Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua / Zuzenbide Gradua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 175105 Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
GALARZA PRIETO, ENRIQUE   [Tutoretzak ] HERNANDEZ ARENAZ, IÑIGO (Resp)   [Tutoretzak ]
AGUIRRE OSA, IDOIA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ekonomia Analisia. Ekonomia Orokorra.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Enborrezko irakasgaia da, atal teoriko eta praktiko dituena. Atal teorikoan abstrakzio maila altua da, oinarrizko aldagai eta erlazio ekonomikoen zehaztapenak dira nagusi. Atal praktikoan, berriz, tresna teoriko horien bitartez errealitate ekonomikoa aztertuko dugu (horretarako txosten ekonomikoak, albisteak, eta abar erabiliko ditugu).

Oinarriak: Jarduera ekonomikoak eta Ekonomia. Hautapen arrazionala eta eskari eta eskaintza kurbak. Oreka ekonomikoa eta Joko Teoria: betetzen diren itxaropenak. Elkartrukea eta negoziazioak. Konparaziozko abantaila eta merkataritza. Produkzioa: enpresa baten kasua. Kosteak. Lehia perfektua. Merkatuko eskari eta eskaintza. Igurikapenak. Epe luzea. Lehiako Oreka Orokorra. Merkatuaren efizientzia eza  eta interferentziak. Lehiako Oreka Orokorra. Prezioen finkapena produktuen merkatuan. Lan merkatua eta nahitako langabezia. Datu agregatuak eta orekaren doktrina klasikoa. Keynesiar Makroekonomia teoria. Ekonomia politikoa eta politika ekonomikoa.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ikasleek sarrerako irakasgai baten gaitasun orokorrak eskuratzen dituzte, hau da, ikasgai honek plazaratzen dituen arazoei aurre egiteko behar den jakinduria lortzea da.

CG03 Ahozko eta idatzizko komunikazio ama hizkuntzan.

CG04 Ahozko eta idatzizko komunikazio atzerriko hizkuntzan

CG07 Arazoei ebazpena emateko gaitasuna.

CG09 Talde lana burutzeko gaitasuna.

CG10 Jakintza-arlo arteko talde lana

CG12 Leku askotako informazioa biltzeko eta aztertzeko abilezia.

CG19 Ahalmen sortzailea garatu.

CG21 Aurre hartze eta jarrera ekintzailea.

Gora

Berariazko gaitasunak

Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten testuak  irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako testuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.

CE01 Ekonomiaren funtzionamenduaren irudikapen formal eta teknikoaren bitartez instituzio ekonomikoak ulertzea

CE07 Arlo pribatuan eta publikoan baliabideen kudeaketa egokia hartzea laguntzea.

CE09 Ekonomia errealaren edozein egoeraren deskribapenari eta analisiari arrazionaltasuna jartzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R_EC_01. Baliabideen eskasia definitzea eta ekonomian baliabideak esleitzeko eredu garrantzitsuenak deskribatzea.

R_EC_02. Merkatuko ekonomia batean prezioak definitzea eta interpretatzea.

R_EC_03. Ekoizpenaren teoriaren oinarriak erabiltzea ondasun edo zerbitzu jakin baten merkatu batean eskaintza labur bat irudikatzeko eta interpretatzeko.

R_EC_04. Ekonomian efizientzia eta optimitatea definitzea eta kontzeptu horiek hainbat merkatu-egituratan aplikatzea.

R_EC_05. Egonkortzeko politika ekonomikoak aztertzea: monetarioa, fiskala eta eskaintzakoa

Gora

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea. Irakasgai bakoitzaren lerro nagusiak azalduko eta bibliografia iragarriko ditu. Esleitutako lanaren arabera irakasgaiaren xehetasunak jorratuko ditu ikasleak, bereziki irakurgaietan ulertu ez dituen puntuez galdetuz.

ECTS-en esleipena

Aurrez-aurreko saioak : 60 ordu

- Talde handien eskolak (60 ikasle ggb.) = 45 ordu (40 ordu saio teorikoak, 5 ordu praktika saioak)

- Mintegi txikien eskolak (30 ikasle ggb.) = 15 ordu

Urruneko orduak : 90 ordu

- Edukien prestaketa eta ikastea

- Banakako lanak

- Tutoretzak

- Bertzelakoak

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira.

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio jarduerak Pisua (%) Berreskuragarria den ala ez Eskatzen den gutxieneko nota
Guztiak Ikasgelan bakarka ebatzitako ariketak 0,2 EZ EZ
Guztiak Froga partziala 0,3 BAI EZ
Guztiak Azken azterketa 0,5 BAI EZ

 

Gora

Gai-zerrenda

Bat: Sarrera.

Bi: Eskaria, eskaintza eta merkatuko oreka.

Hiru: Elastikotasunak eta soberakinak.

Lau: Lehia perfektua eta esku ikusezina.

Bost: Lehia ez perfektua: Monopolioaren kasua

Sei: Kanpo-Eraginak.

Zazpi: Estatua ekonomian: zergak eta araudia.

Zortzi: Nazioen aberastasuna: agregatu makroekonomikoak.

Bederatzi: Enplegua eta langabezia.

Hamar: Diru sistema.

Hamaika: Epe laburreko gorabehera ekonomikoak eta politika makroekonomiko kontziklikoa.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


-Nahitaezko bibliografia:

-Acemoglu, Daron; Laibson, David; List, John: "Economía. Un primer curso inspirado en el mundo real". Editorial Antoni Bosch, 2022.

Irakurketa gehiago:

-Nieto, Jorge: "Decisiones y mercados. Una introducción a la economía". Ediciones Pirámide, 2ª edición, 2006.

-Mankiw, N. Gregory., Taylor, M.P. (2017): "Economía". Editorial Paraninfo.

-Krugman, P., Wells, R. y Graddy, K. (2015): "Fundamentos de Economía". Editorial Reverté, 3ª edición.

-Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa.

-Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa.

-El equipo de CORE (2017): "La economía". Disponible en: https://www.core-econ.org/the-economy/es/

Gora

Non emango den

ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan

ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako gelan

Gora