Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2018/2019 | Beste urte batzuk:  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016  |  2014/2015 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172203 Irakasgaia: ESTATISTIKA I
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak
PANIELLO ALASTRUEY, IRENE (Resp) ETXEBERRIA ANDUEZA, JAIONE

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Estatistika.

Gora

Deskribatzaileak

Irakasgai honek estatistikaren oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu, datu analisia hain zuzen, estatistikaren papera zein den azalduz ekonomia eta enpresa munduan. Ondorengo gaiak jorratzen dira zehazki: datu estatistiko sortak,  fitxategien lorpena eta sortzea, aldagai bakarreko eta biko analisi deskribatzailea datu errealak erabiliz, denbora datuen analisi eta deskribapena eta zenbaki indizeak. Ordenagailuaren erabilpena funtsezkoa da datu analisirako.

Gora

Gaitasun orokorrak

CG01. Analisirako eta sintesirako ahalmena
CG02. Antolaketarako eta plangintzarako ahalmena
CG03. Ama hizkuntzan ahozko eta idatzizko komunikazioa
CG05. Ikerketa eremuari buruzko informatika ezaguerak
CG07. Problemen ebazpenerako ahalmena
CG09. Taldean lan egiteko ahalmena
CG14. Ahalmen kritiko eta autokritikoa
CG17. Ikasketa autonomorako ahalmena

Gora

Berariazko gaitasunak

CE02. Enpresarako garrantzizkoak  diren datu ekonomikoen eta bere edukien informazio iturrien identifikazioa.
CE03. Gaian profesionalak ez diren haiek ezagutu ezingo luketen eta enpresarako nabarmena den informazioaren eskuratzea datuetatik.
CE04. Tresna teknikoetan  oinarritutako irizpide profesionalak ematea empresa kudeaketaren problemetan

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasgaia bukatzerakoan ikasleek ondorengo gaitasunak eduki beharko lituzkete:

EM1 - Aldagai bakarreko eta anitzeko Estatistika Deskribatzailearen kontzeptuak ulertu, aztertu beharreko aldagai ezberdinen arabera modu egokian erabiliz.
EM2 - Datu sozio-ekonomikoen denbora bilakerak aztertu indize zenbakien kalkulua eta denbora-serien analisia erabiliz.
EM3 - Datuen tratamendurako programa informatikoak erabiltzen jakin.
EM4 - Informazio iturri ezberdinen eta beharrezko tresna informatikoak erabiliz lortutako datu ekonomikoekin, analisi estatistikoen txostenak landu eta aurkezteko gai izan.
EM5 - Probabilitate kontzeptua ulertu, bere propietateak ezagutu eta arlo sozio-ekonomikoko problemen ebazpenetan erabili.

Gora

Metodologia

Sei-hilabetean zehar 60 orduko lana eskainiko diote irakasgaiari, horietatik 40 materiaren ikuspuntu teoriko, praktiko eta teoriko praktikoak landuaz. Gainontzeko orduak ebaluazio eta jarraipen lanak egiteari dagozkie, bai klase teorikoetan nola praktikoetan.

Irakasgaiari dagokionez, klase teorikoak eta praktikoak elkar alternatzen joanen dira, ondorengoak kontutan izanik:

a) Klase teorikoak materiaren irakurketan zentratuko dira ikasleei galderak eginen zaizkielarik. Ikasleei egindako galderak euren arreta eta ulermena eta parte hartzea sustatzeko erabiliko dira.

b) Klase praktikoetan ordenagailua erabiliko da, datua iturri desberdinetatik lortzeko eta hauek aztertzeko tresna desberdinak erakusteko. Honetarako software bereziak erabiliko direlarik.

Material guztia NireIkastegian egonen da.

Formakuntza Jarduerak Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
Klase teorikoak (Erakuste/partehartzekoak) 28  
Praktikak 28  
Materialaren irakurketa eta banakako ikastea   87
Azterketak (ebaluaketa jarraitua eta finala) 06  
Tutoritzak 01  

Gora

Prestakuntza jardueren harremana gaitasunekin

Klase teorikoetan funtsean gai eta materia desberdinen erakusketa izango da irakaslearen eskutik. Honek ikaslea parte hartzera animatuko du galdera eginaz eta ariketa desberdinak planteatuaz. (Gaitasunak: CG01, CG07, CE03, CE04).

Ordenagailua klase praktikoak ariketa praktikoak egiteko erabiliko da. Analisi estatistikoak ikasleek bakarka egin beharko dituzte, irakasleak gidatuta. Praktika amaieran, lanak jasoko zaizkie ikaslearen lana ebaluatzeko (Gaitasunak: CG07, CG05, CG07, CG17, CE03, CE04).

Ariketak proposatuko zaizkie ikasleei kurtsoan zehar banaka eta taldean lantzeko. Kurtsoan zehar, tutoretzetara taldean edo bakarka joan daitezen sustatuko da, ikasleen jarraipen hurbilago bat egiteko (Gaitasunak: CG01, CG02, CG03, CG06, CG07, CG09, CG14, CG17, CE02, CE04).

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz.

Gora

Ebaluazioa

Ikaste emaitzak Ebaluaketa sistema Pisua(%) Berreskuragarria
R1, R2, R3, R5 Ebaluketa jarraitua: Gaikako laburpena den praktikak egitea eta klasean problemen ebazpena (banaka edo taldeka ebatziak) 40% Ez
R1, R2, R3, R4, R5 Azterketa: Problemen ebazpena eta kurtsoan zehar erabilitako pakete estatistikoen bidez lorturiko emaitzen interpretazioa. 60% Bai

Positiboki ebaluatuko da klaseak aktiboki parte hartzea.

Gora

Edukien azalpen laburra

Irakasgai honek kontzeptu estatistiko oinarrizkoenak lantzen ditu aldagai bakarreko eta biko datu analisia, eta denbora aldagaiekin loturikoak aztertuz. Halaber ikasleek Excel programa erabiliko dute datu analisirako era eroso eta errazaz batean kalkuluak egin ditzaten ordenagailuan. Era berean R-commander programara sarrera eginen dugu. Irakasle eta ikasleen arteko komunikazio lotura bezala MiAulario-ren erabilera sustatuko da.

1go Gaia: Ekonomia eta enpresarako estatistikara sarrera: estatistikaren erabilera, datu sortak.

2. Gaia: Aldagai bakarrerako analisi deskribatzailea: taulak, grafikoak eta neurri estatistikoak.

3. Gaia: Bi aldagaien analisi deskribatzailea: kontingentzi taulak eta erregresio analisia.

4. Gaia: Indize zenbakiak: indize sinpleak eta konplexuak, aplikazioak eta bariazio tasak.

5. Gaia: Denbora serieak: zenbakizko deskribapena eta grafikoa, seriearen osagaiak.

6. Gaia: Probabilitatea eta Zorizko aldagaiak.

Gora

Gai-zerrenda

1go Gaia: Ekonomia eta enpresarako estatistikara sarrera: estatistikaren erabilera, datu sortak.

- Estatistikaren kontzeptua. Ikerketa estatistiko baten faseak y estatistika motak.

- Kalkulu orrien erabilera datu analisirako eta pakete estatistikoen sarrera.

- Aldagai motak eta neurri sistemak.

2. Gaia: Aldagai bakarrerako analisi deskribatzailea: taulak, grafikoak eta neurri estatistikoak.

- Frekuentzia banaketak eta adierazpen grafikoak.

- Zentraltasun eta Ez-zentraltasun neurriak.

- Kaxa diagramak

- Dispertsio neurri absolutuak eta erlatiboak

- Aldagai tipifikatua

- Forma neurriak

- Kontzentrazio neurriak. Gini-ren indizea.

3. Gaia: Bi aldagaien analisi deskribatzailea: kontingentzi taulak eta erregresio analisia.

- Kontingentzia taulak

- Kobariantza eta korrelazioa

- Zorizko menpekotasuna eta funtzionala.

- Erregresio lineala eta minimo karratuena.

- Erregresio ez lineala.

4. Gaia: Indize zenbakiak: indize sinpleak eta konplexuak, aplikazioak eta bariazio tasak.

- Sarrera: indize sinpleak eta konplexuak

- Propietateak. Oinarri aldaketa. Deflazioa.

- Kontsumo prezioen indizea eta beste indize batzuk.

- Bariazio tasak denbora serieetan.

5. Gaia: Denbora serieak: zenbakizko deskribapena eta grafikoa, seriearen osagaiak.

- Sarrera

- Denbora serie baten analisi grafikoa.

- Denbora serie baten osagaiak eta modeloak.

- Tendentzia analisia eta estazionalitatea.

6. Gaia: Probabilitatea eta Zorizko aldagaiak.

- Probabilitatearen oinarrizko terminologia.

- Probabilitate arauak.

- Probabilitate baldintzatua eta independentzia.

- Bayes-en Teorema.

- Zorizko aldagai.

Gora

Bibliografia

Acceda a la bibliografía que su profesor ha solicitado a la Biblioteca.


Oinarrizkoa

RIVERA, R.; PANIELLO, I.; PORTILLA, M.I.; GARCIA, M. : Herramientas estadísticas para el análisis de datos socioeconómicos. EDS.

GARCIA, M.; PANIELLO, I.; RIVERA, R.; PORTILLA, M. : Estadística básica con Microsoft Excel y R-Commander. EDS.

Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2008). Estadística para Administración y Economía. Editorial Prentice Hall.

Osagarria

ARNALDOS, F.; DÍAZ, T.; FAURA, U.; MOLERA, L.; PARRA, I. (2003) Estadística Descriptiva para Economía y Administración de Empresas. Cuestiones Mota test y ejercicios con Microsoft Excel. 2a edición revisada. Editorial AC-Thomson.

CARRASCAL ARRANZA, U. (2007) Estadística descriptiva con Microsoft Excel 2007. Editorial Rama.

LIND; MARCHAL; WATHEN (2008) Estadística aplicada a los negocios y la economía. 3ª edición en español (13a en inglés). Ed. McGraw-Hill Interamericana.

MARTÍN-PLIEGO, F.J. (2004) Introducción a la estadística económica y empresarial: teoría y práctica. 3a edición revisada. Editorial Thomson.

MiAulario-ren erabilera sustatuko da bertan irakasgaiaren material guztia ezarriko delarik.

Gora

Non emango den

Aulario eraikineko gelatan. Arrosadiako Kanpusa.

Saio praktikoak informatika gelatan emango dira.

Saio teorikoak Fakultateak ezarritako gelatan emango dira (ikusi esteka):
http://www.unavarra.es/estudios/gradu?languageId=100001

Gora