Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172403 Irakasgaia: EKONOMETRIA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
PALACIOS NAVARRO, MARÍA BLANCA   [Tutoretzak ] GARCIA LAUTRE, IGNACIO ALFONSO (Resp)   [Tutoretzak ]
CERVETO PEÑA, FRANCISCO   [Tutoretzak ] GALBETE JIMENEZ, ARKAITZ   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ekonometria.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honen helburua da modelizazio ekonomikoaren alderdi nagusiak aurkeztea erregresio ereduen kasu zehatzaren bidez. Ibilbide bat egingo da modelizazio etapetan zehar. Hauek dira etapak: ereduen espezifikazioa, kalkulua, baliozkotzea eta erabilera (iragarpena eta egituraren analisia). Edukiek eredu lineal orokorraren berariazko alderdiak hartzen dituzte barne: parametroen kalkulua, konfiantza-tarteak. Esanahitasun- eta murrizketa-kontrasteak. Iragarpenak eta haien balioa. Egiturazko iraunkortasunaren kontrasteak. Oinarrizko hipotesien urraketa: multikolinealtasuna, heterozedastizitatea eta autokorrelazioa. Horietako kasu bakoitzean alderdi hauek aztertuko dira: problemaren detekzioa, hura konpontzeko moduak eta kalkulu berrien interpretazioa. Bereziki erreparatuko zaie alderdi grafikoei eta emaitzak termino ekonomikoetan interpretatzeari.

Gora

Gaitasun orokorrak

Hauek dira irakasgai honetan eskuratu beharreko oinarrizko gaitasunak eta gaitasun orokorrak:

OG1. Ikasleek frogatu izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den, eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.

3OG. Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

4OG. Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

01GO. Analisirako eta sintesirako gaitasuna.

03GO. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan.

05GO. Informatikari buruzko ezagutzak, ikerketa arloari dagozkionak.

06GO. Iturri desberdinetatik datorren informazioa aztertzeko eta aurkitzeko trebetasuna.

07GO. Arazoak konpontzeko gaitasuna.

08GO. Erabakiak hartzeko gaitasuna.

09GO. Taldean lan egiteko gaitasuna.

10GO. Diziplinarteko talde batean lan egitea.

15GO. Konpromiso etikoa lanean.

16GO. Presiopeko inguruneetan lan egitea.

17GO. Ikasketa autonomorako gaitasuna.

22GO. Kalitatearekiko motibazioa.

Gora

Berariazko gaitasunak

Hauek dira irakasgai honetan eskuratu beharreko gaitasun espezifikoak:

02GE. Enpresarentzat garrantzitsuak diren informazio ekonomikoaren iturriak eta beren edukiak identifikatzea.

03GE. Profesionalak ez direnek ezagutu ezin duten informazio garrantzitsua ateratzea datu mikroekonomiko eta makroekonomikoetatik.

04GE. Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, gehienbat tresna teknikoen erabilpenean oinarrituak.

05GE. Enpresen eta merkatuen egoera jakinei buruzko aholku-txostenak egitea.

06GE. Enpresaren kudeaketa orokorreko edo esparru funtzionaletako proiektuak idaztea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

18E: Erregresio sinplearen eta aldagai azaltzaileen ereduak.

Espero da irakasgaia bukatzean ikasleak gai izango direla ekonomiaren eta enpresaren problema zehatzak hizkuntza matematikora eramateko, horretarako eredu ekonometrikoak erabiliz.

Ikasleek jakin behar dute ebaluatzen zein den kasuan kasuko egoerarako eredu ekonometrikorik egokiena eta, orobat, zer datu mota erabili behar diren eta datu horiek zer baldintza bete behar dituzten ereduaren espezifikazio, kalkulu eta baliozkotze faseak burutu ahal izateko.

Irakasgaia bukatzerako, ikasleek trebatuta egon behar dute software estatistikoaren erabileran, dela ereduak kalkulatzeko eta baliozkotzeko, dela emaitzak aurkezteko, ez soilik alderdi estatistiko eta ekonometrikoetan, baizik eta baita heltzen ari diren problema zehatzaren berezko terminoetan ere.

Laburbilduz, espero da ikasleek jakin dezatela Ekonometriako ezagutzak erabakiak hartzeko tresna gisa erabiltzen.

Gora

Metodologia

1J - Eskola teorikoak. Gelan ikasturteko eduki teorikoak azalduko dira. Ikasleek parte hartuko dute irakaslearen galderen bidez edo aurreko eskolan emandakoa laburtzeko azalpenen bidez.

2J - Praktikak. Eskolak ordenagailuarekin. Eduki teorikoak finkatzeko ariketak egingo dira, baita beste ariketa aplikatuago batzuk ere datu erreal edo errealistekin. Datu-baseak eta pakete ekonometrikoak erabiltzea (GRETL).

3J - Proba ebaluagarriak. Proba presentzialak eta ebaluagarriak egitea. Teoriaren eta praktikaren interakzioa. Ariketa teorikoak egitea, test erakoak edo irekiak, eta, orobat, ordenagailuarekin egindako eskoletan proposatutakoen antzeko problema praktikoak.

4J - Tutoretzak banaka edo talde txikietan. Lan saio pertsonalizatuak, irakaslearen eta ikasle baten artean edo irakaslearen eta ikasleen talde txiki baten artean.

5J - Norberaren ikaste lana.

6J - Azterketa.

Metodologia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
1J - Eskola teorikoak 30 18
2J - Praktikak 24 10
3J - Proba ebaluagarriak 06 10
4J - Tutoretzak   12
5J - Norberaren ikaste lana   20
6J - Azterketa   20
Guztira 60 90

Gora

Hizkuntzak

Euskara.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
18E Testa proba: 1. eta 2. gaietan ikasitako kontzeptuak biltzen ditu % 20 Errekupera daiteke idatzizko proba bidez Ez
18E Proba partziala: 1, 2. eta 3. gaietan ikasitako kontzeptuak biltzen ditu % 40 Errekupera daiteke idatzizko proba bidez Ez
18E Azken azterketa: 1, 2, 3, 4 eta 5. gaietan ikasitako kontzeptuak biltzen ditu % 40 Errekupera daiteke idatzizko proba bidez Ez

 

Gora

Gai-zerrenda

I. MULTZOA: Eredu ekonometrikoak

1. gaia: Sarrera: Eredu ekonometrikoa

2. gaia: Eredu lineal sinplea

3. gaia: Eredu lineal orokorra

II. MULTZOA: Eredu lineak orokorrean hipotesiak ez betetzea

4. gaia: Multikolinealtasuna

5. gaia: Heterozedastizitatea eta autokorrelazioa

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Sartu zure irakasleak Liburutegian eskatu duen bibliografian.

Liburu hauek izango dira ikasmailako erreferentzia nagusiak:

  • Wooldridge, J.M. (2006) Introducción a la econometría: un enfoque moderno. Thomson
  • Gujarati, D.N. eta D.C. Porter (2009). Econometria. Mc Graw Hill
  • Stock J. H. eta Watson M.M. (2012): Introducción a la Econometría. Pearson argitaletxea

Erabilgarria izan daitekeen beste testu bat:

  • Novales, A. (1998): Econometria. McGraw-Hill argitaletxea
  • Alonso, Alonso Antón, F. Javier Fernández Macho, and Inmaculada y Gallastegui Zulaica. 2010) Ekonometria. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial= Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua

Gora

Non emango den

Eskola teorikoak eta mintegikoak, Ikasgelategian.

Tutoretzak, irakaslearen bulegoan.

Arrosadiko campusean.

Gora