Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2015/2016 | Beste urte batzuk:  2014/2015  |  2013/2014 
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 501203 Irakasgaia: KIMIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Kimika Aplikatua
Irakasleak:
ARZAMENDI MANTEROLA, MARIA CRUZ (Resp)   [Tutoretzak ] RAZQUIN LIZARRAGA, JESUS ANGEL   [Tutoretzak ]
ODRIOZOLA IBARGUREN, JOSE MANUEL   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko Eziketako Modulua

Gora

Deskribatzaileak

Materiaren egitura

Erreaktibotasun kimikoa

Gora

Gaitasun orokorrak

 

CT2 Gaitasuna idatzizko eta ahozko komunikazio eraginkorrerako.

CT4 Gaitasuna bere jarduketa esparruari buruzko informazioa, arauak eta

araudiak bilatzeko eta erabiltzeko.

CT7 Arazoak sormenarekin, ekimenarekin, metodologiarekin eta arrazonamendu kritikoarekin konpontzeko gaitasuna.

 

 

Gora

Berariazko gaitasunak

CE4  Oinarrizko ezagutzak kimika orokorrean, kimika organikoan eta inorganikoan eta haien aplikazioak ingeniaritzan.

 

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Heziketa bukatu ondoren, ikaslea gai da hauek egiteko:

- Materiaren eraketa, lotura eta  egiturari buruzko oinarrizko printzipioak ulertu.

- Konposatu organiko eta inorganikoen egitura eta beraien propietate fisiko eta kimikoen artean dagoen erlazioa ezagutu.

- Produktu kimikoen erreaktibotasunarekin erlazionatutako arazoak ulertu.

- Estekiometrian oinarritutako kalkuluak egiten jakitea. Datu eta emaitza garrantzitsuak ulertzen jakitea.

- Kimika laborategi batean berezkoak diren oinarrizko lanak teorikoki eta praktikoki ezagutzea.

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera

Ordu presentzialak

Ordu ez presentzialak

A-1 Azalpen/parte hartze saioak

45

 

A-2 Praktikak

15

 

A-3 Ikaskuntza kooperatiboko jarduerak

 

7,5

A-4 Proiektuak taldeka egitea

 

7,5

A-5 Ikaslearen beregaineko ikasketa eta lana

 

60

A-6 Tutoretzak eta ebaluazio frogak

15

 

Guztira

75

75

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Heziketa-jarduera

Metodologia eta jarduera

Dagozkion gaitasunak

A-1 Azalpen/parte hartze klaseak

Azalpen metodoa

Ariketen eta problemen ebazpena

CE4, CT2, CT4

A-2 Praktikak

Ariketetan/galderetan oinarritutako ikaskuntza

Laborategiko praktikak egitea

CE4, CT2, CT4, CT7

A-3 Ikaskuntza kooperatiboko jarduerak

Ikaskuntza kooperatiboa talde txikietan

Ariketen ebazpena

CE4, CT2, CT4, CT7

A-4 Proiektuak taldeka egitea

Ariketetan/taldeko proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

CE4, CT2, CT4, CT7

A-5 Ikaslearen beregaineko ikasketa eta lana

Plangintza, ikastea eta autoebaluazioa

CE4, CT2, CT4, CT7

A-6 Tutoretzak eta ebaluazio frogak

Gaitasunen ebaluazioa

Orientabidea

CE4, CT2, CT4, CT7

Gora

Hizkuntzak

Erabilko diren hizkuntzak

Gaztelania, euskara, ingelesa

 

Gora

Ebaluazioa

 

Aspektua

Tresna

Pisua

Helburu zehatzen ebaluazioa

Lanen diseinua eta garapena

Erantzun luzeko frogak (ahoz edo/eta idatziz)

Lanak eta txostenak

75

Jarduera praktikoetako helburuak lortzea

 

 

Lan esperimentalari buruzko frogak eta txostenak

25

Irizpidea: derrigorrezkoa da teoria eta praktikak gainditzea

Gora

Edukien azalpen laburra

 

Materia eta bere erreaktibotasuna aztertzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Horretarako:

- Materiaren egitura eta konposaketari buruzko ezagutza orokorra emango da, makroskopikotik (agregazio-egoerak) txikieneraino, atomoa eta lotura kimikoa aztertuz.

- Atomoen espektroek, egiturak eta konfigurazio elektronikoak Taula Periodikoaren antolaketara daramate.

- Termodinamika eta Zinetika Kimikoak finkatuko dituzte erreakzio kimikoen azterketaren oinarriak.

- Materiaren eraldaketa oreka kimikoaren ikuspuntutik landuko da, bereziki disoluzio/hauspeatze prozesuetan, protoien trukaketa erreakzioetan eta elektroien trukaketa erreakzioetan.

- Bukatzeko, Kimika Organikoaren sarrera bat ikusiko da, formulaketa, nomenklatura eta azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak kontutan hartuz.

Gora

Gai-zerrenda

Teoria programa

I. Sarrera

Zientzia Kimikoa

II. Materiaren egitura

Materiaren konposaketa

Elementuen sailkapen periodikoa

Lotura kimikoa

Agregazio-egoerak

Disoluzioak

III. Erreakzio kimikoaren oinarriak

Termodinamika kimikoa

Zinetika kimikoa

Oreka kimikoa

Estekiometria eta materia balantzeak

IV. Erreakzio kimikoak

Azido-base erreakzioak

Elektroien trukaketa erreakzioak (oxidazio-erredukzio)

Hauspeatze/disoluzio prozesuak

 

V. Kimika organikoaren sarrera

Formulaketa eta nomenklatura

Azido-base, oxidazio, kondentsazio eta polimerizazio erreakzioak

 

Laborategiko praktiketako programa

 

1. Substantzia organiko baten prestakuntza

2. Termokimika, erreakzio beroa eta Hessen Legea

3. Merkatuko produktu baten azidotasunaren analisia

4. Erreakzio abiadura

5. Metalen erredukzio boterea. Eskala elektrokimikoa

 

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


 

Gomendatutako bibliografia

 

Teoria / ariketak / galderak:

PETRUCCI Química General, 10ª Ed. Prentice HALL, 2011

CHANG, Química, 11ª Ed. McGraw Hill, 2013

 

Osagarriak:

DAVIS, BLAKE, STANLEY, WHITTEN, PECK. Química, 8ª Ed. Cengage Learning Editores, 2008.

ATKINS-JONES, Principios de Química, 3ª Ed. Medica Panamericana, 2005.

 

Praktikak:

Kimika Aplikatua Saila. Praktikak hasi aurretik banatuko diren gidoiak.

 

Formulaketa eta nomenklatura:

PETERSON, Fundamentos de nomenclatura química. Ed. Reverté, 2012.

CIRIANO, Nomenclatura de Química Inorgánica. Recomendaciones de la IUPAC de 2005.  Ed. Prensas Universitarias de Zaragoza, 2007.

QUIÑOÁ, RIGUERA, Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos. Ed. McGraw-Hill, Madrid, 2005.

 

 

Gora

Non emango den

 Arrosadiako Kanpusa

Gora