Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172104 Irakasgaia: MATEMATIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
GOICOECHEA LOPEZ-VAILO, M. ISABEL (Resp)   [Tutoretzak ] ESTEVAN MUGUERZA, ASIER   [Tutoretzak ]
ARDAIZ GALE, PEIO   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Matematika. Gaia: Matematika.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Kalkulu diferentziala: aldagai bakarreko eta anitzeko funtzioen azterketa, propietateak, adierazpen grafikoa, joera asintotikoa, jarraitasuna, deribagarritasuna, funtzio homogeneoak. Optimizazioa: aldagai bakarreko eta anitzeko funtzioen muturrak, murrizketarik gabeko optimizazioa, berdintza murrizketadun optimizazioa. Kalkulu integrala: integral mugagabea eta mugatua. Jatorrizkoen kalkulua. Aplikazioak azaleren kalkuluan eta bestelakoak. Kalkulu matriziala: matrizeak, determinanteak, eragiketak eta aplikazioak. Ekuazio linealetako sistemen azterketa eta ebazpena. Gai bakoitzaren aplikazioak Ekonomia eta Enpresaren ereduetan.

Gora

Gaitasun orokorrak

  • GO01: Analisia eta sintesia gaitasuna.
  • GO02: Antolatze eta planifikatze gaitasuna.
  • GO03: Ahozko eta idatzizko komunikazioa norberaren hizkuntzan.
  • GO04: Ahozko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntzan.
  • GO05: Dagozkien ikasketei loturiko ezagutza informatikoak.
  • GO06: Iturri ezberdinetako informazioa bilatzeko eta aztertzeko gaitasuna.
  • GO07: Problemak ebazteko gaitasuna.
  • GO08: Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • GO09: Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • GO14: Zentzu kritikoa sendotu, eta norbere ikaskuntzaren ebaluaketan erabiltzea.
  • GO16: Presio baldintzetan lan egiteko gaitasuna.
  • GO17: Autonomiaz ikasteko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

  • BG03: Datuetatik, aditu ez direnek ezin duten informazio aipagarria eratortzea.
  • BG04: Problemen analisian, tresna teknikoen erabileran funtsatutako erizpideak ezartzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  • 03_MK_E: Aljebra linealaren eta kalkulu diferentzial eta integralaren oinarrizko elementuak ulertzea eta aplikatzen jakitea ekonomia eta enpresako problemak ebazteko.
  • 07_MK_E: Programa informatiko egokiak erabiltzea datuak tratatzeko edo problema analitikoak ebazteko.
  • 10_MK_E: Jarrera egokia garatzea lanbidea gauzatzeko beharrezkoak izan daitezkeen teknika kuantitatibo berriak ulertzeko eta erabili ahal izateko.

Gora

Metodologia

  • Saio teorikoak
  • Saio praktikoak
  • Banakako zein taldeko lanak
  • Tutoretza
  • Saioen aurkezpen eta eztabaida
  • Ariketak eta problemak ebaztea
  • Norberaren ikastea
  • Azterketak burutzea

Gora

Hizkuntzak

Euskera. Gaztelania eta ingeleseko taldeak ere badaude.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R_MC_03, R_MC_07, R_MC_10 Ebaluazio jarraitua: ikasgaian parte hartze aktiboa, lan praktiko, buruketa eta test moduko ariketen ebazpenean oinarrituriko banakako eta taldekako kontrol-probak. 40 Bai, ezohizko ebaluaketan. Ez
R_MC_03, R_MC_10 Ohiko ebaluazioa, banaka burutu beharrekoa, bertan buruketa edo egoera praktikoak ebatzi beharko dira. 60 Bai, ezohizko ebaluaketan. Ez
         
         

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1. ZATIA. MATRIZE KALKULUA

1. Gaia: Matrizeekin eragiketak.

2. Gaia: Alderantzizko matrizea.

3. Gaia: Determinanteak.

4. Gaia: Ekuazio linealetako sistemak.

2. ZATIA. KALKULU DIFERENTZIALA

5. Gaia: Funtzio errealak,  limiteak eta jarraitasuna.

6. Gaia: Aldagai bakarreko funtzioen deribazioa.

7. Gaia: Aldagai anitzeko funtzioen deribazioa.

8. Gaia: Funtzio homogeneoak.

3. ZATIA. OPTIMIZAZIOA

9. Gaia: Aldagai bakarreko funtzioen optimizazioa.

10. Gaia: Aldagai anitzeko funtzioen optimizazioa. 

4. ZATIA. KALKULU INTEGRALA

11. Gaia: Integral mugagabea.

12. Gaia: Integral mugatua.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


'Nire Ikasgelategia' tresnaren bidez ikasleei helaraziko zaizkie teoriaren laburpenak, problema eta ariketak eta beste baliabiderako lokarriak.

Ez dugu testu-liburu finkorik proposatuko. Ondoren aipatutakoak erabil daitezke irakasleek esandakoa osatu eta sakontzeko, baita problemen ebazteko gaitasuna aberasteko ebatzita dauden adibideak direla medio.

  • Arya, Jagdish C.; Lardner, Robin W. . (2005) "Matemáticas Aplicadas a la Administración y la Economía" (5ª edición) Pearson Educación.
  • Baum, A. (1992) "Cálculo aplicado" Limusa.
  • Caballero, R. y otros (1993) "Matemáticas aplicadas a la economía y a la empresa (380 ejercicios resueltos y comentados)" Pirámide.
  • Calvo y otros (2003) "Problemas resueltos de matemáticas aplicadas a la Economía y la Empresa" Paraninfo.
  • Canceló, J.R. y otros (1987) "Problemas de álgebra lineal para economistas" Tebar Flores.
  • García Güemes, A. (1992) "Matemáticas aplicadas a la Empresa" A.C.
  • Hoffman, L.D. y Bradley, G.L. (1998) "Cálculo aplicado a Administración, Economía y Ciencias Sociales" (6ª edición) McGraw-Hill.
  • Martínez Estudillo, F. J. (2005) "Introducción a las Matemáticas para la Economía" Desclée de Brouwer.
  • Muñoz Alamillos, A. y otros (2003) "Problemas de matemáticas para economía, administrac ión y dirección de empresas" Ediciones Académicas.
  • Piskunov, N. (1992) "Kalkulu Diferentziala eta Integrala I" U.E.U, Bilbo.
  • Sammamed y otros "Matemáticas I. Economía y Empresa. Problemas" Centro de Estudios Ramón Areces.
  • Vázquez Cueto, J.M. (2002) "Matemáticas Empresariales: Ejercicios planteados y resueltos" CEURA.
  • Zurutuza, I. (2000) "Oinarrizko Aljebra" Elhuyar.

Gora

Non emango den

Ikasgelategia. Ikus Ordutegia/Gelak orria.

Gora