Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Ikasturtea: 2017/2018
Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan
Kodea: 73328 Irakasgaia: Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan eta Berrikuntzan Ikertzen Hastea
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika
Irakasleak
ZUBIRI LUJAMBIO, JUAN JOSE (Resp)

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Espezifikoa / Hezkuntza-ikerketan eta -berrikuntzan hastea

Gora

Deskribatzaileak

Nahitaezko irakasgaia euskarako espezialitatean, non ikaslea hizkuntzaren eta literaturaren didaktikaren ikerketan hasiko den, eta oinarri hau erabiliko da berrikuntzako proposamenak egiteko eta aztertzeko.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko Gaitasunak
6. OG - Sarri askotan ikerketa testuinguru batean, ideiak garatzeko eta/edo aplikatzeko jatorrizkoak izateko oinarria edo aukera dakarten ezagupenak edukitzea eta ulertzea.
9. OG - Ikasleek jakin dezatela espezialistei eta espezialista ez direnei beren emaitzen eta haien oinarrian dauden ezagutza eta arrazoi nagusien berri ematen era argian eta anbiguotasunik gabe.
10. OG - Ikasleek izan ditzatela behar dituzten trebetasunak neurri handi batean beren burua zuzenduz eta era autonomoan ikasten jarraitzeko.
Zeharkako gaitasunak
ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz edo atzerriko hizkuntza batean (ingelesa), Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako C2 mailaren parekoa.
Gaitasun orokorrak
5. GO - Ikasketa guneak diseinatzea eta garatzea arreta berezia emanez ekitateari, emozio eta baloreen hezkuntzari, gizonen eta emakumeen arteko eskubideen eta aukeren berdintasunari, hiritarren prestakuntzari eta giza eskubideen errespetuari, errazago eginez gizartean bizitzea, erabakiak hartzea eta etorkizun jasangarria eratzea.
6. GO - Estrategiak eskuratzea ikaslearen ahalegina suspertzeko eta bere kabuz eta beste batzuekin batera ikasteko ahalmena sustatzeko, eta autonomia, konfiantza eta norbere ekimena erraztuko dioten erabakitzeko eta pentsatzeko trebetasunak garatzea.
7. GO - Ezagutzea ikasgelako elkarreragin eta komunikazio prozesuak, ikasgelan ikaskuntza eta bizikidetza sustatzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta abileziak menderatzea, eta diziplina arazoei aurre egitea eta gatazkak konpontzea.
8. GO - Diseinatzea eta gauzatzea ikastegia kokatzen den ingurunean parte-hartze eta kulturarako toki bat izan dadin lagunduko duten jarduera formalak eta ez formalak; ikasleen tutoretza eta orientabide eginkizunak garatzea elkarlanean eta koordinatuta; eta parte hartzea irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen ebaluazioan, ikerketan eta berrikuntzan.

Gora

Berariazko gaitasunak

23. GE - Ezagutzea eta aplikatzea irakaskuntza proposamen berritzaileak hizkuntza eta literaturaren didaktikaren esparruan.
24. GE - Analisi kritikoa egitea irakaskuntzaren lanari buruz, praktika onei buruz eta orientabideari buruz, kalitate adierazleak erabilita.
25. GE - Hizkuntza eta literaturaren didaktikaren irakaskuntzari eta ikaskuntzari dagozkien arazoak identifikatzea eta alternatibak eta konponbideak planteatzea.
26. GE - Ezagutzea eta aplikatzea ikerketako eta hezkuntza-ebaluatzeko oinarrizko teknikak eta metodologiak, eta gai izatea diseinatzeko eta garatzeko ikerketa proiektuak, berrikuntzakoak eta ebaluatzekoak.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak Bigarren Hezkuntzako ikastegian egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere, ahoz edo idatziz, ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:
- Goi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.
- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila goi mailakoa edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikasgai honetan ikasketa emaitzak honela gauzatzen dira
IE1.- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea.
IE2.- Hainbat iturritatik lortutako informazioa ikasgaiko eginkizunetan aplikatzea.
IE3.- Ahozko eta idatzizko ekoizpenak zuzen analizatzea.
IE4.- Eskuratutako materialetatik eta eskolako jardunetik beretutakoak sintetizatzea.
IE5.- Nor bere eta besteren lanak eta jarduna ebaluatzea.

Gora

Metodologia

Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 28 100
2. JH Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 20 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 36 10
4. JH Ikaslearen ikasketa autonomoa. 60 0
5. JH Tutoretzak 4 100
6. JH Ahozko edo idatzizko azterketak. 2 100

Gora

Prestakuntza jardueren harremana gaitasunekin

  Gaitasunak.
Jarduera Oinarrizkoak Orokorrak Zeharkakoak Berariazkoak
1. JH 6 OG 6 GO, 8 GO ZG 23GE
2. JH 6 OG 5 GO ZG 24 GE,
3. JH 9 OG 5 GO, 8 GO ZG 24 GE, 25 GE, 26 GE
4. JH 10 OG 5 GO, 6 GO, 8 GO ZG 24 GE, 25 GE, 26 GE
5. JH 9 OG 5 GO, 8 GO ZG 23 GE, 24 GE
6. JH 10 OG 5 GO, 6 GO, 8 GO ZG 24 GE, 2 G GE, 26 GE

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Kodea Deskribapena %
1. SE Klasera, edo, hala badagokio, ikastetxera joatea eta bertan parte hartzea. 10
2. SE Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak. 10
3. SE Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa. 40
4. SE Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak. 40
  GUZTIRA 100

Gora

Edukien azalpen laburra

- Iturri bibliografiko espezializatuak Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan.
- Ikerketa metodoak Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan.
- Egungo esparruak hezkuntza-berrikuntzan Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan. Adibideak eta garapen espezifikoak.
- Parte-hartzeko proposamenak egitea, ikerketako oinarrizko teknikak eta ebaluazioa txertatuz.
- Master Amaierako Lanaren Mindegia: interesa, helburuak eta mugak.

Gora

Gai-zerrenda

1.- Sarrera: berrikuntza eta ikerketa.
2.- Berrikuntza hizkuntzaren didaktikan.
3.- Ikerketa metodoak hizkuntzaren didaktikan.
- Ikerketa enpirikoak/kuantitatiboak.
- Ikerketa teorikoak/kualitatiboak.
4.- Ikerketaren zizkloa
- Ikerketaren gaia zehaztea.
- Informazioaren kudeaketa: dokumentazioa bilatzea.
- Informazioaren prozesamendua I: datuak jasotzea (talde-lana, landa-lana)
- Informazioaren prozesamendua II: datuak aztertzea eta emaitzak azaltzea.
      - Erredakzioa.
      - Erreferentziak.
      - Argitaratzea.
      - Zabaltzea.
5.- Ikerketa proiektu baten proposamena eta aurkezpena

Gora

Bibliografia

Acceda a la bibliografía que su profesor ha solicitado a la Biblioteca.


ARACAMA, A., PERERA, J., SUÁREZ, M.M., (argit.) (2012). Didáctica de la lengua y la literatura: experiencias de innovación docente en la universidad. Bartzelona: ICE, Universitat de Barcelona.
ARCILA-CALDERÓN, C., PIÑUEL-RAIGADA, J. L., & CALDERÍN-CRUZ, M. (2013). La e-investigación de la Comunicación: actitudes, herramientas y prácticas en investigadores iberoamericanos. Comunicar, XX (40), 111-118. http://doi.org/10.3916/C40-2013-03-01
BISQUERRA, R. (1989). Métodos de investigación educativa: Guía Práctica. Bartzelona: Ceac.
CABEZAS-CLAVIJO, Á., TORRES-SALINAS, D., & DELGADO-LÓPEZ-CÓZAR, E. (2009). Ciencia 2.0: catálogo de herramientas e implicaciones para la actividad investigadora. El Profesional de la Informacion, 18.1, 72-78. http://doi.org/10.3145/epi.2009.ene.10
CAMPS, A. (2003). Secuencias didácticas para aprender a escribir. Bartzelona: Graó.
FOX, D. (1981). El proceso de investigación en educación. Iruñea: Universidad de Navarra.
FRESCO SANTALLA, A. M. (2013). Edición y comunicación científica: evolución y tendencias actuales [TFM], Madril: Universidad Carlos III de Madrid. http://eprints.rclis.org/24471/1/Scholarly_comm_and_publishing_Evolution_and_Trends_AFresco.pdf-tik hartua.
BATZUK (2003). Acción, conversación y texto: aprendizaje y enseñanza a través de la investigación. Sevilla: Publicaciones M.C.E.P..
GARCÍA SEVILLA, JULIA (coord.) (2008). El Aprendizaje basado en problemas en la enseñanza universitaria. Murtzia: Universidad de Murcia.
GARGALLO LÓPEZ, B. (coord.) (2017). Enseñanza centrada en el aprendizaje y diseño por competencias en la universidad. Valentzia: Tirant Humanidades.
LÓPEZ PÉREZ, L., & OLVERA-LOBO, M. D. (2015). Comunicación de la ciencia 2.0 en España: el papel de los centros públicos de investigación y de medios digitales. Revista Mediterránea de comunicación. http://doi.org/10.14198/MEDCOM2015.6.2.08
MADRID, D. (1998). Guía para la investigación en el aula de idiomas. Granada: Grupo Editorial Universitario.
MARTIN, F.A. (1982). La perspectiva cualitativa y cuantitativa en las investigaciones sociales, Estudios de Psicología, 3.11: 34-39.
NAVARRO ASENCIO, E., JIMÉNEZ GARCÍA, E., RAPPOPORT REDONDO, S., THOILIEZ RUANO, B. (2017). Fundamentos de la investigación y la innovación educativa. UNIR editorial.
ROIG-VILA, R., MONDÉJAR, L., & LORENZO-LLEDÓ, G. (2015). Redes sociales científicas. La Web social al servicio de la investigación. IJERI: International Journal of Educational Research and Innovation, (5), 170-183. Recuperado a partir de https://www.upo.es/revistas/index.php/IJERI/article/view/1615
WITTROCK, M. C. (1986/1989). La investigación de la enseñanza I, II y III: enfoques, teorías y métodos. Bartzelona: Paidós Educador/MEC.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusa. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen web orria.

Gora