Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Industria Teknologietako Ingeniaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 242606 Irakasgaia: MAKINEN KALKULUA, SAIAKUNTZA ETA DISEINUA
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 2º S
Saila: Ingeniaritza
Irakasleak:
PINTOR BOROBIA, JESUS MARIA (Resp)   [Tutoretzak ] AGINAGA GARCIA, JOKIN   [Tutoretzak ]
AGIRRE OLABIDE, IKER   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Mekanika eta Materialen Ingeniaritza

Gora

Gaitasun orokorrak

CB2 - Bere lan edo bokazioan, ikasleek bere jakituria modu profesional batean erabiltzea, hala nola haien jakituria alorrean arazoak ebazten eta argudioak sortu eta defendatzen demostratu daitezkeen gaitasunak edukitzea.

CG1 - Ingenieritza mekanikoan proiektuak idatzi, sinatu eta garatzeko gaitasuna, haien helburua egitura, ekipamendu mekaniko, energia-instalazio, instalazio elektriko eta elektroniko, industri-instalazio eta fabrikazio eta automatizazio prozesuen eraikuntza, berritzea, konponketa, kontserbazioa, eraistea, fabrikazioa, instalazioa edo ustiapena izanda.

CG2 - Aurreko atalean aipatutako jarduerak helburu duten proiektuak zuzentzeko gaitasuna.

CG3 - Teknologia eta oinarrizko ikasgaietan ezagutza, metodo eta teoria berriak ikasteko balioko zaiena eta egoera berrietara moldatzeko aldakortasuna errezten diena.

CG4 - Arazoak konpontzeko ekimena, erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena, arrazoiketa kritikoa, ezagutzak zabaltzeko eta trasnmititzeko gaitasuna, industri ingenieritzaren alorrean trebezia eta abilezia.

Gora

Berariazko gaitasunak

CM2: Makinen kalkulu, diseinu eta entsegurako ezagutza eta gaitasuna edukitzea. Elementuen diseinuari aplikatutako teknika berriak ezagutzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R1: Elementu eta makina mekanikoetan oinarritutako sistema eta proiektu konplexuak garatzea.

R2: Diseinu mekanikoan ezagupenak eskuratzea, metodo eta teoria berriak ikasi eta egoera berrietara moldatzeko gaitasuna balio dutenak.

R3: Makinen elementu mekanikoak eta hauen diseinuan oinarritutako sistemen inguruan hitzegin eta aditzera ematen jakitea.

R4: Makinen elementu mekanikoen kalkulu erresistentea menperatzea, kargen lorpena eta nekea barne.

Gora

Metodologia

 

Metodologia - Jarduera
Ordu presentzialak
Ordu ez-presentzialak
A-1 Teoria klaseak ikasleen parte hartzearekin
40
 
A-2 Praktikak
10
 
A-3 Eztabaidak, aurkezpenak, talde tuturetzak
 
 
A-4 Lanak egitea
 2
15
A-5 Materialen irakurketa
 
10
A-6 Banakako ikasketa
 
60
A-7 Azterketak, ebaluazio frogak
8
 
A-8 Banakako tutoretza
 
 5
 
 
 
Guztira
60
90

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Gaitasuna
Jarduera hezigarria
CG-1
A-1, A-2, A-4, A-5
CG-2
A-1, A-2, A-4, A-5
CG-3
A-1, A-2, A-4, A-5
CG-4
A-1, A-2, A-4, A-5
CM-2
A-1, A-2, A-4, A-5, A-6, A-8
CB2, CB3
A-4

Gora

Hizkuntzak

Euskara, inglesa eta gaztelania. Hizkuntza hauetan apunte eta aurkezpen sorta bat existitzen da. Ikasleek eskuragai dituzte MiAulario plataforman.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R2 R3 R4 Lehenengo Unitate Didaktikoaren azterketa teoriko-praktikoa 45 Bai, idatzizko probarekin 5.0/10.0
R2 R3 R4 Bigarren Unitate Didaktikoaren azterketa teoriko-praktikoa 30 Bai, idatzizko probarekin 5.0/10.0
R1,R2,R3,R4 Praktikak  10 EZ 5etik 4tara bertaratu
R1,R2,R3,R4 Sistema mekaniko bat kalkulatzeko eta diseinatzeko lana, binakako taldeetan garatzekoa 15 EZ  
  1. Ikasgaia gainditzeko ezinbestekoa da unitate didaktiko bakoitzeko azterketa gainditzea modu independentean, 5 pratiketatik 4ra bertaratzea eta ebaluazio elementu guztien (azterketak, praktikak eta lana) batazbestekoa 10etik 5 baino gehiago izatea.
  2. I. edo II. unitate didaktikoetako azterketak gainditu ezean, berreskurapen azterketa bat egongo da, zeinetan bakarrik suspenditutako zatia egin beharko den.
  3. Berreskurapen azterketaren atal bakoitza gainditzen ez bada, aktan agertuko den nota ebaluazio sistema desberdinen batazbesteko nota izango da. Nota hau 5 baino altuagoa bada, partzial bat suspendituta izanda, jarriko zaion nota 4.9 izango da.
  4. Klasera joatea ikasgaia gainditzeko derrigorrezkoa ez bada ere, klasetan jarrera aktiboa puntuagarria izaten ahal da eta batuko da azkeneko notara behin ebaluazio irizpideak bete direnean.

Gora

Edukien azalpen laburra

Diseinu mekanikoaren hastapenak, materialen propietate mekanikoak, kontsiderazio estatiko eta dinamikoak diseinu mekanikoan, nekea, transmisio ardatzak, torlojuzko loturak.

 

Gora

Gai-zerrenda

LEHEN UNITATE DIDAKTIKOA: Makinen diseinua. Fundamentuak

 

1. GAIA: Makinen diseinua. Fundamentuak
 1. kapitulua: Sarrera. Diseinuaren faseak. Ziurtasuna faktoreak
 2. kapitulua: Tentsioen analisia. Esfortzuak (trakzioa, flexioa, tortsioa). Mohr-en zirkulua

 

2. GAIA: Materialak
 3. kapitulua: Materialen propietate mekanikoak
 4. kapitulua: Hutsegite moduak. Alde makroskopikoak

 

3. GAIA: Diseinu mekanikoaren kontsiderazio estatikoak
 5. kapitulua: Karga estatikoak. Material harikorrak
 6. kapitulua: Karga aldakorrak. Material hauskorrak

 

4. GAIA: Diseinu mekanikoaren kontsiderazio dinamikoak
 7. kapitulua: Nekearen teoriak. Nekearekiko erresistentzia. Nekearekiko erresistentziaren limitea
 8. kapitulua: Nekearekiko erresistentziaren limitea aldatzen duten faktoreak. S-N kurbak esfortzu-mota desberdinetarako
 9. kapitulua: Tentsio fluktuatzaileak
 10. kapitulua: Nekearenagatik metatutako kaltea. Minerren legea.
 11. kapitulua. Neke Multiaxiala

 

BIGARREN UNITATE DIDAKTIKOA: Transmisio eta lotura elementuak

 

5. GAIA: Errodadura kojineteak
 12. kapitulua: Errodamenduak
 13. kapitulua: Errodamenduen hautaketa


6. GAIA: Makinen elementuen lotura
 14. kapitulua: Lotura ez-iraunkorrak. Torlojuak. Errematxeak
 

7. GAIA: Engranaje zilindrikoen kalkulua
 15. kapitulua: Lewisen ekuazioa. AGMA influentzia-faktoreak
 16. kapitulua: AGMA kalkulua


8. GAIA: Lubrifikazioa
 17. kapitulua: Lubrifikazioa. Lubrifikazio kojineteak

 

Ariketa praktikoa:

Binakako lana: elementu mekaniko baten diseinua eta kalkulua.

Gora

Praktika esperimentalen programa

Elementu Finitoak I: Ansys-en hastapenak

Elementu Finitoak II: Kt-ren kalkulua

Elementu Finitoak III: Kalkulu Estatikoa

Elementu Finitoak IV: Nekearen Kalkulua

Hutsegindako Piezen Analisia

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia

Diseño de ingeniería mecánica de Shigley, Richard G. Budynas, J. Keith Nisbett,  ed. McGraw-Hill/Interamericana. (9ª edición en castellano, 2012).

Shigley's mechanical engineering design, Richard G. Budynas, J. Keith Nisbett, McGraw-Hill. (11th Edition, 2020).

Bibliogragia osagarria

Tecnología de Máquinas. Tomo I: Fundamentos, Ejes, Acoplamientos y Apoyos, J.I. Pedrero, Unidades Didácticas, UNED, Madrid, 2018.

Fundamentals of Machine Component Design, Robert C. Juvinall, Kurt M. Marshek., John Wiley & Sons, 6th. edition, 2017.

Métodos de cálculo de fatiga para ingeniería: metales, Rafael Avilés, Editorial Paraninfo, 2015.

 

Gora

Non emango den

Arrosadia kanpusa.

Gora