. Descargable en: http://www.eenet.org.uk/resources/docs/Index%20EY%20Spanish.pdf
  • Carbonell, Jaume (2014). Pedagogías del siglo XXI. Alternativas para la innovación educativa. Barcelona: Octaedro
  • Consejo General de los Colegios de Licenciados en Filosofía y Letras y en Ciencias en España (2010). Código Deontológico de la Profesión Docente. Descargable en: http://www.consejogeneralcdl.es/cod_deon.html
  • Escuelas Infantiles Municipales de Pamplona (2006, 2012, 2015, 2017). Crecer y aprender jugando. El taller de expresión. Entrecajas. Memorias, recuerdos, proyectos. El juego heurístico. Línea Pedagógica. Pamplona:  Ayuntamiento de Pamplona
  • Faber, Adele y Mazlish, Elaine (2008). Cómo hablar para que sus hijos le escuchen y cómo escuchar para que sus hijos le hablen. Barcelona. Medici.
  • Federación de Movimientos de Renovación Pedagógica de Cataluña (2011). Compromiso ético del profesorado. Descargable en: http://www.ub.edu/obipd/docs/compromisoetico.pdf
  • Fores, Anna y otras. Neuromitos en educación: el aprendizaje desde la neurociencia. Barcelona: Plataforma Editorial.
  • Freire, Paulo (1994). Cartas a quien pretende enseñar. México. Siglo XXI
  • Jakku-Shivonen, Ritva y Niemi, Hannele (ed.) (2011). Aprender de Finlandia. La apuesta por un profesorado investigador.  Madrid: Kadeida Forma.
  • Gimeno, Jose (2001). Los retos de la enseñanza pública. Madrid. Akal-Universidad Internacional de Andalucía
  • Goleman, Daniel (2006). La inteligencia emocional. Barcelona: Kairos.
  • González Garza, Ana Maria (2009). Educación holística. La pedagogía del siglo XXI. Barcelona: Kairós
  • Guillen, Jesus (2017). Neuroeducación en el aula: De la teoría a la práctica. Create Space.
  • Hoyuelos, Alfredo (2011). La educación infantil: una canción a varias voces. Tarbiya (Revista de Investigación e Innovación Educativa), 41. Descargable en: http://www.uam.es/servicios/apoyodocencia/ice/tarbiya/
  • Imbernon, Francisco (2017). Ser docente en una sociedad compleja. La difícil tarea de enseñar. Barcelona: Graó.
  • Juul, Jesper (2004). Su hijo, una persona competente: hacia los nuevos valores básicos de la familia. Barcelona. Herder.
  • Huebner, Dawn y Matthews, Bonnie(2011). Qué puedo hacer cuando estallo por cualquier cosa. Madrid. TEA.
  • Kemmis, Stephen y McTaggart, Robin (1988). Cómo planificar la investigación-acción. Barcelona. Laertes.
  • Laval, Christian (2004). La escuela no es una empresa. El ataque neoliberal a la enseñanza pública. Barcelona. Paidós
  • Ledesma, Nieves y Pellejero, Lucía (2014). Evaluación e innovación en los centros educativos centradas en una formación de calidad y holística para todas las personas. Revista Anthropos, 238, 185-199.
  • Ledesma, Nieves (2014). Una escuela inclusiva cada vez más necesaria, también en tiempos de crisis. En Chisvert, Ros y Horcas. A propósito de la inclusión educativa: una mirada ampliada de lo escolar. Barcelona: Octaedro.  
  • Ledesma, Nieves y Monzón, Javier (2011). Cine y Profesión docente: Apuntes para pensar y sentir al hilo de la película Diarios de la Calle (45-78). En Hurtado, J. y Jardón, P. El cinema a l,educació. Alzira. Germania.
  • Ledesma, Nieves (2010). Coeducación y materiales curriculares en la red (42-81). En Rayon, L. Materiales curriculares, integración de las TIC y atención a la diversidad. Madrid:  MEC.
  • Martin, Xus y Rubio, Laura (2010). Prácticas de ciudadanía. Diez experiencias de aprendizaje-servicio. Barcelona: Octaedro. Descargable parcialmente: http://www.octaedro.com/pdf/110106.pdf
  • Martorell, Manuel; Marqués, Salomó y Agullo Diaz, Mª Carmen (2018). Pioneras: historia y compromiso de las hermanas Úriz Pi. Txalaparta.
  • Melgarejo, Xavier (2013). Gracias, Finlandia. Qué podemos aprender del sistema educativo de más éxito. Barcelona: Plataforma actual
  • Merieu, Philippe (2015). Carta a un joven profesor. Por qué enseñar hoy. Barcelona: Graò.
  • Nelsen, Jane (2002). Disciplina positiva. Barcelona: Oniro.
  • Robinson, Kevin (2015). Escuelas creativas. La revolución que está transformando la educación. Barcelona: Grijalbo
  • Rosenberg, Marsall (2006). Comunicación no violenta. Un lenguaje de vida. Buenos Aires. Gran Aldea Editores.
  • Sanchez Blanco, Concepción (1995). El desarrollo de actitudes en Educación Infantil. Zaragoza: Edelvives.
  • Santos Guerra, Miguel Angel (2015). Las feromonas de la manzana. El valor educativo de la dirección escolar. Barcelona: Graò.
  • Sastre, Genoveva y Moreno, Marian (2007). Resolución de conflictos y aprendizaje emocional. Una perspectiva de género. Barcelona. Gedisa.
  • Schoeberlein, Deborah (2012). Mindfulness para enseñar y aprender. Estrategias prácticas para maestros y educadores. Madrid. Gaia.
  • Siegel, Daniel y Payne, Tina (2014). El cerebro del niño. 12 estrategias revolucionarias para cultivar la mente en desarrollo de tu hijo. Barcelona. Alba.
  • Tonucci, Francesco (1988). Niño se nace. Barcelona: Barcanova. TONUCCI, F. (1989). Con ojos de niño. Barcelona: Barcanova. TONUCCI, F. (1989). Cómo ser niño. Barcelona. Barcanova. TONUCCI, F. (2007). Frato. 40 años con ojos de niño. Barcelona. Graó.
  • Toro, Jose Maria (2005). Educar con co-razón. Bilbao. Desclée de Brouwer.
  • Uruñuela, Pedro (2018). La metodología del aprendizaje-servicio. Madrid: Narcea
  • Vera, Julio y Esteve, Jose Maria (2001). Un examen a la cultura escolar. Barcelona: Octaedro
  • Wild, Rebeca (2007). Aprender a vivir con niños. Ser para educar. Barcelona: Herder.

 

 BIBLIOGRAFIA INGELESEZ

. Ainsworth, Larry (2011). Rigorous Curriculum Design: How to Create Curricular Units of Study That Align Standards, Instruction, and Assessment. U.K: Lead & Learn Press
. Robinson, Ken & Aronica, Lou (2016). Creative Schools: Revolutionizing Education from the Ground Up. U.S.A: Penguin.
. Lenoir, Yves & Hansi, Abdelkrim (2015). Curricular and didactic conceptions of interdisciplinarity in the field of education: a Socio-Historical Perspective. Issues in Interdisciplinary Studies, 33, 39-93.
. Levi, Amir (2017). Mastering organizational change. Theory and practice. Lomdon: Levi PublisherIndependently published
. Suciu, Andrea & Mata, Liliana (2010). Didactic approaches to the curriculum area of Language and communication from the perspective of curricular innovation. Recent Researches in Mechanics, Transportation and Culture, S.N.
. Brookfield, Stephen (2005). The Power of Critical Theory for Adult Learning and Teaching. Maidenhead, England: Open University Press.
. EP-Nuffic (2015).The Spanish education system described and compared with the Dutch system. Germany: EP-NUFFIC-Internationalising education. (Creative Commons Attribution).
. Gravells, Ann (2012). Preparing to teach in the Lifelong Learning Sector. California: Sage.
. Jasper, Melanie (2006). Professional development, reflection, and decision-making. Oxford: Blackwell Publishing.
. National Professional Development Center on Inclusion. (2008). What do we mean by professional development in the early childhood field? Chapel Hill: The University of North Carolina, FPG Child Development Institute, Author.
. OCDE (2003). Diversity, inclusion and equity: Insights from special needs provision. Brussels: OCDE-Education Policy Analysis.
. Reece, Ian, Walker, Stephen (2007).Teaching, training and learning. UK: Busines Education Publishers.
. Zaki, Claudio (1988) Formal, non formal and informal education: concepts/applicability. Cooperative Networks in Physics Education - Conference Proceedings, 173, 300-315.

 

ARAUDIA

  • Constitución Española, 1978
  • LOMLOE. Ley Orgánica 3/2020 por la que se modifica la Ley Orgánica 2/2006, de Educación  
  • Decreto Foral 61/2022 por el que se establece el currículo de las enseñanzas de la etapa de la Educación Infantil en la Comunidad Foral de Navarra (incluidos los anexos I, II y III)
  • Decreto Foral 67/2022 por el que se establece el currículo de las enseñanzas de la etapa de la Educación Primaria en la Comunidad Foral de Navarra (incluidos los anexos I, II y III)
  • Decreto Foral 47/2010 de Derechos y Deberes del alumnado y de la Convivencia en los centros educativos no universitarios públicos y privados concertados de la Comunidad Foral de Navarra
  • Orden Foral 93/2008 por la que se regula la Atención a la Diversidad en los centros educativos de Educación Infantil y Primaria y Educación Secundaria de la Comunidad Foral de Navarra
  • Convención sobre los Derechos del Niño, 1989
  • Declaración de los Derechos del Niño, 1959

* Bibliografiaren zerrenda zabalagoa dago Nire Ikasgelan argitaratutako irakasgaiaren programetan.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora