Kodea: 401102 | Irakasgaia: GIZA FISIOLOGIA | ||||
Kredituak: 6 | Mota: Oinarrizkoa | Ikasmaila: 1 | Iraupena: 1º S | ||
Saila: Osasun Zientziak | |||||
Irakasleak: | |||||
ARRAZOLA ZABALETA, M. ARANZAZU (Resp) [Tutoretzak ] | REKALDE AIZPURU, GRACIANA ROSA [Tutoretzak ] |
Fisiologiarako sarrera eta homeostasiaren kontzeptua. Fisiologia bizi-zikloaren etapa guztietan. Organo, sistema eta aparatu desberdinen fisiologia-ikasketa.
Oinarrizko gaitasunak
Oinarrizko gaitasun hauek (CB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:
CB-1. Ikasleek bigarren hezkuntza orokorrean oinarritzen den ikas-arloko jakintza ezagutzen eta ulertzen dutela frogatu dute eta beren mailak, testu liburu aurreratuetan bermatzeaz gain, bere ikas-arloko abangoardietatik datozen ezaguerak ere baditu.
Zeharkako gaitasunak
Zeharkako gaitasun hauek (CGT) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:
CGT-1. Analisi eta sintesi-gaitasuna.
CGT-3. Ama-hizkuntzan mintzatu eta idazteko gaitasuna.
CGT-5. Ikasteko gaitasuna.
CGT-6. Informazioaren gestiorako trebetasuna.
CGT-7. Kritika eta autokritika-gaitasuna.
CGT-9. Ideia berriak sortzeko gaitasuna.
CGT-10. Problema-konponketa.
CGT-12. Taldean lan egiteko gaitasuna.
CGT-21. Kalitatearen ardura.
Oinarrizko prestakuntza komuneko gaitasun espezifiko hauek (ECB) eskuratu beharko lituzkete ikasleek irakasgai honetan:
ECB-1. Giza-gorputzaren egitura eta funtzioa ezagutzeko gaitasuna.
ECB-2. Zelula eta ehunen oinarri molekular eta fisiologikoak ulertzeko gaitasuna
Irakasgai honetarako ezarritako helburuak ondorengo ikasketaren emaitzak lortzeko dira:
R1. Giza-gorputzaren organoen eta aparatuen funtzioak eta funtzionamendua ulertzea.
R2. Aparatuen funtzionamendua nola erregulatzen den azaltzea.
R3. Organismoaren homeostasia mantentzeko nola laguntzen diren elkarren artean aparatuak aztertzea.
R4. Zenbait teknika erabiltzea organo eta gorputz-aparatu batzuen funtzionamendua aztertzeko.
R5. Organo edo aparatu baten funtzionamenduaren aldaketak zerikusia duten osasunaren galerarekin ebaluatzea.
Irakaskuntza-metodologiak:
- Klase magistralak: edukiak azaltzeko, esplikatzeko eta erakusteko saioak.
- Praktikak / mintegiak / lantegiak: laborategian manipulazio prozedurak erakusteko saioak, ikasleekin edo simulagailuekin egiten direnak. Talde-lana, ezagupenak eta ikuspegiak trukatzeko eta haiei buruz eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko. Kasuen azterketa. Proiektuetara bideratutako ikaskuntza (tutoretzen, azterlanen eta lan autonomoaren bidez). Ikaskuntza elkarlanean. Ikaskuntza-kontratua: irakaslearen eta ikaslearen arteko akordioa lan autonomoko proposamen baten inguruan.
- Jarduera orohartzaileak: hitzaldiak. Azterketak: ikaslearen ikaskuntza ebaluatzeko probak.
- Ikaslearen lana: ikasketa eta lan autonomoa, ikasketa eta lana taldean (mintegien eta lanen prestaketa).
Irakaskuntza-metodologiak | Saio-orduak. | Ikasteko orduak |
A-1. Ikasgai-magistralak | 42 | |
A-2. Praktikak/mintegiak | 15 | |
A-4. Azterketak. | 3 | |
A-5. Ikaslearen lana | 90 | |
Guztira | 60 | 90 |
Ikaskuntzaren emaitza |
Ebaluazio jarduera |
Pisua (%) | Errekupera daitekeen edo ez |
Eskatzen den nota minimoa |
---|---|---|---|---|
R1, R2, R3 | Idatzitako azterketak(Teoria) | 75% | Bai, azterketa baten bidez | 5/10 |
R4, R5 | Praktiken azterketa | 20% | Bai, azterketa baten bidez | - |
R4, R5 | Irakaslearen behaketa eta oharrak ikaslearen partaidetzari buruz. | 5% | Ez | - |
Ebaluazio moduaren deskribapena:
Ebaluaketa jarraitua
Irakasgai honen ebaluaketak 2 atal izango ditu: teoria-ebaluaketa eta praktika-ebaluaketa.
Eduki teorikoak ebaluatzeko 2 azterketa partzial egingo dira. Hauen data kurtso hasieran zehaztuko da.
Teoria azterketek hainbat galdera mota edukiko dituzte, batez ere galdera motzak eta test galderak.
Azterketa bakoitza gainditutzat emango da 10 puntutatik 5 puntu gutxienez lortzen badira. Irakasgaia gainditzeko, ebaluaketa jarraituan ez gainditutako azterketa, derrigorrez errekuperazio azterketan berreskuratu beharko da, Zentroak zehaztutako datan, hain zuzen ere.
Irakasgaiaren atal teorikoa gainditzeko derrigorrez bi partzialak gainditu beharko dira.
Irakasgaiaren atal teorikoaren nota bi azterketa hauen noten batez bestekoa izango da, eta honek irakasgaiaren azkeneko notaren %75a osatuko du.
Praktika saioak laborategiko praktikei eta mintegiei dagozkie.
Ebaluaketa honetan 2 atal egongo dira:
1. Eduki praktikoen ebaluaketa: azterketa baten bidez egingo da, eta honen data kurtso hasieran zehaztuko da. Azterketa honek praktiketan eztabaidatutako gaiei buruzko garapen laburreko galderak izango ditu. Nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, honen nota 5 baino gutxiagokoa bada, azterketa errekuperatzeko aukera izango da errekuperazio azterketan, Zentroak zehaztutako datan. Azterketa praktikoak azkeneko notaren %20a osatuko du.
2. Praktika saioetan parte-hartze aktiboaren ebaluaketa: Praktika guztietara (7 praktika) joatea eta bertan aktiboki parte-hartzeak, atal honetan gehienezko nota lortzea eragingo du (10). Praktika bakoitzera ez joateak notaren zati proportzionala kentzea eragingo du. Atal honen nota ezingo da berreskuratu, eta azkeneko notaren %5a osatuko du.
Errekuperazio-ebaluaketa
Ebaluaketa jarraituan gainditu ez diren atalak (5 baino gutxiagoko nota) errekuperazio-ebaluaketan berreskuratuko dira azterketa baten bidez, Zentroak zehaztutako datan. Azterketa teorikoen kasuan hau derrigorrezkoa izango da, eta praktiken azterketaren kasuan, hautazkoa. Beti ere, azken nota kalkulatzeko errekuperaketa notak erabiliko dira.
Irakasgaia gainditzeko, derrigorrezkoa izango da errekuperazio azterketa teorikoetan ateratako nota 4 edo gehiagokoa izatea. Baldintza hau ez bada betetzen, nahiz eta azken batez bestekoa 5 edo gehiagokoa izan, azken nota gehienez 4,9 izango da (EZ GAINDITUA).
Ikasle batek Teoria gainditzen ez badu, baina Praktiken nota (azterketa + parte-hartzea) 5 edo gehiagokoa bada, Praktiken nota hurrengo kurtsorako gorde egingo da. Ez da Behin ere Teoria nota hurrengo kurtsorako gorde egingo .
Teoriaren Programa.
I. Sarrera.
1. gaia. Fisiologia: sarrera. Fisiologiaren kontzeptua. Barne-ingurunea eta homeostasia.
2. gaia. Zelula. Mintz plasmatikoa: egitura, eta garraioa mintzean zehar.
II. Nerbio-Sistemaren Fisiologia
3. gaia. Nerbio-Sistemaren zelulak: neuronak eta neurogliaren zelulak.
4. gaia. Nerbio-bulkada.
5. gaia. Sinapsia.
6. gaia. Muskulua: muskulu-uzkurketaren mekanismoa.
7. gaia. Nerbio-Sistemaren antolakuntza funtzionala Zentzumen-sistema. Sentsazio somatikoak. Ukimena, presioa eta bibrazioa. Termohartzea, nozizepzioa eta propiozepzioa.
8. gaia. Kimiohartzea: dastamena eta usaimena
9. gaia. Ikusmena.
10. gaia. Entzumena. Oreka.
11. gaia. Mugimenduaren kontrola: bizkarmuin, garun-azal eta entzefalo-enborraren funtzio motorea. Zerebeloaren eta gongoil basalen funtzioa.
12. gaia. Nerbio-sistema autonomoa.
13. gaia. Goi-mailako nerbio-funtzioak: oroimena, ikaskuntza eta hizkuntza.
III. Sistema Endokrinoaren Fisiologia
14. gaia. Hormonak. Definizioa eta sailkapena. Hormona-ekintzen mekanismoak. Hartzaileak eta sentikortasuna. Hormonen arteko interakzioa. Guruin endokrino zentralak: hipotalamo-hipofisi-sistema. Hormona tiroideoak. Giltzurrungaineko hormonak. Hormona pankreatikoak. Hormona sexualak
IV. Odolaren Fisiologia.
15. gaia. Odola: funtzio nagusia eta konposizioa. Plasma eta proteina plasmatikoak. Globulu gorriak: bizi-zikloa. Hemoglobina. Odol-taldeak.
16. gaia. Hemostasia eta koagulazioa
17. gaia. Leukozitoak eta immune-erantzuna.
V. Fisiologia Kardiobascularra.
18. gaia. Bihotz-jarduera. Bihotz-muskuluaren fisiologia Bihotz-bulkadaren hedapena Elektrokardiograma. Bihotz-zikloa. Gastu kardiakoaren kontzeptua. Bihotz-jardueraren erregulazioa.
19. gaia. Zirkulazio periferikoa: presioa, erresistentzia eta fluxua. Arteria-sistemaren fisiologia Zirkulazio benosoa.
20. gaia. Zirkulazio kapilarra eta linfa-sistema
21. gaia. Funtzio kardiobaskularraren erregulazioa. Tonu baskularra Presio arterialaren erregulazio-mekanismoak.
VI. Arnas Fisiología.
22. gaia. Biriketako aireztapena
23. gaia. Gasen elkartrukea eta garraioa.
24. gaia. Arnasketaren erregulazioa.
VII. Giltzurrun-Fisiologia.
25. gaia. Giltzurrun-funtzioa. Giltzurrun-iragazketa. Birxurgapen eta jariaketa tubularra. Mikzioa.
26. gaia. Oreka hidroelektrolitikoa. Zelulaz kanpoko likidoaren bolumen, osmolaritate eta ioi-kontzentrazioaren erregulazioa.
27. gaia. Azido-base oreka.
VIII. Digestio-Aparatuaren Fisiologia.
28. gaia. Digestioa: ezaugarri orokorrak. . Digestioa ahoan. Irensketa.
29. gaia. Urdaila: mugikortasuna eta jariaketa. Digestioa urdailean.
30. gaia. Heste meharraren eta lodiaren fisiologia.
IX. Ugalketaren Fisiologia.
31. gaia. Gizonezkoen ugalketa-sistemaren fisiologia.
32. gaia. Emakumezkoen ugalketa-sistemaren fisiologia: ziklo obarikoa eta ziklo endometriala. Ernalketa eta ezarpena.
Praktiken Gaitegia.
1. Nerbio-Sistema.
2. Zentzumen bereziak.
3. Odolaren fisiologia.
4. Sistema kardiobaskularra.
5. Arnas fisiología.
6. Giltzurrun-Sistema:
Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.
Oinarrizko bibliografia:
|