Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171305 Irakasgaia: HOBERENKETA TEKNIKAK
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak:
FAULIN FAJARDO, FCO. JAVIER (Resp)   [Tutoretzak ] GALBETE JIMENEZ, ARKAITZ   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Metodo kuantitatiboak/Ikerketa Operatiboa.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honetan Ikerketa Operatiboaren zenbait eredu eta metodo ikasten dira, laguntzen dutenak enpresa baten kudeaketa hobetzeko jarduketa estrategia hoberena zehazten. Ikasleei metodo kuantitatiboei buruzko zenbait kontzeptu ulertzen laguntzen die: zer funtzio duten erabakiak hartzeko prozesuan, nola funtzionatzen duten, nola aplikatzen diren, nola ebazten diren optimizaziorako programa informatikoak erabilita, eta nola interpretatzen diren emaitzak.

Gora

Gaitasun orokorrak

01GO - Analisirako eta sintesirako gaitasuna

03GO - Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan

05GO - Informatikari buruzko ezagutzak, ikasketa arloari dagozkionak

06GO - Iturri desberdinetatik datorren informazioa aztertzeko eta aurkitzeko trebetasuna

07GO - Problemak konpontzeko gaitasuna

09GO - Taldean lan egiteko gaitasuna

12GO - Harreman pertsonaletarako trebetasuna

17GO - Ikasketa autonomorako gaitasuna

18GO - Egoera berrietara egokitzeko gaitasuna

19GO - Sormena

Gora

Berariazko gaitasunak

03GE - Profesionalak ez direnek ezagutu ezin dituzten informazio garrantzitsuak ateratzea datu mikroekonomiko eta makroekonomikoetatik

04GE - Irizpide profesionalak erabiltzea analisi ekonomikorako, gehienbat tresna teknikoen erabilpenean oinarrituak.

09GE - Errealitate ekonomikoaren edozein alderdiren analisiari eta deskribapenari arrazionaltasuna emateko gaitasuna

10GE - Ebaluatzea zein diren ekintzarako dauden alternatiben ondorioak eta onenak hautatzea helburuei begira

Gora

Ikasketaren emaitzak

04_MK_E. Optimizazio matematikoaren gakoak ezagutzea eta optimizazioa erabiltzen jakitea benetako problemak ebazteko.

05_MK_E. Ikerketa Operatiboko metodo eta eredu egokiak ulertzea eta aplikatzen jakitea enpresa eta ekonomia kudeaketa hobetzeko.

07_MK_E. Programa informatiko egokiak erabiltzea datuak tratatzeko edo problema analitikoak ebazteko.

09_MK_E. Analisi kuantitatibo baten ondorioak interpretatzea eta auzitan jartzea datuen sorburu den inguruneari begira.

10_MK_E. Jarrera egokia garatzea lanbidea gauzatzeko beharrezkoak izan daitezkeen teknika kuantitatibo berriak ulertzeko eta erabili ahal izateko.

Gora

Metodologia

Jarduera Orduak
Presentzialak 60
Talde handia 45
Talde txikia 15
Ez presentzialak 90
Edukiak prestatu eta ikastea 50-60
Banakako lanak 15-20
Taldeko lanak 08-10
Azterketak prestatzea 20-25
Tutoretzak (banaka eta taldean) 01-02

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania eta euskara.

Gora

Ebaluazioa

Irakasgaiaren Ebaluazioa

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua Ohiko Deialdian (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Guztiak Proba partzialak eta/edo lanak egitea 25% Bai,Ezohiko Deialdian 5
Guztiak Azken azterketa 70% Bai, Ezohiko Deialdian 5
Guztiak Ikasgelan parte hartzea/ Ariketak ikasgelan 5% Bai, Ezohiko Deialdian ---

Irakasgaiaren ebaluazioari buruzko argibideak bere garapenean aurkeztuko dira

Gora

Gai-zerrenda

1. gaia: Ikerketa Operatiboa.

- Ikerketa Operatiborako sarrera.

- Ikerketa Operatiboko problema bat ebazteko etapak.

- Ikerketa Operatiboan aztertutako ereduen adibideak.

 

2. gaia: Matematikaren Hastapenak.

- Multzo ganbilak.

- Poliedroak eta politopoak.

- Mutur-puntuak eta mutur-norabideak.

- Funtzio ganbilak.

 

3. gaia: Programazio linealerako sarrera.

- Sarrera. Programazio linealean onartutako hipotesiak.

- Problemen formulazioa.

- Programazio linealeko problema baten formulazio alternatiboak.

- Mutur-puntuen ezaugarriak. Programazio linealeko problema baten optimoa.

- Bi eta hiru aldagai dituzten problemen ebazpen grafikoa.

 

4. gaia: Simplex metodoa.

- Simplex metodorako sarrera.

- Oinarriak uzten duen aldagairako erregela.

- Oinarrian sartzeko erregela.

- Optimotasun irizpidea.

- Simplex metodoa taula moduan.

- Lehen oinarrizko soluzio bideragarria lortzea. Penalizazioen metodoa.

 

5. gaia: Dualtasuna.

- Problema dualaren definizioa oro har.

- Dualtasunaren funtsezko teorema.

- Problema dualen propietateak.

- Simplex dualaren algoritmoa.

 

6. gaia: Optimizatu ondoko analisia eta programazio parametrikoa.

- Sarrera. Optimizatu ondoko analisiaren garrantzia.

- Aldaketak baliabideen eskuragarritasunean, kostuen bektorean eta koefiziente teknologikoetan.

- Aldagai bat gehitzea. Murrizketa bat gehitzea.

- Programazio parametrikoa.

 

7. gaia: Garraio problemak.

- Garraioaren problema. Koefiziente teknologikoen matrizearen propietateak.

- Hasierako oinarrizko soluzio bideragarri bat lortzeko metodoak.

- Garraioaren algoritmoa.

- Ibilgailu aldaketaren problema.

- Esleipen problema. Algoritmo hungariarra.

 

8. gaia: Programazio osoa.

- Programazio lineal osorako sarrera. Ebazpen teknikak.

- Branch and Bound metodoa.

- Programazio lineal osoko problemen formulazioa. Aplikazioak.

 

9. gaia: Programazio lineal helburuanitza.

- Programazio helburuanitzerako sarrera. Adibideak.

- Soluzio eraginkorra eta multzo eraginkorra.

- Metodo grafikoa.

- Metodo sortzaileak: ponderazioen metodoa, e-murrizketen metodoa, metodo simplex helburuanitza.

- Konpromisoen araberako programazioa.

- Helburuen araberako programazioa.

 

10. gaia: Murrizketarik gabeko optimizazio ez lineala.

- Programazio ez linealerako sarrera. Adibideak.

- Lehenengo ordenako eta bigarren ordenako optimotasunerako baldintzak.

- Funtzio ganbilen optimizazioa.

- Jaitsiera metodoak. Bilaketa lineala.

- Beste metodo batzuk.

 

11. gaia: Optimizazio ez lineala murrizketekin.

- Berdintasun murrizketak:

Lehenengo ordenako eta bigarren ordenako optimotasunerako baldintzak.

Lagrangeren biderkatzaileen interpretazio ekonomikoa.

Gradiente laburtuaren metodoa.

Beste metodo batzuk.

- Desberdintasun murrizketak:

Lehenengo ordenako eta bigarren ordenako optimotasunerako baldintzak.

Kuhn-Tuckerren biderkatzaileen interpretazio ekonomikoa.

Ebazpen-metodo orokorrak.

- Egitura berezia duten problemak:

Programazio kuadratikoa. Zorroaren problema.

Programazio lineal frakzionala, banangarria eta geometrikoa.

 

12. gaia: Optimizaziorako pakete informatikoak.

- QM for Windows.

- LINDO.

- LINGO.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKOA BIBLIOGRAFIA

ANDERSON, D.; SWEENEY, D.; WILLIAMS, T. (2007): An introduction to Management Science: quantitative approaches to decision making, West Publishing Company, 11ª Ed.

HILLIER, F. S.; LIEBERMAN, G. J. (2010): Introducción a la investigación de operaciones. McGraw Hill. 9ª Ed.

Bibliografía Complementaria:

HEIZER, J.; RENDER, B. (2008): "Dirección de la Producción. Decisiones Tácticas". Prentice Hall. 8ª Ed.

LUEMBERGER, D. E. (1989): "Programación Lineal y no Lineal". Addison-Wesley Iberoamericana.

MARTIN, Q. (2003): "Investigación Operativa". Pearson-Prentice Hall

MATHUR, K.; SOLOW, D. (1996): "Investigación de Operaciones". Prentice Hall.

PEREZ y otros (1992): "Cuadernos de problemas de IO. Programación Matemática".

REID, R. D.; SANDERS, N. R. (2002): "Operations Management". Wiley

RIOS INSUA, S. (1988): "Investigación Operativa. Optimización". Centro de Estudios Ramón Areces.

ROMERO, C. (1993): "Teoría de la decisión multicriterio: conceptos, técnicas y aplicaciones". Alianza Editorial.

TAHA, H. A. (2004): "Investigación de Operaciones". Pearson- Prentice Hall

WINSTON, W. L. (2005): "Investigación de operaciones. Aplicaciones y algoritmos". Thomson. 4ª Ed.

Gora

Non emango den

Ikasgelategiko geletan. Arrosadiko campusa.

Saio praktikoak informatika-geletan.

Saio teorikoak Fakultateak esleitutako ikasgeletan (ikus esteka): http://www.unavarra.es/ikasketak/gradua

Gora