Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Ikasturtea: 2017/2018
Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan
Kodea: 73325 Irakasgaia: Filologiaren Osagarriak
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika
Irakasleak
SANTACILIA SALVADOR, EKAITZ (Resp)

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Berariazkoa / Jakintza alorreko osagarriak

Gora

Deskribatzaileak

Euskara eta Literaturako espezialitaterako derrigorrezko ikasgaia, Bigarren Hezkuntzan dozentzian aritzeko eduki diziplinarrak garatuko dituena.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak
9. OG - Ikasleek jakin dezatela espezialistei eta espezialista ez direnei beren emaitzen eta haien oinarrian dauden ezagutza eta arrazoi nagusien berri ematen era argian eta anbiguotasunik gabe.
10. OG - Ikasleek izan ditzatela behar dituzten trebetasunak neurri handi batean beren burua zuzenduz eta era autonomoan ikasten jarraitzeko.
Zeharkako gaitasuna
ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz edo atzerriko hizkuntza batean (ingelesa), Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako C2 mailaren parekoa.
Gaitasun orokorrak
1. GO - Dagokion irakaskuntza espezializazioari buruzko irakasgaietako curriculum-arloen edukiak ezagutzea, bai eta dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozesuen inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere. Lanbide prestakuntzarako dauden lanbideen ezagupena ere jasoko da.
3. GO - Informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta komunikatzea (ahozkoa, inprimatua, ikusentzunezkoa, digitala edo multimedia), hura ezagutza bihurtzea eta aplikatzea egiten den espezializazioaren berezko irakasgaien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan.
4. GO - Ikastegi batean ezarriko den curriculuma zehaztea, haren taldeko plangintzan parte hartuz; metodologia didaktikoak garatzea, bai taldekakoak bai pertsonalizatuak, ikasleen aniztasunera egokiturik.

Gora

Berariazko gaitasunak

13. BE - Ezagutzea espezializazioari dagozkion irakasgaien prestakuntza eta kultura balioa eta irakaskuntza bakoitzean ematen diren edukiak.
14. BE - Ezagutzea irakasgaien historia eta azken garapenak eta horien ikuspegiak haiei buruzko ikuspegi dinamikoa transmititzeko moduan.
15. BE - Ezagutzea dauden curriculum edukiak erabiltzen edo aplikatzen diren egoerak eta testuinguruak.
16. BE - Lanbide prestakuntzan, ezagutzea lan esparruaren bilakaera, gizartearen, lanaren eta bizi-kalitatearen arteko elkarreragina, eta lanbideetan ager daitezkeen aldaketa eta eraldaketetara egokitzeko nahitaezko prestakuntza jasotzeko beharra.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak Bigarren Hezkuntzako ikastegian egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere, ahoz edo idatziz, ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:

- Goi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.

- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.

- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila goi mailakoa edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikasgai honetan ikasketen emaitzak honela gauzatzen dira:
1. IE - Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea.
2. IE - Hainbat iturritatik lortutako informazioa ikasgaiko eginkizunetan aplikatzea.
3. IE - Ahozko eta idatzizko ekoizpenak zuzen analizatzea.
4. IE - Eskuratutako materialetatik eta eskolako jardunetik beretutakoak sintetizatzea.
5. IE - Nor bere eta besteren lanak eta jarduerak ebaluatzea.

Gora

Metodologia

Irakas-metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 28 100
2. JH Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak). 20 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa. 36 10
4. JH Ikaslearen ikasketa autonomoa. 60 0
5. JH Tutoretzak 4 100
6. JH Ahozko edo idatzizko azterketak. 2 100

Gora

Prestakuntza jardueren harremana gaitasunekin

  Gaitasunak
Jarduera Oinarrizkoak Orokorrak Zeharkakoa Berariazkoak
1. JH 10. OG 1. GO ZG 13. BG, 14. BG
2. JH 10. OG 3. GO ZG 13. BG, 14. BG, 15. BG
3. JH 9. OG 3. GO ZG 13. BG, 14. BG, 15. BG
4. JH 10. OG 4. GO ZG 13. BG, 14. BG, 15. BG
5. JH 9. OG 3. GO ZG 13. BG, 14. BG
6. JH 10. OG 1. GO ZG 13. BG, 14. BG

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio-sistema %
1. IE, 2. IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE Ikasgelako parte-hartzea edo, hala dagokionean, ikastetxean 10
3. IE, 4. IE Analisi eta sintesi lan teorikoak 20
2. IE, 3. IE Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, hala dagokionean, ebaluaketa 40
1. IE, 2. IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE Ahozko edo idatzizko probak, osotasunekoak edo zatikakoak 30
  DENETARA 100

Gora

Edukien azalpen laburra

1. Euskal hizkuntza eta literaturaren formakuntza eta kultura balioa. Euskal hizkuntza eta literaturaren historiaren azkenaldiko garapenak. Euskal hizkuntza eta literaturaren inguruko kultura, munduaren ikuskera eta iritzi kritikoaren eratzea.
2. Euskal hizkuntza eta literaturaren oinarri epistemologikoak eta Bigarren Hezkuntzako curriculumeko jarraikitasun guneak.
3. Euskal hizkuntza eta literaturaren erabilera testuinguruen eta egoeren analisia.
4. Euskal hizkuntza eta literaturaren gaineko ezagutzen analisi kritikoa. Informazio iturri eta baliabideak eta horien erabilera.

Gora

Gai-zerrenda

1. Euskararen ezaugarri tipologikoak
2. Euskararen egoera soziolinguistikoa
3. Euskalkiak
3.1. Sorrera, bilakaera, sailkapena
3.2. Nafarroako euskararen ezaugarriak
4. Euskal literatura
4.1. Garaikidea
4.2. Ikuspegi historikoa

Gora

Bibliografia

Acceda a la bibliografía que su profesor ha solicitado a la Biblioteca.


Oinarrizko bibliografia

GROS I LLADÓS, M., 2007. Recuperación del euskera en Navarra. Euskaltzaindia: Bilbo.

MITXELENA, K., LAKARRA, J.A. & RUIZ-ARZALUZ, I. (arg.), 2011. Luis Michelena. Obras Completas. ASJUren gehigarriak. UPV/EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia: Donostia & Gasteiz.

RUIZ BIKANDI, U. (koord.), 2011. Lengua Castellana y Literatura. Complementos de formación disciplinar. Graó: Bartzelona.

SALABERRI MUÑOA, P., 2002. Iraupena eta lekukotasuna: Euskal Literatura idatzia 1900 arte. Elkar: Donostia.

URQUIZU, P. (zuz.), 2000. Historia de la literatura vasca. UNED: Madril.

ZUAZO, K., 2014. Euskalkiak. Elkar: Donostia.

Bibliografia osagarria, gaika sailkatua

Hizkuntzaren irakaskuntzarako osagarriak

ALDASORO, E., 2003. Euskararen irakaskuntza Nafarroan. Eleria 11. 47-52.

CAMPS, A., 2011. Llengua Catalana i Literatura: Complements de formació disciplinària. Graó: Bartzelona.

CASSANY, D. & LUNA, M. & SANZ, G., 1998. Enseñar lengua. Graó: Bartzelona.

RUIZ BIKANDI, U. (koord.), 2011. Lengua Castellana y Literatura. Complementos de formación disciplinar. Graó: Bartzelona.

UGALDE, M., 1977. El libro blanco del euskara. Euskaltzaindia: Bilbo.

Euskara zuzena

ALBERDI, A., 2014. Ahoskera. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz.

ARAKAMA, J. M. et al., 2009 [2005]. IVAPeko estilo liburua. HAEE: Vitoria-Gasteiz.

ARRIETA, A. et al., 2003. Galdezka: Euskarazko zalantzei erantzunez. HAEE: Vitoria-Gasteiz.

GARZIA, J., 2005. Kalko okerrak. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz.

GARZIA, J., 2014. Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: Oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz.

IZENGABEA, 2000. Zalantza-dantza. HAEE: Vitoria-Gasteiz.

PETRIRENA, P., 2011. Morfosintaxiaren inguruko galderak eta zalantzak. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz.

SARASOLA, I., 1997. Euskara batuaren ajeak. Alberdania: Irun.

ZUBIMENDI, J. R., 2004. Ortotipografia. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz.

ZUBIRI, I. & ZUBIRI, E., 2000. Euskal Gramatika Osoa. Didaktiker: Bilbo.

Dialektologia

CAMINO, I., 2009. Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi. Elkar: Donostia.

EPELDE, I. (arg.), 2014. Euskal dialektologia: lehena eta oraina. ASJUren gehigarriak 69. UPV-EHU: Bilbo.

MAIA, J., 2000. Eskolako hizkera ereduaz, euskara batuaren eta euskalkiaren arteko harremanen testuinguruan. UPV-EHUko doktorego tesia.

TRUDGILL, P., 1975. Accent, dialect and the school. Edward Arnold: Londres.

ZUAZO, K., 2000. Euskararen sendabelarrak. Alberdania: Irun.

ZUAZO, K., 2014. Euskalkiak. Elkar: Donostia.

Soziolinguistika

ELGOIBAR, E., ZUBIZARRETA, B. & GAMINDE, I., 1987. Euskararen galera Nafarroan (1587-1984). Pamiela: Iruñea.

ERIZE, X., 1997. Nafarroako euskararen historia soziolinguistikoa (1863-1936). Nafarroako Gobernua: Iruñea.

ERIZE, X., 1999. Vascohablantes y castellanohablantes en la historia del euskera en Navarra. Nafarroako Gobernua: Iruñea.

GROS I LLADÓS, M., 2007. Recuperación del euskera en Navarra. Euskaltzaindia: Bilbo.

IBARRA, O., 2011. Nafar euskaldun gazteen ahozko diskurtsoa. UPNA/NUP: Iruñea.

KASARES, P., 2014. Euskaldun hazi Nafarroan. Euskararen belaunez belauneko jarraipena eta hizkuntza sozializazioa familia euskaldunetan. Euskaltzaindia: Bilbo.

MONTEANO, P., 2017. El iceberg navarro. Euskera y castellano en la Navarra del siglo XVI. Pamiela: Iruñea.

URMENETA, B., 1996. Navarra ante el vascuence. Actitudes y actuaciones (1876-1919). Nafarroako Gobernua: Iruñea.

XAMAR, 2001. Orekan. Herri eta Hizkuntzaren ekologiaz. Pamiela: Iruñea.

Literatura

EZKERRA, E., 2012. XX. mendeko euskal literatura. Etxepare Euskal Institutua: Donostia.

GARZIA, J., 2012. Bertsolaritza. Etxepare Euskal Institutua: Donostia.

PAYA, X., 2013. Ahozko euskal literaturaren antologia. Etxepare Euskal Institutua: Donostia.

SALABERRI MUÑOA, P., 2002. Iraupena eta lekukotasuna: Euskal Literatura idatzia 1900 arte. Elkar: Donostia.

URQUIZU, P. (zuz.), 2000. Historia de la literatura vasca. UNED: Madril.

Euskararen historia

IGARTUA, I. & ZABALTZA, X., 2016. Euskararen historia laburra. Etxepare Euskal Institutua: Donostia.

INTXAUSTI, J., 1990. Euskara, euskaldunon hizkuntza. Eusko Jaurlaritza: Vitoria-Gasteiz.

MITXELENA, K., LAKARRA, J.A. & RUIZ-ARZALUZ, I. (arg.), 2011. Luis Michelena. Obras Completas. ASJUren gehigarriak. UPV/EHU & Gipuzkoako Foru Aldundia: Donostia & Gasteiz.

XAMAR, 2006. Euskara Jendea. Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza. Pamiela: Iruñea.

WEBGUNE INTERESGARRIAK

Aldizkari zientifikoak 

- Anuario del Seminario de Filología Vasca 'Julio de Urquijo' (ASJU)

- Bat: Soziolinguistika aldizkaria

- Euskera

- Fontes Linguae Vasconum (FLV)

- Oihenart

- Lapurdum

- Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV)

- Uztaro

Irakaskuntzarako eta dokumentaziorako baliabideak

- Ahotsak.eus: Euskalkiak eta grabaketak

- Ahozko euskal literatura

- Ametza.com: Gotzon Garateren atsotitzak

- Armiarma.com: Euskal literaturaren ataria

- Basquelitrature.com

- Bidegileak: Euskararen bidegileen biografiak

- EIBZ: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

- Etxepare Euskal Institutua: Euskara eta euskal Kulturari buruzko baliabideak

- Euskalkiak.eus

- Euskarabidea

- Hiru.eus

- IRALE: Irakaskuntzarako materialak, agiri-ereduak...

- IVAP-HAEE: Euskarazko baliabideak

- Klasikoen Gordailua: euskal testu klasikoen bilduma

- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

- Navarchivo.com

- Soziolinguistika Klusterra: Euskararen egoerari buruzko datuak

Lanabesak

- Aditzak.com: Aditz laguntzailea jokatzeko tresna

- Elhuyar hiztegia: Euskara <> beste hizkuntzak

- Euskaltzaindia: hiztegia, arauak, argitalpenak...

- Nafarroako curriculuma

- Sareko Euskal Gramatika: Euskarazko gramatika deskriptibo osoa

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusa. Ikasgela edo ikasgelak zein diren jakiteko, ikus masterraren web orriko "Egutegia, Ordutegiak eta Gelak" esteka:

http://www.unavarra.es/estudios/posgrado/oferta-de-posgrado-oficial/titulos-oficiales-de-master/facultad-de-ciencias-humanas-y-sociales/master-universitario-en-formacion-del-profesorado-de-educacion-secundaria

Gora