Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021  |  2019/2020 
Erizaintzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 401103 Irakasgaia: BIOKIMIKA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 1º S
Saila: Osasun Zientziak
Irakasleak:
GOÑI IRIGOYEN, SAIOA (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Biokimika

Gora

Deskripzioa/Edukiak

 

Zelula eukarioten egitura: mintz plasmatikoa, nukleoa, erretikulu endoplasmikoa, erribosomak, Golgi konplexua, lisosomak, peroxisomak eta mitokondriak.

Biomolekulen egitura: aminoazidoak, peptidoak eta proteinak, karbono-hidratoak, lipidoak, bitaminak, hormonak, nukleotidoak eta azido nukleikoak. Entzimak. Oxidazio biologikoak, arnas-katea, fosforilazio oxidatiboa eta mintzean zeharreko garraioa.

Karbono-hidrato, lipido eta konposatu nitrogenatuen metabolismoa. Metabolismoaren koordinazioa eta integrazioa. Informazio genetikoaren metatzea eta expresioa.

 

Gora

Gaitasun orokorrak

 

Oinarrizko gaitasunak

Oinarrizko gaitasun hauek (CB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan: :

CB-1. Ikasleek bigarren hezkuntza orokorrean oinarritzen den ikas-arloko jakintza ezagutzen eta ulertzen dutela frogatu dute eta beren mailak, testu liburu aurreratuetan bermatzeaz gain, bere ikas-arloko abangoardietatik datozen ezaguerak ere baditu.

 

Zeharkako gaitasunak

Zeharkako gaitasun hauek (CGT) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

CGT-1. Analisi eta sintesi-gaitasuna.
CGT-3. Ama-hizkuntzan mintzatu eta idazteko gaitasuna.
CGT-5. Ikasteko gaitasuna.
CGT-6. Informazioaren gestiorako trebetasuna.
CGT-7. Kritika eta autokritika-gaitasuna.
CGT-9. Ideia berriak sortzeko gaitasuna.
CGT-10. Problema-konponketa.
CGT-12. Taldean lan egiteko gaitasuna.
CGT-21. Kalitatearen ardura.

Gora

Berariazko gaitasunak

Oinarrizko prestakuntza komuneko gaitasun espezifiko hauek (ECB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:

ECB-1. Giza-gorputzaren egitura eta funtzioa ezagutzeko gaitasuna.

ECB-2. Zelula eta ehunen oinarri molekular eta fisiologikoak ulertzeko gaitasuna

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

R-1. Izaki bizidunen oinarrizko atomo eta molekulak ezagutzea, eta horien egitura eta funtzioaren arteko erlazioa ulertzea.
R-2. Giza-organismoan gertatzen diren erreakzio eta prozesuak ikastea, batez ere metabolismo energetikoaren arloan daudenak.
R-3. Informazio genetikoaren metatze, transferentzia eta espresioa ulertzea.
R-4. Metabolismoaren gertaerak nola erregulatzen diren azaltzea.
R-5. Metabolismoan gauzatzen diren ekintzen koordinazioa eta elkarreraginak aztertzea.
R-6. Biokimika-laborategiko teknika nagusiak erabiltzea.
R-7. Laborategiko datuen erabilera klinikoaz jabetzea.

Gora

Metodologia

Irakaskuntza-metodologiak Saio-orduak ikasteko orduak
A-1. Ikasgai-magistralak 42  
A-2. Praktikak/mintegiak 15  
A-4. Azterketak 3  
A-5. Ikaslearen lana   90
Guztira 60 90

Gora

Hizkuntzak

Euskara.

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
R1, R2, R3, R4, R5 Idatzizko 2 azterketa (teoria) 70

Errekuperatzeko modukoa, idatzizko proba bat eginez

Azkeneko kalifikazioan ponderatu ahal izateko gutxieneko nota = 5/10

R1, R2, R3, R4, R5 Idatzizko azterketa (praktikak) 25

Errekuperatzeko modukoa, idatzizko proba bat eginez

Ez
R6, R7 Praktiketan parte hartze aktiboa, inkesten bidez 5 Ez Ez

 

 

Ebaluazio moduaren deskribapena:

Ebaluaketa jarraitua

 

Irakasgai honen ebaluaketak 2 atal izango ditu: teoria-ebaluaketa eta praktika-ebaluaketa. 

 

1. Teoria-ebaluaketa

Eduki teorikoak ebaluatzeko 2 azterketa partzial egingo dira. Hauen data kurtso hasieran zehaztuko da.

Teoria azterketek hainbat galdera mota edukiko dituzte, batez ere galdera motzak eta test galderak.

Azterketa bakoitza gainditutzat emango da 10 puntutatik 5 puntu gutxienez lortzen badira. Ebaluaketa jarraituan ez gainditutako azterketa, derrigorrez errekuperazio azterketan berreskuratu beharko da, Zentroak zehaztutako datan, hain zuzen ere.

Irakasgaiaren atal teorikoa gainditzeko derrigorrez bi partzialak gainditu beharko dira.

Irakasgaiaren atal teorikoaren nota bi azterketa hauen noten batez bestekoa izango da, eta honek irakasgaiaren azkeneko notaren %70a osatuko du.

 

2. Praktika-ebaluaketa

Praktika saioak laborategiko praktikei eta mintegiei dagozkie.

Ebaluaketa honetan 2 atal egongo dira: 

 

1. Eduki praktikoen ebaluaketa: azterketa baten bidez egingo da, eta honen data kurtso hasieran zehaztuko da. Azterketa honek hainbat galdera mota edukiko ditu, batez ere test galderak eta ariketak, praktika saioetan egindakoen antzekoak. Nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, honen nota 5 baino gutxiagokoa bada, azterketa errekuperatzeko aukera izango da errekuperazio azterketan, Zentroak zehaztutako datan. Azterketa praktikoak azkeneko notaren %25a osatuko du. 

 

2. Praktika saioetan parte-hartze aktiboaren ebaluaketa: Ikasleak praktiketan izandako parte- hartze aktiboa, praktika hasi aurretik eginiko inkesta batzuen bidez aztertuko da. Honela, ikasleak praktika irakurri eta ulertu duen ebaluatuko du irakasleak. Parte- hartze aktiboaren nota inkesten noten batezbestekoa eginez kalkulatuko da. Praktikara huts egiteak eta beraz inkesta ez betetzeak, praktika horretan 0 bat izatea eragingo du. Atal hau ezingo da berreskuratu eta azkeneko notaren %5a osatuko du.  

 

Errekuperazio-ebaluaketa

 

Ebaluaketa jarraituan gainditu ez diren atalak (5 baino gutxiagoko nota) errekuperazio-ebaluaketan berreskuratuko dira azterketa baten bidez, Zentroak zehaztutako datan. Azterketa teorikoen kasuan hau derrigorrezkoa izango da, eta praktiken azterketaren kasuan, hautazkoa. Beti ere, azken nota kalkulatzeko errekuperaketa notak erabiliko dira. 

Irakasgaia gainditzeko, derrigorrezkoa izango da errekuperazio azterketa teorikoetan ateratako nota 4 edo gehiagokoa izatea. Baldintza hau ez bada betetzen, nahiz eta azken nota 5 edo gehiagokoa izan, azken nota maximoa 4,9 izango da (EZ GAINDITUA).

Azterketa teorikoren bat gainditu ez duen ikasle bat ez bada berreskuraketa azterketara aurkezten, honen nota EZ AURKEZTUA izango da.

Ikasle batek Teoria ez badu gainditzen baina bere nota praktikoa (azterketa + parte-hartze aktiboa) 5 baten berdina edo gehiagokoa bada, nota hori hurrengo kurtsorako gordeko da. Aldiz, Teoria nota ez da behin ere gordeko hurrengo kurtsorako.

Gora

Gai-zerrenda

I.       Biomolekulak.

1. gaia         Proteinen osaera eta funtzioak; aminoazidoak.

2. gaia         Zuntz-proteinak: Keratinaren eta kolagenoen egitura eta ezaugarriak. 

3. gaia         Proteina globularrak. Mioglobina eta hemoglobina. Oxigenoaren garraioa eta bilketa. Proteina plasmatikoak: albumina eta globulinak. Inmunoglobulinak.

4. gaia         Monosakaridoak.

5. gaia         Disakaridoak, oligosakaridoak eta polisakaridoak.

6. gaia         Lipido saponifikagarriak: gantz-azidoak, azilglizeridoak, argizariak, fosfoazilglizeridoak eta esfingolipidoak.

7. gaia         Lipido ez-saponifikagarriak: terpenoak, bitamina liposolubleak, esterolak, behazun-azidoak eta hormona esteroideak. Eikosanoideak.

8. gaia         Nukleotidoen eta azido nukleikoen egitura. Informazio genetikoaren metatze, transferentzia eta espresioa: erreplikazioa, transkripzioa eta proteinen sintesia.

 

II.    Biokatalizatzaileak.

9. gaia         Entzimak: entzimen jarduera eta zinetika.

10. gaia     Entzimen erreakzio-mekanismoak, egitura eta erregulazioa.

11. gaia     Bitaminak eta koentzimak. 

 

III. Metabolismo energetikoa.

III. 1.     Bioenergetika.

12. gaia     Metabolismoaren oinarriak.

13. gaia     Mintzean zeharreko garraioa 

14. gaia     Oxidazio biologikoak: oinarri orokorrak. Arnas katea eta fosforilazio oxidatiboa.

15. gaia     Azido trikarboxilikoen zikloa.

 

III. 2.     Karbono-hidratoen metabolismoa. 

16. gaia     Karbono-hidratoen digestioa eta xurgapena. Glukolisia. Hartzidura laktikoa. Pirubato deshidrogenasa konplexua.

17. gaia     Karbohidratoen biosintesia. Glukoneogenesia. Disakaridoen metabolismoa. Glukogenoaren metabolismoa. 

 

III. 3.     Lipidoen metabolismoa.

18. gaia     Dietako lipidoen digestioa eta xurgapena, lipoproteina plasmatikoak eta lipidoen garraioa organismoan zehar.

19. gaia     Lipidoen degradazioa: gantz-azidoen oxidazioa. Lipolisiaren erregulazioa eta gorputz zetonikoen eraketa.

20. gaia     Gantz-azidoen nahiz triazilglizeridoen sintesia.

 

III. 4.     Konposatu nitrogenatuen metabolismoa.

21. gaia     Proteinen katabolismoa. Transaminazioa eta desaminazioa. Karbonodun kateen helbidea.

22. gaia     Produktu nitrogenatuen iraizketa. Urearen zikloa.

 

III. 5.     Metabolismo energetikoaren integrazioa eta erregulazioa.

23. gaia     Organoen arteko elkarreragin metabolikoak egoera desberdinetan: Janaldietan, barauan, estresan eta diabetes gozoan.

Gora

Praktika esperimentalen programa

Praktikak eta mintegiak.

  1.   Mintegia: Klinika laborategiaren oinarriak: Proteina plasmatikoen erabilera klinikoak.
  2.   Laborategiko praktika: Proteina plasmatikoen elektroforesia.
  3.   Laborategiko praktika : Gluzemiaren kontrola eta glukosarekiko tolerantzia. Glukosa plasmatikoaren zehaztea    espektrofotometriaren bidez.
  4.   Laborategiko praktika: Kolesterol eta triglizeridoen zehaztea espektofotometriaren bidez. Lipido-profilaren esanahia.
  5.   Laborategiko praktika: Chromosome spread I. Kromosomen isolamendua lerro zeluletatik abiatuta. 
  6.   Laborategiko praktika: Choromosome spread II. Kromosomen bistaratzea. Kasuen ebazketa.  
  7.   Laborategiko praktika: Peroxidasaren jarduera entzimatikoaren saiakuntza.

 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Oinarrizko bibliografia:   

 

  •   Feduchi, E., Romero, C. S., Yañez, E. y García-Hoz, C. (2021). Bioquímica: conceptos esenciales. (3ª ed.). Panamericana. 

https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=521538

 

  •   Lozano, J. A., Galindo, J. D., García-Borrón, J. C., Martínez-Liarte, J. H., Peñafiel, R. y Solano, F. (2005) Bioquímica y biología molecular para ciencias de la salud. (3ª ed.). McGraw-Hill Interamericana. 

https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=521538

 

  •   Teijón Rivera, J.M. y Blanco Gaitán, M.D. (Eds.). (2017). Fundamentos de bioquímica metabólica. (4ª ed.). Tébar Flores.

https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=548593

 

  •   Teijón Rivera, J.M., Blanco Gaitán, M.D. (Eds.). (2017). Fundamentos de bioquímica estructural. (3ª ed.). Tébar Flores.

https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=548592

 

  •   Noriega, M. J. (2000). Principios de bioquímica. Masson. 

 

Bibliografia gehigarria:  

 

  •   Nelson, D. L. y Cox, M. M. (2018). Lehninger: principios de bioquímica. (7ª ed.). Omega. 

 

  •   Tymoczko, J., Berg, J. y Stryer, L. (2014). Bioquímica: curso básico. (2ª ed.). Reverté.  

https://biblioteca.unavarra.es/abnetopac/abnetcl.cgi?TITN=530945

 

  •   Lieberman, M. y Marks, A. (2018). Marks: bioquímica médica básica: un enfoque clínico. (5ª ed.). Wolters Kluwer.  

 

 Praktiketarako bibliografia gehigarria:

 

  •   Gaw, A., Murphy, M. J., Srivastava, R., Cowan, R. A. y O¿Reilly, D.J. (2015) Bioquímica clínica: texto y atlas en color. Elsevier.  

 

  •   González-Hernández, A. (2019). Principios de bioquímica clínica y patología molecular. (3ª ed.). Elsevier.
   

Gora

Non emango den

Osasun-Zientzien Fakultatea

Gora