Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172103 Irakasgaia: ZUZENBIDE PRIBATURAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:
GOYEN URRUTIA, MARÍA TERESA (Resp)   [Tutoretzak ] AINCIBURU DE MIGUEL, FERMIN   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Modulua: Zuzenbide Pribatua eta Enpresa. Jakintzagaia: Zuzenbide Pribatua.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

1. Orokorrak

Ikasleak hiztegi juridikoaren eta Ondarearen gaineko Zuzenbide Pribatuaren oinarrizko ezagutza eskuratu behar du. Horren inguruko instituzio nagusietara ohitu behar du (jabetza, kontratua, obligazioak) eta gai izan behar du jakiteko zein diren maizen gertatzen diren problema praktikoak.

2. Espezifikoak

- Onarrizko kasu praktiko bat garatzen jakitea, dela banaka dela taldean.

- Programako oinarrizko edukia ezagutzea, baina hari buruzko gogoeta eginda, ez buruz ikasita.

- Gai juridiko jakin batean aplikatzekoa den araudia aurkitzen jakitea.

- Oinarrizko problema juridikoak ebazten saiatzea.

Gora

Gaitasun orokorrak

Beharrezkoa da aldez aurretik OINARRIZKO GAITASUN hauek edukitzea:

1OG - Ikasleek frogatu izatea badauzkatela eta ulertzen dituztela bigarren hezkuntza orokorraren oinarrian den ikasketa arloari  dagozkion ezagutzak, kontuan harturik arlo horren jakintza maila edukitzeko, nahiz eta testuliburu aurreratuetan aurkitzen den,  eduki behar direla, halaber, alderdi batzuetan, ikasketa alor honen abangoardiatik heldu diren ezagutza batzuk.

4OG - Ikasleak gauza izatea, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari ere, informazioa, ideiak, problemak eta konponbideak jakinarazteko.

2OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloan arrazoiak landuz eta defendatuz, eta problemak ebatziz erakusten diren gaitasunak edukitzea.

 

GAITASUN OROKORRAK:

02GO - Antolakuntzarako eta plangintzarako gaitasuna

03GO - Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan

06GO - Iturri desberdinetatik datorren informazioa aztertzeko eta aurkitzeko trebetasuna

07GO - Problemak konpontzeko gaitasuna

08GO - Erabakiak hartzeko gaitasuna

09GO - Taldean lan egiteko gaitasuna

15GO - Konpromiso etikoa lanean

17GO - Ikasketa autonomorako gaitasuna

24GO - Giza eskubideak errespetatzea

Gora

Berariazko gaitasunak

04GE - Tresna teknikoen erabilpenean oinarritutako irizpide profesionalak aplikatzea enpresa kudeaketako problemen analisian

10GE - Norberaren negozio bat sortzea eta zuzentzea bere alderdi garrantzitsuenetan

Aurrekoak honako GAITASUN hauek garatzea eskatzen du:

a) Kognitiboak: Ikasleak honako gai hauei buruzko ezagutzak eskuratu ditzala:

1. Ondarearen gaineko Zuzenbide Pribatuaren zentzua eta xedea

2. Ordenamendu juridikoa eta Zuzenbidearen iturriak.

3. Zuzenbidearen subjektua: pertsona fisikoa eta pertsona juridikoa.

4. Ondarea eta ondasunak: jabetza, eskubide errealak, berme errealak.

5. Ondasunak trukatzea: kontratua, obligazioak, erantzukizun zibila.

 

b) Prozedurazkoak/instrumentalak:

1. Oinarrizko hiztegi juridikoa eskuratzea.

2. Problemei antzematea eta araudia aplikatzea.

3. Kode zibila eta lege zibil bereziak ezagutu eta erabiltzea.

c) Jarrerazkoak

1. Eragiketa ekonomikoen ondorio juridikoak ezagutzea.

2. Talde-lanerako azturak hartzea: problemen planteamendua, informazio iturriak, kasuen ebazpena.

3. Azturak hartzea ikaskuntza prozesuan modu arduratsuan eta autonomoan parte hartzeko eta irakasleekin harreman aktiboa izateko.  

Gomendatzen diren aldez aurreko gaitasunak

- Hausnarketa.

- Testu idatzien irakurmena eta ulermena.

- Buruz ikaste hutsa saihestea eta enpresaren munduan eragina duten erakundeen araubide juridikoak duen garrantzia ulertzen saiatzea.

- Maila onargarria izatea ahozko adierazpenean.

- Maila ona izatea idatzizko adierazpenean eta idazketan.

- Autoikaskuntza zuzendua.

- Taldean lan egiteko gaitasuna.

- Testuen eta liburuen laburpenak eta sintesiak egiteko gaitasuna.

- Ekimena eta egokitasuna zalantzak argitzeko orduan, irakaslearengana jotzea barne, bai tutoretza orduetan bai gelan zalantza sortzen den unean.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  • Jakintzagai bakoitzaren berezko edukiak modu koherente eta kritikoan sistematizatzea. APLIKATZEA
  • Aztergai diren jakintzagaiekin lotutako testuak idaztea, modu argian eta terminologia zehatza erabiliz. APLIKATZEA
  • Taldean lan egiteko aukera ematen duten gizarte trebetasunak garatzea. APLIKATZEA
  • Zuzenbide Zibilaren arloko erakunde nagusiak ulertu eta ezagutzea. ULERTZEA
  • Ahoz adierazteko gaitasuna jakintzagaiaren berezko terminologia erabiliz. APLIKATZEA
  • Ordenamendu juridikoaren izaera unitarioa hautematea, baita problema juridikoetan beharrezkoa den diziplinarteko ikuspegia ere. AZTERTZEA
  • Interpretazio juridikoaren printzipioak eta teknikak ezagutzea. EZAGUTZEA
  • Ahozko eta idatzizko komunikazioarekin loturiko trebetasunak garatzea, komunikazio hori Zuzenbideko adituekin nahiz Zuzenbidetik kanpoko pertsonekin izan. APLIKATZEA
  • Problemak konpontzea ezagutza teorikoak Zuzenbide Zibilaren arloko egitatezko kasuei aplikatuz. APLIKATZEA
  • Diziplinarteko problema juridikoak konpontzeko gaitasuna. APLIKATZEA
  • Jakintzagai bakoitzaren berezko edukiak modu koherente eta kritikoan aukeratzea.
  • Aztergai diren jakintzagaiekin lotutako testuak sortzea, modu argian eta terminologia zehatza erabiliz.
  • Taldean lan egiteko aukera ematen duten gizarte trebetasunak erabiltzea.

 

Gora

Metodologia

Aurreikusten da zenbait prestakuntza jarduera erabiltzea graduan (azalpenezko eskolak, parte hartzekoak, praktikak, ikaskuntza kooperatiboko jarduerak, taldeko lanak, ikasketa eta lan autonomoa). Horiek gaitasun orokor espezifikoak garatzea izango dute xede, eta irakasteko metodologia jakin batzuekin egongo dira loturik (azalpenezko metodoa, ariketak eta kasu praktikoak ebaztea, kasuetan eta problemetan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa talde txikietan eta proiektuetara bideratutako ikaskuntza).

Irakasleak gelan gai bakoitzaren konturik konplexuenak azalduko ditu. Ikasleak berak osatu beharko ditu gainerako edukiak emango zaizkion materialak erabilita (liburuak, irakasleak landutako gaiak, etab.). Ikaskuntza eta ebaluazioa egiteko, lehenik zenbait praktika garatuko dira eskuratu beharreko ezagutza teorikoen eta gaitasunen abiapuntu gisa, eskakizunak izanik lana hobetzea eta irakasgaiaren etengabeko jarraipena egitea.

Jarduera Orduak
Presentzialak   60
Talde handia 45  
Talde txikia 15  
Ez presentzialak   90
Edukiak prestatu eta ikastea 45  
Praktikak prestatzea (banakako eta taldeko lanak) 15  
Amaierako azterketa prestatzea 20  
Tutoretzak 10  
Amaierako azterketa egitea (presentzialki) 02  
Azterketa berrikusteko saioa (presentzialki) 01  

Gora

Hizkuntzak

Euskera.

Gora

Ebaluazioa

 Ikaskuntzaren emaitzak Ebaluazio jarduera Pisua (%) Eskatzen den nota minimoa Errekupera daitekeen edo ez
90E. Zuzenbide Zibilaren arloko erakunde nagusiak ulertu eta ezagutzea. 124E. Interpretazio juridikoaren printzipioak eta teknikak ezagutzea. 187E. Problemak konpontzea ezagutza teorikoak Zuzenbide Zibilaren arloko egitatezko kasuei aplikatuz. 51E. Diziplinarteko problema juridikoak konpontzeko gaitasuna Klasera modu aktiboan joatea 10   Ez
185E. Aztergai diren jakintzagaiekin lotutako testuak idaztea, modu argian eta terminologia zehatza erabiliz. 144E. Taldean lan egiteko aukera ematen duten gizarte trebetasunak garatzea. 71E. Ahoz adierazteko gaitasuna jakintzagaiaren berezko terminologia erabiliz. 174E. Ordenamendu juridikoaren izaera unitarioa hautematea, baita problema juridikoetan beharrezkoa den diziplinarteko ikuspegia ere. 141E. Ahozko eta idatzizko komunikazioarekin loturiko trebetasunak garatzea, komunikazio hori Zuzenbideko adituekin nahiz Zuzenbidetik kanpoko pertsonekin izan Praktikak 30 5/10 Bai, Mikrokasoen idatzizko proba
187E. Problemak konpontzea ezagutza teorikoak Zuzenbide Zibilaren arloko egitatezko kasuei aplikatuz. 51E. Diziplinarteko problema juridikoak konpontzeko gaitasuna Jendaurrean defendatutako lanak 20   Ez
90E. Zuzenbide Zibilaren arloko erakunde nagusiak ulertu eta ezagutzea. 124E. Interpretazio juridikoaren printzipioak eta teknikak ezagutzea. 187E. Problemak konpontzea ezagutza teorikoak Zuzenbide Zibilaren arloko egitatezko kasuei aplikatuz. 51E. Diziplinarteko problema juridikoak konpontzeko gaitasuna Amaierako azterketa 40  4/10 Bai
 

Gora

Gai-zerrenda

1. GAI MULTZOA.- Ordenamendu juridikoa. Pertsona, familia eta oinordetzak. Zuzenbide subjektiboa.

I. gaia: Ordenamendu juridikoa

1. Ordenamendu juridikoa eta arau juridikoa. Zuzenbide Pribatua. Zuzenbide Zibila.

2. Zuzenbidearen iturriak: legea. Aginduzko eta xedapenezko arauak.

3. Kode zibila eta beste lege zibil batzuk.

4. Espainiako 1978ko Konstituzioa.

5. Zuzenbidea eta Enpresa.

II. gaia: Pertsona

1. Pertsona: gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Ondarea.

2. Pertsona fisikoa. Gaitasuna, desgaitasuna eta desgaitzea. Erregistro zibila.

3. Pertsona juridikoa: motak. Bereziki, elkartea eta fundazioa.

III. gaia: Familia eta oinordetzak

1. Ezkontzaren araubide ekonomikoa: irabazpidezko ondasunen sozietatea, ondasunen banantzea.

2. Mortis causa oinordetza: testamentu bidezko oinordetza eta testamenturik gabekoa. Herentzia.

3. Oinordekoa eta legatu-hartzailea. Senipartea.

IV. gaia: Eskubide subjektiboa

1. Harreman juridikoa. Zuzenbide subjektiboa: kontzeptua eta motak.

2. Eskubideak lortu eta galtzea. Preskripzio azkentzailea eta iraungipena.

3. Eskubideak erabiltzea. Ordezkaritza.

2. GAI MULTZOA.- Obligazioak eta kontratuak

V. gaia: Obligazioa

1. Betebehar harremana: kontzeptua, iturriak eta motak.

2. Obligazioak betetzea. Azkentzeko beste modu batzuk.

3. Obligazioak ez betetzea: kausak eta ondorioak.

VI. gaia: Kreditua babestea eta obligazioen bermeak

1. Ondare erantzukizun unibertsala eta pribilegioak.

2. Zordunaren ondarea kontserbatzea: bereziki, ekintza zuzena eta errebokatzeko ekintza. Konkurtsoaren deklarazioa.

3. Obligazioaren legezko bermeak. Bereziki, atxikitzeko eskubidea.

VII. gaia: Kontratua

1. Kontzeptua eta kontratu motak.

2. Kontratuaren betekizunak: adostasuna, objektua eta kausa.

3. Forma.

VIII. gaia: Kontratuen eraginkortasuna eta eraginkortasunik eza

1. Kontratuaren efektuak: alderdien artekoak eta hirugarrenei dagokienez.

2. Kontratuaren eraginkortasunik eza. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Elkarrekiko desadostasuna. Kontratua suntsiaraztea, hutsaltzea eta errebokatzea: aldeak.

IX. gaia: Kontratu bereziak (1)

1. Salerosketa. Kontzeptua eta obligazioak: arau orokorrak.

2. Trukearen eta dohaintzaren aipamena.

3. Errentamenduak: gauzak, hiri-lurreko ondasun higiezinak, zerbitzuak, obra.

X. gaia: Kontratu bereziak (2)

1. Elkartea: kontzeptua eta motak.2. Fidantza.3. Mandatua, maileguak eta gordailua.

IX. gaia: Kontratuz kanpoko erantzukizuna

1. Kontzeptua eta bilakaera. Kontratuz kanpoko erantzukizunaren betekizunak.

2. Erantzukizun subjektiboa norberaren egitateengatik eta beste batzuen egitateengatik.

3. Erantzukizun objektiboa.

3. GAI MULTZOA.- Eskubide errealak

XII. gaia: Eskubide errealak eta jabetza. Jabetza Erregistroa

1. Eskubide errealak: kontzeptua, ezaugarriak eta motak.

2. Eskubide errealak eskuratzeko moduak: bereziki, tituluaren eta moduaren teoria.

3. Edukitza: kontzeptua, motak eta edukitzaren efektuak.

4. Jabetza Erregistroa. Erregistroko inskripzioa: kontzeptua eta ondorioak.

XIII. gaia: Jabetza. Jabekidetasuna

1. Kontzeptua. Jabetza eskuratzeko moduak. Eskubidearen babesa: erreibindikazio-akzioa, ezeztatze-akzioa eta deklaratze-akzioa.

2. Jabekidetasuna. Jabetza horizontalaren aipamena.

XIV. gaia: Eskubide erreal mugatuak

1. Gozamen-eskubide errealak. Bereziki, usufruktua eta zortasuna.

2. Berme-eskubide errealak. Bereziki, ondasun higiezinen hipoteka.

3. Lehentasunez eskuratzeko eskubide errealak

 

Gora

Praktika esperimentalen programa

 

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OROKORRA

  • BERCOVITZ RODRÍGUEZ-CANO, Rodrigo-VALLADARES RASCÓN, Etelvina, Manual de Introducción al Derecho Civil, Bercal argitaletxea, azken edizioa.
  • CAPILLA RONCERO eta BESTE BATZUK. Introducción al Derecho Patrimonial Privado, Tirant lo Blanch argitaletxea. Valentzia, azken edizioa
  • CARRASCO PERERA (zuzendaria) eta BESTE BATZUK, Derecho Civil ,Tecnos argitaletxea. Madriol, azken edizioa
  • DE CASTRO GARCÍA, DE CUEVILLAS eta GARCÍA VILLAR, Nociones fundamentales de Derecho Civil Patrimonial, Mcgraw-Hill argitaletxea. Madril, azken edizioa
  • LACRUZ BERDEJO, José Luis, Nociones de Derecho Civil Patrimonial e Introducción al Derecho, Dykinson argitaletxea. Madril, azken edizioa
  • LASARTE ÁLVAREZ, Carlos, Curso de Derecho Civil Patrimonial, Tecnos argitaletxea. Madril, azken edizioa. Tecnos argitaletxea. Madril, azken edizioa.

Ezinbestekoa da ikasleek Kode zibilaren ale bat ekartzea eskoletara, azken ediziokoa.

BERARIAZKOA

Irakasleek emango dute ikasgelan. Halaber, ikasleek irakasgaiaren WebCTan (ikasgelategi birtualean) aurkitzen ahalko dute legezko testuei, ebazpen judizialei eta abarrei buruzko informazio zehatza.

 

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategian.

Gora