Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2017/2018 | Beste urte batzuk:  2016/2017  |  2015/2016  |  2014/2015  |  2013/2014 
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 501201 Irakasgaia: ESTATISTIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa
Irakasleak:
URMENETA MARTIN-CALERO, MARÍA DEL HENAR (Resp)   [Tutoretzak ] ADIN URTASUN, ARITZ   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Estatistika

Gora

Deskribatzaileak

Estatistika Deskribatzailea, Probabilitatea, Inferentzia Estatistikoa, Modelizazio Estatistikoa

Gora

Gaitasun orokorrak

  • OG1: Ikasleek derrigorrezko bigarren hezkuntzan lantzen hasitako ikasgai baten gaineko ezagutza eduki eta ulertzea frogatu beharko dute. Oro har, ezagutza-maila ikasliburu aurreratuetan oinarrituta egon ohi da eta barne hartzen ditu ikergaiaren abangoardiatik eratorritako ezagutzak eskatzen dituzten zenbait alderdi.
  • OG2: Ikasleek jakin dezatela beren ezagutzak lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen eta argudioen defentsarekin eta arazoak konpontzearekin egiaztatu ohi diren gaitasunen jabe izan daitezela, ikasgaiari dagokion guztian.

Gora

Berariazko gaitasunak

  • CG2: Ezagutza egokia problema fisiko, teknologia, makineria eta ur eta energia hornidurako sistemei buruz, aurrekontuen arloko faktoreei buruz, eraikuntzako araudiak ezarritako mugei buruz, eta instalazioek edo eraikinek eta nekazaritzako elikagaien industriek, lorezaintzak eta paisajismoak beren ingurune sozialarekin duten loturei buruz, eta horiek eta ingurune hori giza beharrekin eta ingurumenaren iraupenaren beharrekin lotzeko beharra.
  • CE1: Ingeniaritzan plantea daitezkeen problema matematikoak ebazteko gaitasuna. Gaitasuna ezagutzak aplikatzeko ondorengo gai hauei buruz: algebra lineala, geometria, geometria diferentziala, kalkulu diferentzial eta integrala, ekuazio diferentzialak eta deribatu partzialak, zenbaki-metodoak, zenbaki-algoritmika, estatistita eta optimizazioa.

 

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

R1- Datuen analisi estatistikoa burutu, txostenak modu zehatz eta eraginkorrean idatziz.

R2- Datu-baseak eta zorizko esperimentuen simulazioekin lan egiteko pakete estatistiko baten ezagutza.

R3- Zorizko propietateen problemen modelizazioa probabilitateak, probabilitate baldintzatuak eta zorizko gerterak erabiliz.

R4- Probabilitatearen erregela nagusiak menderatu eta probabilitate banaketa jarraitu zein diskretuekin lan egiten jakin.

R5- Inferentzia teknika klasikoak erabili: estimazio puntuala, konfidantza tarteak eta hipotesi kontrasteak.

R6- Diseinu-esperimentu eta ingurugiro problemetan erabiltzen diren oinarrizko modelo estatistikoen ezagutza.

IKASKETAREN EMAITZAK ENAEE:

ENAEE-3: Abangoardian dauden eta bere ingeniaritza adarrari dagozkion ezagutza egokiak.

ENAEE-7: Metodo analitikoak eta modelizazio metodoak aukeratu zein aplikatzeko gaitasuna.

ENAEE-11: Esperimentu estatistikoak diseinatzeko eta burutzeko gaitasuna, emaitzak interpretatu eta ondorioak atera.

 

Gora

Metodologia

Metodologia - Jarduera Bertaratze orduak Ez bertaratze orduak
A-1 Saio teorikoak 30  30
A-2 Ordenagailu praktikak 15  22
A-3 Lan-taldeak, eztabaidak, etab. 12 38
A-4 Segimendu probak    
A-5 Materialak irakurtzea    
A-6 Banakako ikasketa    
A-7 Azterketak, ebaluazioreko probak 3  
A-8 Tutoretzak    
Guztira 60  90

Gora

Prestakuntza jardueren-gaitasunen/ikaskuntzaren emaitzen arteko erlazioa

Gaitasuna Prestakuntza jarduera
GG2  A-1, A-2, A-3, A-7
CE1  A-1, A-2, A-3, A-7
CB1 A-3
CB2 A-3

Gora

Hizkuntzak

Gaztelania, ingelesa eta euskara.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikasketaren emaitzak Ebaluazio tresnak Pisua Bigarren aukera
  R1. Datuen analisi estatistikoa burutu, txostenak modu zehatz eta eraginkorrean idatziz R2. Datu-baseak eta zorizko esperimentuen simulazioekin lan egiteko pakete estatistiko baten ezagutza R3. Zorizko propietateen problemen modelizazioa probabilitateak, probabilitate baldintzatuak eta zorizko gerterak erabiliz. R4. Probabilitatearen erregela nagusiak menderatu eta probabilitate banaketa jarraitu zein diskretuekin lan egiten jakin. R5. Inferentzia teknika klasikoak erabili: estimazio puntuala, konfidantza tarteak eta hipotesi kontrasteak. R6. Diseinu-esperimentu eta ingurugiro problemetan erabiltzen diren oinarrizko modelo estatistikoen ezagutza Azterketa teoriko eta praktikoa %50 Bai
R1. Datuen analisi estatistikoa burutu, txostenak modu zehatz eta eraginkorrean idatziz. Bakarkako probak jarraipena %40 Ez
R6. Diseinu-esperimentu eta ingurugiro problemetan erabiltzen diren oinarrizko modelo estatistikoen ezagutza Parte-hartze aktiboa %10 Ez

Gora

Edukien azalpen laburra

Estatistika Deskribatzailea

Probabilitatea

Inferentzia Estatistikoa

Mofelizazio Estatistikorako Sarrera

Gora

Gai-zerrenda

Estatistika deskribatzailea

  • Datuen analisi deskribatzailea

Probabilitatea

  • Lagin-espazioa eta gertakariak
  • Probabilitate baldintzatua, probabilitate osoaren legea, Bayesen teorema eta gertaera independenteak.
  • Probabilitate dentsitate funtzioa eta banaketa funtzioa. Mediana, moda, pertzentilak eta momentuak.
  • Zorizko aldagai diskretuak: uniformea, binomiala eta Poisson. Zorizko aldagai jarraituak: uniformea, esponentziala gamma eta normala.
  • Zorizko aldagai diskretu eta jarraituen  banaketa bateratuak, marginalak eta baldintzatuak.

Inferentzia Estatistikoa

  • Lagin banaketaren sarrera. Parametroak eta estimatzaileak.
  • Ji-karratu eta t-Student banaketak.
  • Batazbesteko baten banaketa laginean, bi batazbestekoren arteko diferentziaren banaketak laginean eta proportzio baten banaketa laginean.
  • F banaketa
  • Bariantza baten banaketa laginean eta bi bariantzen arteko zatiketaren banaketa laginean.
  • Estimazio puntuala eta propietateak. Batazbesteko errore kuadratikoa.
  • Konfidantza tarteak. Tarte motak.
  • Hipotesi kontrasteak. I eta II motako erroreak. P-balioa eta potentzia. Kontraste motak. 

Modelizazio Estatistikoa

  • Bariantzaren analisia eta Erregresio lineala (sarrera).

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizkoa

Ugarte, M. D., Militino, A. F., Arnholt, A. T. (2016). Probability and Statistics with R. CRC Press/Chapman and Hall. 2nd Edition.

Ugarte, M. D., Militino, A. F., Arnholt, A. T. (2008). Probability and Statistics with R. CRC Press/Chapman and Hall.

 

Osagarria

Aguirre Basurko, Elena. (2010). Estatistikaren oinarriak. Ariketak (2. argitalpena).  UEU Argitalpenak.

Devore, J. (2005) Applied statistics for engineers and scientists. Thomson

Montgomery, D.C. (2002). Probabilidad y Estadística aplicadas a la ingeniería. Limusa-Wiley

 

Gora

Non emango den

Arrosadiko Kanpusean

Gora