Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2014/2015 | Beste urte batzuk:  2013/2014 
Elikagai Prozesuen eta Produktuen Berrikuntzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 502203 Irakasgaia: ESTATISTIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa
Irakasleak:
ADIN URTASUN, ARITZ   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Deskripzioa/Edukiak

Estatistika deskribatzailea
Probabilitatea
Inferentzia estatistikoa
Modelizazio estatistikorako sarrera

Gora

Deskribatzaileak

Estatistika Deskribatzailea, Probabilitatea, Inferentzia Estatistikoa, Modelizazio Estatistikorado sarrera

Gora

Gaitasun orokorrak

1. GO. Ikasleek bigarren hezkuntza orokorreko oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak dituztela eta ulertzen dituztela frogatu izatea, eta nahiz eta testu-liburu aurreratuetan laguntza bilatu, beren ikasketa-alorreko abangoardiatik datozen ezagutzak dauzkatela adierazten duten zenbait alderdi kontrolatzeko mailan daudela frogatzea.

2. GO Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak edukitzea.

3. GO Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

LA3: Trebetasuna informazioaren kudeaketan. Informazio-beharrak identifikatzea eta iturriak, baliabide bibliografikoak eta lan-eremuarekin harremanetan dauden bilaketak betearazteko eskura dauden zerbitzuak ezagutzea. Informazioa garrantziaren arabera sailkatu eta kritikoki aztertzea. Sistema informatiko aurreratuak erabiltzea informazioa bilatu eta sailkatzeko.

LA4: Taldean lan egiteko gaitasuna Taldearen helburuak, funtzionatzeko arauak eta lan-plana definitzea. Parte-hartzea aktiboki eta era orekatuan talde lanean, informazioa eta emaitzak partekatuz. Jardueren eta bileren agenda planifikatzea, taldearen aurrerapena aztertuz eta lanen integrazioa berraztertuz. Gatazkak konpontzea eta negoziazioa. Taldearen eraginkortasuna lortutako emaitzetan ebaluatzea.

LA5: Ikasketa autonomorako gaitasuna. Lan bat egitean lortutako ezagutzak aplikatzea, aurrera eramateko modurik eraginkorren zein den erabakiz, baita erabili beharreko denbora ere, informazio-iturri egokienak aukeratuz.

LA6: Gatazkak ebazteko eta erabakiak hartzeko gaitasuna, eta asertibitatearen garapena. Ebatzi beharreko arazoaren gakoak identifikatzea. Arazoak behar bezala formulatzea. Irtenbidea bilatzeko aukerak identifikatzea eta irtenbidea eta erabakia argudiatzea.

 

 

Gora

Berariazko gaitasunak

1. GE: Oinarrizko zientzien (matematika, fisika, kimika, biologia, biokimika) oinarriak ezagutzea, Elikagaien Teknologiarekin lotutako arazo teknikoak ebatzi ahal izateko.

2. GE; Sistema eragileak, datu-baseak eta programa informatikoak erabiltzeko gauza izatea, elikagai industriarekin, produktu berrien eta elikadura-prozesuen garapenarekin lotutako arazoei irtenbidea bilatzeko. Enpresa kudeaketa sistema integratuak (ERP) erabiltzea, elikagai enpresetako prozesuak optimizatzeko.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera

Ordu presentzialak

Ordu ez presentzialak

A-1 Eskola magistralak

30

 30

A-2 Eskola parte-hartzailea eta zuzendutako jarduera

12

 16

A-3 Laborategia

15

 22

A-4 Lan teoriko - praktikoa

 

 22

A-5 Irismen murriztuko proiektua

 

 

A-6 Irismen handiko proiektua

 

 

A-7 Ebaluazio jarduerak

3

 

Guztira

60

 90

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, ingelesa eta euskara

Gora

Ebaluazioa

Ezaugarriak

Irizpideak

Tresna

Pisua

Parte-hartzea

Gaitasunak ebaluatzea: 1. GO, 2. GO, 3. GO. 3. LA. 5. LA.1. GE eta 2. GE

Saio presentzialetara agertzea eta horien aprobetxamendua.

Parte-hartzea eta ekarpenak.



Irakaslearen erregistroa.

% 0–5.

Irakasgaiaren kontzeptuak ezagutzea

Gaitasunak ebaluatzea:

1. GO, 2. GO, 3. GO. 3. LA. 5. LA.1. GE eta 2. GE

 

Kontzeptu gakoak identifikatzea eta gaiari buruzko ezagutza teorikoak eta operatiboak ulertzea.

 

R-Commander paketea erabiltzea estatistika- eta probabilitate-kalkuluetarako, eta grafikoak egitea.


Erantzuna denbora eta era egokian ematea, eta edukiei egokitzea.

Azterketa teoriko/praktiko partzialak

% 35–40.

Irakasgaiaren kontzeptuak ezagutzea

Gaitasunak ebaluatzea:

1. GO, 2. GO, 3. GO. 3. LA. 5. LA.1. GE eta 2. GE

Kontzeptu gakoak identifikatzea eta gaiari buruzko ezagutza teorikoak eta operatiboak ulertzea.

 

R-Commander paketea erabiltzea estatistika- eta probabilitate-kalkuluetarako, eta grafikoak egitea.


Erantzuna denbora eta era egokian ematea, eta edukiei egokitzea.

Azken azterketa teoriko/praktikoa

 

Ohiz kanpoko azterketa batean gainditzeko aukera

% 55–60.

Talde-lana egitea

Gaitasunak ebaluatzea:

1. GO, 2. GO, 3. GO, 3. LA, 4. LA, 5. LA, 6. LA, 1. GE eta 2. GE

R-Commander paketea erabiltzea estatistika- eta probabilitate-kalkuluetarako, eta grafikoak egitea.

Datuak jasotzea eta aldagaiei eta oharrei buruzko fitxategi bat edukitzea.

Ahozko azalpena.

 

% 0–10.

Gora

Gai-zerrenda

 

Estatistika deskribatzailea

  • Posizio eta barreiadura neurriak. Maiztasun absolutuak eta erlatiboak. Errepresentazio grafikoak
  • Bi dimentsiotako aldagaien deskribapena. Erregresioa.
  • R-Commander-erako sarrera.  Datuen eta tresnen artxiboak beren deskribapen-analisirako.

 

Probabilitatea

  • Lagin-espazioa eta gertakariak
  • Probabilitate baldintzatua, probabilitate osoa, Bayesen araua eta gertakari independenteak. Aplikazioa eredu genetikoentzat.
  • Dentsitate-funtzioa eta banaketa-funtzioa. Mediana, moda, pertzentilak eta momentuak.
  • Ausazko aldagai diskretuak: uniformea, binomiala eta Poissonena. Ausazko aldagai jarraituak: uniformea, esponentziala eta normala
  • Ausazko bektore diskretuak. baterako banaketa, bazter-banaketak eta baldintzatuak. Kobariantza. Independentzia.
  • Banaketak R-Commander-en, grafikoak, probabilitateen kalkulua, koantilen kalkulua eta laginen simulazioa.

 

Inferentzia estatistikoa

  • Banaketa batezbestekoaren laginketan, batezbestekoen arteko kendura, eta proportzioak eta proportzioen arteko kendura
  • Bariantzaren laginketaren banaketa eta barientzen arteko zatidura.
  • Estimazio puntuala eta estimatzaileen propietateak; salboragabetasuna eta efizientzia.
  • Konfiantza tarteak. Sarrera, errore tartea, konfiantza maila eta laginaren ekonomia. Tarteak batezbesteko, bariantza eta proportzioentzat.
  • Hipotesi-kontrastea Sarrera, hipotesiak, I. eta II. motako erroreak, P-balioa eta potentzia.   Kontrasteak batezbesteko, bariantza eta proportzioentzat.
  • Tarteak eta kontrasteak R-Commander-ekin.

 

Modelizazio estatistikoarako sarrera

  • Bariantzaren Analisia
  • Erregresio linealaren eredua.
  • Ereduen eta beren analisien aurkezpena R-Commander-ekin. 

 

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Elena Agirre Basurko (2010) Estatistikaren oinarriak. Ariketak. Udako Euskal

Juan Etxeberria Murgiondo (2011) Estatistika aplikatua. Teoria eta praktika. Elhuyar

Ross, S. (2007) Introducción a la estadística. Reverté

 Devore, J. (2005) Applied statistics for engineers and scientists. Thomson

Montgomery, D.C. (2002). Probabilidad y Estadística aplicadas a la ingeniería. Limusa-Wiley

Sáez del Castillo, C. Estadística con R y R-Commander (2010) (banaketa librea)

Gora

Non emango den

Arrosadiako Kanpusean

Gora