Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 73327 Irakasgaia: Euskara eta Literaturaren Ikaskuntza eta Irakaskuntza
Kredituak: 9 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 1 Iraupena: Anual
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
IBARRA MURILLO, M. RONCESVALLES (Resp)   [Tutoretzak ] LOPEZ MUGARZA, JUAN CARLOS   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Espezifikoa / Euskararen eta Literaturaren ikas-irakaskuntza

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizkoako Gaitasunak
7. OG - Ikasleek jakin dezatela ikasitako ezagutzak aplikatzen ingurune berrietan edo beren ikasketa arloarekin lotutako inguru zabalagoetako testuinguru ez oso ezagunetan (edo diziplina anitzetakoetan) eta arazoak konpontzeko gai izan daitezela.
9. OG - Ikasleek jakin dezatela espezialistei eta espezialista ez direnei beren emaitzen eta haien oinarrian dauden ezagutza eta arrazoi nagusien berri ematen era argian eta anbiguotasunik gabe.
10. OG - Ikasleek izan ditzatela behar dituzten trebetasunak neurri handi batean beren burua zuzenduz eta era autonomoan ikasten jarraitzeko.
Zeharkako Gaitasuna
ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz edo atzerriko hizkuntza batean (ingelesa), Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako C2 mailaren parekoa.
Orokorrako Gaitasunak
1. GO - Dagokion irakaskuntza espezializazioari buruzko irakasgaietako curriculum-arloen edukiak ezagutzea, bai eta dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozesuen inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere. Lanbide prestakuntzarako dauden lanbideen ezagupena ere jasoko da.
2. GO - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, dauden ikasketen gaitasun berezkoak hartzea errazten duten hezkuntza prozesuak sustatuz, kontuan hartuta ikasleek aurretik daukaten maila eta prestakuntza eta beren orientabidea, banaka zein ikastetxeko beste irakasle batzuekin eta profesionalekin lankidetzan.
3. GO - Informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta komunikatzea (ahozkoa, inprimatua, ikusentzunezkoa, digitala edo multimedia), hura ezagutza bihurtzea eta aplikatzea egiten den espezializazioaren berezko irakasgaien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan.
4. GO - Ikastegi batean ezarriko den curriculuma zehaztea, haren taldeko plangintzan parte hartuz; metodologia didaktikoak garatzea, bai taldekakoak bai pertsonalizatuak, ikasleen aniztasunera egokiturik.
5. GO - Ikasketa guneak diseinatzea eta garatzea arreta berezia emanez ekitateari, emozio eta baloreen hezkuntzari, gizonen eta emakumeen arteko eskubideen eta aukeren berdintasunari, hiritarren prestakuntzari eta giza eskubideen errespetuari, errazago eginez gizartean bizitzea, erabakiak hartzea eta etorkizun jasangarria eratzea.
6. GO - Estrategiak eskuratzea ikaslearen ahalegina suspertzeko eta bere kabuz eta beste batzuekin batera ikasteko ahalmena sustatzeko, eta autonomia, konfiantza eta norbere ekimena erraztuko dioten erabakitzeko eta pentsatzeko trebetasunak garatzea.

Gora

Berariazko gaitasunak

17. GE - Dagozkion irakasgaien irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren garapen teoriko/praktikoak ezagutzea.
18. GE - Curriculumak jarduera eta lanerako programa bihurtzea.
19. GE - Hezkuntza materialak prestatzeko eta aukeratzeko irizpideak eskuratzea.
20. GE - Sustatzea ikaskuntza errazten duen eta ikasleen ekarpenei balioa ematen dien giroa.
21. GE - Ikus-entzunezko komunikazioa eta komunikazio multimedia sartzea irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan.
22. GE - Ezagutzea ebaluatzeko estrategiak eta teknikak eta ebaluazioa ulertzea erregulazio tresna eta ahalegina sustatzeko tresna gisa.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak Bigarren Hezkuntzako ikastegian egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere, ahoz edo idatziz, ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:

- Goi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.

- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.

- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila goi mailakoa edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikasketa emaitza hauek honela gauzatzen dira:
IE 1. - Curriculumaren osagarriak identifikatzea eta ikasgelan era praktikoan ezartzen jakitea.
IE 2. - Euskara eta Literatura gaiaz Unitate Didaktiko bat diseinatzea
IE 3. - Bigarren Hezkuntzan irakasteko lagungarriak diren Teknologia Berriak erabiltzea
IE 4. - Literaturaren ezagutza Bigarren Hezkuntzako gelara ekartzea eta ikas-irakas jarduerak garatzea
IE 5. - Hizkuntza sistematzat hartzen duten ezagutza linguistiko klasikoen inguruan gogoeta egitea eta Bigarren Hezkuntzako gelan era didaktikoan kudeatzea

Gora

Metodologia

Irakas metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan
2. IM Elkarreragina talde handian
3. IM Elkarreragina talde ertainean
4. IM Elkarreragina talde txikian
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak

Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 42 100
2. JH Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 30 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 50 10
4. JH Ikaslearen ikasketa autonomoa. 80 0
4. JH Ikaslearen ikasketa autonomoa prestakuntza birtualak gidatuta 10 0
5. JH Tutoretzak 5 100
6. JH Ahozko edo idatzizko azterketak. 3 100

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

  Gaitasunak
Jarduera Oinarrizkoak Orokorrak Zeharkakoak Berariazkoak
1. JH OG7, OG9, OG10 GO1, GO2, GO3, GO4, GO5, GO6 ZG GB3, GB4, GB5, GB6, GB7, GB9, GB10
2. JH OG7, OG9, OG10 GO1, GO2, GO3, GO4, GO5, GO6 ZG GB3, GB4, GB5, GB6, GB7, GB9, GB10
3. JH OG7, OG9, OG10 GO1, GO2, GO3, GO4, GO5, GO6 ZG GB3, GB4, GB5, GB6, GB7, GB9, GB10
4. JH OG10 GO1, GO3 ZG GB3
5. JH OG9 GO1, GO6 ZG GB6
6. JH OG7, OG9, OG10 GO1, GO2, GO3, GO4, GO5, GO6 ZG GB3, GB4, GB5, GB6, GB7, GB9, GB10

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
1., 2., 4., 5. ES Klasera, edo, hala badagokio, ikastetxera joatea eta bertan parte hartzea. 10 Ez 5
4., 5. ES  Aipamen eta laburpenei buruzko lan teorikoak. 10 Bai 5
4., 5. ES Lan praktikoak: behaketa, proposamena, eta, bidezkoa bada, ebaluazioa. 40 Bai 5
3. ES Ahozko edo idatzizko probak, partzialak edo osokoak. 40 Bai  

 

 

Gora

Edukien azalpen laburra

1. Euskararen eta Literaturaren irakaspenean oinarri teoriko eta metodologikoak. Bigarren Hezkuntzako gelarako adibideak.
2. Euskara eta Literaturaren curriculuma Bigarren Hezkuntzan. Euskara eta Literaturari buruzko Unitate Didaktikoen diseinua, antolaketa, kudeaketa eta garapena. Ikasketaren ingurunea, baliabide didaktiko tradizionalak eta gaur egungoak: elkarrekiko erlazioa, egokitasuna eta garrantzia.
3. Lau trebetasunak (irakurmena, mintzamena, idazmena eta ulermena) landu eta irakasteko oinarri teorikoak eta praktikoak, jarduerak eta materialak. Euskararen irakaspena A ereduan.

Gora

Gai-zerrenda

1. Sarrera. Euskararen eta bere didaktikaren gaineko gogoeta.

2. Hizkuntzaren sistema. Didaktika.

3. Hizkuntzaren sistema. Ebaluazioa.

4. Literaturaren didaktika.

5. Irakurketa estrategiak eta gaitasunak.

6. Euskara eta Literatura: unitate didaktikoak, programazioak, metodologia eta jarduerak.

7. IKT-ak eta Euskararen irakaskuntza: erabilera egokiaren inguruko gogoeta.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa

BARQUIN LOPEZ, A. eta RUZI BIKANDI, U. (2011), Zer dakite DBHko ikasleek gramatikaz?: subjektua eta nor/ nork eztabaidan. Kasu azterketa. Tantak #23, 1. Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria (119-140 or.).

CAMPS, A.; GUASCH BOYÉ, O. eta RUIZ BIKANDI, U. (2010), La didàctica de la llengua (les llengües) i la literatura. Articles. Revista de didàctica de la llengua i de la literatura #52 (81-90 or.).

RUIZ BIKANDI, U. (2008), La reflexión metalingüística desde varias lenguas. Textos de didáctica de la lengua y la literatura, #47 (33-45 or.).

Osagarria

ARMENGOL, L. (2007). La conciencia lingüística en la enseñanza de lenguas. Barcelona: Graó.

CAMPS, A. y ZAYAS, F. (coords.) (2006). Secuencias didácticas para aprender gramática. Barcelona: Graó-Serie Didáctica de la Lengua y la Literatura, #221.

CASSANY, D, LUNA, M. y SANZ, G. (1994). Enseñar lengua. Barcelona: Graó.

CASTELLÀ, J. M. (1994). ¿Qué gramática para la escuela? Sobre árboles, gramáticas y otras formas de andarse por las ramas¿, Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura, #2.

COMBETTES, B. (1993). Grammaire de phrase, grammaire de texto: le cas des progressions thématiques, Pratiques, #77.

CUENCA, M. J. (1993). Teories gramaticals i ensenyament de llengües. València: Tandem Edicions.

JIMENO, P. (1994). ¿Donde comprensión, expresión y reflexión sobre la lengua se confunden¿. Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura, #2.

JIMENO, P. (2000). La enseñanza de la lengua en la ESO (balance y perspectivas), Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura, #24.

JIMENO, P. (2004). La cohesión textual en la enseñanza de la lengua, Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura, #37.

JOVER, G. (2008). ¿Qué currículo? Currículo y práctica docente, Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura, #48.

OSORO, A. (2008). Del currículo a los currículos, de la teoría a las prácticas, Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura, #48.

RIBAS SEIX, T. (coord.) (2010). Libros de texto y enseñanza de la gramática. Barcelona: Graó.

RODRÍGUEZ GONZALO, C. (2011). ¿La reflexión sobre la lengua y la enseñanza de la gramática¿, Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura, #58.

RODRÍGUEZ, C. y ZAYAS, F. (2004). Sintaxis y educación literaria, Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura, #37.

RUIZ BIKANDI, U. (2011): Lengua Castellana y Literatura. Complementos para la formación disciplinar. (Proyecto: Formación del Profesorado. Educación Secundaria). Barcelona: Graó-Ministerio de Educación.

ZAYAS, F. (1993). Reflexión gramatical y aprendizaje del uso de la lengua. Barcelona: Oikos-Tau.

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora