Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023  |  2021/2022  |  2020/2021 
Haur Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua edo Lehen Hezkuntzako Irakasletzan Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 306202 Irakasgaia: ERANTZUN PSIKOPEDAGOGIKOA ETA ANIZTASUNA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 1º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
AMILBURU MARTINEZ, ALBA JARA   [Tutoretzak ] LOPEZ HERNAEZ, MARIA LARA (Resp)   [Tutoretzak ]
ORIA HERRERA, AINHOA   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Oinarrizko prestakuntza/ Gaia sozio-psiko-pedagogia

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Aniztasuna ezaugarri pertsonalak, fisikoak eta kulturalak kontuan hartuz, desberdin egiten gaituenari dagokio. Hezkuntza-eremuan ematen da estilo eta ikasteko erritmo desberdinak eta garapenaren motibazioen, interesen eta gaitasunen arteko desberdintasunak adieraziz (besteak beste).

Hau dela eta, ikasgaia gai-multzo ezberdinetan egituratzen da. Lehenengo gai-multzoa, IKASLERIAREN BERARIAZKO PREMIEN ARRETAKO OINARRI PSIKOLOGIKOAK, garapenaren nahasmenduen ulermena testuinguruan kokatzeari dagokio, ikuspuntu ebolutiboa kontuan hartuz. Hari honi jarraituz, aurretiko edukiak aipatuz hasten da, garapen ez hondatuarekin konparatuz garapen hondatua ulertzen uzten duena.

Bigarren gai-multzoan, IKASLERIAREN BERARIAZKO PREMIEN HEZKUNTZA ARRETA, ikasleriarenganako hezkunta arreta hezkuntza laguntzaren premia berezien antolaketan oinarrituz, lantzen da, LOEn (20016) eta aurrerago LOMCEn (2013) jasoa dagoena. Hezkuntza laguntzaren berariazko premia bakoitzean (desgaitasunetik datozen hezkuntza premia bereziak, jokabidearen nahasmendu larriak, AFNH, adimen altuko gaitasunak, hezkuntza sisteman berandu sartzea, ikasteko berariazko zailtasunak, eta egoera pertsonaletatik edo eskola-historiatik datozenak), berariazko  hezkuntza premien identifikazioa lantzen da, geroko erantzuna edo esku-hartze psikopedagogikoa gidatuko duena.

Gora

Gaitasun orokorrak

2.1. OINARRIZKO KONPETENTZIAK

2. OG - Ikasleek beren ezagutzak beren lanetan edo bokazioetan modu profesionalean  plikatzen jakitea, eta beren ikasketa arloaren barruan arrazoiak prestatzearen eta defendatzearen bidez, eta problemen ebazpenaren bidez demostratzen diren gaitasunak  edukitzea.

 3. OG - Ikasleek (normalean beren ikasketen arloko) datu aipagarriak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, arlo sozial, zientifiko edo etikoari buruzko gai aipagarrien gaineko gogoeta hartuko duten iritziak emateko.

 4. OG - Ikasleak, bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari, informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko gauza izatea.

 2.2. KONPETENTZIA OROKORRAK

 2. GO - Lehen haurtzaroan ikaskuntzak sustatzea eta ahalbidetzea, alderdi kognitibo, emozional, psikomotor eta nahimenezkoen ikuspegi globalizatzaile eta integratzaile batetik.

 4. GO - Ikasgelan eta hortik kanpora bizikidetza sustatzea, eta gatazkak modu baketsuan konpontzeari ekitea. Ikasketa eta bizikidetza testuinguruak sistematikoki behatzen jakitea, eta haiei buruz gogoeta egiten jakitea.

 5. GO - Taldean hausnartzea arauak onartzeari buruz eta besteenganako errespetuari buruz. Sustatzea ikasle bakoitzaren autonomia eta singulartasuna, lehen haurtzaroan emozioak, sentimenduak eta balioak hezteko faktoreak diren aldetik.

 6. GO - Hizkuntzaren bilakaera ezagutzea lehen haurtzaroan, egon daitezkeen disfuntzioak ezagutzea eta haren bilakaera egokia zaintzea. Eraginkortasunez aztertzea hizkuntzen ikasketaegoerak testuinguru kulturaniztun eta eleaniztunetan. Ahoz eta idatziz azalpenak ematea eta adierazpen teknika desberdinen erabilera menderatzea.

 7. GO - Hezkuntza komunitateko eta inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan jardutea. Irakaskuntzaren eginkizun hezitzailea norbereganatzea, eta hiritartasun aktibo baterako heziketa demokratikoa sustatzea.

9. GO - Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolaketa eta bere funtzionamenduaren barruan sartzen diren jarduerak ezagutzea. Irakaslana hobetu eta bizi osoan zehar gertatzen diren aldaketa zientifiko, pedagogiko eta sozialetara egokitu behar dela onartzea.

11. GO - Ikasgelako praktikei buruz gogoeta egitea, irakaskuntza berritu eta hobetzeko. Azturak eta trebetasunak eskuratzea ikasketa autonomo eta kooperatiborako, eta ikasleen artean sustatzea.

12. GO - Gaurko gizartean hezkuntzaren funtzioa, aukerak eta mugak zeintzuk diren ulertzea, eta haur hezkuntzako ikastetxeak eta beren profesionalak ukitzen dituzten oinarrizko gaitasunak zeintzuk diren ulertzea. Ikastetxeetan aplikagarriak diren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutzea.

2.3. ZEHARKAKO KONPETENTZIAK

2. ZG - Hizkuntza gaitasuna frogatzea gaztelaniaz, edo, hala badagokio, euskaraz, Europako Kontseiluaren "Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Komuna: ikastea, irakastea, ebaluazioa" delakoaren araberako C1 mailaren parekoa.

 

Gora

Berariazko gaitasunak

 2. GE - Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, kontuan hartuz diziplina arteko eta diziplinako irizpideak, baita beste hainbat irizpide profesional ere.

4. GE -  Ikasteko espazioak dibertsitatearen, kulturaniztasunaren eta testuinguruetan eta testuinguru eleanitzetan diseinatzea eta erregulatzea. Ikasle bakoitzaren hezkuntza beharrak, genero berdintasuna, ekitatea, begirunea eta giza eskubideak aintzat hartzea.

5. GE - Eskola ikasketa eta bizikidetza testuinguruetan, arauen onarpenean, jarraikitasunean, norberaren diziplinan eta besteekiko begirunean sakontzea.

7. GE - Lankidetza, motibazioa eta ikasteko grina sustatzea, eta ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea.

10. GE - Lankidetza, bizikidetza, motibazioa eta ikasteko nahia sustatzea, ikastetxeko proiektuetan aktiboki parte hartzea eta familiekiko harremanak zaintzea.

11. GE - Harreman kritikoa eta autonomoa edukitzea, hezkuntzan inplikatutako jakintzei, balioei eta erakundeei buruz.

13. GE - Ikasleekin eta beren familiekin tutoretza, orientazio eta gatazkak konpontzeko funtzioak betetzea. Ongi egindako lana baliozkotzen jakitea.

14. GE - Aldaketa politiko, sozial eta pedagogikoen testuinguruan ezartzea irakaskuntza-ekintza, hezkuntza demokratikoa eta etorkizun iraunkorraren aldeko hiritar aktiboen garapena sustatzea.

 

 

Gora

Ikasketaren emaitzak

Ikaskuntza-emaitzak ikasleak gaian eskuratuko dituen gaitasunen zehaztapenak dira. Hiru maila ezartzen dira:

- Hoberena: Gaitasunen %100 eskuratzea eta hauetako %75etan maisutza.

- Tartekoa: Ikasgaian lortu nahi diren gaitasun gehienak eskuratzea eta maisutza tituluaren berariazko gaitasunetan laguntzen duten alderdietan.

- Eskasa: Tituluaren berariazko gaitasunetan laguntzen duten alderdien gutxieneko eskuratzea.

Ikasle batek GAI kalifikazioa lortzen du ikaskuntza maila hoberena edo tartekoa bada. Horrela, ikasgai honetarako ikaskuntza-emaitzak, eduki-multzo bakoitzari dagokionez, hurrengoak dira:

- R1: Desgaitasunetan eta komunikazioari eta hizkuntzari dagozkien nahasteetan garapen tipikoa eta garapen hondatua konparatzea (zentzumenezkoa, mugitzekoa eta adimen-desgaitasuna).

- R2: Haur hezkuntza edo/eta lehen hezkuntzako ikasleengan garapenaren nahasmendu desberdinen eta desgaitasunen alderdi psikoebolutiboak aztertzea.

- R3: Desgaitasun desberdinek, jokabidearen nahasmendu larriek, ikaskuntzaren berariazko zailtasunek eta adimen altuko gaitasunek haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako ikasleen garapen kognitiboan, psikomotorrean, sozioemozionalean eta  hizkuntza-garapenean izan dezaketen eragina identifikatzea.

- R4: Garapenaren eta desgaitasunen nahasmenduak, ikuspegi neurokonstruktibista kontuan hartuta, elkarreraginean dauden hainbat faktore dituen prozesu modura azaltzea (burmuina, geneak, burua, testuinguru fiskoa, testuinguru soziokulturala¿), ibilbide ebolutibo desberdinak ahalbidetuz,.

- R5: Hezkuntza laguntzaren berariazko premiak deskribatzea: hezkuntza premia bereziak, adimen altuko gaitasunak, hezkuntza sisteman berandu sartzea, ikasteko berariazko zailtasunak, egoera pertsonalak edo eskola-historia.

- R6: Hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituzten ikasleen aniztasuna aberaste pertsonal eta profesional modura, eta familiaren garrantzia, hasierako garapen-aldietan, hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituzten ikasleak detektatzeari dagokionean, baloratzea.

- R7: Hezkuntza arretaren historiak aniztasunerako bidean zeharkatu dituen etapak identifikatzea eta izan diren eskola ereduak deskribatzeko eta erantzun inklusiboari dagozkion gako-hitzak definitzeko gauza izatea.

- R8: Giza aniztasunaren konplexutasuna azaltzea eta eskola-inguruan nabaritasunen adibideak ematea.

- R9: Hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituen ikasleen hezkuntza erantzunari dagozkion curriculum-neurriak eta antolamendu-neurri egokiak zehazteko lege-iturriak erabiltzea.

- R10: Hezkuntza proposamen inklusiboak egiterakoan, baliabide materialak eta giza baliabideak kudeatzeko ebaluazio psikopedagogikoaren txostenak aztertzea.

- R11: Hezkuntza laguntzaren berariazko premiak dituen ikaslearen aniztasunari erantzun ahal dion gelako proposamen didaktikoa egiteko oinarri psikologikoen eta hezkuntza arretaren nozioak konbinatzea.

- R12: Hezkuntza inklusioaren prozesuan, aniztasunari dagokion erantzun modura, tutorearen gelako irakasle-rola baloratzea.

Gora

Metodologia

 

Kodea Deskripzioa BERTARATZE orduak BERTARATU GABE
AF1 Azalpen/parte hartze saioak 28 0
AF2 Saio praktikoak 21 0
AF3 Ikasketa|Ikastaldi lankideko Jarduerak 20 8
AF4 Taldeko lan/proiektuak Errealizazioa 0 30
AF5 Ikerketa|Estudioa eta ikaslearen lan autonomoa 3 30
AF6 Tutoretzak
4  0
AF7 Ebaluazio-Probak 4 2
  Guztizkoa 80 70

Gora

Ebaluazioa

 

Ikaskuntzaren
emaitza
Ebaluazio
jarduera
Pisua (%) Errekupera
daitekeen edo ez
Eskatzen den
nota minimoa
         
         
         
         

 

 

 

Ikasketaren emaitzak Ebaluazio sistemak Pisua (%) Berreskuragarria
 R1, R2, R4, R6, R7, R8, R10, R12  SE2: Banakako lan teorikoak  % 20 Bai, %10
 R3, R5, R6, R9, R11, R12  SE3: Talde lan-praktikoak  % 20 Bai, %10
 R1, R2, R3, R4, R5, R6, R7, R8, R9, R12  SE4: Ahozko edo idatzizko frogak  % 60 Bai, %100
Total 100% %80

*Edukiak ebaluatzeko proba idatzian (azken azterketa) gutxienez 5 puntu lortu beharko dira irakasgaiaren multzo bakoitzean, gainerako puntuazio irizpideekin batezbestekoa egin ahal izateko. 5 puntu baino gutxiago lortzen badira, multzoari dagokion berreskurapen proba idatzia egin beharko da Fakultateak finkatutako datetan.

**Los trabajos individuales y grupales serán aceptados solamente en las fechas que establezca el profesorado. No se guardarán trabajos del curso anterior.

***Se recuerda el Artículo 14, punto 4  de la Normativa Evaluadora de los Procesos de Evaluación en la Universidad Pública de Navarra, sobre la evaluación continua: Las guías docentes podrán contemplar una relación de requisitos específicos como, por ejemplo, la realización de exámenes u otro tipo de pruebas, la asistencia a un número mínimo de horas de clases prácticas, la realización obligatoria de trabajos, proyectos, prácticas de laboratorio o Prácticum y la participación en seminarios.

Gora

Gai-zerrenda

Igo. BLOKEA IKASLEGOAREN BERARIAZKO BEHARREN ARRETARAKO OINARRI PSIKOLOGIKOAK

1go. GAIA.

GARAPEN-NAHASTEEN IKUSKERA EBOLUTIBOA.

  • 1.1. GAIA Garapenaren nahasteei sarrera (neurogarapenaren nahasteak).

 BERARIAZKO BEHARREN HEZIKETA-LAGUNTZAK.

  • 2.1. GAIA Zentzumenezko Zailtazunak, ikusmena, entzumena eta gor-mutuak.
  • 2.2. GAIA Mugimenduzko Zailtasunak.
  • 2.3. GAIA Adimen desgaitasuna eta Autismoaren espektroko nahasmenduak.
  • 2.4. GAIA Goi mailako gaitasunak.
  • 2.5. GAIA Arreta gabezia eta jokabide nahasteak.
  • 2.6. GAIA Komunikazio eta lengoaiaren garapen nahastea eta ikaskuntzarako zailataun zehatzak.

II BLOKEA. IKASLEGOAREN BERARIAZKO BEHAR HEZIGARRIEI ARRETA

3. GAIA.ERANTZUN PSIKOPEDAGOGIKOA

  • 3.1. GAIA Ibilbide histoikoa eta aniztasunari hezitze-harrera egiteko gaur egungo ikuskerak.
  • 3.2. GAIA Hautemate prozesua, balorazioa eta aniztasunari harrera.
  • 3.3.GAIA Zentro eta gelako antolaketa neurriak aniztasunari harrera egiteko.
  • 3.4. GAIA Zentro eta gelako kurrikulum neurriak aniztasunari harrera egiteko.
  • 3.5. GAIA Diseño Universal de Aprendizaje.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Araudia:

  • LOE: 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa.
  • 23/2007 FORU DEKRETUA: Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzetarako curriculuma.
  • 60/2014 FORU DEKRETUA: Lehen Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma.
  • 47/2009 FORU AGINDUA: Ebaluazioa Haur Hezkuntzako bigarren zikloan.
  • 72/2014 FORU AGINDUA: Ebaluazioa Lehen Hezkuntzan.
  • 93/2008 FORU AGINDUA: Aniztasuna.
  • 65/2012 FORU AGINDUA: Ikastearen nahasmenduengatik eta arreta faltagatiko nahasmenduarengatik (hiperaktibitatearekin) hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna.

Eskuliburua:

  • Trebol, F. (koord.) (2010). Hezkuntza bereziaren oinarri psikologikoak. Aniztasunaren trataera. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.

Oinarrizko biliografia:

Gora

Hizkuntzak

Euskara/Castellano

Gora

Non emango den

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campusean. Zer ikasgelatan izango den jakiteko, begiratu Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen web-orrialdean.

Gora