Nafarroako Unibertsitate Publikoa



Castellano | Ikasturtea: 2023/2024 | Beste urte batzuk:  2022/2023 
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304401 Irakasgaia: TALDEAK, TALDEEN ELKARRERAGINA ETA NORTASUN SOZIALA
Kredituak: 6 Mota: Nahitaezkoa Ikasmaila: 2 Iraupena: 2º S
Saila: Soziologia eta Gizarte Lana
Irakasleak:
ALZUETA GALAR, IGOR (Resp)   [Tutoretzak ] ZIGANDA SAN MARTIN, MAITE   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Egitura sozialen eta giza portaeraren oinarrizko ezagutza

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Esku hartze sozialerako taldeko ikuspegia ematen du irakasgaiak. Eragin sozialeko prozesuak, komunikazio prozesuak, taldeko prozesuak eta taldeen arteko prozesuak landuko ditugu zehazki, gure praktika profesionalean esku hartze arrakastatsuak diseinatu eta aplikatu ahal izateko taldeetan eta taldeekin. Horretarako hizkuntza eta komunikazioa landuko dira aurrena, gure errealitatea beste pertsona batzuekin eragin trukea izanez eraikitzen baitugu, testuinguru kultural eta sozial handiago batean. Eragin sozialekoprozesuak jorratuko ditugu gero, identitate sozialaren eta niaren kategorizazioaren teorietatik abiatuz. Taldeen eraketa, sozializazioa, talde garapena eta talde prozesu garrantzitsuenak landuko ditugu hirugarrenik (talde kohesioa, gatazken kudeaketa eta koordinazioa). Taldeen arteko harremanak eta faboritismo endogrupalajorratuko dugu azkenik.

Gora

Gaitasun orokorrak

3OG - Datu esanguratsuak biltzeko eta interpretatzeko ahalmena izatea, bakoitzak bere iritzia eman dezan, eta horrekin batera zenbait gai sozial, zientifiko edo etikori buruzko hausnarketa egin dezan.

4OG - Bai jende espezializatuari eta bai espezializatu gabeari informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak jakinarazteko ahalmena izatea.

1GO - Ikasketa arloetako ezagutzak ulertzeko ahalmena izatea, testuliburu eguneratuen laguntzaz eta bakoitzak bere ikasketa arloan ezagutza aurreratuak dauzkala erakusten duten alderdiak hartuz.

7GO - Pertsonen, familien, taldeen eta komunitateen iritzia balioesteko eta kontuan hartzeko ahalmena izatea.

8GO - Problema indibidualak eta sozialak konpontzeko interesa eta ardura erakusteko ahalmena izatea.

9GO - Taldeen funtzionamendua ezagutzeko, taldeak garatzeko, talde lana egiteko eta taldeekin lan egiteko ahalmena izatea.

13GO - Aldaketarako malgutasuna erakusteko ahalmena izatea.

15GO - Jarduera guztietan aukera berdintasuna aplikatzeko behar diren tresna kontzeptualak eta metodologikoak erabiltzeko ahalmena izatea.

17GO - Gizarte Laneko arloetan dauden genero desberdintasunak analizatzeko ahalmena izatea.

19GO - Diagnosi sozialetan androzentrikoa ez den ikuspegia garatzeko ahalmena izatea.

Gora

Berariazko gaitasunak

2GE - Ahalmena izatea pertsonekin, familiekin, taldeekin, erakundeekin eta komunitateekin eragin trukea izateko, horrela aldaketak erdiesteko, haien garapena sustatzeko eta bizitza baldintzak hobetzeko Gizarte Lanaren ereduak eta metodoak erabiliz.

3GE - Giza egoerak ebaluatzeko eta informazioa biltzeko, antolatzeko, tratatzeko eta analizatzeko ahalmena izatea, kontuan hartuz parte hartzen dutenen ikuspuntuak, kontzeptu teorikoak, ikerketaren datuak, legezko arauak eta erakundeen prozedurak.

5GE - Banaka edo taldean, bakoitzak bere portaerari eta zeregin profesionalari buruz hausnartzeko ahalmena izatea, hala behar denean horiek aldatuz eta muga pertsonalak eta profesionalak identifikatuz eta etengabe berrikusiz.

6GE - Banaka edo taldean, bakoitzak bere barneko gatazkak eta pertsonen artekoak kudeatzeko ahalmena izatea, haiek identifikatuz, gainditzeko estrategiak identifikatuz eta emaitzei buruz hausnartuz.

Gora

Ikasketaren emaitzak

  1.   Komunikazioaren eta eragin sozialaren garrantzia ezagutzea, taldearen barneko eta taldeen arteko harremanak azaltzeko eta trebetasun sozialak aplikatzeko (esaterako, arreta bideratua, entzute aktiboa, enpatia, etab.).
  2.   Interakzio sozialeko ikuspegiei eta mailei buruzko oinarrizko kontzeptuak identifikatzea eta definitzea, irakasgai honetan jorratu denaren arabera.
  3.   Gehien eta gutxien eragiten duten prozesuak konparatzea, kategorizazio sozialaren zeregina azpimarratuz.
  4.   Prozesu hori deskribatzea: kide berriek taldean nola sozializatzen duten.
  5.   Gizartea eraldatzeko prozesuak ulertzea, eragin minoritarioko prozesuak edo IKTei lotzen zaizkien eragiteko modu berriak aztertuz.
  6.   Gizartean dauden taldeen arteko gatazka prozesuak identifikatzea, analizatzea eta kudeatzea ikuspegi psikosozialetik.
  7.   Estereotipiaren, aurreiritzien eta taldeen arteko diskriminazio prozesuek elkarrekin duten erlazioa ulertzea.
  8.   Talde baten barneko eraikuntza rolak garatzeko estrategiak aplikatzea.
  9.   Estrategiak, taktikak, tresnak eta trebetasun sozialak aplikatzea, taldearen barneko eta taldeen arteko harremanak hobetzeko.
  10.   Talde dinamikako metodoak eta teknikak aplikatzea, eskolan talde txikietan lan egiten denean.
  11.   Talde analisirako tresnak eguneroko testuinguru sozialetan aplikatzea eta teknologia berriak erabiltzea behar denean.
  12.   Taldeak hausnartzeko eta hobetzeko leku gisa sustatzea.

Gora

Metodologia

Ikasleek beren ikaskuntza prozesuan aktiboki parte hartzea eta inplikatzea da metodologiaren ardatza. 

Eskola teorikoak, funtsean, edukiak eta esparru kontzeptualak azalduz garatuko dira. Ikus-entzunezko materialaren laguntza izanen da horretarako, eta material horietako batzuk erabiliko dira elementu teorikoak analizatzeko eta identifikatzeko. 

Eskola praktikoetan talde dinamikak eginen dira, taldeko esperientzia errazteko eta taldeko interakzioa eta esku hartzea simulatzeko praktika bat hasteko.


 Talde lanak proposatuko dira, horrez gain, eta horietako batzuk talde osoari azalduko zaizkio, eta feedbacka izanen dute ikasleen eta irakasleen aldetik.

Askotariko metodologia hori erabiliz lagundu egin nahi zaie ikasleei gaietan ezartzen diren ezagutzak eta trebetasunak bereganatu ditzaten.

Jarraian adieraziko diren metodoez gain, beste hauek ere nabarmenduko ditugu: idatzizko eta ikus-entzunezko materialen analisia, benetako taldeak behatzeko lana (ahal den neurrian) eta ahozko azalpenak.

Kodea Deskripzioa
1IM Azalpen magistrala osoko bilkuran
3IM Interakzioa talde ertainean
4IM Interakzioa talde txikian
5IM Banakako interakzioa: zereginak eta bakarka ikasteko jarraibideak

Gora

Hizkuntzak

Euskera

Gora

Ebaluazioa

Ikaskuntzaren emaitza Ebaluazio sistema Tresna Pisua Errekuperatzekoa den edo ez
1E, 8E, 9E, 10E, 11E, 12E Eskola teorikoetan eta praktikoetan parte hartzea Eskola teorikoen eta praktikoen interakzioan eta garapenean parte hartzea, eta ariketak garaiz eta forman ematea. % 15 EZ
2E, 3E, 4E, 5E, 6E, 7E Multzoko proba (gainditu egin behar da batez bestekoa egiteko). Multzoko proba. Proba bakarra eginen da seihilekoa bukatzean. % 60. Irizpideen batuketa egiteko eta horrela azkeneko kalifikazioa ateratzeko, 5 gutxienez izan behar da azterketaren nota. Bai, hori eginez errekuperatzeko aldian.
1E, 2E Analisia egiteko, aipatzeko eta sintesia egiteko lan teorikoak. Ikus-entzunezko materiala erabiliz hausnartzeko eta analisia egiteko bakarkako ariketa % 10 Bai, hori aurkeztuz errekuperatzeko aldian.
2E, 3E, 4E, 5E, 6E, 7E Lan praktikoak/azalpena taldean Eduki teorikoak egituratuko dituen lan bat egitea, gaurko testuinguru sozialean ohikoak edo garrantzitsuak diren fenomenoen analisia eginez. Aurkezpena ikasgelan taldeko gainerakoak inplikatzen dituzten dinamikak erabiliz. % 15 Bai, hori eginez errekuperatzeko aldian.

 

Praktiketara nahitaez joan behar dute modu presentziala aukeratzen dutenek eta asistentzia orria erabiliko da hori kontrolatzeko (gutxienez eskolen % 80etara joan behar da kalifikazioa izateko). Erregulartasunez joateko modurik ez badute, analisirako eta hausnarketa aplikatua egiteko modu alternatibo bat eskainiko zaie ikasleei.

Gora

Gai-zerrenda

I. MULTZOA. INTERAKZIO SOZIALA ETA KOMUNIKAZIO PROZESUAK

1. GAIA: Komunikazioaren ikerketa psikosozialerako sarrera: teoriak eta printzipioak

  1. Sarrera: Komunikazioaren dimentsio soziala.
  2. Definizioak eta printzipioak.
  3. Komunikazioaren ikerketako ereduak:
    1. Eredu klasikoak.
    2. Eredu erlazionalak eta intererlazionalak: Palo Altoko eskola.

2. GAIA: Hitzezko eta hitz gabeko komunikazioa Prozesu psikosozialak eta komunikazio trebetasunak

  1. Hitzezko eta hitz gabeko komunikazioa
    1. Sarrera: hitz gabeko komunikazioaren prebalentzia.
    2. Hizkuntza eta bere erabilera.
    3. Hitz gabeko komunikazioaren garrantzia eta giltzarriak.
  2. Prozesu psikosozialak:
    1. Komunikazioaren agertokia.
    2. Parte hartzaileak.
  3. Trebetasun sozialak: hartzeko modua. Jokabide asertiboa. Trebetasun sozialak Gizarte Lanean: entzute aktiboa.

II. MULTZOA: ERAGIN SOZIALA 

3. GAIA: Eragin sozialeko prozesuak.

  1. Sarrera:
    • Eraginaren definizioa.
    • Esparru sozial arauemaileak. Arau sozialaren nozioa.
  2. Eragiteko prozesu espezifikoak.
    • Normalizazioa.
    • Konformismoa.
    • Onespena. Printzipio psikosozialak eta eragiteko taktikak: deskripzioa eta funtzionamendua.
    • Obedientzia.

4. GAIA: Eragina, boterea eta eraldaketa sozialak

  1. Boterea eta eragina.
    • Bereizketa kontzeptuala.
    • Botereari buruzko ikuspegi sozialak eta pertsonen artekoak.
    • Botere motak French-en eta Raven-en arabera (1959).
  2. Eraginaren nolakoa eta zergatikoa. Eraginaren aurkako erresistentzia.
  3. Eraginaren kasu berezi bat: eragin minoritarioa.

    • Gutxiengoen eragina eta eraldaketa sozialak. Mugimendu sozialak.

III. MULTZOA: IDENTITATE SOZIALA 

5. GAIA: Ikuspegiak identitate sozialaren ikerketan.

  1. Sarrera. Identitatearen konplexutasuna.
  2. Identitatearen dimentsioak.
  3. Ikuspegiak identitatearen ikerketan.
  4. Ikuspegi psikosozialak. Identitate Sozialaren teoria (Tajfel eta Turner, 1979).
    • Kategorizazio prozesua eta bere efektuak.
    • Talde minimoaren paradigma.
    • Bereizgarritasun sozial positiboaren bilaketa. 
    • Desberdintasuna, konparazioa eta ekintza kolektiboa.
    • Identitatea eta portaera: interakzio sozial jarraitua.

6. GAIA: Niaren autokategorizazioaren teoria

  1. Niaren kategorizazioaren teoria (Turner, 1987):
    • Autokontzeptuaren definizioa. Niaren mailak.
  2. Despertsonalizazio prozesuak.
  3. Faboritismotik arbuiatzera. Gizatasunaren azpiko eta gizatasuna galtzeko prozesuak.
    • Prozesu praktikoak: kosifikazioa, instrumentalizazioa.

IV. MULTZOA: TALDEEN ERAKUNTZA, GARAPENA ETA EGITURA

7. GAIA: Taldeak eta talde ereduak Gizarte Lanean

  1.   Sarrera. Gure bizitza, talde errealitatea den aldetik.
  2.   Talde definizioak. Motak eta sailkapenak.
  3.   Talde metodoen garrantzia Gizarte Lanean.
  4.   Etapak taldearen erakuntzan.
    • Talde bilakaerari buruzko teoriak.
    • Faseak parte hartze sozialeko talde baten bilakaeran.

8. GAIA: Taldeen egitura eta talde prozesuak

  1. Taldearen egitura. 
    1. Egituraren nozioa.
    2. Rolak.
    3. Lidergoa. Lidergoa taldeekin egiten den esku hartze sozialean.
    4. Estatusa eta arauak.
  2. Talde prozesuak. 
    1. Kohesioa.
    2. Gatazkak eta gatazken konponbidea.
    3. Erabakiak hartzea.

 

Gai guztiak elkarrekin erlazioa dutenez, baliteke gaiak programa honetan azaldu den ordenan ez ematea eta beste ordena batean ematea.

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Ezinbesteko bibliografia:

  •   Ibáñez, T. (2004). Introducción a la Psicología Social. UOC. Recurso electrónico.
  •   Pastor, Y. (2006). Psicología Social de la Comunicación. Madrid: Ediciones Pirámide.

 

Oinarrizko bibliografia:

  •   Canto Ortiz, J. M., & Moral Toranzo, F. (2005). El sí mismo desde la Teoría de la Identidad Social. Escritos de Psicología, 7, 59-70.
  •   Cialdini, R. B. (1990). Influencia. Ciencia y Práctica. Barcelona: Servicio Universidad.
  •   Feliu, J. (2004). Influencia, conformidad y obediencia. Las paradojas del individuo social. En: Ibáñez et al.: Introducción a la psicología social (257-372). 
  •   Fernández Dols, J. M.; Carrera, P.; Oceja, L. y Berenger, J. (1996). Poder interpersonal. En Tratado de Psicología Social. Volumen II: Interacción Social. (pp. 122-141).
  •   Gaviria, E., López Sáez, M., Cuadrado, I. (2013). Autoconcepto e identidad. En: Introducción a la Psicología Social (163-200). Madrid: Uned. Sanz y Torres.
  •   Gómez, C. (2008). Psicología social, lenguaje y comunicación. En J.F. Morales, Huici, C, A. Gómez y E. Gaviria (Coords.) Método, teoría e investigación en Psicología Social.(pp. 263-280). Madrid: Pearson Education.
  •   Huici, C., Molero, F., Gómez, A. y Morales, J.F. (2011) Psicología de los grupos. Madrid: UNED.
  •   Milgram, Stanley (2016). Obediencia a la autoridad. Madrid: Capitan Swing.
  •   Morales, J.F. y Moya, M.C. (1996). Influencia social. En Tratado de Psicología Social. Volumen I: Procesos Básicos. (pp. 241-262) Madrid: Síntesis.
  •   Morales, J.F., Moya, C. (1996). El estudio de la interacción grupal. En:Tratado de Psicología Social. Vol. I: Procesos Básicos. (pp. 265-290). Madrid: Síntesis.
  •   Pelegrí, X. (2004). El poder en el trabajo social: una aproximación desde Foucault. Cuadernos de Trabajo Social, 17, 21-43. 
  •   Rodríguez Pérez, A. (2007). Nosotros somos humanos, los otros no. El estudio de la deshumanización y de la infrahumanización en Psicología. Revista IPLA, 1(1), 28-39.
  •   Serrano, A., Fernández, C., & Artiaga, A. (2012). Ingenierías de la subjetividad: el caso de la orientación para el empleo. Reis. Revista Española de Investigaciones Sociológicas138, 41¿62.

 

Bibliografia osagarria:

  •   Anzieu, D y Martin, J.Y. (1992). La dinámica de los grupos pequeños. Buenos Aires: Kapelusz. 
  •   Bódalo Lozano, E., y Carbonell Cutillas, M. C. (2010). Entrenamiento en habilidades sociales (EHS) para la práctica profesional del trabajo social. En E. Pastor (Ed.), Supervisión y prácticas en trabajo social: organización, metodología e instrumentos para el proceso de construcción del conocimiento desde la práctica profesional.(pp. 81-95). Madrid: DM.
  •   Bourdieu, P. (1985). El lenguaje autorizado: las condiciones sociales de la eficacia del discurso ritual. In P. Bourdieu (Ed.), ¿Qué significa hablar? Economía de los intercambios lingüísticos.(pp. 67¿77). Madrid: Akal.
  •   Campos, M., Eceiza, A., & Páez, D. (2003). Socialización, Familia y Cultura. In D. Páez, I. Fernández, S. Ubillos, & E. Zubieta (Eds.), Psicología Social, Cultura y Educación(pp. 845¿890). Madrid: Pearson-Prentice Hall.
  •   Fernández, I., Carrera, P., Sánchez, F., y Páez, D. (2003). Interacción y comunicación emocional. En D. Páez, I. Fernández, S. Ubillos y E. Zubieta (Eds.), Psicología Social, Cultura y Educación (pp. 470-508). Madrid: Pearson-Prentice Hall.
  •   Fuentes Rodríguez, C., y Alcaide Lara, E. (2008). Descortesía y agresividad (cap. 2) y La descortesía en los medios (cap. 4) (Des)cortesía, agresividad y violencia verbal en la sociedad actual. (pp. 15-36). Sevilla: Universidad Internacional de Andalucía.
  •   García-Vera, M. P., Sanz, J., y Gil, F. (1998). Entrenamientos en habilidades sociales. En F. Gil & J. M. León (Eds.), Habilidades sociales. Teoría, investigación e intervención(pp. 63-93). Madrid: Síntesis.
  •   Gergen, K. (1991). El yo saturado. Dilemas de identidad en el mundo contemporáneo. Barcelona: Paidós.
  •   Goddard, A., y Patterson, L. (2000). El género y los estilos de habla. En A. Goddard y L. Patterson (Eds.), Lenguaje y género(pp. 111-137). Madrid: Universidad de Castilla la Mancha.
  •   Goffman, E. (1959). La presentación de la persona en la vida cotidiana. Buenos Aires: Amorrortu. 2006.
  •   González, J. L., y Fernández, D. (2003). Racismo, Discriminación y Prejuicio. En D. Páez, I. Fernández, S. Ubillos y E. Zubieta (Eds.), Psicología Social, Cultura y Educación(pp. 798-804). Madrid: Pearson-Prentice Hall.
  •   Huici, C., Molero, F., Gómez, A., y Morales, J.F. (2011). Psicología de los Grupos. Madrid: UNED.
  •   Íñiguez, L. (2001). Identidad: de lo personal a lo social. Un recorrido conceptual. In E. Crespo & C. Soldevilla (Eds.), La constitución social de la subjetividad(pp. 209-226). Madrid: Los libros de la Catarata.
  •   Jiménez Burillo, F. (2006). Perspectivas teóricas y definicionales sobre el poder y la autoridad. En F. Jiménez Burillo (Ed.), Psicología de las relaciones de autoridad y de poder(pp. 15-37). Barcelona: UOC.
  •   León, J. M., Gil, F., Medina, S., y Cantero, F. J. (1998). La formación del profesional de la intervención social y comunitaria en habilidades sociales. En F. Gil y J. M. León (Eds.), Habilidades sociales. Teoría, investigación e intervención(pp. 113-132). Madrid: Síntesis.
  •   Loscertales, F., y Gómez, T. (1998). La comunicación: una perspectiva psicosocial. En J. M. Rubio, S. Barriga, T. Gómez, B. González, S. Medina & F. J. Cantero (Eds.), Psicología Social. Orientaciones teóricas y ejercicios prácticos(pp. 245-278). Madrid: McGraw Hill.
  •   Marín, M., y Troyano, Y. (2012). Psicología Social de los procesos grupales. Madrid: Ediciones Pirámide.
  •   Martín Rojo, L., & Gómez Esteban, C. (2004). El género del poder. El estilo femenino en las organizaciones laborales. In AAVV (Ed.), Perspectiva de género en la comunicación e imagen corporativa(pp. 149¿177). Vitoria-Gasteiz: Emakunde-Gobierno Vasco.
  •   Moya, M. (2003). Creencias Estereotípicas y Género: Sexismo Ambivalente. En D. Páez, I. Fernández, S. Ubillos & E. Zubieta (Eds.), Psicología Social, Cultura y Educación(pp. 789-797). Madrid: Pearson-Prentice Hall.
  •   Ovejero, A. (1990). Las habilidades sociales y su entrenamiento: un enfoque necesariamente psicosocial. Psicothema, 2(2), 93-112.
  •   Páez, D. (2003). Relaciones Intergrupales. En D. Páez, I. Fernández, S. Ubillos y E. Zubieta (Eds.), Psicología Social, Cultura y Educación(pp. 752-768). Madrid: Pearson-Prentice Hall.
  •   Páez, D., Zubieta, E., y Mayordomo, S. (2003). Identidad. Autoconcepto, autoestima, Autoeficacia y Locus de Control. En D. Páez, I. Fernández, S. Ubillos y E. Zubieta (Eds.), Psicología Social, Cultura y Educación(pp. 125-194). Madrid: Pearson- Prentice Hall.
  •   Pelegrí, X. (2004). El poder en el trabajo social: una aproximación desde Foucault. Cuardernos de Trabajo Social, 17, 21-43.
  •   Pettigrew, T. F., y Tropp, L. R. (2011). When groups meet: The dynamics of intergroup contact.UK: Psychology Press.
  •   Pujal i Llombart, M. (2004). La identidad (el self). En T. Ibáñez (Ed.),Introducción a la Psicología Social(pp. 93-138). Barcelona: Universitat Oberta de Catalunya.
  •   Salmivalli, C., y Peets, K. (2010). Bullying en la escuela: un fenómeno grupal. In R. Ortega (Ed.), Agresividad injustificada, bullying y violencia escolar(pp. 81-102). Madrid: Alianza.
  •   Serrano, A., Fernández, C., & Artiaga, A. (2012). Ingenierías de la subjetividad: el caso de la orientación para el empleo. Reis. Revista Española de Investigaciones Sociológicas, 138, 41¿62.
  •   Sierra González, A. (2007). Los discursos del odio. Cuadernos Del Ateneo, (24), 5¿18.
  •   Tannen, D. (1991). ¡Yo no quise decir eso! cómo la manera de hablar facilita odificulta nuestra relación con los demás.Barcelona: Paidós.
  •   Tannen, D. (2001). Hombres y mujeres hablando en el trabajo. In D. Tannen (Ed.), La Comunicación entre hombres y mujeres a la hora del trabajo(pp. 21-43). Barcelona: Ediciones Folio.
  •   Tschorne, P. (2005). La dinámica de grupos en Trabajo Social. Salamanca: Amero.
  •   Zastrow, C. (2008). Trabajo Social con grupos. Madrid: Paraninfo.
  •   Yubero, S. (2003). Socialización y aprendizaje social. In D. Páez, I. Fernández, S. Ubillos, & E. Zubieta (Eds.), Psicología Social, Cultura y Educación(pp. 819¿844). Madrid: Pearson-Prentice Hall.

Gora