Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2019/2020 | Beste urte batzuk:  2018/2019  |  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171202 Irakasgaia: ESTATISTIKA I
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika
Irakasleak
PORTILLA MANJON, MIREN IOSU (Resp) ETXEBERRIA ANDUEZA, JAIONE

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Estatistika.

Gora

Deskribatzaileak

Irakasgai honek estatistikaren oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu, datu analisia hain zuzen, estatistikaren papera zein den azalduz ekonomia eta enpresa munduan. Ondorengo gaiak jorratzen dira zehazki: datu estatistiko sortak,  fitxategien lorpena eta sortzea, aldagai bakarreko eta biko analisi deskribatzailea datu errealak erabiliz, denbora datuen analisi eta deskribapena. Ordenagailuaren erabilpena funtsezkoa da datu analisirako.

Gora

Gaitasun orokorrak

CG01. Analisirako eta sintesirako ahalmena

CG02. Antolaketarako eta plangintzarako ahalmena

CG03. Ama hizkuntzan ahozko eta idatzizko komunikazioa

CG05. Ikerketa eremuari buruzko informatika ezaguerak

CG07. Problemen ebazpenerako ahalmena

CG09. Taldean lan egiteko ahalmena

CG14. Ahalmen kritiko eta autokritikoa

CG17. Ikasketa autonomorako ahalmena

Gora

Berariazko gaitasunak

CE02. Enpresarako garrantzizkoak  diren datu ekonomikoen eta bere edukien informazio iturrien identifikazioa.

CE03. Gaian profesionalak ez diren haiek ezagutu ezingo luketen eta enpresarako nabarmena den informazioaren eskuratzea datuetatik.

CE04. Tresna teknikoetan  oinarritutako irizpide profesionalak ematea enpresa kudeaketaren problemetan.

CE09. Analisiari eta errealitate ekonomikoko edozein aspekturen deskribapenari arrazionaltasuna ematea

/p>

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasgaia bukatzerakoan ikasleek ondorengo gaitasunak eduki beharko lituzkete:

EM1 - Aldagai bakarreko eta anitzeko Estatistika Deskribatzailearen kontzeptuak ulertu, aztertu beharreko aldagai ezberdinen arabera modu egokian erabiliz.

EM2 - Datu sozio-ekonomikoen denbora bilakaerak aztertu denbora-serieen analisia erabiliz.

EM3 - Datuen tratamendurako programa informatikoak erabiltzen jakin.

EM4 - Informazio iturri ezberdinen eta beharrezko tresna informatikoak erabiliz lortutako datu ekonomikoekin, analisi estatistikoen txostenak landu eta aurkezteko gai izan.

EM5 - Probabilitate kontzeptua ulertu, bere propietateak ezagutu eta arlo sozio-ekonomikoko problemen ebazpenetan erabili.

Gora

Metodologia

Sei-hilabetean zehar 60 orduko lana eskainiko diote irakasgaiari, horietatik 40 materiaren ikuspuntu teoriko, praktiko eta teoriko praktikoak landuaz. Gainontzeko orduak ebaluazio eta jarraipen lanak egiteari dagozkie, bai klase teorikoetan nola praktikoetan.

Irakasgaiari dagokionez, klase teorikoak eta praktikoak elkar alternatzen joanen dira, ondorengoak kontutan izanik:

a) Klase teorikoak materiaren irakurketan zentratuko dira ikasleei galderak eginen zaizkielarik. Ikasleei egindako galderak euren arreta eta ulermena eta parte hartzea sustatzeko erabiliko dira.

b) Klase praktikoetan ordenagailua erabiliko da, datua iturri desberdinetatik lortzeko eta hauek aztertzeko tresna desberdinak erakusteko. Honetarako software bereziak erabiliko direlarik.

Material guztia NireIkastegian egonen da.

Formakuntza Jarduerak Ordu presentzialak Ordu ez presentzialak
Klase teorikoak (Erakuste/partehartzekoak) 28  
Praktikak 28  
Materialaren irakurketa eta banakako ikastea   87
Azterketak (ebaluaketa jarraitua eta finala) 06  
Tutoretzak 01  

Gora

Prestakuntza jardueren harremana gaitasunekin

Klase teorikoetan funtsean gai eta materia desberdinen erakusketa izango da irakaslearen eskutik. Honek ikaslea parte hartzera animatuko du galdera eginaz eta ariketa desberdinak planteatuaz. (Gaitasunak: CG01, CG07, CE03, CE04).

Ordenagailua klase praktikoak ariketa praktikoak egiteko erabiliko da. Analisi estatistikoak ikasleek bakarka egin beharko dituzte, irakasleak gidatuta. Praktika amaieran, lanak jasoko zaizkie ikaslearen lana ebaluatzeko (Gaitasunak: CG07, CG05, CG07, CG17, CE03, CE04).

Ariketak proposatuko zaizkie ikasleei kurtsoan zehar banaka eta taldean lantzeko.

Kurtsoan zehar, tutoretzetara taldean edo bakarka joan daitezen sustatuko da, ikasleen jarraipen hurbilago bat egiteko (Gaitasunak: CG01, CG02, CG03, CG06, CG07, CG09, CG14, CG17, CE02, CE04).

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz.

Gora

Ebaluazioa

Ikaste emaitzak Ebaluaketa sistema Pisua(%) Berreskuragarria
R1, R2, R3, R5 Ebaluaketa jarraitua: Gaikako laburpena den praktikak egitea eta klasean problemen ebazpena (banaka edo taldeka ebatziak) 40% Ez
R1, R2, R3, R4, R5 Azterketa: Problemen ebazpena eta kurtsoan zehar erabilitako pakete estatistikoen bidez lorturiko emaitzen interpretazioa. 60% Bai

Positiboki ebaluatuko da klaseak aktiboki parte hartzea.

Gora

Edukien azalpen laburra

Irakasgai honek kontzeptu estatistiko oinarrizkoenak lantzen ditu aldagai bakarreko eta biko datu analisia, eta denbora aldagaiekin loturikoak aztertuz. Halaber ikasleek Excel programa erabiliko dute datu analisirako era eroso eta errazaz batean kalkuluak egin ditzaten ordenagailuan. Era berean R-commander programara sarrera eginen dugu. Irakasle eta ikasleen arteko komunikazio lotura bezala MiAulario-ren erabilera sustatuko da.

1go Gaia: Ekonomia eta enpresarako estatistikara sarrera: estatistikaren erabilera, datu sortak.

2. Gaia: Aldagai bakarrerako analisi deskribatzailea: taulak, grafikoak eta neurri estatistikoak.

3. Gaia: Bi aldagaien analisi deskribatzailea: kontingentzia taulak eta erregresio analisia.

4. Gaia: Indize zenbakiak: indize sinpleak eta konplexuak, aplikazioak eta bariazio tasak.

5. Gaia: Denbora serieak: zenbakizko deskribapena eta grafikoa, seriearen osagaiak.

6. Gaia: Probabilitatea eta Zorizko aldagaiak.

Gora

Gai-zerrenda

Irakasgai honek kontzeptu estatistiko oinarrizkoenak lantzen ditu aldagai bakarreko eta biko datu analisia, eta denbora aldagaiekin loturikoak aztertuz. Halaber ikasleek Excel programa erabiliko dute datu analisirako era eroso eta errazaz batean kalkuluak egin ditzaten ordenagailuan. Era berean R-commander programara sarrera eginen dugu. Irakasle eta ikasleen arteko komunikazio lotura bezala MiAulario-ren erabilera sustatuko da.

1go Gaia: Ekonomia eta enpresarako estatistikara sarrera: estatistikaren erabilera, datu sortak.

2. Gaia: Aldagai bakarrerako analisi deskribatzailea: taulak, grafikoak eta neurri estatistikoak.

3. Gaia: Bi aldagaien analisi deskribatzailea: kontingentzia taulak eta erregresio analisia.

4. Gaia: Denbora serieak: zenbakizko deskribapena eta grafikoa, seriearen osagaiak.

5. Gaia: Probabilitatea eta Zorizko aldagaiak.

Gora

Bibliografia

Acceda a la bibliografía que su profesor ha solicitado a la Biblioteca.


Oinarrizkoa

RIVERA, R.; PANIELLO, I.; PORTILLA, M.I.; GARCIA, M.: Herramientas estadísticas para el análisis de datos socioeconómicos. EDS.

GARCIA, M.; PANIELLO, I.; RIVERA, R.; PORTILLA, M.: Estadística básica con Microsoft Excel y R-Commander. EDS.

Newbold, P, Carlson, W.L. y Thorne, B. (2008). Estadística para Administración y Economía. Editorial Prentice Hall.

Osagarria

ARNALDOS, F.; DÍAZ, T.; FAURA, U.; MOLERA, L.; PARRA, I. (2003) Estadística Descriptiva para Economía y Administración de Empresas. Cuestiones Mota test y ejercicios con Microsoft Excel. 2a edición revisada. Editorial AC-Thomson.

CARRASCAL ARRANZA, U. (2007) Estadística descriptiva con Microsoft Excel 2007. Editorial Rama.

LIND; MARCHAL; WATHEN (2008) Estadística aplicada a los negocios y la economía. 3ª edición en español (13a en inglés). Ed. McGraw-Hill Interamericana.

MARTÍN-PLIEGO, F.J. (2004) Introducción a la estadística económica y empresarial: teoría y práctica. 3a edición revisada. Editorial Thomson.

MiAulario-ren erabilera sustatuko da bertan irakasgaiaren material guztia ezarriko delarik.

Gora

Non emango den

Ikasgelategiko gelatan. Arrosadiako Kanpusa.

Saio praktikoak informatika gelatan emango dira.

Saio teorikoak Fakultateak ezarritako gelatan emango dira (ikusi esteka): http://www.unavarra.es/estudios/gradu?languageId=100001

Gora