Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 301205 Irakasgaia: GARAPEN EBOLUTIBOA ETA IKASKUNTZA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Osasun Zientziak
Irakasleak:
SOTES RUIZ, JOSE PABLO (Resp)   [Tutoretzak ] GALVANY LARROUQUERE, JAUME   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrzizko Prestakuntza / Psikologia

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Garapen ebolutiboa eta ikaskuntza irakasgaiaren edukien helburua da ikasleari ematea garapenaren psikologiako oinarri, ikuspegi teorioko eta ikerketa metodo nagusiak bizitzaren zikloko lehen aldietako (garapen goiztiarra, lehen haurtzaroa eta eskola-aldia) garapen kognitibo, komunikatibo, afektibo-emozional, moral eta sozialaren ezaugarri oinarrizkoak. Horretaz gainera, irakasgai horretan ematen den beste eduki bat da ikaskuntzaren teoria nagusien aplikazioa hezkuntzaren esparruan. Ikasleak oinarri modura erabili ahalko ditu eduki hauek, garapenean egon daitezkeen zailtasunak atzemateko, eta Aniztasuna eta erantzun psikopedagogikoa irakasgaia ikasten lagunduko diote.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. Oinarrizko gaitasunak
2. OG  Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikaskuntza arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta arazoak konponduz erakusten diren gaitasunak edukitzea.
3. OG  Ikasleek (normalean beren ikasketen arloan) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4. OG  Ikasleak, baijende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideakjakinarazteko gauza izatea.

2.2. Gaitasun orokorrak
2. GO  Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.
4. GO  Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikaskuntza eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.
5. GO  Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.
8. GO  Haurren dietetikaren eta higienearen hastapenak ezagutzea. Laguntza goiztiarraren hastapenak eta lehen haurtzaroko prozesu psikologikoak, ikaskuntza prozesuak eta nortasunaren eraikuntzari buruzkoak ulertzen laguntzen duten oinarri eta garapenak ezagutzea.

2.3. Zeharkako gaitasuna

1. ZG   Hizkuntza gaitasuna frogatzea ingelesez, frantsesez, alemanez edo italieraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako B1 mailaren parekoa.
2. ZG  Gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa"ren C1 mailako hizkuntza gaitasuna erakustea.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

2. GE Lehen haurtzaroko ikasketak dimentsio kognitibo, emozional, psikomotor eta bolitiboak batzen dituen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik sustatzea.
4. GE Ikaskuntzako eta eskola bizikidetzako testuinguruei buruz gogoeta egitea. Behaketa sistematikoa egiten jakitea, ongi egindako lana baliozkotzea, arauak onartzea eta besteak errespetatzea.
8. GE Arreta goiztiarraren funtsak, oinarrizko prozesu psikologikoen funtzionamendua, ikasketaren gakoak eta nortasunaren eraikuntza ezagutzea, eta higienearen eta dietetikaren funtsak haurtzaroan ezartzea.

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasleak irakasgaian hartu behar dituen gaitasunak zehaztea da Ikasketaren emaitza. Hiru maila ezartzen dira:

R1- Ezin hobea: gaitasunen  %  100 hartzea, eta maisutasuna gaitasunen % 75etan gutxienez ere.

R2- Erdi mailakoa: irakasgaiaren bidez lortu nahi diren gaitasun gehienak hartzea, eta maisutasuna  tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaietan.

R3- Eskasa: tituluaren gaitasun espezifikoei dagozkien gaiak behar adina ez hartzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila ezin hobea edo erdi mailakoa baldin bada.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK EDUKIAK JARDUERAK EBALUAZIO TRESNAK
1. IE Giza garapenaren oinarri eta ikuspegi teoriko nagusiak identifikatzea. I. M / 1. G 1. PJ 2. PJ 4. PJ 5. PJ 6. PJ   1. ES 2. ES  
2. IE: Diseinu ebolutiboak (luzetarakoa, zeharkakoa eta sekuentziala) giza garapenaren hainbat alderdiri aplikatzea, batez ere, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako aldietan.   I. M / 1. G 1. PJ 2. PJ 5. PJ 6. PJ 1. ES 2. ES
3. IE: Bizitzaren zikloko aldietako ¿garapen goiztiarra (0-2 urte), lehen haurtzaroa (3-6 urte) eta eskola-aldia (7-12 urte)¿  alderdi psikomotore, kognitibo, emozional, sozial eta moralak adieraztea II. M / 3. G III. M / 3. G IV. M / 5. G 1. PJ 2. PJ 3. PJ 4. PJ 5. PJ 6. PJ 7. PJ 8. PJ   1. ES 2. ES 3. ES 4. ES
4. IE: Ikaskuntzaren teoria nagusiak (jokabide teoriak, kognitiboak eta eraikitzaileak) eta giza garapenarekin duten harremana aztertzea. V. M / 6. G 1. PJ 2. PJ 3. PJ 4. PJ 5. PJ 6. PJ 7. PJ 8. PJ     1. ES 2. ES 3. ES 4. ES
5. IE: Giza garapenaren hainbat alderditan eskuratutako ezagutzak integratzea ikaskuntzaren teoriekin batera, eta haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako hezkuntza testuinguruetan aplikatzea. I. M / 1. G II. M / 3. G III. M / 4. G IV M / 5. G V. M / 6. G 2. PJ 3. PJ 4. PJ 6. PJ 7. PJ  1. ES 2. ES 3. ES 4. ES

Gora

Metodologia

5.1. Metodologia

Kodea Deskribapena
1. IM   Eskola magistrala
2. IM   Elkarreragina talde handian
3. IM   Elkarreragina talde ertainean
5. IM   Bakarkako ikaskuntza

5.2 Prestakuntza jarduerak

Kodea Prestakuntza Presentziala Ez presentziala
1. PJ   Azalpenezko/ parte hartzeko eskolak 30  
2. PJ   Saio praktikoak 22*  
3. PJ   Eztabaidak, bateratze-lanak, taldeen tutoretza 2  
4. PJ   Lanak egitea eta aurkeztea   25
5. PJ   Materiala irakurtzea   35
6. PJ   Bakarkako ikasketa   30
7. PJ   Azterketak, ebaluazio probak 4  
8. PJ   Norbanako tutoretzak 2  
  Guztira 60 90

* Ikasleek eskola praktikoen % 80etara joan behar dute  (1).

(1) 14. artikulua, 4. puntuan,  etengabeko ebaluazioari buruz: Badaiteke irakaskuntza gidaliburuek betebeharreko baldintza espezifiko batzuk biltzea, honelakoak, adibidez: azterketak edo bestelako probak egitea, eskola praktiketako gutxieneko ordu-kopuru jakin batera joatea, lanak, proiektuak, laborategiko praktikak edo Practicuma derrigorrez egitea edo mintegietan parte hartzea.

 

Gora

Hizkuntzak

Euskara / Gaztelania / Ingelesa

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5 ES1: Asistentzia eta parte-hartze aktiboa klasean 10 EZ  
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5 ES2: Aipamen eta sintesien lan teorikoak (*) 20 BAI (50%)  
IE2, IE3, IE4, IE5 ES3: Aplikatu, ebaluatu eta proposatzeko lan praktikoak (**) 20 EZ  
IE1, IE2, IE3, IE4, IE5 ES4: Ahozko probak edo idatzizkoak (partzialak eta amaierakoak) 50 BAI (100%) 2,5 (50%)

* Lan teorikoak eta lan praktikoak irakasleek ezarritako epean entregatu beharko dira. Aurreneko ikasturtean burututako bakarkako eta taldeko lanak ebaluaziorako ez dira gordeko.

**Bi idatziko probak edo azterketak egongo dira: bata irakasgaiaren erdian eta bestea bukaeran. Proba edo azterketa hauek test moduko 40 galdera izango dituzte 4 erantzunekin aukeratzeko. Erantzun zuzen bakoitza 1 puntuarekin baloratuko da. Erantzun oker batengatik 0,33 puntu kenduko dira. Irakasgaia gainditzeko ikasleek 10etik 5ekoa edo kalifikazio handiagoa ohiko azterketetan eta errekuperazio azterketan atera behar dute irakasgaiaren bukaerako ebaluazioan batez bestekoa egiteko.

 

 

Gora

Gai-zerrenda

I. MULTZOA: GIZA GARAPENERAREN AZTERKETARAKO SARRERA
1. GAIA: Garapenaren Psikologiaren oinarriak eta ikuspegi teoriko nagusiak.

                  1.1. Garapenaren psikologia historiarako sarrera

                  1.2. Oinarrizko premisa teorikoak

                  1.3. Garapen psikologikoaren teoriak 

2. GAIA: Garapenaren Psikologiako ikerketa-metodoak

                  2.1. Metodo zientifikoa

                  2.2. Diseinu ebolutiboak

                  2.3. Informazioa lortzeko teknikak

II. MULTZOA: GARAPEN GOIZTIARRA (0-2 urte).
3. GAIA: GARAPEN GOIZTIARRA (0-2 urte).

                 3.1. Jaioberriaren ezaugarria

                 3.2. Jaioberriaren hautemate gaitasunak

                 3.3. Haurraren garapen psikomotorra

                 3.4. Haurraren garapen kognitiboa

                 3.5. Komunikazioaren eta mintzairaren hastapenak

                 3.6. Garapen afektibo, emozional eta soziala

 

III. MULTZOA: GARAPENA LEHEN HAURTZAROAN (3-6 URTE)
4. GAIA: Lehen Haurtzaroa (3-6 urte)

                4.1. Garapen kognitiboa: operazio aurreko pentsamendua eta gogamenaren teoria

                4.2. Aho-mintzairaren garapena.

                4.3. Mundu emozional/afektiboa eta soziala

                4.4. Garapen morala

               

IV. MULTZOA: GARAPENA LEHEN HAURTZAROAN (7-12 URTE)
5. GAIA: Eskola-aldia (7-12 urte)

               5.1. Garapen kognitiboa: operazio aurreko logika

               5.2. Aho mintzainaren garapena eta irakurketa eta idazketaren prozesuak

               5.3. Garapen emozional eta soziala

               5.4. Garapen morala.

V. MULTZOA: GARAPENAREN ETA IKASKUNTZAREN ARTEKO HARREMANAK
6. GAIA: Ikaskuntzaren teoriak eta hezkuntzan dituzten ondorioak

               6.1. Definizioa, ezaugarriak eta ikaskuntza motak

               6.2. Ikaskuntzaren teoriak

               6.3. Ikaskuntzaren aldagaiak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


1. OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Gil, P. (2007). Hezkuntzaren Psikologiari buruzko Hainbat Galdera. Euskal Herriko Unibertsitatea: Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena.

Lizaso, I. (2013). Garapenaren Psikologia. Euskal Herriko Unibertsitatea: Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena.

Mariscal, S., Giménez-Dasi, M., Carriedo, N. y Corral, A. (2009) El desarrollo psicológico a lo largo de la vida. Madrid: McGraw-Hill.UNED.

Martín, C. y Navarro, J.I. (Coord.) (2016). Psicología evolutiva en educación infantil y primaria. Madrid: Pirámide.

Muñoz, V. et al. (2012). Manual de Psicología del desarrollo aplicada a la educación. Madrid: Pirámide.

Schaffer, D.R. & Kipp, K. (2014). Developmental Psychology: Childhood and adolescence (9th edtion). Belmont, CA: Wadsworth.

 

2. BIBLIOGRAFIA OSAGARRIA

Berger, K.S. (2016). Psicología del desarrollo. Infancia y adolescencia. Madrid: Editorial Médica-Panamericana.

Bravo, C.M. y Guzmán, J.I. (Koor.) (2009). Psicología del desarrollo para docentes. Madrid: Pirámide.

Carriedo, N. y Corral, A. (2013). Aprendizaje, desarrollo y prácticas. Madrid: UNED.

González Pérez, J. y Criado del Pozo, M.J. (2003). Psicología de la educación para una enseñanza práctica. Madrid: Editorial CCS.

Herranz, P. y Delgado, B. (2013). Psicología del Desarrollo. Madrid: Editorial Sanz y Torres.

Lizaso, I. (2014). Garapen biologikoa eta kognitiboa bizi-zikloan. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

Lizaso, I., Acha, J., Reizabal, L. y García, A. J. (2017). Desarrollo biológico y cognitivo en el ciclo vital. Madrid: Pirámide.

Martín, C. y Navarro, J.I. (Coord.) (2016). Psicología evolutiva en educación infantil y primaria. Madrid: Pirámide.

Muñoz, A. (2010). (Coord). Psicología del desarrollo en la etapa de educación infantil. Madrid: Pirámide.

Muñoz, A. (2010). (Coord). Psicología del desarrollo en la etapa de educación primaria. Madrid: Pirámide.

Navarro-Guzmán, J.I. y Martín Bravo, C. (2018). Aprendizaje escolar desde la Psicología. Madrid: Pirámide.

Pozo, J.I. (2008). Aprendices y maestros: La Psicología cognitiva del aprendizaje. Madrid: Alianza.

Santrock, J.W. (2003). Psicología del desarrollo en la infancia. Aravaca: Mc Graw-Hill Interamericana.

Schaffer, D.R. (2000). Psicología del desarrollo. Infancia y Adolescencia. México: Thomson.

Siegel, D.J., & Bryson, T.P. (2011). The whole brain child. 12 revolutionary strategies to nurture your child´s developing mind. New York: Bryon Creative Productions.

Sierra, P. y Briosos, A. (2006). Psicología del Desarrollo. Madrid: Editorial Sanz y Torres.

Slater A.M., & Quinn, P.C. (2012). Developmental psychology: Revisiting the classic studies. London: Sage.

Trianes, M. V. (Coord.) (2012). Psicología del desarrollo y de la educación. Madrid: Pirámide.

Vallés Arándiga, A., Vallés Tortosa, A. y Vallés Tortosa, C. (2018). La educación emocional en la escuela. Recursos y actividades. Madrid: Fundamentos Psicopedagógicos.

Vasta, R.; Haití, M.M. y MIllar, S. (2001). Psicología infantil. Barcelona: Ariel.

Woolfolk, A. (2006). Psicología educativa. México: Prentice-Hall.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean

Gora