Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Ikasturtea: 2017/2018
Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 73326 Irakasgaia: Filologian Sakontzea
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila:
Irakasleak:
SALABERRI ZARATIEGI, PATXI (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Berariazkoa / Jakintza alorreko osagarriak

Gora

Deskribatzaileak

Euskara eta Literaturako espezialitaterako derrigorrezko ikasgaia, Bigarren Hezkuntzan dozentzian aritzeko eduki diziplinarrak garatuko dituena.

Gora

Gaitasun orokorrak

Oinarrizko gaitasunak
9.OG - Ikasleek jakin dezatela espezialistei eta espezialista ez direnei beren emaitzen eta haien oinarrian dauden ezagutza eta arrazoi nagusien berri ematen era argian eta anbiguotasunik gabe.
10. OG - Ikasleek izan ditzatela behar dituzten trebetasunak neurri handi batean beren burua zuzenduz eta era autonomoan ikasten jarraitzeko.
Gaitasun orokorrak
1. GO - Dagokion irakaskuntza espezializazioari buruzko irakasgaietako curriculum-arloen edukiak ezagutzea, bai eta dagozkien irakaskuntza eta ikasketa prozesuen inguruko ezagutza didaktikoen multzoa ere. Lanbide prestakuntzarako dauden lanbideen ezagupena ere jasoko da.
3. GO - Informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta komunikatzea (ahozkoa, inprimatua, ikusentzunezkoa, digitala edo multimedia), hura ezagutza bihurtzea eta aplikatzea egiten den espezializazioaren berezko irakasgaien irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetan.
4. GO - Ikastegi batean ezarriko den curriculuma zehaztea, haren taldeko plangintzan parte hartuz; metodologia didaktikoak garatzea, bai taldekakoak bai pertsonalizatuak, ikasleen aniztasunera egokiturik.
Zeharkako gaitasuna
ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz edo atzerriko hizkuntza batean (ingelesa), Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa" delakoaren araberako C2 mailaren parekoa.

Gora

Berariazko gaitasunak

13. GE - Ezagutzea espezializazioari dagozkion irakasgaien prestakuntza eta kultura balioa eta irakaskuntza bakoitzean ematen diren edukiak.
14. GE - Ezagutzea irakasgaien historia eta azken garapenak eta horien ikuspegiak haiei buruzko ikuspegi dinamikoa transmititzeko moduan.
15. GE - Ezagutzea dauden curriculum edukiak erabiltzen edo aplikatzen diren egoerak eta testuinguruak.

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitzak zehazten dira, batez ere, aldez aurretik lortu diren gaitasunak Bigarren Hezkuntzako ikastegian egoki eta eraginkor martxan jartzen direnean. Hala badagokio, egindako jarduerari buruzko adierazpenean ere, ahoz edo idatziz, ikusiko da. Hiru maila ezartzen dira:
- Goi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienetan maisutasuna erakusten dela.
- Erdi mailakoa: Unibertsitateko eta ikastegiko irakasleek ziurtatzen dute, zalantzarik gabe, tituluari dagozkion gaitasun pedagogikoak eta diziplinakoak martxan jarri direla, eta gehienak lortu direla, ezagutza pedagogikoetan eta diziplinakoetan defizitak badira ere; alabaina, defizit edo ments hauek zuzendu daitezke praktika profesionalarekin, ikastetxeetan integratzearekin eta aparteko arduraldiarekin; eta uste izatekoa da hori lor daitekeela praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
- Eskasa: gaitasun falta irakaslana egiteko, eta ments nabarmenak, oro har, zuzendu ezin daitezkeenak aparteko arduraldiarekin, praktikak egiten direnetik masterra lortu arte doan denboran.
Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila goi mailakoa edo erdi mailakoa baldin bada.

Ikasgai honetan ikasketen emaitzak honela gauzatzen dira:
1.IE.- Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea.
2.IE.- Hainbat iturritatik lortutako informazioa ikasgaiko eginkizunetan aplikatzea.
3.IE.- Ahozko eta idatzizko ekoizpenak zuzen analizatzea.
4.IE.- Eskuratutako materialetatik eta eskolako jardunetik beretutakoak sintetizatzea.
5.IE.- Nork bere eta besteren lanak eta jarduerak ebaluatzea.

Gora

Metodologia

Irakas-metodologiak

Kodea Deskribapena
1. IM Azalpen magistrala osoko bilkuretan.
2. IM Elkarreragina talde handian.
3. IM Elkarreragina talde ertainean.
4. IM Elkarreragina talde txikian.
5. IM Banakako elkarreragina: ikasketa autonomorako egitekoak eta jarraibideak.

Jarduera hezigarriak

Kodea Deskribapena Orduak Izaera presentziala
1. JH Eskola teorikoak (funtsatzea, adibidez adieraztea, aplikazio kontrastatuak eta garapenak) 28 100
2. JH Eskola praktikoak, edo, hala badagokio, kanpo praktikak (landa-praktikak) 20 100
3. JH Lanak egitea, eta, hala badagokio, ahozko defentsa 36 10
4. JH Ikaslearen ikasketa autonomoa. 60 0
5. JH Tutoretzak 4 100
6. JH Ahozko edo idatzizko azterketak 2 100

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

  Gaitasunak
Jarduera Oinarrizkoak Orokorrak Zeharkakoa Berariazkoak
JH1 OG 10 GO1 ZG 13.GE, 14.GE
JH2 OG 10 GO3 ZG 13.GE, 14.GE, 15.GE
JH3 OG 9 GO3 ZG 13.GE, 14.GE, 15.GE
JH4 OG 10 GO4 ZG 13.GE, 14.GE, 15.GE
JH5 OG 9 GO3 ZG 13.GE, 14.GE
JH6 OG 10 GO1 ZG 13.GE, 14.GE

Gora

Hizkuntzak

Euskara

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio-sistema Ehunekoa
1. IE, 2.IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE Ikasgelako parte-hartzea edo, hala dagokionean, ikastetxean 10
3. IE, 4. IE Analisi eta sintesi lan teorikoak 20
2. IE2, 3. IE Lan praktikoak: behaketa, proposamena eta, hala dagokionean, ebaluaketa 40
1. IE, 2.IE, 3. IE, 4. IE, 5. IE Ahozko edo idatzizko probak, osotasunekoak edo zatikakoak 30
  DENETARA 100

Gora

Edukien azalpen laburra

1. Euskal hizkuntza eta literaturaren formakuntza eta kultura balioa. Euskal hizkuntza eta literaturaren historiaren azkenaldiko garapenak. Euskal hizkuntza eta literaturaren inguruko kultura, munduaren ikuskera eta iritzi kritikoaren eratzea.
2. Euskal hizkuntza eta literaturaren oinarri epistemologikoak eta Bigarren Hezkuntzako curriculumeko jarraikitasun guneak.
3. Euskal hizkuntza eta literaturaren erabilera testuinguruen eta egoeren analisia.
4. Euskal hizkuntza eta literaturaren gaineko ezagutzen analisi kritikoa. Informazio iturri eta baliabideak eta horien erabilera.

Gora

Gai-zerrenda

1. Euskal gramatika
1.1. Hitza: hitz eraketa, kategoria gramatikalak, aditz eta izen morfologia
1.2. Sintagma: eraketa, funtzioak
1.3. Perpausa: motak
1.4. Testua: lokailuak
1.5. Semantika: konnotazioa, denotzioa, sinonimia, polisemia...
1.6. Diskurtsoa: ironia, metafora, metonimia, subjektibotasuna...
2. Euskara zuzena
3. Testu motak
4. Ahozko euskara eta erregistroak

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


  • ALBERDI, A. (2014). Ahoskera. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
  • ALDASORO, E. (2003). Euskararen irakaskuntza NafarroanEleria, 11, 47-52.
  • ARAKAMA, J. M. et al. (2009 [2005]). IVAPeko estilo liburua. Gasteiz: HAEE.
  • ARRIETA, A. et al. (2003). Galdezka: Euskarazko zalantzei erantzunez. Gasteiz: HAEE.
  • CAMINO, I. (2015). Ahoskera hiztunik hiztun eta eskualderik eskualde. Euskera, 60.2, 409-450.
  • CASSANY, D. & LUNA, M. & SANZ, G. (1998). Enseñar lengua. Bartzelona: Graó.
  • GARZIA, J. (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
  • GARZIA, J. (2014). Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: Oinarriak, jarraibideak eta aholkuak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
  • IZENGABEA. (2000). Zalantza-dantza. Gasteiz: HAEE.
  • OSA, E. (1990). Euskararen hitzordena. Bilbo: EHU.
  • PAYA, X. (2013). Ahozko euskal literaturaren antologia. Donostia: Etxepare Euskal Institutua.
  • PETRIRENA, P. (2011). Morfosintaxiaren inguruko galderak eta zalantzak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
  • SARASOLA, I., (2005). Zehazki. Gaztelania ¿ Euskara Hiztegia, Donostia: Alberdania.
  • ZUAZO, K. (2000). Euskararen sendabelarrak, Donostia: Alberdania.
  • ZUBIMENDI, J. R. (2004). Ortotipografia. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
  • ZUBIRI, I. & ZUBIRI, E. (2000). Euskal Gramatika Osoa. Bilbo: Didaktiker.

WEBGUNE INTERESGARRIAK

 

Aldizkari zientifikoak

  • Anuario del Seminario e Filología Vasca 'Julio de Urquijo' (ASJU)
  • Bat: Soziolinguistika aldizkaria
  • Euskera
  • Fontes Linguae Vasconum (FLV)
  • Oihenart
  • Lapurdum
  • Revista Internacional de los Estudios Vascos (RIEV)
  • Uztaro

Irakaskuntzarako eta dokumentaziorako baliabideak

  • Ahotsak.eus: Euskalkiak eta grabaketak
  • Ahozko euskal literatura
  • Ametza.com: Gotzon Garateren atsotitzak
  • Armiarma.com: Euskal literaturaren ataria
  • Basquelitrature.com
  • Bidegileak: Euskararen bidegileen biografiak.
  • EIBZ: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa
  • Etxepare Euskal Institutua: Euskal Kulturaren argitalpenak
  • Euskalkiak.eus
  • Euskarabidea
  • Hiru.eus
  • IRALE: Irakaskuntzarako materialak, agiri-ereduak...
  • IVAP-HAEE: Euskarazko baliabideak
  • Klasikoen Gordailua: euskal testu klasikoen bilduma
  • Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Navarchivo.com
  • Soziolinguistika Klusterra: Euskararen egoerari buruzko datuak

Lanabesak

  • Aditzak.com: Aditz laguntzailea jokatzeko tresna
  • Elhuyar hiztegia: Euskara<>beste hizkuntzak
  • Euskaltzaindia: hiztegia, arauak, argitalpenak...
  • Nafarroako curriculuma
  • Sareko Euskal Gramatika: Euskarazko gramatika deskriptibo osoa

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusa. Ikasgela edo ikasgelak zein diren jakiteko, ikus Masterraren web orriko ¿Egutegia, Ordutegiak eta Gelak¿ esteka:

http://www.unavarra.es/estudios/posgrado/oferta-de-posgrado-oficial/titulos-oficiales-de-master/facultad-de-ciencias-humanas-y-sociales/master-universitario-en-formacion-del-profesorado-de-educacion-secundaria

Gora