Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2018/2019 | Beste urte batzuk:  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016  |  2014/2015 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172202 Irakasgaia: EKONOMIA APLIKATUA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak
IRAIZOZ APEZTEGUIA, BELÉN (Resp) GALARZA PRIETO, ENRIQUE

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ekonomia Aplikatua

Gora

Deskribatzaileak

Hitz-gakoak : Kontu Nazionalen Sistema, Atzerriko Ordainketen Balantza, Denboran zeharreko alderaketak, Azpigarapena, Biztanleria, Ingurumenaren arazoak

 

Jakintza Arloa: Ekonomia Aplikatua

Gora

Gaitasun orokorrak

CB3 - Argibide esanguratsuak (gehienetan bakoitzaren ikasketa esparrukoak) bildu eta azaltzeko gaitasuna, kontu zientifiko, etiko zein sozialei buruzko iritzi eta irizpideak sortzeko helburuarekin.

CG01 - Analisiak eta sintesiak egiteko ahalmena

CG03 - Ama hizkuntzaz mintzatu eta idazteko komunikazioa

CG05 - Ikasketa esparruarekin lotuta dauden tresna infornatikoen erabilera.

CG06 - Iturri ezberdinetako argibideak aurkitu eta aztertzeko trebezia.

CG09 - Talde-lanean aritzeko ahalmena.

CG14 - Kritika eta autokritika egiteko gaitasuna

CG17 - Bere kabuz ikasteko ahalmena

Gora

Berariazko gaitasunak

CE01 - Instituzio ekonomikoak zientifikoki ulertzea, hau da, ekonomia nola funtzionatzen duen azaldu duten ordezkapen teoriko edo formalen aplikazioaren emaitzak bezala.

CE02 - Ikasketa-arloari dagozkion argibide esanguratsuen iturriak, eta haien edukinak, identifikatzea.

CE05 - Merkatu zein enpresetako egoera zehatzei buruzko txostenak prestatzea

Gora

Ikasketaren emaitzak

R_EC_06. Errealitate ekonomiko nazionala eta nazioartekoa ezagutzea; jarduera adarrak, sektore publikoa, erakunde ekonomikoak eta haien eboluzioa.

R_EC_07. Herri bateko abagune makroekonomikoa eta haren denboran zeharreko ibilera aztertzea.

R_EC_08. Ingurumen, biztanleri eta garapenari buruzko datu base internazionalak erabil eta aztertzea

Gora

Metodologia

Helburu ezberdinen arabera, bi motatako eskolak ezberdindu dira: teorikoak eta praktikoak, tutoretzak bien konbinaketa bat izanik. Honegatik, hiru metodo ezberdin erabili dira:

1. Eskola teorikoak: eskola majistralak, testulibruen erabilpena, gaiarekin lotutako materialen erabilpena. Eskola hauetan, gaiaren ikuspegi osoa jorratuko da, ikasleentzako ulertzeko zailen diren ezaugarri eta gertakizunak xeheki azalduz. Atal bakoitzaren edukin guztiak ikasteko gida eskeintzen da.Eskola hauetan irakasleak erabilitako gardenki, fotokopia eta material guztiak Ikasgelategi Birtual delako horretan eskura dituzte ikasleek, haien arreta edukin eta eztabaidetan jar dezaten.

2. Eskola praktikoak: ariketa praktiko, albiste ekonomikoen azterketa, artikulu ekonomikoei iruzkinak egitea, beti ere, eskola teorikoetan agertutako kontuen inguruan. Ikasgelategi Birtualetik materialen elkartrukatze (galdera-erantzunak eta antzekoak). Ekonomiaren datu errealen azterketaren laguntzaz, adigai eta aldagai ekonomikoen erabilpena ezagutu eta menperatzen hastea da gakoa. Haren ingurumari ekonomikoaren hainbertze kontuak ezagutzeko aukera emanen diote ikasleari eskola teorikoetan jasotako ezaguerek.

3. Tutoretzak:

a) Buruz-burukoak: ikasleentzako banakako saioak. Jakinarazitako leku, egun eta orduetan burutzen direnak. Tutoretzetan, mota askotako gaiak aipa daitezke: eskolako zalantzak, eskoletatik kanpoko materialen inguruko kontuak, bibliografia, ...

b) Birtualak: Ikasgelategi Birtualean eskaintzen diren Foro eta barneko posta elektronikoa banakako arreta garatzeko oso tresna egokiak dira.

 

Jarduera hezigarria ORDU KOPURUA  PRESENTZIA FISIKOA (%)
A.1 Eskola magistralak 37  100
A.2 Praktikak 20  100
A.3 Banakako zein taldeko lan eta ariketen prestaketa 40  0
A.4 Banakako edo talde txikiko tutoretzak  8  0
A.5 Banakako ikastea  42  0
A.6 Azterketak  3  100
 OSOTARA  150  
     
Buruz buruzkoak Ez buruz buruzkoak
Eskola magistralak 40  
Praktikak 18  
Ezbaiak eta aurkezpenak 02  
Lan prestaketa   20
Irakurketak   10
Banakako ikastea   54
Azterketa eta frogak 03  
Banakako tutoretzak 03  

Gora

Prestakuntza jardueren harremana gaitasunekin

GAITASUNA     JARDUERA HEZIGARRIA

CB3 A2, A3, A5
CG01 A1, A2, A3, A5, A6
CG03 A1, A3, A4, A6
CG05 A2, A3
CG06 A2, A3
CG09 A3
CG14 A1, A2, A3, A6
CG17 A3, A5
CE01 A1, A2, A4, A5, A6
CE02 A2, A3
CE05 A1, A2, A4

Gora

Hizkuntzak

Eskolak euskaraz izanen dira. Gaztelera, frantsesa eta ingelerazko testuak ere bai erabiliko ditugu.

Gora

Ebaluazioa

Ikastearen emaitza Ebaluaketa sistema Haztapena (%) Berreskugarria
R_EC_06, R_EC_07, R_EC_08 Ebaluazio froga 60 Bai
R_EC_06, R_EC_07, R_EC_08 Praktikak eta lanak 40 Ez
     
       
       

Gora

Edukien azalpen laburra

1. Nazioarteko zein nazioetako errealitate ekonomikoa ulertu eta azaltzeko beharrezkoak diren ezaguerak eskeintzea.

2. Sistema ekonomikoan ezartzen diren barne harreman eta aldagai ekonomikoen jokaeren azterketarako beharrezko tresnak ikasleei ahalbidetzea.

3. Ikasleak lexiko ekonomikoa ahalik eta zuzen eta zehazkien erabiltzea. Erakunde nazional zein internazioanlek argitaratzen dituzten txosten eta estatistika ekonomikoak ulertu eta aztertzeko lexiko hau menperatzea ezinbertzekoa da.

4. Erakunde publiko eta pribatuek, nazionalak edo atzerrikoak, Internet sarean eskeinitako estatistiken berri ematea. Horregatik, abaguneko argibide ekonomiko bat Internet sarean bilatu eta aztertzea da irakasgaiaren jardueraren bat.

 

Irakasgaiaren edukina bi zatitan ezberdindu da

  • 1. Errealitate ekonomikoaren azterketarako tresnak: kontu nazionalen sistema eta intsumo-produktu taulak. Ikasitako adigai eta argibideak Espainiako ekonomiari dagozkio.
  • 2. Munduko ekonomiarako esanguratsuak diren arazo ekonomikoak: integrazio prozesuak, nazioarteko moneta eta finantz harremanak.

Gora

Gai-zerrenda

Lehenengo Aldea: Ekonomia aplikatura sarrera. Nazio kontabilitaterako sarrera
1. Atala Sarrera. Ekoizpena, errenta eta gastua (eralkipena)
2. Atala Ekonomia baten oinarrizko makromagnitudeak
3. Atala Atzerriko Ordainketen Balantza
4. Atala Denboran zeharreko magnitudeen arteko alderaketak
Bgarren Aldea: Arazo ekonomiko globalak
5. Atala Azpigarapena
6. Atala Biztanleria: jaiotzea, hilkortasuna eta migrazioak
7. Atala Ingurumenaren arazoak

Gora

Bibliografia

Acceda a la bibliografía que su profesor ha solicitado a la Biblioteca.


Oinarrizko bibliografia:

  • Alonso, J.A. (Coord.) (2017): Lecciones sobre economía mundial: introducción al desarrollo y a las relaciones económicas internacionales, 8ª edición. Thomson Civitas. Cizur Menor. 
  • Muñoz, C., Iráizoz, B., Rapún, M. (2016): Introducción a la economía aplicada. Magnitudes y cuentas económicas. 5ª edición. Thomson Civitas. Cizur Menor.
  • Zurbano, Mikel (koord.) (2010) Ekonomia globala UEU Bilbo

 

Bibliografia osagarria:

  • Bilbao, J. y Longás, J.C. (Coord.) (2009): Temas de economía mundial. Delta Publicaciones. Madrid.
  • Garcia Delgado, J.L., Myro, R. (Dir.) (2017): Lecciones de economía española, 13ª edición. Thomson Civitas. Cizur Menor.
  • Lequiller, F., Blades, D. (2014): Understanding national accounts. 2ª edition, revised and expanded. OCDE. París.
  • Muñoz, C., Iráizoz, B., Rapún, M. (2010): Las Cuentas de la Nación II. Ejercicios.Thomson Civitas. Madrid.

Bertze balibide batzuk:

  • Iturri askotako argibideak erabiltzeko egokia da irakasgai hau. Aldizkako argitalpenak aipagarrienen artean hauexek dira: Economía Aplicada, Economía Industrial, Economistas, Información Comercial Española, Papeles de Economía Española, Revista Española de Estudios Agrosociales y Pesqueros.
  • Banco de España bezalako erakunde ofizialen urteko txostenak ere oso interesgarriak dira, nazional zein atzerritarrak:
  • Banco Central Europeo http://www.ecb.int
  • Banco de España http://www.bde.es
  • Banco Mundial http://www.worldbank.org
  • Conferencia de las Naciones Unidas para el Comercio y el Desarrollo (UNCTAD) ttp://www.unctad.org
  • Eurostat http://epp.eurostat.ec.europa.eu/
  • Fondo Monetario Internacional (FMI) http://www.imf.org
  • Instituto de Estadística de Navarra http://www.cfnavarra.es/estadistica
  • Instituto Nacional de Estadística http://www.ine.es
  • Ministerio de Economía y Hacienda http://www.meh.es/
  • Organización de las Naciones Unidas (ONU) http://www.un.org/es/ 
  • Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económico (OCDE) http://www.oecd.org
  • Organización Internacional del Trabajo (OIT) http://www.ilo.org
  • Organización Mundial del Comercio (OMC) http://www.wto.org

Gora

Non emango den

Arrosadiko Campusa.

Gora