Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2015/2016
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 501511 Irakasgaia: LANDAREEN HOBEKUNTZA GENETIKOA
Kredituak: 6 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 3 Iraupena: 1º S
Saila: Nekazaritza Ekoizpena
Irakasleak:
BARDAJI GOIKOETXEA, LEIRE (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

TECNOLOGÍA DE LA PRODUCCIÓN HORTOFRUTÍCOLA, DE LA JARDINERÍA Y DEL PAISAJE

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honetan genetikaren hastapenak ikasiko dira labore hobekuntzan aplikatuz. Genen portaera aztertuko da, hauek isolatuak, populazioetan zein kuantitatiboak izanik. Gero, ikasiko dira landare autogamo zein alogamoen hobekuntzarako eta selekziorako teknikak eta baliabide fitogenetikoak mantentzeko eta erabiltzeko teknikak ere bai.

Gora

Deskribatzaileak

Herentziak dituen mekanismoak. Genen jokabidea populazioetan. Landare materialaren hobekuntza eta selekziorako metodoak.

Gora

Gaitasun orokorrak

CT1: Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan jarduerak garatzeko gaitasuna konpromiso sozial, etiko eta iraunkorra nork bere gain hartuz.

CT6: Ikasketa autonomorako gaitasuna..

CT7: Arazoak sormenarekin, ekimenarekin, metodologiarekin eta arrazonamendu kritikoarekin konpontzeko gaitasuna.

Gora

Berariazko gaitasunak

CE26. Genetikako eta hobekuntzako printzipioak ezagutzeko, ulertzeko eta erabiltzeko gaitasuna.

CE28. Ingurumenaren eta paisaiaren ingeniaritzaren printzipioak ezagutu, ulertu eta erabiltzeko gaitasuna: Ingurumen legeria eta kudeaketa; Garapen iraunkorreko printzipioak; Merkatuaren eta jardun profesionalaren estrategiak; Ingurumen aktiboen balioespena; Hidrologia; Higadura; Landare materiala: ekoizpena, erabilera eta mantentzea; Ekosistemak eta biodibertsitatea; Ingurune fisikoa eta aldaketa klimatikoa; Lurralde Antolamendurako Planak, analisia eta kudeaketa; Paisajismoaren hastapenak; Diseinuari eta adierazpen grafikoari buruzko tresna espezifikoak; Ingurumen inpaktuko azterketen garapen praktikoa; Ingurumen eta paisaia leheneratzeari buruzko proiektuak; Berdeguneak mantentzeko proiektuak eta planak; Garapen proiektuak; Lurraldearen eta paisaiaren antolamendurako tresnak; Proiektuen eta lanen kudeaketa eta plangintza

Gora

Ikasketaren emaitzak

Genen transmisio hereditarioaren oinarriak ezagutzea eta ezagutza hau kultibare hobetuak lortzeko orduan aplikatu ahal izatea.

Landa material mota ezberdinak hausnartu eta bereizi ahal izatea. Germoplasmetan eskuragarri dauden baliabide fitogenetikoen eta merkaturatuak diren kultibareen erregistro eta mantenuaren oinarriak ezagutzea ere.

Gora

Metodologia

Metodología - Actividad
Horas Presenciales
Horas no presenciales
A-1 Clases expositivas/participativas
25
 40
A-2 Prácticas
25
10
A-3 Debates, puestas en común, tutoría grupos
 4
 5
A-4 Elaboración de trabajo
 1
25
A-5 Lecturas de material
 
 
A-6 Estudio individual
 
 
A-7 Exámenes, pruebas de evaluación
5
 
A-8 Tutorías individuales
 
 10
 
 
 
Total
60
90

Gora

Hizkuntzak

Gaztelera, ingelesa eta euskara

Gora

Ebaluazioa

Konpetentziak ebalutzeko jarduerak
Ebaluatutako konpetentziak
 
Ebaluatzeko tresneria
 
Balioa (%)
 
Parte hartzea
CE26, CE28, CT1
Irakaslearen erregistroa
5
Irakasgaiari buruzko jakintza CE26, CE28, CT7
Proba idatzia
50
Norberak idatzitako lana
CE26, CT1, CT6, CT7
Txosten honek irakasgaiaren zenbait gaien inguruan egindako analisi eta eztabaidak bilduko ditu
15
Talde lana CE26, CE28, CT7 Arazo bati aurre egiteko bilatutako konponbideak laburtu eta aztertzen duen txostenaren idatzia. Gainera talde lanaren aurkezpen homogeneo eta koordinatua baloratuko da.  30

Gora

Gai-zerrenda

GAI SORTA I: Genetika eta labore hobekuntza.

I GAIA: informazio genetikoaren transmisio eta kontserbazioa bermatzen duten mekanismoak; Mitosi eta meiosia. Landare ugalketa eta propagazio mekanismoak.

II GAIA. Karaktere hereditarioen transmisiorako legeak eta bere salbuespenak. Hobekuntzan laguntzen duten teknikak, androesterilitatea, inkonpatibilitatea, poliploidia eta haploidia.

III GAIA: Genen jokabidea populazioetan. Populazioen desoreka gauzatzen duten alterazioak. Odolkidetasuna eta heterosia.

IV GAIA: karaktere kuantitatiboen herentzia. Heredagarritasuna, selekzioarekiko erantzuna.

V GAIA: Selekzio eta hobekuntzarako metodoak. Landare autogamo eta alogamoen hobekuntza. Erresistentzia hobetzen.

VI GAIA: Propagaziorako landare-materialaren ekoizpena.

VII GAIA: Kultibare kontserbaziorako metodo eta teknikak. kultibareen endekapenaren arrazioak. Hazi eta mintegi-landareen ekoizpen eta ziurtapena. Barietate berrien erregistroa eta babesa. Araudia.

GAI SORTA II. Baliabide Fitogenetikoak

VIII GAIA: Baliabide fitogenetikoak. Kontzeptua. Hastapenak. Kontserbazioaren oinarri genetikoak. Errekurtso fitogenetikoen kontserbazio, maneiu eta erabilera. Legedia. “in situ” eta “ex situ”-ko kontserbazioa. Soro bilduma. Aniztasun genetikoa. Higadura genetikoaren arrazoiak eta ondorioak.

IX GAIA: hazi bankuak. Hazien uzta eta maneiua. Barietateen identifikazioa; teknika morfemetrikoak, isoentzimatikoak eta molekularrak. Datuen analisia.

GAI PRAKTIKOAK

Laborategiko praktikak:

1. Mitosia, kromosoma kontrola eta meiosia.

2. Mendelismo sinple eta konplexua. X2  proba.

3. Karaktere kuantitatiboak. Pleurotus ostreatus basidiomizeteak erakusten duen hazkuntza abiaduraren analisia.

Buruketa saioak:

1.-Mendel sinplea

2.-Mendel konplexua: mendelen segregazioaren aldaketak. Fenotipo hilkorrak. Genen lotura eta birkonbinazioa.

3.- X2 ren proba

4.-Populazioen genetika; Populazio orekatuak eta desorekatuak

5.- Genetika kuantitatiboa

Norbanako lana:

Landare espezie autogamo baten hobekuntza programaren diseinua.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


GENETIKA HASTAPENAK.

  • CUBERO,J.I. 2003. Introducción a la Mejora Genética Vegetal. 2ª Ed. Mundi-Prensa.
  • LACADENA, J.R. 1988. Genética general. Editorial AGESA.
  • LACADENA, J.R. 1996. Citogenética. Ed. Complutense
  • GRIFFITHS, A. J. F, GELBART, W. M., MILLER, J.H. LEWONTIN, R. 2000. Mc Graw Hill.
  • HARTL D.L. y Jones, E. W. 2005. Genetics: Analysis of genes and genomes. Sixth Edition. Jones and Bartlett publishers, Inc.
  • KLUG, W.S. CUMMINGS, M.R. 2001. Conceptos de Genética. 5ª Edición. Prentice Hall.
  • MÉNSUA, J. L. Genética: Problemas y ejercicios resueltos. 2003.Pearson
  • PUERTAS, M-.J. 1999. Genética. Fundamentos y perspectivas. 2 (a) ed. Mc Graw Hill. Interamericana.
  • STANSFIELD, W.D. 1992. Genética. Teoría y 440 problemas resueltos. Ed. Schaum-Mc Graw-Hill.
  • SUSUKI, D., GRIFFITHS, A.J.F., MILLER, J., LEWONTIN, R. 1996. Genetica.Interamericana. Mc Graw Hill.

GENETIKA KUANTITATIBOA.

  • FALCONER, D.S. 2001 Introducción a la genética cuantitativa. Editorial Acribia.
  • KEARSEY, M.J. 1996. The genetical analysis of quantitative traits. Ed. Chapman-Hall.

LABORE HOBEKUNTZA.

  • ALLARD, R.W. 1978. Principios de mejora de plantas. Ed. Omega.
  • BRIGGS,F.N. y KNOWLES, P.F. 1967. Introduction to plant breeding. Ed: Reinhold Publ, corporation NY. Amsterdam, London .
  • CUBERO, J.I. 2003. Introducción a la Mejora Genética Vegetal. Editorial Mundi Prensa. 2ª edición.
  • FEHR, W.R. 1987. Principles of cultivar development. Vol I. Ed: Mc Graw Hill. Inc.
  • HAYWARD, M.D., BOSEMARK, N.O., ROMAGOSA, I. 1993. Plant Breeding. Principle and prospects. Ed.Chapman and Hall.
  • LACADENA. J.R. 1970. Genética vegetal. Fundamentos de su aplicación. Ed. AGESA. Madrid.

BALIABIDE FITOGENETIKOAK

  • CHIN HF, HANSON J. 1999. Seed storage. In: Loch DS, Ferguson JE. (editors.). Forage Seed Production, Vol. 2. Tropical and Subtropical species. CABI, Wallingford, UK. pp 303-305

Gora

Non emango den

Aularioa eta Nekazaritza Ekoizpen Sailaren mintegi eta laborategiak

Gora