Kodea: 172301 | Irakasgaia: FINANTZA KONTABILITATEA II | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Nahitaezkoa | Ikasmaila: 2 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Enpresen Kudeaketa | |||||
Irakasleak: | |||||
LIZARRAGA DALLO, FERMÍN (Resp) [Tutoretzak ] | GARRALDA IRIARTE, AITOR [Tutoretzak ] |
Jada aztertu ditugunez kontabilitatearen metodoaren oinarriak eta zikloa, eta esplotazio eragiketei kontabilitatean ematen zaien tratamendua, KONTABILITATEA II ikasgaian Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren ikuspegitik aztertuko dugu kontabilitatearen arloa, eta enpresan egin daitezkeen eragiketa gehiago ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, enpresaren azpiegitura teknikoaren ezarpenarekin, erabilerarekin eta antolamenduarekin lotutako arazoei helduko diegu (ibilgetu materiala eta ukiezina), eta, gero, finantza tresnen arazoak aztertuko ditugu (aktibo eta pasibo finantzarioak). Halaber, enpresa finantzatzeko beste era batzuen kontabilitate alderdiak ere ezagutuko ditugu; hala nola finantzazio propioa eta diru-laguntzak. Azkenik, etekinen gaineko zergaren kontabilitate arazoa ikusiko dugu. Bestalde, gai batean beste transakzio motak aztertuko ditugu, bai eta kontabilitate informazioa aurkezteko eta aztertzeko dauden moduak ere.
GG01. Aztertzeko eta sintetizatzeko gaitasuna
GG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan
GG06. Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko gaitasuna
GG12. Harreman pertsonaletarako gaitasuna
GG15. Konpromiso etikoa lanean
GG17. Modu autonomoan ikasteko gaitasuna
GE02. Enpresarentzat garrantzitsua den informazio ekonomikoa eskuratzeko iturriak eta edukiak identifikatzea
GE03. Datuetatik enpresarentzat garrantzitsua den informazioa eskuratzea, profesional ez direnek antzeman ezin dutena
GE04. Enpresa kudeatzeko arazoak aztertzean, tresna teknikoen erabileran oinarritutako irizpide profesionalak ezartzea
GE07. Informazioaren erregistro garrantzitsuen bidez, enpresaren egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzea
GE16. Kontabilitate sistema diseinatzea eta kontabilitate txostenak sortzea enpresa barrurako eta kanporako
E_KO_01. Jakitea zein diren kontabilitateari dagozkion oinarrizko kontzeptuak, haien oinarri teorikoak eta haien aplikazioa erabakiak hartzeko.
E_KO_02. Finantza egoera egokietan oinarrituz egitea ekonomia eta finantza egoeraren diagnostikoa eta aldi jakin batean egon diren funtsen fluxuen analisia.
E_KO_03. Balioesten eta eztabaidatzen jakitea zein dituzten ondorioak kontabilitatearen tratamendurako dauden alternatibek oinarrizko finantza egoeretan.
E_KO_04. Ulertzea eta aplikatzea kontabilitaterako araudi indarduna.
E_KO_05. Modu argi eta ulergarrian adieraztea bakoitzak egin dituen kontabilitate analisien emaitzak, diziplinaren teknizismo berekiak erabiliz.
Metodologia - Jarduera | Aurrez aurreko orduak | Bertaratzea eskatzen ez duten orduak |
1.J Eskola teorikoak | 27 | |
2.J Praktikak | 28 | |
3.J Eztabaidak, elkarbanatzeak, taldeen tutoretza. | 13 | |
4.J Lana egitea | 00 | |
5.J Materialen irakurketak | 25 | |
6.J Banakako ikasketa | 45 | |
7.J Azterketak, ebaluazio-probak | 05 | |
8.J Tutoretza indibiduala | 07 | |
Guztira | 60 | 90 |
Ikasketaren emaitzak | Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
E_EI_01.-05. | Idatzizko froga | 70 | Bai. Idatzizko probaren bitartez | 3,5 / 7 |
E_EI_01.-05. | Ariketak eta taldeko lanak edo lan indibidualak | 20 | Bai. Idatzizko probaren bitartez | |
E_EI_01.-05. | Parte-hartze aktiboa | 10 | Ez |
Etengabeko ebaluazioa: %30. Idatzizko probak: %70. Parte-hartze aktiboa izango da errekuperagarria ez den jarduera bakarra.
Halaber, ebaluaziorako ondorengo gutxieneko betebehar hauek ere aplikatuko dira:
Azken idatzizko froga: aurkezteko, batere ez. Irakasgaia gainditzeko, 7tik 3,5eko gutxieneko kalifikazioa.
Errekuperazio-froga: Irakasgaia gainditzeko, 9tik 4,5eko gutxieneko kalifikazioa.
1. GAIA. IBILGETU MATERIALA
1.1. Kontzeptua eta sailkapena
1.2. Aintzatespena eta hasierako balorazioa
1.3. Eskuratzeko beste modu batzuk
1.4. Ondorengo ordainketak
1.5. Ibilgetu materialaren balio-galera eta amortizazioa
2. GAIA. ERRENTAMENDUAK
2.1. Kontzeptua eta sailkapena
2.2. Finantza errentamendua
2.3. Errentamendu operatiboa
2.4. Lease-back
3. GAIA. IBILGETU UKIEZINA
3.1. Kontzeptua eta sailkapena
3.2. Aintzatesteko eta baloratzeko irizpide orokorrak
3.2. Ikerketa eta garapena
3.3. Merkataritza fondoa
3.4. Beste ibilgetu ukiezin batzuk
4. GAIA. ONDARE GARBIA
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Kapitala
6.3. Erreserbak
6.4. Aplikatu gabeko emaitzak
6.5. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak
5. GAIA. AKTIBO FINANTZARIOAK
5.1. Kontzeptua eta sailkapena
5.2. Balorazio arauak
5.3. Maileguak eta kobratu beharreko partidak
5.4. Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak
5.5. Negoziazio zorroa
5.6. Aktibo salgarriak
5.7. Finantza aktiboen balio narriadura
6. GAIA. PASIBO FINANTZARIOAK ETA HORNIDURAK
6.1. Kontzeptua eta sailkapena
6.2. Bankuarekiko zorrak
6.3. Zor tituluak jaulkitzea
6.4. Hornidurak
7. GAIA. MOZKINEN GAINEKO ZERGAREN KONTABILITATE ARAZOA
7.1. Kontzeptua eta kontabilitate arazo nagusiak
7.2. Zerga Korrontea eta emaitzaren banaketa
7.3. Konpentsatu beharreko galerengatiko kredituak
7.4. Kuota hobariak eta kenkariak
7.5. Denbora diferentziak
8. GAIA. KONTABILITATE INFORMAZIOA AURKEZTEA: URTEKO KONTUAK
8.1. Urteko kontuak: egitura
8.2. Egoera balantzea
8.3. Galdu-irabazien kontua
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Euskaraz: