Nafarroako Unibertsitate Publikoa



CastellanoEnglish | Ikasturtea: 2018/2019 | Beste urte batzuk:  2017/2018  |  2016/2017  |  2015/2016  |  2014/2015 
Gizarte Lanean Graduatua Nafarroako Unibertsitate Publikoan
Kodea: 304201 Irakasgaia: HISTORIA SOZIAL ETA POLITIKO GARAIKIDEA
Kredituak: 6 Mota: Oinarrizkoa Ikasmaila: 1 Iraupena: 2º S
Saila: Giza eta Hezkuntza Zientziak
Irakasleak:
MAJUELO GIL, EMILIO (Resp)   [Tutoretzak ]

Partes de este texto:

 

Modulua/Gaia

Gizarte Lana

Gora

Deskripzioa/Edukiak

Irakasgai honetan irakatsiko diren edukiak aro garaikideko prozesu handiei dagozkie, ondoko hauei, alegia: iraultza burges liberala eta industrializazio prozesua, kapitalismoaren bilakaera eta langileen klasearen sorrera, protesta mugimenduak, sindikalismoa eta inperialismoa, XIX. Mendeko Europaren porrota eta Guerra Handia, uhin iraultzailea eta mugimendu faxistak, mendebaldeko demokraziak eta haien porrota, Bigarren Guerra Mundiala, ongizatearen estatuaren eraikuntza eta deskolonizazio prozesua, neoliberalismoa eta bloke sozialistaren krisia, eta, halaber, mende aldaketan agertzen diren arazoak. Hori guztia, ezertan ukatu gabe Espainiako historiako azken bi mendeei dagozkien iruzkinak.

Gora

Deskribatzaileak

Historia soziala, politikoa, industrializazioaren ondorioak, auzi soziala, iraultzak, inperialismoa, munduko gerrak, faszismoak, demokraziak, deskolonizazioa, gerra hotza, ongizate estatua, kapitalismo sozialaren porrota, neoliberalismoa, sozialismo errealaren gainbehera.

Gora

Gaitasun orokorrak

Estudiatzeko, ulertzeko eta ikasteko gaitasun orokorrak eskuratzea, unibertsitate mailakoak (G1) Gaitasuna datuak, ideiak eta informazioa lortu eta interpretatzeko, historiako gaiei eta ikasten den gaien lanak antolatzeari eta programatzeari buruz (G2)

Ahoz eta idatziz argudiatzeko gaitasuna, ikasten diren prozesu historikoen gaiei buruz (G3)

Arrazonamendu kritikoa garatzea (G4)

Gora

Berariazko gaitasunak

Gizartean diren aldaketa eta eraberritze prozesuak erlazionatzeko eta interpretatzeko gaitasuna, industrializazioaren hasieratik ongizatearen estatuaren krisira arte (E1)

Saiakerak eta iruzkinak egitea, garaikideak diren gai historiko, politiko eta sozialei buruz (E2)

Historia garaikideko aldien ezaugarri garrantzitsuenak azaltzea (E3)

Iturri eta testu historikoei buruzko analisi eta gogoeta kritikoak egiteko gaitasuna (E4)

Gora

Ikasketaren emaitzak

Etorkizuneko profesionalek ezagutzen dute eta azaltzen badakite, idatziz zein ahoz, Europan eta Espainian politika sozialak sortzen diren eta gizarte-laguntzaren profesionalizatzea gertatzen den testuinguru historikoa, hauen bilakaera eta gaur egungo egoera ulertzeko

Gora

Metodologia

 
 
Jarduera hezigarriak Orduak Presentzialak
Eskola teorikoak 45 100
Eskola praktikoak 15 100
Lan idatziak eta, behar izatekotan, hauen ahozko aurkezpena 30 10
Bakarka ikastea 50 40
Tutoretzak 5 100
Ahozko edo idatzizko azterketak 5 100

Gora

Hizkuntzak

Euskera

Gora

Ebaluazioa

 

 

Ikasketa emaitza Ebaluazio sistema % Berreskuratzeko modukoa
R2; R3; R4 Lan praktikoak, behaketa, proposamena, eta bere kasuan, ebaluazioa   %40 Azken azterketan zati bat ariketa praktikoekin lotuta egonen da.
R1; R3; R4 Ahozko zein idatzizko frogak, partzialak edo ikasgai osokoak.   %60  

Gora

Gai-zerrenda

HISTORIA SOZIAL ETA POLITIKO GARAIKIDEA

 
 

1. GAIA.- IRAULTZA INDUSTRIALA ETA NEKAZARITZA GIZARTEEN ERALDAKETAK

 
 

2. GAIA.- IRAULTZA LIBERALEN ZIKLOA (1789-1848) ETA EUROPAKO POLITIKA 1870EKO HAMARKADARA ARTE

 
 
 

3. GAIA.- LANGILEEN MUGIMENDUAREN AGERPENA.MARXISMOA ETA ANARKISMOA.KAPITALSIMOAREN BILAKAERA 1873RA ARTE. LANGILEEN NAZIOARTEKO ELKARTEAK

 
 

4- GAIA.- II. IRAULTZA INDUSTRIALA. DINAMIKA POLITIKOA ETA INPERIALISMOAREN HEDAPENA 1914RA ARTE

 
 
5. GAIA.- GERRA HANDIA IRAULTZA SOBIETARRA (1917) FAXISMOAREN JAIOTZA (1922)
 
 

6. GAIA.- MENDEBALDEKO DEMOKRAZIAK GERRARTEKO ALDIAN ITALIAKO ERREGIMEN FAXISTA. HOGEITA HAMARREKO DEPRESIO HANDIA ETA ALEMANIAKO NAZISMOA ESPAINIAKO II. ERREPUBLIKA

 
 

7. GAIA.- BIGARREN GERRA MUNDIALA ETA GERRAOSTEKO MUNDUA GERRA HOTZA ETA NAZIOARTEKO HARREMANAK. NBEa. DESKOLONIZAZIOA ETA GARAPEN BIDEAN DAUDEN HERRIALDEAK.

 
 

8. GAIA.- HAZKUNDE EKONOMIKOA ETA ERALDAKETA SOZIALAK GAURKO MUNDUAN. ONGIZATEAREN ESTATUA. GURE GARAIKO MUNDUA ETA GLOBALIZAZIOA

 
 

9. GAIA.- AUZI SOZIALAK ETA EKONOMIKOAK ESPAINIA GARAIKIDEAN

Gora

Bibliografia

Sar zaitez irakasleak liburutegiari eskatu dion bibliografian.


Irakasgaia prestatzeko ez dago esku-liburu bakarra eta gai bakoitza aldez aurretik zehaztuko diren irakurgaiak -liburu eta liburu desberdinetako kapitulu zehatzak- erabiliz prestatzen ahal da.

Irakurgaietako eta esku-liburuko edukiak irakasleak azaldu eta zabalduko ditu klase praktikoetan, hauek amaierako azterketa planteatzeko oinarria izango direlarik.

Gai bakoitzaren hasieran hari dagokion bibliografia eta ariketa praktikoetan landuko diren derrigorrezko irakurgaiak zehaztuko diren arren, irakasgaia prestatzeko lagungarriak izan daitezkeen bestelako lan orokorrak erabiltzen ahal dira.

 

    AIZPURU, Mikel eta RIVERA, Antonio, Lanaren gizarte historiaren esku-liburua. Bilbo: UPV-EHU, 1995.

-     ARACIL, R., OLIVER, J., SEGURA, A., El mundo actual. De la Segunda Guerra Mundial a nuestros días, Bartzelonako Unibertsitatea, 1995.

-     AROSTEGUI, J., BUCHRUCKER, C. eta SABORIDO, J., El Mundo contemporáneo: Historia y sus problemas. Bartzelona, Crítica, 2001.

-     ARTOLA, M. eta PEREZ LEDESMA, M., Contemporánea: la historia desde 1776, Madril, Alianza, 2005.

-     COMÍN,F., HERNÁNDEZ, M., eta LLOPIS, E., (Eds.) Historia económica mundial, siglos X-XX, Bartzelona, Crítica, 2010.

-     FONTANA, J., Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945. Bartzelona, Pasado y Presente, 2011.

-     HOBSBAWN, E. Historia del siglo XX: 1914 ¿ 1989. Bartzelona, Crítica, 1995.

-     MARICHAL, C., Nueva historia de las grandes crisis financieras. Una perspectiva global, 1873-2008,  Bartzelona, Debate, 2010.

-     MARKS, R., Mundu Modernoaren sorrera. Kontakizun global eta ekologiko bat, XV. Mendetik XXI. Medera arte, EHU, Bilbo, 2015.

-     MARTINEZ, J. Historia Contemporánea. Valencia, Tirant lo Blanc, 2006. (liburutegian eskuragarria, on-line: http://biblioteca.tirant.com/cloudLibrary/ebook/show/9788499851723

-     NUÑEZ SEIXAS, X. (2015) Las utopías pendientes. Una breve historia del mundo            desde 1945, Bartzelona, Crítica.

-     VILLARES, R. eta BAHAMONDE, A., Gaur egungo mundua. XIX. eta XX. mendeak, EHU, Bilbo, 2004.

 

Gora

Non emango den

Ikasgelategian

Gora