Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171303 Irakasgaia: KONTABILITATEA II
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Enpresen Kudeaketa
Irakasleak:
LIZARRAGA DALLO, FERMÍN (Resp)   [Tutoretzak ] GARRALDA IRIARTE, AITOR   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Kanpo-kontabilitatea.

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Jada aztertu ditugunez kontabilitatearen metodoaren oinarriak eta zikloa, eta esplotazio eragiketei kontabilitatean ematen zaien tratamendua, KONTABILITATEA II ikasgaian Espainiako Kontabilitate Plan Orokorraren ikuspegitik aztertuko dugu kontabilitatearen arloa, eta enpresan egin daitezkeen eragiketa gehiago ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, enpresaren azpiegitura teknikoaren ezarpenarekin, erabilerarekin eta antolamenduarekin lotutako arazoei helduko diegu (ibilgetu materiala eta ukiezina), eta, gero, finantza tresnen arazoak aztertuko ditugu (aktibo eta pasibo finantzarioak). Halaber, enpresa finantzatzeko beste era batzuen kontabilitate alderdiak ere ezagutuko ditugu; hala nola finantzazio propioa eta diru-laguntzak. Azkenik, etekinen gaineko zergaren kontabilitate arazoa ikusiko dugu. Bestalde, gai batean beste transakzio motak aztertuko ditugu, bai eta kontabilitate informazioa aurkezteko eta aztertzeko dauden moduak ere.

Gora

Gaitasun orokorrak

GG01. Aztertzeko eta sintetizatzeko gaitasuna

GG03. Ahozko eta idatzizko komunikazioa ama hizkuntzan

GG06. Hainbat iturritako informazioa aztertzeko eta bilatzeko gaitasuna

GG12. Harreman pertsonaletarako gaitasuna

GG15. Konpromiso etikoa lanean

GG17. Modu autonomoan ikasteko gaitasuna

Gora

Berariazko gaitasunak

GE02. Enpresarentzat garrantzitsua den informazio ekonomikoa eskuratzeko iturriak eta edukiak identifikatzea

GE03. Datuetatik enpresarentzat garrantzitsua den informazioa eskuratzea, profesional ez direnek antzeman ezin dutena

GE04. Enpresa kudeatzeko arazoak aztertzean, tresna teknikoen erabileran oinarritutako irizpide profesionalak ezartzea

GE07. Informazioaren erregistro garrantzitsuen bidez, enpresaren egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzea

GE16. Kontabilitate sistema diseinatzea eta kontabilitate txostenak sortzea enpresa barrurako eta kanporako

Gora

Ikasketaren emaitzak

E_EI_01. Balioesten eta eztabaidatzen jakitea zein dituzten ondorioak kontabilitatearen tratamendurako dauden alternatibek oinarrizko finantza egoeretan.

E_EI_02. Ulertzea eta aplikatzea kontabilitaterako araudi indarduna.

E_EI_03. Modu argi eta ulergarrian adieraztea bakoitzak egin dituen kontabilitate analisien emaitzak, diziplinaren teknizismo berekiak erabiliz.

E_EI_04. Jakitea zein diren kontabilitateari dagozkion oinarrizko kontzeptuak, kontzeptu markoan definitzen direnak.

E_EI_05. Kontabilitate liburuetan erregistratzea kontabilitate zikloari dagozkion enpresa eragiketa berekiak, baita beste eragiketa konplexuagoak ere.

E_EI_06. Kontabilitate egoera oinarrizkoak prestatzea, bereziki egoera balantzea eta galeren eta irabazien kontua.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Aurrez aurreko orduak Bertaratzea eskatzen ez duten orduak
1.J Eskola teorikoak 27  
2.J Praktikak 28  
3.J Eztabaidak, elkarbanatzeak, taldeen tutoretza.   13
4.J Lana egitea   00
5.J Materialen irakurketak   25
6.J Banakako ikasketa   45
7.J Azterketak, ebaluazio-probak 05  
8.J Tutoretza indibiduala   07
Guztira 60 90

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz.

Gora

Ebaluazioa

Ikasketaren emaitzak Ebaluazio jarduera    
Pisua (%) Errekupera daitekeen edo ez
Eskatzen den nota minimoa
E_EI_01.-05. Idatzizko froga 70 Bai. Idatzizko probaren bitartez 3,5 / 7
E_EI_01.-05. Ariketak eta taldeko lanak edo lan indibidualak         20 Bai. Idatzizko probaren bitartez  
E_EI_01.-05. Parte-hartze aktiboa 10 Ez  

Etengabeko ebaluazioa: %30. Idatzizko probak: %70. Parte-hartze aktiboa izango da errekuperagarria ez den jarduera bakarra.

Halaber, ebaluaziorako ondorengo gutxieneko betebehar hauek ere aplikatuko dira:

Azken idatzizko froga: aurkezteko, batere ez. Irakasgaia gainditzeko, 7tik 3,5eko gutxieneko kalifikazioa.

Errekuperazio-froga: Irakasgaia gainditzeko, 9tik 4,5eko gutxieneko kalifikazioa.

Gora

Gai-zerrenda

1. GAIA. IBILGETU MATERIALA

1.1. Kontzeptua eta sailkapena

1.2. Aintzatespena eta hasierako balorazioa

1.3. Eskuratzeko beste modu batzuk

1.4. Ondorengo ordainketak

1.5. Ibilgetu materialaren balio-galera eta amortizazioa

 

2. GAIA. ERRENTAMENDUAK

2.1. Kontzeptua eta sailkapena

2.2. Finantza errentamendua

2.3. Errentamendu operatiboa

2.4. Lease-back

 

3. GAIA. IBILGETU UKIEZINA

3.1. Kontzeptua eta sailkapena

3.2. Aintzatesteko eta baloratzeko irizpide orokorrak

3.2. Ikerketa eta garapena

3.3. Merkataritza fondoa

3.4. Beste ibilgetu ukiezin batzuk

 

4. GAIA. ONDARE GARBIA

6.1. Kontzeptua eta sailkapena

6.2. Kapitala

6.3. Erreserbak

6.4. Aplikatu gabeko emaitzak

6.5. Diru-laguntzak, dohaintzak eta legatuak

 

5. GAIA. AKTIBO FINANTZARIOAK

5.1. Kontzeptua eta sailkapena

5.2. Balorazio arauak

5.3. Maileguak eta kobratu beharreko partidak

5.4. Mugaegunera arte mantendutako inbertsioak

5.5. Negoziazio zorroa

5.6. Aktibo salgarriak

5.7. Finantza aktiboen balio narriadura

 

6. GAIA. PASIBO FINANTZARIOAK ETA HORNIDURAK

6.1. Kontzeptua eta sailkapena

6.2. Bankuarekiko zorrak

6.3. Zor tituluak jaulkitzea

6.4. Hornidurak

 

7. GAIA. MOZKINEN GAINEKO ZERGAREN KONTABILITATE ARAZOA

7.1. Kontzeptua eta kontabilitate arazo nagusiak

7.2. Zerga Korrontea eta emaitzaren banaketa

7.3. Konpentsatu beharreko galerengatiko kredituak

7.4. Kuota hobariak eta kenkariak

7.5. Denbora diferentziak

 

8. GAIA. KONTABILITATE INFORMAZIOA AURKEZTEA: URTEKO KONTUAK

8.1. Urteko kontuak: egitura

8.2. Egoera balantzea

8.3. Galdu-irabazien kontua

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Euskaraz:

  • Kontabilitate Plan Orokorra. Euskal Herriko Unibertsitatea. 2010
  • Kontabilitatea: teoria eta praktika. 2007ko kontabilitate-planera egokitua. Itziar Azkue, Aitor Cerezo, Agustin Erkizia, Errapel Ibarloza. Euskal Herriko Unibertsitatea. Elhuyar.
  • Plan General de Contabilidad Español (Real Decreto 1514 /2007 de 16 de noviembre adaptado al Real Decreto 1/2021 de 12 de enero).
  • Montesinos Julve, V. (2021) Fundamentos de contabilidad financiera. 4ª Ed. Pirámide.
  • Archel, P.; Carrasco, F., Lizarraga, F., Sánchez, S. y Cano, M. (2022). Estados contables: elaboración, análisis e interpretación. 7ª edición. Pirámide.
  • Ayats Villanova, A. (2022) Comentarios y casos prácticos del Plan General de Contabilidad. Centro de Estudios Financieros. Madrid.
  • Cervera Oliver, M., González García, A. y Romano Aparicio, J. (2021). Contabilidad financiera. Centro de Estudios Financieros. Madrid.
  • Socías Salvá... (et al.)(2018). El Plan General de Contabilidad: supuestos. 2ª ed. Pirámide. Madrid

 

Gora

Non emango den

Ikasgelategia.

Gora