Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 244203 Irakasgaia: KIMIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Zientziak
Irakasleak:
RAZQUIN LIZARRAGA, JESUS ANGEL   [Tutoretzak ] CORNEJO IBERGALLARTU, ALFONSO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko Eziketako Modulua

Gora

Gaitasun orokorrak

CG2: Ingeniaritza proiektuek helburu dituzten jarduerak zuzentzeko gaitasuna.

CG3: Oinarrizko eta teknologiako gaien ezagutza, metodo eta teoria berriak ikasteko ahalmena lortzeko eta egoera berrietara egokitzeko behar den moldakortasuna lortzeko.

CG4: Industria Ingeniaritza alorrean, berariazko teknologia Mekanikoan, arazoak iniziatibaz, erabakiak hartuz, sormena erabiliz eta arrazoibide kritikoaren bidez ebazteko gaitasuna. Horrekin batera, alorreko ezagutza, gaitasunak eta trebetasunak adierazteko eta helarazteko ahalmena.

Gora

Berariazko gaitasunak

CFB4: Kimika orokorraren, kimika organikoaren, kimika inorganikoaren eta hauek ingeniaritzan dituzten aplikazioen ezagutza lortu eta haien oinarrizko printzipioak erabiltzen jakin

Gora

Ikasketaren emaitzak

R1: Kimikan erabiltzen den hizkera eta nomenklatura ongi erabili.

R2: Materiaren eraketa, lotura eta egiturari buruzko oinarrizko printzipioak ulertu.

R3: Konposatu organiko eta inorganikoen egitura eta beraien propietate fisiko eta kimikoen artean dagoen erlazioa ezagutu.

R4: Erreaktibotasun kimikoarekin, produktu kimikoek ingurunearekin duten elkarrekintzarekin eta materia mota ezberdinen egonkortasunarekin erlazionatutako arazoak ebatzi.

R5: Estekiometrian oinarritutako kalkuluak egiten jakitea. Datu eta emaitza garrantzitsuak ulertzen jakitea.

R6: Kimika laborategi batean berezkoak diren oinarrizko lanak teorikoki eta praktikoki ezagutzea.

R7: Ingeniaritzaren oinarri kimikoak ezagutu eta erabili.

R8:  Informazioa, ideiak eta konklusioak adierazten jakin.

R9: Taldean lan egin.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
A-1 Azalpen/parte hartze saioak 45  
A-2 Praktikak 15  
A-3 Ikaskuntza kooperatiboko jarduerak 7.5  
A-4 Proiektuak taldeka egitea 2.25 5.24
A-5 Ikaslearen beregaineko ikasketa eta lana   60
A-6 Tutoretzak eta ebaluazio frogak 15  
Guztira 84.75 65.25

 

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Heziketa-jarduera Dagozkion gaitasunak
A-1 Azalpen/parte hartze klaseak CFB4 CG2
A-2 Praktikak CFB4  CG2 CG3 CG4
A-3 Ikaskuntza kooperatiboko jarduerak CFB4  CG2 CG3 CG4
A-4 Proiektuak taldeka egitea CFB4 CG2 CG3 CG4
A-5 Ikaslearen beregaineko ikasketa eta lana CFB4 CG2
A-6 Tutoretzak eta ebaluazio frogak CFB4  CG2 CG3 CG4

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R1, R2, R3, R4, R5, R8 Eproba idatziak 60 Bai *
R1, R2, R3, R4, R5, R8, R9 Lanak eta txostenak 10 Ez *
R6, R7, R9 Laborategiko lana eta txostenak 9 Ez *
R6, R7, R9 Lan experimentalaren azterketa 21 Bai *

 

*Irakasgaia gainditzeko lortu behar den gutxieneko kalifikazioa 10-etik 5 bat izango da, bai Erantzun Luzeko Frogetan, eta laborategiko froga eta txostenetako batazbestekoan. Irakasgaia ez badu gainditzen, ikaslearen kalifikazioaren zenbakia nota haztatua izango da, baldin eta 5.0 baino txikiago bada, edo kalifikazioa 4.5 izango da nota haztatua 5.0 baino handiago bada.

 

 

 

Gora

Edukien azalpen laburra

Materia eta bere erreaktibotasuna aztertzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Horretarako:

- Materiaren egitura eta konposaketari buruzko ezagutza orokorra emango da, makroskopikotik (agregazio-egoerak) txikieneraino, atomoa eta lotura kimikoa aztertuz.

- Atomoen espektroek, egiturak eta konfigurazio elektronikoak Taula Periodikoaren antolaketara daramate.

- Termodinamika eta Zinetika Kimikoak finkatuko dituzte erreakzio kimikoen azterketaren oinarriak.

- Materiaren eraldaketa oreka kimikoaren ikuspuntutik landuko da, bereziki disoluzio/hauspeatze prozesuetan, protoien trukaketa erreakzioetan eta elektroien trukaketa erreakzioetan.

- Bukatzeko, Kimika Organikoaren sarrera bat ikusiko da, formulaketa, nomenklatura eta azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak kontutan hartuz.

Gora

Gai-zerrenda

Teoria programa

I. Sarrera

Zientzia Kimikoa

II. Materiaren egitura

Materiaren konposaketa

Elementuen sailkapen periodikoa

Lotura kimikoa

Agregazio-egoerak

Disoluzioak

III. Erreakzio kimikoaren oinarriak

Termodinamika kimikoa

Zinetika kimikoa

Oreka kimikoa

Estekiometria eta materia balantzeak

IV. Erreakzio kimikoak

Azido-base erreakzioak

Elektroien trukaketa erreakzioak (oxidazio-erredukzio)

Hauspeatze/disoluzio prozesuak

 

V. Kimika organikoaren sarrera

Formulaketa eta nomenklatura

Azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak

 

Laborategiko praktiketako programa

 

1. Substantzia organiko baten prestakuntza

2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea

3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia

4. Erreakzio abiadura

5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa

Gora

Praktika esperimentalen programa

1. Substantzia organiko baten prestakuntza

2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea

3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia

4. Erreakzio abiadura

5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia:

Kimika Orokorra. F. Basterretxea, G. Zabala, F. Mijangos, I. Izurieta, N. Etxeberria, E. Martinez de Marigorta. Editoriala: UEU-Udako Euskal Unibertsitatea

PETRUCCI Química General, 10ª Ed. Prentice HALL, 2011

WHITTEN, Química, 10ª Ed. Cengage Learning

 

Osagarriak:

ATKINS-JONES, Principios de Química, 3ª Ed. Medica Panamericana, 2005.

CHANG, Química, 10ª Ed. McGraw Hill, 2010.

Praktikak:

Kimika Aplikatua Saila. Praktikak hasi aurretik banatuko diren gidoiak.

 

Formulaketa eta nomenklatura:

PETERSON, Fundamentos de nomenclatura química. Ed. Reverté, 2012.

CIRIACO, Nomenclatura de Química Inorgánica. Recomendaciones de la IUPAC de 2005.  Ed. Prensas Universitárias de Zaragoza, 2007.

QUIÑOÁ, RIGUERA Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos. Ed. McGraw-Hill, Madrid, 2005.

Gora

Non emango den

NUP - UPNA

Arrosadiako Kanpusa

Gora