Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2022/2023 | Beste urte batzuk:  2021/2022 
Zuzenbidean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 351710 Irakasgaia: NAFARROAKO ZUZENBIDEAREN HISTORIA
Kredituak: 3 Mota: Aukerakoa Ikasmaila: 4 Iraupena: 1º S
Saila: Zuzenbidea
Irakasleak:

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

ZUZENBIDE PUBLIKOA ETA ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA/NAFARROAKO ZUZENBIDE PUBLIKOA

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Nafarroako Zuzenbidea eta foru instituzioak balioan jartzeko horien iragan historikoa ezagutzea ezinbestekoa da. Hitzarmen Ekonomikoaren iragana bereziki garrantzitsua da azterketa horretan, baina badira Foruak ulertzeko eta azaltzeko beste elementu batzuk ere bai. Etorkizuneko juristek horien guztien errealitate historikoa ezagutu beharko dute ezinbestean. 

Irakasgai honek Nafarroako Zuzenbidearen eta Instituzioen ikuspegi orokorra eskaintzen du. Erromanizaziotik hasita XX. mendea arteko ibilbidea egiten du, baina iragan hurbilari garrantzi berezia ematen zaio, tesntuinguru hori baita Zuzenbide positiboarekin lotura esanguratsuena duena.

Aztertuko ditugun edukien bidez Nafarroa ikerketa objetu gisa hausnartuko dugu. Izan ere, Nafarroaren formakuntza politikoa eta instituzionala ikasiz, Nafarroako Zuzenbide historikoaren prozesu eta elementuak azaldu daitezke. Beste lurralde historikoekin ikuspegi konparatiboa ere landuko dugu, bereziki erreinu zaharrarekin mugak partekatu dituztenekin (Aragoi, Errioxa, Probintzia Baskongadoak). Nafarroako historiografia landu duten Zuzenbidearen historialariek egindako ekarpen nagusiak aztertuko ditugu.

Irakasgaiaren eduki praktikoek iturrien, dokumentuen eta bibliografiaren aniztasuna ezagutzea dute helburu. Dokumentazio aberats horrek Nafarroako errealitate juridiko-instituzioanalaren konplexutasuna adierazten du. Hau da, eduki praktikoen bidez testu iushistorikoak landuko ditugu eta metodologia egokiaren bidez programaren baitan dauden eduki tematikoen lanketa teorikoa egingo dugu.

Gora

Gaitasun orokorrak

Gaitasun orokorrak

  • 01GO - Analisiak eta sintesiak egiteko gaitasuna
  • 014GO - Arrazoitzeko eta gogoeta egiteko gaitasuna
  • 016GO - Norberak bere kabuz ikasteko gaitasuna
  • 02GO - Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna
  • 22GO - Hausnartzeko eta arrazoiak pentsatzeko gaitasuna
  • 07GO - Arazoak konpontzeko gaitasuna
  • 09GO - Taldean lanean aritzeko gaitasuna 

Gora

Berariazko gaitasunak

 

Berariazko gaitasunak  

  • BG 01 - Ahozko adierazpen maila altua izateko hiztegia eta teknika egokiak erabiltzeko gaitasuna lortzea
  • BG 03 - Zuzenbide Publikoari lotutako afera juridikoei buruzko testuak idazteko gaitasuna lortzea
  • BG 04 - Arauak interpretatzeko gaitasun egokia
  • BG 05 - Zuzenbide Publikoari lotutako afera juridikoei buruzko arazoak konpontzeko gaitasuna lortzea
  • BG 09 - Iturri juridikoak erabiltzeko gaitasuna

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikasketaren emaitza · Alor bakoitzeko eduki berezituak modu koherentean sistematizatzeko gaitasuna. (E205) · Alor bakoitzeko edukiekin lotura duen informazioa identifikatu, ordenatu eta sailkatzeko gaitasuna. (E201) · Autonomia garapenaren eta eskubide historikoen garrantzia antzematea. (E182) · Zuzenbidearen formakuntzan eragina izan duten Iturri anitzak aztertzeko gaitasuna (E58) Edukiak. Erromanizazioa. Erromatar Inperioraren bukaera. Bisigodoen garaia. · Iruñeko-Nafarroako erreinua: Jatorria, ondorengotza tronuan. Erreinuaren komunitatea. Juramentua.  · Erdi Aroko Zuzenbidea eta Estatuaren funtzioak. · Aro Garaikideko bilakaera historikoa: Nafarroako konkista. · Zuzenbidearen Iturriak eta Instituzioak Aro Modernoan· Nafarroa Aro Garaikidean: Erreinu izatetik Probintzia izatera. · Trantsizioa. · Gaur egungo erregimen autonomikoaren eta autonomia Estatutuaren oinarri historikoak Jarduera hezigarriak · Saio teorikoak · Saio praktikoak. · Lanak burutzea. -Tutoretzak. -Norberaren ikasketa Ebaluaziorako tresnak ¿Azterketa finala (zati teoriko eta praktikoa). - Testu iushistorikoen iruzkin kritiko eta gogoetatsuak - Gelaren aurrean 5 minutuko azalpena. --Lan zuzendua modu indibidualean zuzendutako tutoretzekin. - Seminario batean 15 minutuko azalpena. -Bertaratze zerrenda. -Gelan egindako lan praktikoak entregatu beharra. Eztabaidetan parte-hartzea

Gora

Metodologia

Eskola teorikoak eta praktikoak tartekatuko dira. Guzti hau burutzeko azalpen teorikoak, irakurketa osagarri zehatzak, testu iushistorikoen iruzkinak eta norberak egindako lan gidatu bat egingo da. 

 

Irakas-metodoogia - Jarduera Ordu presentzialak Ordu ez-presentzialak
J-1 Klase teorikoak 20 -
J-2 Praktikak 5 5
J-3 Eztabaidak, bateratze-lanak eta talde tutoretzak 5 -
J-4 Lana egitea - 12
J-5 Materialen irakurmena - 5
J-6 Ikasketa indibiduala - 20
J-7 Azterketak, ebaluazio probak 2  -
J-8 Tutoretza indibidualak 1  -
...    
Guztira 33 42

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
 E182 Klasera etortze aktiboa. Klasean egingo diren lan praktikoak eta eztabaidetan parte hartzea.  %20 Ez  
E201 Testu historikoen gogoetazko iruzkin kritikoa. %30 Ez  
E58; E205 Azterketa finala. %50 Bai  
         

 

 

 

 

Gora

Gai-zerrenda

1.go GAIA- Lurraldearen bilakaera historikoa Erregimen Zaharrean. 1. Erromanizazioa. 1.1. Baskoien lurraldearen erromanizazioa. 1.2. Erromatar Inperioraren bukaera. 1.3. Bisigodoen garaia. 2. Iruñeko-Nafarroako Erreinua. 3. Nafarroaren konkista eta Gaztelan sartzea. 3.1. Aurrekariak. 3.2. Erreinuaren okupazioaren eta Gaztelako koroan sartzeari buruz orduan emandako justifikazioa. 3.3. Konkistaren inguruko interpretazio historiografiko politiko eta moral modernoak. 3.4. Nafarroako aferaren eta konkistaren kontsolidazioaren inguruko eztabaida. 
2. GAIA- Erregimen Zaharreko Zuzenbidea. 1. Ohitura. 2. Tokiko Zuzenbidea. 3. Lurraldeko Zuzenbidea. 
3. GAIA- Estatuaren funtzioak. 1. Erregea eta Erreinua: elkarrekiko juramentua. 2. Erregea. 3. Erregeordea. 4. Erreinua: Hiru Estatuak Gorte orokorretan bilduak. 5. Erreinuaren Diputazioa. 6. Justizia. 7. Ogasuna. 8. Armada. 9. Eliza.
4. GAIA- Nafarroa XIX.mendean: erreinu izatetik probintzia izatera. 1. Nafarroa Espainiako konstituzionalismoaren aurrean. 2. Gerra karlista, erreinuaren desagertzea eta Foruen erreforma. 3. Nafarroako Foruen erreforma: 1841eko abuztuaren 16ko legea. 4. Tejada-Valdosera hitzarmena. 5. Gamazada.
5. GAIA- Nafarroa XX. mendean. 1. Foru autonomiatik autonomia nazionalera: sujetu politiko berri bat? Aldarrikapen autonomikoak (1917-1919). 2. Primo de Riveraren diktadura. 2.1. Foru Diputazioa. 2.2. Udal erregimena. 2.3. 1927ko Hitzarmen Ekonomikoa. 3. Bigarren Errepublika. 3.1. Nafarroa estatutuen prozesuan. 3.2. Hitzaremen Ekonomikoa mantentzea. 4. Nafarroa frankismoan. 4.1. Diputazio frankista. 4.2. Udal autonomia eta Nafarroako Auzitegi Administratiboaren sorrera. 4.3. Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren eraberritzeak. 4.4. Justizia Administrazioa. 5. Nafarroa eta Espainiako Trantsizioa. 5.1. Nafarroa Trantsizioaren aurrean. 5.2. Nafarroa 1978ko Konstituzioaren aurrean. 5.3. Foru Hobekuntza (1982). 
6. GAIA- Nafarroako Zuzenbide Zibila eta Espainiako Kodetzea. 1. Nafarroako zuzenbide zibilaren iturriak. 2. Instituzioen desagertzea eta horren eragina Kodetze prozesuan. 3. Eranskinen proiektutik foru konpilazio zibilera.  4. Konstituzioa, Foru Hobekuntza eta Nafarroako foru zuzenbide zibila. 

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


 

Oinarrizkoa: MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Apuntes de la asignatura Historia del Derecho navarro, Universidad Pública de Navarra. (Nire Ikasgelategian).
Osagarria: MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Textos histórico-jurídicos navarros. I. Historia Antigua y Medieval, Pamplona: Gobierno de Navarra, Instituto Navarro de Administración Pública, 2008. MONREAL ZIA, Gregorio eta JIMENO ARANGUREN, Roldán, Textos histórico-jurídicos navarros. II. Historia Moderna, Iruñea: Nafarroako Gobernua, Administrazio Publikoaren Naafrroako Institutua, 2011. ALLI ARANGUREN, Juan Cruz, ¿Del régimen foral liberal al régimen democrático de los derechos históricos (Identidad, hechos diferenciales y asimetría)¿, Revista Jurídica de Navarra, 25, urtarrila-ekaina 1998, 51-149 orr.    

Gora

Hizkuntzak

 

Euskara.

Gora

Non emango den

Ikasgelategian

Gora