Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Ekonomian Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 171101 Irakasgaia: EKONOMIARAKO SARRERA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Ekonomia
Irakasleak:
GALARZA PRIETO, ENRIQUE   [Tutoretzak ] HERNANDEZ ARENAZ, IÑIGO (Resp)   [Tutoretzak ]
AGUIRRE OSA, IDOIA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Ekonomia Analisia. Ekonomia Orokorra.

Gora

Gaitasun orokorrak

Ikasleek sarrerako irakasgai baten gaitasun orokorrak eskuratzen dituzte, hau da, ikasgai honek plazaratzen dituen arazoei aurre egiteko behar den jakinduria lortzea da.

CG03 Ahozko eta idatzizko komunikazio ama hizkuntzan.

CG04 Ahozko eta idatzizko komunikazio atzerriko hizkuntzan

CG07 Arazoei ebazpena emateko gaitasuna.

CG09 Talde lana burutzeko gaitasuna.

CG10Jakintza-arlo arteko talde lana.

CG12 Leku askotako informazioa biltzeko eta aztertzeko abilezia.

CG19 Ahalmen sortzailea garatu.

CG21 Aurre hartze eta jarrera ekintzailea.

Gora

Berariazko gaitasunak

Eskuratzen diren gaitasun espezifikoak hauxek dira: komunikabideek plazaratzen dituzten testuak  irakurtzea eta ulertzea alde batetik, eta bestetik horrelako testuak idaztea pentsamendu ekonomiko baten bidez.

CE01 Ekonomiaren funtzionamenduaren irudikapen formal eta teknikoaren bitartez instituzio ekonomikoak ulertzea.

CE07 Arlo pribatuan eta publikoan baliabideen kudeaketa egokia hartzea laguntzea.

CE09 Ekonomia errealaren edozein egoeraren deskribapenari eta analisiari arrazionaltasuna jartzea.

Gora

Ikasketaren emaitzak

R_AE_01. Baliabideen eskasia definitzea eta ekonomian baliabideak esleitzeko eredu garrantzitsuenak deskribatzea.
R_AE_02. Merkatu-ekonomia bateko prezioak definitzea eta interpretatzea.
R_AE_05. Erabat lehiakorra den merkatu batean oreka definitzea, lortzea eta interpretatzea.
R_AE_08. Ekonomiaren eraginkortasuna eta optimitatea definitzea. Kontzeptu horiek hainbat merkatu-egituratan aplikatzea.
R_AE_10. Errenta, interes-tasa eta prezioak zehazteko eredu makroekonomikoak ezagutzea.

Gora

Metodologia

Metodologia parte-hartzailea. Irakasgai bakoitzaren lerro nagusiak azalduko eta bibliografia iragarriko ditu. Esleitutako lanaren arabera irakasgaiaren xehetasunak jorratuko ditu ikasleak, bereziki irakurgaietan ulertu ez dituen puntuez galdetuz.

ECTS-en esleipena

Aurrez-aurreko saioak : 60 ordu

- Talde handien eskolak (60 ikasle ggb.) = 45 ordu (40 ordu saio teorikoak, 5 ordu praktika saioak)

- Mintegi txikien eskolak (30 ikasle ggb.) = 15 ordu

Urruneko orduak : 90 ordu

- Edukien prestaketa eta ikastea

- Banakako lanak

- Tutoretzak

- Bertzelakoak

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Jarduerak

Ikasleek Ekonomia gustukoa izatea da lehen helburua. Errealitate ekonomikoa ulertzen hastea da bertze bat. Horretarako, oinarrizko aldagaiak ikasi eta ulertu behar dituzte ikasleek, horren inguruko azalpen zuzen eta argiak eman ahal izateko.

Irakasgai honetan lantzen ditugun gaitasunak hurrengoan zehazten dira:

- Lan-taldean aritzeko gaitasuna.

- Komunikazioa hizkuntz ezberdinetan egin ahal izatea.

- Informazio-iturriak bilatu eta erabiltzea.

- Ahozko zein idatzizko adierazpenak hobetzea.

Gora

Hizkuntzak

Euskaraz ongi jakitea beharrezkoa da. Bibliografiaren zati batzuk gazteleraz, ingeleraz eta frantsesez izanen dira.

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
Guztiak Ikasgelan bakarka ebatzitako ariketak 20 EZ EZ
Guztiak Froga partziala 30 BAI, errekuperazio-azterketan EZ
Guztiak Azken azterketa 50 BAI, errekuperazio-azterketan EZ

Gora

Edukien azalpen laburra

Enborrezko irakasgaia da, atal teoriko eta praktiko dituena. Atal teorikoan abstrakzio maila altua da, oinarrizko aldagai eta erlazio ekonomikoen zehaztapenak dira nagusi. Atal praktikoan, berriz, tresna teoriko horien bitartez errealitate ekonomikoa aztertuko dugu (horretarako txosten ekonomikoak, albisteak, eta abar erabiliko ditugu).

Oinarriak: Jarduera ekonomikoak eta Ekonomia. Hautapen arrazionala eta eskari eta eskaintza kurbak. Oreka ekonomikoa eta Joko Teoria: betetzen diren itxaropenak. Elkartrukea eta negoziazioak. Konparaziozko abantaila eta merkataritza. Produkzioa: enpresa baten kasua. Kosteak. Lehia perfektua. Merkatuko eskari eta eskaintza. Igurikapenak. Epe luzea. Lehiako Oreka Orokorra. Merkatuaren efizientzia eza  eta interferentziak. Lehiako Oreka Orokorra. Prezioen finkapena produktuen merkatuan. Lan merkatua eta nahitako langabezia. Datu agregatuak eta orekaren doktrina klasikoa. Keynesiar Makroekonomia teoria. Ekonomia politikoa eta politika ekonomikoa.

Gora

Gai-zerrenda

Bat: Sarrera.

Bi: Eskaria, eskaintza eta merkatuko oreka.

Hiru: Elastikotasunak eta soberakinak.

Lau: Lehia perfektua eta esku ikusezina.

Bost: Lehia ez perfektua: Monopolioaren kasua

Sei: Kanpo-Eraginak.

Zazpi: Estatua ekonomian: zergak eta araudia.

Zortzi: Nazioen aberastasuna: agregatu makroekonomikoak.

Bederatzi: Enplegua eta langabezia.

Hamar: Diru sistema.

Hamaika: Epe laburreko gorabehera ekonomikoak eta politika makroekonomiko kontziklikoa.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


-Nahitaezko bibliografia:

-Acemoglu, Daron; Laibson, David; List, John: "Economía. Un primer curso inspirado en el mundo real". Editorial Antoni Bosch, 2022.

Irakurketa gehiago:

-Nieto, Jorge: "Decisiones y mercados. Una introducción a la economía". Ediciones Pirámide, 2ª edición, 2006.

-Mankiw, N. Gregory., Taylor, M.P. (2017): "Economía". Editorial Paraninfo.

-Krugman, P., Wells, R. y Graddy, K. (2015): "Fundamentos de Economía". Editorial Reverté, 3ª edición.

-Samuelson et al. (1999) Ekonomia UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa.

-Bowles et al. (1995) Ekonomiarako Sarrera UPV-EHUko Argitalpen Zerbitzua Leioa.

-El equipo de CORE (2017): "La economía". Disponible en: https://www.core-econ.org/the-economy/es/

Gora

Non emango den

ATAL TEORIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan.

ATAL PRAKTIKOAK: Ikasgelategiaren Gelan eta informatikako gelan.

Gora