Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2018/2019 | Beste urte batzuk:  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016  |  2014/2015 
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 172102 Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak
GALARZA PRIETO, ENRIQUE BENITO OSTOLAZA, JUAN MIGUEL
ALCALDE UNZU, JORGE (Resp)

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Azterketa ekonomikoaren modulua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduaren barruan.

Gora

Deskribatzaileak

Ekonomia modernoetako merkatuen sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren azterketa orokorra. Eragile ekonomiko adierazgarrien erabakiak (kontsumitzaileak, enpresak eta erakundeak). Politika ekonomikoen eta haiek jarduera ekonomikoaren emaitzetan duten eraginaren azterketa. Herrialde edo eskualde batek erantsitako aldagaien deskribapena eta zehaztapena (produktua, enplegua, prezioak, interes-tasak) eta berorien eragina herritarren ongizatean. Arazo makroekonomikoen (inflazioa, langabezia, hazkundea) eta gobernuen eta nazioaz gaindiko erakundeen politika ekonomikoen azterketa.

Gora

Gaitasun orokorrak

1. OG - Ikasleek derrigorrezko bigarren hezkuntzan lantzen hasitako ikasgai baten gaineko ezagutza eduki eta ulertzea frogatu beharko dute. Oro har, ezagutza-maila ikasliburu aurreratuetan oinarrituta egon ohi da eta barne hartzen ditu ikergaiaren abangoardiatik eratorritako ezagutzak eskatzen dituzten zenbait alderdi.

5. OG - Ikasleek beharrezko ikasketa-trebetasunak gara ditzatela, ondorengo ikasketei autonomia-maila handiarekin ekiteko.

3. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa jaioterriko hizkuntzan.

4. GO - Hitzezko eta idatzizko komunikazioa atzerriko hizkuntza batean.

7. GO - Arazoak ebazteko ahalmena.

9. GO - Taldean lan egiteko gaitasuna.

10. GO - Diziplinarteko talde batean lan egitea.

12. GO - Trebetasuna harreman pertsonaletan.

19. GO - Sormena.

21. GO - Ekimena eta espiritu ekintzailea.

Gora

Berariazko gaitasunak

Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten textuak  irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako textuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.

1. GE - Erakunde ekonomikoak ekonomiaren funtzionamenduari buruzko irudikapen teoriko edo formalen emaitza eta aplikazio bezala ulertzea.

7. GE - Baliabideak esleitzearen kudeaketa onari laguntzea, bai eremu pribatuan eta bai publikoan.

9. GE - Errealitate ekonomikoaren azterketari eta zeinahi alderdiren deskribapenari arrazionaltasuna gehitzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

1. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria.

2. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak.

3. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak.

1. E ikaskuntzaren emaitza gai-zerrendako 1etik 7ra arteko gaietan ikasiko da. 2. E ikaskuntzaren emaitza gai-zerrendako 8etik 11ra arteko gaietan ikasiko da. 3. E ikaskuntzaren emaitza ikasturte guztian ikasiko da.

Gora

Metodologia

Gaien luzera gorabehera, astean bi ordu ikasi beharko dute ikasleek gelatik kanpo. Bi ordu horiek dagokion gaiaren aurreirakurketa eta balizko idatzizko lanak egiteko dira.

Parte-hartze maila handiko metodologia. Irakasleak ikasgai bakoitzeko argudio-ildo garrantzizkoenak azalduko ditu eta bibliografia emango du. Ikasleek, gomendatu zaien lanaren arabera, ikasgaiko xehetasunak eztabaidatuko dituzte eta, bereziki, esandako materialaren irakurketan argi geratu ez denari buruzko galderak egingo dituzte.

 

ECTS zamaren egozpena 

 

Aurrez aurreko jarduerak: 60 ordu

  • Eskolak talde handian (60 ikasle g.g.b.) = 45 ordu (saio teorikoak 40 ordu eta saio praktikoak 5)
  • Mintegi-eskolak talde txikiagoan (30 ikasle g.g.b.) = 15 ordu (guztiak saio praktikoak)

Bertaratzea eskatzen ez dutenak: 90 ordu

  • Edukien prestaketa eta ikasketa
  • Banakako lanak
  • Azterketetarako prestakuntza
  • Tutoretzak
  • Beste batzuk

Gora

Prestakuntza jardueren harremana gaitasunekin

Jarduerak

- Eskola teorikoak irakaspen magistral modura, ikasleek parte hartzen dutela eta arazo praktikoak ebatziz.

- Mintegi-eskolak, kasuak eta adibide zehatzak eztabaidatuz, bai zenbaki-problema xumeak eta bai ikasleek aldez aurretik ikasgelatik kanpo landuta dituzten eta egungo gizartean garrantzia duten arazo ekonomikoei buruzko formatu literarioko ariketak.

- Ahozko zein idatzizko adierazpenak hobetzea

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira. Gaztelaniazko, euskarazko eta ingelesezko taldeak daude.

Gora

Ebaluazioa

Irakaskuntzaren emaitza Ebaluazio-Sistema Zama (%) Izaera berreskuragarria
1. E Urritasuna eta baliabideak esleitzea, prezioen sistema, kontsumoaren eta ekoizpenaren teoria, oreka lehiakorra, merkatu ez-lehiakorrak, eraginkortasun ekonomikoa eta ongizatearen teoria Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian   Soilki azterketa finala
2. E Ekonomia batean errenta zehazteko eredua, dirua, inflazioa, langabezia eta politika ekonomikoaren arloko tresnak. Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian   Soilki azterketa finala
3. E Erabakiak hartzearen oinarri teorikoak. Froga partzialak, azterketa finala, ariketa praktikoak eta lanak. Taularen azpian   Soilki azterketa finala

Froga partzialak azken notaren %30a izango dira. Azterketa finala azken notaren %60 izango da. Nota azkenaren %10a ikasleak kurtsoaren zehar izan duen parte-hartze aktiboaren arabera.

Gora

Edukien azalpen laburra

Ekonomia modernoetako merkatuen sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren azterketa orokorra. Eragile ekonomiko adierazgarrien erabakiak (kontsumitzaileak, enpresak eta erakundeak). Politika ekonomikoen eta haiek jarduera ekonomikoaren emaitzetan duten eraginaren azterketa. Herrialde edo eskualde batek erantsitako aldagaien deskribapena eta zehaztapena (produktua, enplegua, prezioak, interes-tasak) eta berorien eragina herritarren ongizatean. Arazo makroekonomikoen (inflazioa, langabezia, hazkundea) eta gobernuen eta nazioaz gaindiko erakundeen politika ekonomikoen azterketa.

Gora

Gai-zerrenda

Bat: Esparrua

Bi: Hautespen arrazionalari buruz

Hiru: Orekaren nozioa

Lau: Abantaila konparatiboa

Bost: Enpresa bateko ekoizpen erabakiak

Sei: Oreka merkatu lehiakor batean

Zazpi: Interferentziak eta eraginkortasunik ezak merkatuan

Zortzi: Datu erantsiak eta BPGren bilakaera

Bederatzi: Orekaren doktrina klasikoa

Hamar: Teoria makroekonomiko keynestarra

Hamaika: Ekonomia politikoa eta politika ekonomikoa

Gora

Bibliografia

Acceda a la bibliografía que su profesor ha solicitado a la Biblioteca.


Nieto (2006) Decisiones y mercados Editorial Pirámide Madrid

Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa

Aste bakoitzean errealitate ekonomikoa islatzen duen dokumenturen bat (fotokopia, albistea, txosten espezializatua,...) atal praktikoan erabiliko dugu

Gora

Non emango den

ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan

ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako gelan

Gora